Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2015eko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2807

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 17koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena. Honen bitartez, argitara ematen da Euskal Turismo Sariak emateko 2015eko ekitaldiko deialdia, Euskal Turismo Sariak arautzen dituen 2014ko maiatzaren 7ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 7ko Aginduak Euskal Turismo Sariak arautzen ditu (2014ko maiatzaren 14ko EHAA, 89. zk.).

Agindu horren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bidezkoa da bertan finkatutako sarietarako 2015eko ekitaldiko deialdia egitea eta horretarako behar diren arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako eskumena erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da: Euskal Turismo sariak arautzen dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 7ko Aginduan aurreikusitako sarien 2015eko deialdia egitea.

2. artikulua.– Baldintzak.

Aurkeztutako hautagaitzek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 7ko Aginduan aurreikusitako sarietarako sarbidea izateko, nahitaezkoa izango da bertan adierazitako aginduaren eskakizunak betetzen direla egiaztatzea.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Hautagaitzak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Turismo Zuzendaritzara bideratu beharko dira agindu arautzailean zehaztutako dokumentazioarekin batera, eta Lurralde Historiko bakoitzeko Lurralde Ordezkaritzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako tokietan aurkeztu.

2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. artikulua.– Epaimahai kalifikatzailearen osaera.

Epaimahai kalifikatzailearen osaera eta haren funtzionamendua aipatu aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera arautzen dira, eta legezko manu horren arabera, deialdi honetarako, epaimahai horretan egongo da, batetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari bat, eta, bestetik, Donostia-San Sebastián Turismoren ordezkari bat, betiere xedapen horretan ezarritako alfabeto-hurrenkeraren araberako txandari jarraituta. Halaber, epaimahai horretan parte hartuko dute: batetik, Nekaturrek –Euskadiko Turismo Enpresen Elkartearen izenean–, eta, bestetik, Arabako Errioxako Koadrilak, Turismoko Eskualdeetako Turismo Erakundeen izenean.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 17a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ITZIAR EPALZA URQUIAGA.


Azterketa dokumentala