Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2015eko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1237

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduan xedatutako laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematen duena. Agindu horren bidez, 2014rako diru-laguntzetarako deia egin zen, nekazaritza-ekoizpen ekologikoan parte hartzeko, urtarrilaren 31ko 3/2012 Dekretuaren babespean.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, 2014. ekitaldirako diru-laguntzetarako deia egin zen, nekazaritza-ekoizpen ekologikoan parte hartzeko, urtarrilaren 31ko 3/2012 Dekretuaren babesean.

Nekazaritza-ekoizpen ekologikoan parte hartzeko laguntzei buruzko urtarrilaren 31ko 3/2012 Dekretuaren 10. artikuluan xedatzen da, banakako jakinarazpena egiteaz gain, laguntzak emateko ebazpenak behin betikoak direnean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar direla, Nekazaritzako eta Landa Garapenerako sailburuordetzaren titularraren ebazpen baten bidez.

Hori dela eta, ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean xedatutakoarekin bat etorrita (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduan xedatutako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2014rako diru-laguntzetarako deia egin zen, nekazaritza-ekoizpen ekologikoan parte hartzeko, urtarrilaren 31ko 3/2012 Dekretuaren babespean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 23a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikakoa sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala