Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2015eko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2806

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 17koa, Merkataritzako zuzendariarena, 2015eko ekitaldian Euskal Merkataritzako sariak emateko deialdia argitaratzen duena.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduak Euskal Merkataritzako sariak arautzen ditu (2011ko martxoaren 28ko EHAA, 60. zk.).

Agindu horretako 4. artikuluan ezartzen denaren arabera, bidezkoa da 2015eko sariak emateko deialdia egitea, horretarako arauak emanez.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduak arautzen dituen Euskal Merkataritzako sarietarako 2015eko deialdia egitea.

2. artikulua.– Baldintzak.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Ikerketako sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduan arautzen diren sarien onuradun ahal izateko, aurkezten diren hautagaiek aginduan aipatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.

3. artikulua.– Eskaerak eta epea.

1.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Merkataritza Zuzendaritzari zuzenduta bidali beharko dira, eta sailaren lurralde- ordezkaritzetan aurkeztu, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.

2.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da; ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasi eta hilabete pasa ondoren amaituko da, 12:00etan.

3.– Horretarako, I. Eranskineko inprimakiak erabiliko dira, eta egoki iritzitako memoriak edota materialak gehitu ahalko dira, betiere DIN-A4 neurria gainditu gabe.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 17a.

Merkataritzako zuzendaria,

JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala