Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno

EGITEN IKASI

ZER DA?

• Ereduaren oinarrizko alderdiak ezartzeko prestakuntza-, ekintza- eta -laguntza eredu bat da.

• Ekintzaren eta praktikaren bidez ikastea du helburu. Ihes egin zaio kanpoan dokumentuak eskatzeari —baliteke ez erabiltzea—, eta, talde-lanean, lankideekin hurrengo egunetik aplika daitezkeen jardunbide egokiei buruz pentsatzen eta idazten laguntzea da ardatza.

• Elkarlanean prestatutako diseinua. Egiten Ikasi diseinatzeko, lantalde bat osatu zen, honakoen ordezkariek eratua: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzarenek, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearenek eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzarenek. EUSKALIT Kalitatearen Sustapenerako Euskal Iraskundeak ere bere ekarpena egin zuen: KnowInn prestakuntza- eta ekintza-ikastaroak antolatzen eta prestatzen pilatutako esperientzia. Geroago, egitura eta edukia kontrastatu zen, zerbitzu-zuzendaritzekin, zerbitzu-arduradunekin eta teknikariekin egindako bileretan, eta haien ekarpenek hasierako proposamena hobetu zuten.

Gaztelaniazko edo euskarazko taldeetan parte hartzeko aukera ematen da. 

EGITURA

1. Taldeak eta saioak

• Prestakuntza- eta ekintza-taldeak osatu dira, zenbait antolakuntza-unitatez eratuak; ahal izanez gero, 25 laguneko taldeak osatu dira. Talde handiagoak edo txikiagoak onartu dira, antolakuntza-unitateen osaera dela-eta hala komeni izan denean. Taldeetan, antolakuntza-unitateetako zuzendariek, lurralde-ordezkariek eta zerbitzu- eta arlo-arduradunek parte hartuko dute.
• Talde bakoitzaren prestakuntza-ekintzaren egitura: 8-10 hamar saio egingo dira talde guztiarekin, eta 2-4 saio osagarri gehiago, antolakuntza-unitate bakoitzarekin, haien lana eta etorkizuneko planak finkatzeko; guztira, aurrez aurreko 50 prestakuntza-ordu.

2. Bideratzaileak

• Bideratzaile batek zuzentzen ditu: prestakuntza-, koordinazio-, aholkularitza-, laguntza- eta jarraipen-lanak egingo ditu.

3. Saioen garapena. Saioetan jarduera hauek egiten dira:

• Agindutako lanak taldean berrikusi.
• Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Ereduaren barruko oinarrizko jarduerekin zerikusia duten kontzeptu berriak azaldu.
• Talde txikietan (antolaketa-unitate bakoitzaren barruan) ariketak egin.
• Talde osoarekin ariketak egin.
• Saioen artean egin beharreko lanen mandatua zehaztu.

4. Dokumentazio lagungarria eta laguntza-plataforma

• Saio bakoitzean, dokumentazio lagungarria, materialak eta eredu egokituak banatzen dira, antolaketa-unitate bakoitzak errazago egin ditzan lan espezifikoak (“entregatzekoak”).
• Plataforma informatiko bat jarri da (Aurrerabide Txokoa), edukiak jaisteko, bideratzaileak zalantzak argitzeko eta parte-hartzaileen zerrenda erakusteko.

5. Saioen arteko lana

• Parte-hartzaileek prestakuntza- eta ekintza-jardueretan egindako aurrerapenen berri emango diete antolaketa-unitateko gainerako kideei.
• Era berean, arduradunek hobekien deritzoten moduan, antolaketa-unitateko gainerako kideekin lan egingo dute, eskatzen zaien dokumentazio espezifikoa ("entregatzekoak") prestatzeko.

6. Parte-hartzea eta konpromisoak

• Aurrez planifikatutako saioetan parte hartzeko eta lan-dokumentazioa osatzeko prest egoteko konpromisoa izango dute parte hartzen duten zuzendari eta zerbitzu-arduradunek, eta antolaketa-unitateko gainerako kideek parte hartzea bultzatuko dute.

7. Kudeaketa aurreraturako plan finkatuak dituzten antolaketa-unitateak

• Baldin eta antolaketa-unitateek kudeaketa aurreraturako planak abian jarri eta finkatu badituzte eta oinarrizko elementuen ezarpena gainditu badute Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren ustez, prestakuntza- eta ekintza-prozesu bat hitzartuko da haiekin, Ereduko beste elementu batzuk gauzatzeko.

EDUKIAK

2014-2016 DEIALDIETAKO DATUAK

  • 103 zuzendaritza, erakunde autonomo, ordezkaritza.
  • 685 zuzendari, ordezkari, zerbitzu-arduradun eta arlo-arduradun ari dira prozesuan zuzenean parte hartzen.
  • 1.000 lagunetik gora zeharka parte hartzen ari dira.
  • Eusko Jaurlaritzako sail guztiak parte hartzen ari dira dagoeneko, neurri batean edo bestean.

% parte-hartzaileak

Parte-hartzaileek betetako inkestak

Parte-hartzaileek diotena

EGITURA 

  1. Taldeak eta saioak.
  • Prestakuntza- eta ekintza-taldeak osatu dira, zenbait antolakuntza-unitatez eratuak; ahal izanez gero, 25 laguneko taldeak osatu dira.
  • Talde txikiagoak onartu dira, 10 lagunetik gorakoak, baldin eta antolakuntza-unitate bakarrekoak baziren, eskainitako modulu batzuetarako hala komeni izan denean (prozesuak).
  • Talde bakoitzaren prestakuntza eta ekintzaren egitura: 2-3 saio, talde osoarekin. 
  1. Bideratzaileak.
  • Saioak bideratzaile batek zuzentzen ditu: prestakuntza-, koordinazio-, aholkularitza-, laguntza- eta jarraipen-lanak egingo ditu.
  • Saioetako batzuk Aurrerabide proiektuan lan egiten duten DACIMAko langileek eman dituzte. 
  1. Saioen garapena. Saioetan jarduera hauek egiten dira:
  • Moduluarekin erlazionatutako kontzeptuen azalpena 
  1. Dokumentazio lagungarria eta laguntza-plataforma.
  • Saio bakoitzean dokumentazio lagungarria, materialak eta eredu egokituak banatzen dira, pertsona edo pertsona-taldeak errazago egin ditzan lan espezifikoak (“entregatzekoak”).
  • Plataforma informatiko bat jarri da (Aurrerabide Txokoa), edukiak jaisteko, bideratzaileak zalantzak argitzeko eta parte-hartzaileen zerrenda erakusteko. 
  1. Saioen arteko lana.
  • Beharrezkoa da prestakuntza hasi baino lehen agindutako dokumentu pratikoa lantzea eta jarduera batean lan egitea. 
  1. Parte-hartzea eta konpromisoak.
  • Parte hartzeak eskatzen du, batetik, zuzendaritza-taldeen Egiten Ikasi proiektuan parte hartu zutenek tutoretza-konpromisoa hartzea, eta, bestetik, parte-hartzaileek lan-dokumentazioa egitea.

 

EDUKIAK

Modulu bakoitzak eduki espezifiko bereiziak izango ditu.

 

2015-2016KO DATUAK

2015eko amaieran, proiektu pilotu bat egin zen prestakuntza osagarriko moduluak ematea aztertzeko; 89 lagunek parte hartu zuten. 

  1. urtean (urria-abendua) modulu hauek egiten ari dira (partaidetza ere erakusten da):

 

INFORMAZIO OROKORREKO MODULUA

227

PROZESUEN MODULUA

120

KOMUNIKAZIOAREN MODULUA. PLANA ETA MAPA

66

KOMUNIKAZIOAREN MODULUA. HARRERA

45

KOMUNIKAZIOAREN MODULUA. BILERAK ETA INFORMAZIO PARTEKATUA

25

PLAZAK, GUZTIRA

482

PERTSONAK, GUZTIRA

246

Azken aldaketako data: 2017/01/10