Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herri Administrazio eta Justizia Saila

euskadi.eus

Hasiera

Nork osatzen dute gobernu-organoa, eta zein dira horren eginkizunak?

Gobernu-organoak, izena gobernu-batzorde, zuzendaritza-batzorde edo estatutuetan ageri den beste edozein izan, elkargo edo kontseilu profesionala zuzendu eta administratu egiten du, eta osoko bilkurak hartutako akordioak bete, diziplina-agintea betearazi eta estatutuetan agindutako gainerako funtzioak ere betetzen ditu. Gobernu-organoa zenbat pertsonak osatuko duten estatutuetan zehaztuko da. Pertsona horiek osoko bilkurak aukeratuko ditu kide guztien artetik eta sufragio unibertsala, librea, zuzena eta ezkutukoa erabilita.

Gobernu-organoari dagokio:

  1. Estatutuak onartzeko edo aldatzeko prozedurari bultzada ematea.
  2. Dagozkion gaiak proposatzea osoko bilkurari.
  3. Aurrekontua eta kontuak egitea.
  4. Elkargoko kideen gaineko diziplina-agintea.
  5. Osoko bilkurari laguntzea.
  6. Lege, araudi eta estatutuetan ematen zaion beste edozein ahalmen.
Euskadi, auzolana