Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2015eko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1247

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2014ko abenduaren 11ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, jarritako gora jotzeko errekurtso bat ebazten da.

Ezin izan zaio iragarki honen idazpuruan aipatutako ebazpena Mihaela Angelova Petrova andreari jakinarazi, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak xedatutakoari jarraikiz jakinarazten zaio iragarki hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. Iragarki horren bidez, Mihaela Angelova Petrova andreari zitazioa egiten zaio, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz) azal dadin, goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:30era, aipatutako ebazpenaren testu osoa jasotzeko.

Eta Mihaela Angelova Petrova andreari jakinarazpena egiteko ematen da iragarki hau argitara.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 27a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala