Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2015eko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2810

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, agindua emateko argitaratzeko ikasketa hauen ikasketa-plana: «Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa», Euskal Herriko Unibertsitateak, Oviedoko Unibertsitateak, Zaragozako Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Errioxako Unibertsitateak eta La Lagunako Unibertsitateak antolatua.

Ikasketa-plan horrek Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena lortu du, aldez aurretik Kalitatea Egiaztatu eta Akreditatzeko Estatutuko Agentziak (ANECA) aldeko txostena emanda, eta Ministroen Kontseiluak 2015eko apirilaren 17an hartutako akordioaren bidez eman zitzaion izaera ofiziala (2015eko maiatzaren 7an argitaratu zen Estatutuko Buletin Ofizialean).

Hori guztia kontuan hartuta, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran), 35. artikuluan, xedatutakoari jarraituz, errektoreordetzak hau

EBAZTEN DU:

Agindua ematea titulu hau lortzera bideratutako ikasketen ikasketa-plan bateratua argitaratzeko, erabaki honen eranskinean jasotakoa: «Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa», Euskal Herriko Unibertsitateak, Oviedoko Unibertsitateak, Zaragozako Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Errioxako Unibertsitateak eta La Lagunako Unibertsitateak antolatua.

Leioa, 2015eko maiatzaren 18a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harreman Arloko errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala