Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2015eko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

DANOBAT, KOOP.E. ETA DANOBAT FIBRA, KOOP.E.
2820

IRAGARKIA, Danobat, Koop.E. eta Danobat Fibra, Koop.E. kooperatiben bat-egiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatiben Legearen 79.6 artikuluak ezarritakoaren arabera, publiko egiten da Danobat, Koop.E. eta Danobat Fibra, Koop.E. kooperatibetako Ohiko Batzar Orokorrek, 2015eko maiatzaren 20an eta 22an egindako bilkuretan, hurrenez hurren, elkarrekin bat-egiteko akordioa hartu dutela, Danobat, Koop.E. kooperatibak Danobat Fibra, Koop.E. xurgatuz. Kooperatibetako kontuen auditoreek egiaztatutako eta 2014ko abenduaren 31n itxitako bat-egite balantzeak onartu dira, 2015eko maiatzaren 8an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatutako bat-egite proiektura egokitu delarik. Modu honetan, Danobat Fibra, Koop.E. likidatu gabe desegin da eta bere ondarea osorik eta orokorrean eskualdatu da Danobat, Koop.E.era.

Euskadiko Kooperatiben Legearen 80. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela bat-egitean parte hartu duten eta aurka bozkatu duten kooperatibetako bazkide guztiek. Batzar Orokorrean egon ez direnek, idatziz adierazi beharko diete ezadostasuna administratzaileei azken bat-egite akordioaren iragarkia egiten denetik 40 eguneko epean.

Modu berean, jasota gelditzen da bat-egitean parte hartu duten kooperatiben hartzekodunek oposiziorako duten eskubidea. Horrela bada, Euskadiko Kooperatiben Legearen 81. artikuluan aurreikusten denaren arabera erabiliko da eskubide hori, bat-egite akordioaren azken iragarkiaren datatik hilabete bateko epean.

Elgoibar, 2015eko maiatzaren 29a.

Danobat, Koop.E., eta Danobat Fibra, Koop.E.ko Kontseilu Errektoreetako lehendakariak.

Danobat Fibra, Koop.E,

ASIER GANDARIAS MINTEGUI.

Danobat, Koop.E,

CÉSAR ARRIOLA ARRIZABALAGA.


Azterketa dokumentala