Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herri Administrazio eta Justizia Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Administrazio erregistroak
 

Nork osatzen dute osoko bilkura, eta zein dira horren eginkizunak?

Osoko bilkura elkargo edo kontseilu profesionaleko organo gorena da, izena batzar, batzorde nagusi edo estatutuetan ageri den beste edozein izan, eta eskubide osoko kide guztiek osatzen dute, jardunean ari direnak izan edo ez.

Osoko bilkurari dagokio:

  1. Estatutuak onartzea eta aldatzea. Kideek eta dagokion kontseilu profesionalak emendakinak aurkeztu ahal izango dituzte.
  2. Gobernu-organoa osatuko duten kideak aukeratzea.
  3. Aurrekontua eta kontuak onartzea.
  4. Lege, araudi eta estatutuetan emandako beste edozein ahalmen.
Euskadi, auzolana