Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2015eko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2815

IRAGARKIA, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2015eko apirilaren 22ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, bidegabe egindako bi ordainketa itzultzeko prozedura irekitzen da; izan ere, 2010eko eta 2011ko kanpainetan, «ordainketa bakarraren» jardunbidean, ordainketa bananduaren kontzeptupean laguntza ordaindu zen.

Interesdunari ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunak jakin dezan jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar du interesdunak, eta honako hau ohartarazten zaio:

– Eskuragarri duzu aipatutako ebazpena, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera, interesdunak 15 eguneko epea dauka, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 15a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala