Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2015eko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2808

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2015eko maiatzaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Portugalete udalerriko 125 plangintza-unitatean, 32 etxebizitza sozial esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko maiatzaren 20ko Aginduan. zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Portugalete udalerriko 125 plangintza-unitatean 32 etxebizitza sozial esleitzeko prozedurari (2015eko ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 103. zk.). Horrenbestez, dagokien zuzenketa egiten da hemen:

2015/2469 (4/1) orrialdean, euskarazko bertsioan, hirugarren gertakarian,

honela dio:

«3.– Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2013ko maiatzaren 23ko ebazpenaren bidez, babes ofizialeko behin-behineko kalifikazioa eskuratu zuen 32 etxebizitza sozialeko sustapen horrek. Sustapena 125 plangintza unitatean kokatuta dago, eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. (Visesa) sozietate publikoak sustatzen du, EB2-1671/11-EE-000 espediente-zenbakiarekin. Etxebizitza horietako 2, bi logelakoak, mugikortasun mugatu iraunkorra duten pertsonentzat egokituta daude. Gainontzekoetatik 17 etxebizitza bi logelakoak dira; eta 13, hiru logelakoak. Etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairua izango da».

Baina honela esan behar du:

«3.– Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontroleko Zuzendariaren 2013ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez, babes ofizialeko behin-behineko kalifikazioa eskuratu zuen 32 etxebizitza sozialeko sustapen horrek. Sustapena 125 plangintza unitatean kokatuta dago, eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, EB2-1671/11-EE-000 espediente-zenbakiarekin. Etxebizitza horietako 2, bi logelakoak, mugikortasun mugatu iraunkorra duten pertsonentzat egokituta daude. Gainontzekoetatik, 17 etxebizitza bi logelakoak dira; eta 13, hiru logelakoak. Etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairua izango da».


Azterketa dokumentala