Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2015eko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2817

EDIKTUA, 2015eko ekainaren 5ekoa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, N-2014-48-9326-M espedienteari buruzkoa.

José Luis Madrazo Juanes Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak ediktu hau egin du.

EDIKTUA:

Ainhoa Mesa Rojo andreari ezin izan zaio berariaz jakinarazi, N-2014-48-9326-M espedientean adierazi duen helbidean, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren II. kapituluan jasotako diru-laguntzaren ebazpena.

Hori horrela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du– eta aplikatu beharreko arloan horrekin bat datozen gainerako xedapenetan xedatutakoa betez, ediktu hau jakinarazten da, interesdunek horren berri izan dezaten eta bidezko ondorioak izan ditzan.

N-2014-48-9326-M espedientean emandako ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan, Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao.

(Ikus .PDF)

Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordearen aurrean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita hilabeteko epean. Hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 20a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala