Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2015eko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2812

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Agroturismo del Norte, S. Coop. Gallegari 2011. urterako emandako diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela deklaratzen duen ebazpena, legezko baldintzak ez betetzeagatik, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren babesean. Dekretu horrek Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzen du, 2007-2013ko aldiko Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Programaren arabera.

Interesdunari jakinarazpen hau jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakin dezan jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar du interesdunak, eta honakoa ohartarazten zaio:

● Zure eskura dago ebazpen hau Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan, hurrengo helbidean: Donostia kalea 1, Lakua 1 eraikina, 4. solairua, F gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz.

● Jakinarazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkez dezake interesdunak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordetzan hilabeteko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 11.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.


Azterketa dokumentala