Sede electrónica

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

1. zk., 2015eko urtarrilaren 2a, ostirala

N.º 1, viernes 2 de enero de 2015


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
INSTITUTO VASCO ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
10
10

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 17koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Wroclaw hirian egonaldi artistiko bat egiteko hiru sortzaile aukeratzeko deialdia irekitzeko dena.

RESOLUCIÓN de 17 de diciembre de 2014, de la Directora del Instituto Vasco Etxepare, por la que se abre la convocatoria para la selección de tres creadores para llevar a cabo una residencia artística en Wroclaw.

Etxepare Euskal Institutua (aurrerantzean EEI) Sortzeko eta Arautzeko 3/2007 Legearen 3.b) artikuluak ondoko helburua xedatzen du aipatutako Institutuarentzat: «Euskal Kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adiera-moldetan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura-eskaintza sustatuz eta hedatuz».

La Ley 3/2007, de 20 de abril, de Creación y Regulación del Instituto Vasco Etxepare / Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute Etxepare (en adelante IVE) dispone en el artículo 3.b) que dicho Instituto tiene como fin: «Contribuir a dar a conocer y difundir en el exterior la cultura vasca en cualquiera de sus lenguas oficiales, manifestaciones, soportes, medios y formas de expresión, promoviendo en especial la cultura creada en euskera».

EEIren antolaketa- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 19. artikuluak xedatzen du Institutuaren helburuen artean daudela artisten eta horien lanen ibiltaritzari laguntza ematea, arteak hedatzeko ekintza estrategikoak sustatzea eta kultura eragileei laguntzeko programak diseinatzea euskal sorkuntza nazioarte mailan ezagutzera emateko.

El artículo 19 del Decreto 88/2008, de 13 de mayo de 2008, por el que se aprueba el Reglamento de organización y funcionamiento del IVE, establece que entre las funciones del Instituto están el apoyo a la itinerancia de los artistas y su obra, la promoción de acciones estratégicas para la difusión de las artes y el diseño de programas de ayuda a los agentes culturales para dar a conocer la actividad creativa vasca en la escena internacional.

EEIk eta Donostia 2016 Fundazioak, lankidetza hitzarmena sinatu dute 2014ko abenduaren 19an, eta aipatu hitzarmenaren 5. atalean, bi alderdiek bidezkoa irizten diote, 2016an Europako Hiriburu izateko aukeratutako Donostia eta Wroclaw (Polonia) hirietan 2014an martxan jarritako egoiliar programa 2015ean ere mantentzeari, euskal artisten mugikortasuna laguntzearren eta sortze-korronteen mesedetan, arte diziplina nahiz kultura ezberdinen elkarrizketa sustatu eta elkarren arteko aberastasuna elikatzeko xedearekin.

El IVE y la Fundación Donostia / San Sebastián 2016 firmaron un convenio marco de colaboración el 14 de diciembre de 2014, y de conformidad a su apartado 5 ambas partes estiman oportuno mantener durante el 2015 el proyecto de residencia en las ciudades de Wroclaw (Polonia) y San Sebastián que se puso en marcha el 2014, ciudades elegidas para ser capitales culturales de Europa en 2016, con el fin de favorecer la movilidad de las corrientes creativas y artistas vascos y de promocionar el diálogo entre las diversas disciplinas artísticas y las distintas culturas, así como de enriquecerse mutuamente.

Aipatu hitzarmenaren 2. artikuluaren arabera, EEI izango da egonaldi artistiko horietan parte hartuko duten artistak hautatzeko deialdiaren organo kudeatzailea.

Según el artículo 2 del referido convenio, el IVE será el órgano gestor de la convocatoria para elegir a los artistas que tomen parte en las referidas residencias artísticas.

Hori dela eta,

En virtud de lo cual,

XEDATZEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Deialdi honen xedea da hiru euskal sortzailek Poloniako Wroclaw hirian, 2016an Donostiarekin batera Europako kultur hiriburu izango dena, egonaldi artistiko bat egiteko hautaketa egitea.

Es objeto de esta convocatoria la selección de tres creadores vascos para que realicen una residencia artística en la ciudad polaca de Wroclaw, que será junto con Donostia capital cultural de Europa en 2016.

Sortzaileak ondorengo arte diziplinetakoak izan daitezke: arte eszenikoak, musika, literatura, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak.

Los creadores pueden pertenecer a las siguientes disciplinas: artes escénicas, música, literatura, artes plásticas y audiovisuales.

2. artikulua.– Egonaldia eta proiektua.

Artículo 2.– Residencia y proyecto.

Hautaturiko sortzaileek 15-21 eguneko egonaldia egingo dute Wroclaw-en 2015eko maiatza eta abuztua artean. Egonaldiaren data zehatzak Wroclaw 2016, Donostia 2016 Fundazioa eta artista aukeratuen artean adostuko dira.

Los creadores seleccionados llevarán a cabo una residencia de 15-21 días en Wroclaw entre mayo y agosto de 2015. Las fechas exactas se consensuarán entre Wroclaw 2016, Fundación Donostia / San Sebastián 2016, y los artistas seleccionados.

Erresidentzia edo egonaldi artistiko honen helburua, hiru sortzaile hauek Wroclaw/Donostia 2016eko Europar hiriburuetako ildoak oinarritzat hartuz, Poloniako hiri honetan eragin artistiko eta kulturala izango duen proiektu bat garatzea izango da. Esku-hartze artistiko edo kulturalak artearentzat ohikoak ez diren auzo eta lekuetan eginez, eragile edo hiritar kolektiboen lankidetza edo parte hartzea bilatuz, edota ezezagunak edo baztertuak dauden errealitateak ikusaraziz.

El objeto de esta estancia o residencia será que los tres creadores desarrollen un proyecto que influya artística y culturalmente en el carácter de la ciudad polaca, con los ejes que inspiran los proyectos de capitalidad de Wroclaw/Donostia como base. Intervenciones artísticas o culturales en barrios o espacios no habituales para el arte, proyectos de colaboración o de implicación con agentes o colectivos específicos de la ciudadanía, iniciativas que impulsen el descubrimiento de otras realidades encubiertas o ignoradas.

Sortzaileei erraztasunak emango zaizkie aurkeztu duten proiekturako interesgarri izan daitezkeen Wroclaweko gune, artista, eta eragileekin harremanetan jartzeko.

A los creadores se les facilitará el contacto con espacios, artistas, o colectivos que puedan ser de interés para su residencia de Wroclaw.

Proiektua aipaturiko edozein arte diziplinetakoa zein diziplinartekoa izan daiteke.

El proyecto podrá ser de cualquiera de las disciplinas artísticas mencionadas, así como interdisciplinar.

Artistek bakarka zein beste euskal/poloniar artistekin batera landu ahal izango dute euren proiektua egonaldi horretan, azken helburua Wroclaw eta Donostiaren artean zubi artistiko eta kulturalak eraikitzea delarik.

En dicha residencia, cuyo fin último es establecer lazos artísticos y culturales entre Wroclaw y Donostia, los artistas podrán desarrollar su proyecto en solitario o junto con otros artistas vascos/polacos.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 3.– Recursos económicos.

Artista bakoitzak bi mila (2.000) euroko ordainsari garbia jasoko du.

Cada artista recibirá una retribución de dos mil (2.000) euros netos.

Hortik aurrerako gastu guztiak, produkzio gastuak barne, artisten esku geratuko dira.

El resto de los gastos, incluidos los de producción, correrán a cargo de los artistas.

4. artikulua.– Bidaia eta ostatua.

Artículo 4.– Desplazamiento y residencia.

Bilbo-Wroclaw-Bilbo joan-etorri bat ordainduko zaio artista bakoitzari.

A cada artista se le remunerará un viaje de ida y vuelta Bilbao-Wroclaw-Bilbao.

Donostia 2016 Fundazioa arduratuko da Bilbo-Wroclaw-Bilbo bidaiaren kudeaketa eta ordainketaz, eta horri dagozkionak jakinaraziko dizkie artistei. Hegaldiak maila arruntean egingo dira.

La Fundación Donostia / San Sebastián 2016 se encargará de la gestión y pago del viaje Bilbao-Wroclaw-Bilbao y notificará a los artistas todo lo relacionado con dicha cuestión. Los vuelos serán en clase turista.

Artisten ostatua eta otorduak Wroclaw 2016 hiriburuaren kargura joango dira, Donostia 2016 Fundazioak egingo duen kudeaketaren testuinguruan.

La residencia y la manutención correrán a cargo de la capitalidad Wroclaw 2016, en el marco de la gestión a realizar por la Fundación Donostia / San Sebastián 2016.

5. artikulua.– Hautagaiek bete behar dituzten baldintzak.

Artículo 5.– Requisitos de las personas candidatas.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:

Son requisitos para poder participar en la siguiente convocatoria los siguientes:

– Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisikoak izatea, edo bere lan artistikoa euskaraz garatzen duten sortzaileen kasuan helbidea euskararen eremu geografikoan izatea.

– Ser personas físicas residentes en la Comunidad Autónoma Vasca o, en el caso de artistas que desarrollen su labor en euskera, que tengan su residencia en el ámbito geográfico del euskera.

– Ibilbide artistiko esanguratsua duten sortzaileak izatea.

– Ser personas con una trayectoria artística significativa.

– Wroclaw/Donostia 2016eko Europar hiriburuetako ildoekin lotura duen proiektu edo ideia bat proposatzea, eta proiektu edota ideia hori beste sortzaileekin partekatzeko borondatea eta asmoa izatea. Artista bakoitzak proiektu bat aurkeztu beharko du.

– Proponer un proyecto o idea que tenga relación con las líneas de las capitalidades culturales de 2016 de Wroclaw/Donostia y tener el propósito de compartir ese proyecto o esa idea con otros creadores. Cada artista tendrá que presentar un proyecto.

– Ingelesez edo polonieraz moldatzea kontuan hartuko da.

– Se valorará la capacidad de desenvolverse en inglés y en polaco.

– Poloniar eragileen parte-hartzea proiektuan era positiboan baloratuko da.

– La implicación de otros agentes polacos en el proyecto será positivamente valorada.

6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko lekua eta epea.

Artículo 6.– Lugar y plazos de presentación de solicitudes.

6.1. Eskabideak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 27a arte egongo da irekita, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.1. El plazo de presentación de solicitudes estará abierto hasta el 27 de febrero de 2015, contado desde el día siguiente a la publicación de esta convocatoria en el BOPV.

6.2.– Eskabidea (I. eranskina) eta dokumentazioa ondorengo helbidean aurkeztu beharko dira: EEI. Prim kalea 7. 20006 Donostia. 30/1992 Legean ezarritako beste edozein bide ere erabil daiteke eskabideak aurkezteko (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

6.2.– La solicitud (anexo I) y la documentación habrán de presentarse en la siguiente dirección: IVE. C/ Prim 7. 20006 Donostia-San Sebastián. Asimismo, las solicitudes podrán presentarse por cualquiera de los medios previstos en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y Procedimiento Administrativo Común.

Eranskinak http://www.etxepare.eus helbidean egongo dira eskuragarri.

Los anexos estarán disponibles en la siguiente dirección: http://www.etxepare.eus

7. artikulua.– Aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 7.– Documentación a presentar.

Eskabideekin batera, hautagaiek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute (ez dituzte agiri hauek berriz aurkeztu beharko 2014an aurkeztu eta aurten proiektu bera aurkeztu nahi dutenek).

Junto con la hoja de solicitud, las personas candidatas deberán presentar la siguiente documentación (no tendrán que presentar la documentación adjunta los que la presentaron en la convocatoria 2014 y quieran presentar el mismo proyecto).

– NANaren fotokopia.

– Fotocopia del DNI.

– Errolda agiria.

– Certificado de empadronamiento.

– Curriculum Vitae. Hautagaiek aipatzen dituzten meritu guztiek ziurtagiri bidez frogagarriak izan beharko dute eta hala egin beharko dute epaimahaiak eskatuko balu. Luzera gehienez ere bi orrialdekoa izango da.

– Curriculum vitae. Todos los méritos mencionados por las personas candidatas deberán ser acreditables mediante certificados y así habrá de hacerse si fuera solicitado por el tribunal. La extensión máxima será de dos páginas.

– Proiektua, ondoko puntuak jasoz: egonaldian garatu nahi den proiektu edo ideiaren nondik norakoak; proiektuak Wroclaw/Donostia 2016ko Europar hiriburuetako ildoekin izan lezakeen txertatzea; bete nahiko lituzkeen helburuak eta motibazioa; egin dezakeen ekarpena; proiektuaren laburpena ingelesez. Luzera gehienez ere bost orrialdekoa izango da (letra Arial 12, lerro artean tarte bikoitza utziz).

– El proyecto, en el que constarán los siguientes puntos: exposición del proyecto que se trata de llevar a cabo; conexión que el proyecto podría tener con las líneas de la capitalidad cultural de Wroclaw/Donostia 2016; objetivos que desearía cumplir y motivación; aportación que puede realizar el proyecto, resumen del proyecto en inglés. La extensión máxima será de cinco páginas (letra Arial 12, con interlineado doble).

8. artikulua.– Hautapen-batzordea.

Artículo 8.– Comité de selección.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko da.

Se formará un Comité de Selección para estudiar y evaluar las solicitudes.

Honako hauek izango dira bertako kide:

Estará formado por los siguientes miembros:

Lehendakaria: M. Aitzpea Goenaga Mendiola, EEIko zuzendaria. Bozketan berdinketa balego harena izango da boto erabakigarria.

Presidente: M. Aitzpea Goenaga Mendiola, Directora del IVE. Si hubiera igualdad en la votación, su voto será decisorio.

Batzordekideak:

Vocales:

Pablo Berastegui Lozano, Donostia 2016 Fundazioko zuzendari orokorra.

Pablo Berastegui Lozano, Director General de la Fundación Donostia / San Sebastián 2016.

Mari Jose Olaziregi Alustiza, EEIko Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendaria.

Mari Jose Olaziregi Alustiza, Directora para la Promoción y Difusión del Euskera del IVE.

Xabier Paya Ruiz, Donostia 2016 Fundazioko zuzendari kulturala.

Xabier Paya Ruiz, Director cultural de Donostia / San Sebastián 2016.

Idazkaria: Alex Aginagalde Lopez, EEIko Euskara eta Kultura teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin, baina botorik gabe.

Secretario: Alex Aginagalde Lopez, técnico de Lengua y Cultura Vasca del IVE, con derecho a exponer su opinión, pero sin voto.

Batzordekideek parte hartu ezin badute batzordearen lanetan, ordezkatuko dituen beste pertsona bat izendatu ahalko dute bere funtzioak betetzeko.

Si los vocales no pueden tomar parte en las tareas del comité, podrán nombrar una persona que los sustituya en sus funciones.

9. artikulua.– Hautapen-irizpideak.

Artículo 9.– Criterios de selección.

Hautagaien hautapena ondoko baremoaren arabera egingo da, eta guztira gehienez 100 puntu lortu ahal izango dira:

La selección de los candidatos se hará según el siguiente baremo, y como máximo se podrán lograr 100 puntos:

– Curriculum Vitae: gehienez 30 puntu.

– Curriculum vitae: 30 puntos como máximo.

Curriculumean ondorengoak kontuan hartuko dira: ibilbide artistikoa, nazioarteko proiektuetan eskarmentua, proiektu diziplinartekoetan parte hartu izana, elkarlaneko sorkuntzetan izandako beste esperientziak.

En el currículum se valorará lo siguiente: trayectoria artística, experiencia en proyectos internacionales, participación en proyectos multidisciplinares, proyectos de creación en colaboración.

– Aurkeztutako proiektua edo garatu nahi den ideia: gehienez 50 puntu.

– Proyecto o idea a desarrollar: 50 puntos como máximo.

Proiektuan ondorengoak baloratuko dira: proiektua garatzeko motibazioa, kalitatea eta interesa, bideragarritasuna, Wroclaweko beste artista edo eragileekin elkarlanerako aukera, Wroclaw/Poloniako herria edo kulturarekiko edota 2016 Europar hiriburuen lan ildoekiko txertaketa, euskararen presentzia.

En los proyectos se valorará lo siguiente: motivo de desarrollo del proyecto, calidad e interés, viabilidad, posibilidad de colaboración con otros artistas o agentes de Wroclaw, inserción de las líneas de trabajo de las capitalidades europeas del 2016 o la cultura de Wroclaw / Polonia, presencia del euskera.

– Ingeles edo polonieraren ezagutza: gehienez 10 puntu.

– Conocimiento de inglés o polaco: máximo 10 puntos.

– Beste meritu batzuk: gehienez 10 puntu.

– Otros méritos: máximo 10 puntos.

10. artikulua.– Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Artículo 10.– Subsanación de defectos de la solicitud.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen diren dokumenturen bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egitea galduko duela.

En el supuesto de que se apreciase la falta de documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquéllos, así como en el supuesto de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición o decaída en su derecho al trámite, previa resolución.

11. artikulua.– Onartuen eta baztertuen zerrenda.

Artículo 11.– Lista de admitidos y excluidos.

Hautagaien profila ezarritako baldintzekin bat datorrela egiaztatu ondoren, EEIren web orrian argitaratuko da diru-laguntza deialdian parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda, baztertzeko arrazoia berariaz azalduz. Baztertuek 5 egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko.

Tras verificar que el perfil de los solicitantes concuerda con los requisitos de la convocatoria, se publicará en la página web del IVE la lista provisional de personas admitidas y excluidas presentadas al proceso de selección, señalando expresamente la razón de la exclusión. Las personas excluidas tendrán un plazo de cinco días naturales para las reclamaciones.

Aurkeztutako erreklamazioei dagozkienak ebatzita, EEIren web orrian hautapen prozesuan parte hartzeko onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da, baztertzeko arrazoia berariaz azalduz.

Resuelto lo procedente respecto a las reclamaciones presentadas, se publicará en la página web del IVE la lista definitiva de las personas admitidas y excluidas, señalando expresamente la razón de la exclusión de las no admitidas.

Behin betiko zerrenda aztertuta eta balorazio irizpideak kontuan hartuta, hautapen Batzordeak hiru hautagai proposatuko ditu.

Analizada la lista definitiva y tras la aplicación de los criterios de valoración, el comité de selección propondrá tres candidatos.

Deialdi honetan eskainitako plazak esleitu gabe gelditu ahalko dira ondoko kasuetan:

Las plazas de esta convocatoria podrán quedar desiertas en los siguientes casos:

– Eskabide bat ere aurkeztu ez bada.

– Si no se ha presentado ninguna solicitud.

– Hautagaiek puntuazio orokorrean 50 puntu baino gutxiago lortzen badituzte.

– Si los candidatos logran menos de 50 puntos en la puntuación general.

– Deialdi hau argitaratu ondoren, dena delako arrazoiengatik EEIren eta Donostia 2016 Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena gauzatzen ez bada edo bertan behera gelditzen bada.

– Si, tras publicar esta convocatoria, por cualquier motivo, el convenio de colaboración entre el IVE y la Fundación Donostia / San Sebastián 2016 se suspendiese o no se materializase.

12. artikulua.– Ebazteko eta izapideak egiteko organo eskuduna.

Artículo 12.– Órgano competente para resolución y tramitaciones.

EEIren zuzendariak ebatziko du deialdi hau, hautatutako pertsonak eta plazarik gabeko hautatuak zein diren adieraziz. Azken hauek erreserban egongo dira, hautatuek ukoa aurkeztu edo ordezkatu beharra gertatzen bada ere.

La Directora del IVE resolverá esta convocatoria, indicando las personas seleccionadas y las personas seleccionadas sin plaza. Estas últimas quedarán en reserva, por si se diera el caso de que las personas seleccionadas presentan renuncia o tuvieran que ser reemplazadas.

Ebazpena honako helbide honetan argitaratuko da: http://www.etxepareinstitutua.net

La resolución se publicará en la siguiente dirección: http://www.etxepareinstitutua.net

EEIko zuzendaria izango da organo eskuduna deialdi honen betearaztean sor daitezkeen zalantzak eta gora beherak kudeatu eta argitzeko.

La Directora del IVE será el órgano responsable de gestionar y clarificar las dudas y acontecimientos que puedan surgir en el cumplimiento de esta convocatoria.

13. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 13.– Obligaciones de los beneficiarios.

– Egonaldietan parte hartzea onartzea. Hautatutako pertsonak jasotzen dituen ebazpena argitaratu eta hamar egunera, hautatuek berariaz eta idatziz onartu beharko dute egonaldian parte hartu eta egonaldiaren baldintzak betetzea. Hala egiten ez badute uko egiten dutela ondorioztatuko da.

– Aceptar la participación en la residencia. En un plazo de diez días desde la publicación de la resolución de las personas seleccionadas, las mismas señalarán expresamente y por escrito que aceptan participar en la residencia así como las obligaciones que ello acarrea. Si no lo hicieran, se estimaría que renuncian a la misma.

– 2015eko maiatza eta abuztua bitartean, aurrez Wroclaw 2016 eta Donostia 2016 kultur hiriburuaren antolatzaileekin adostutako datetan, Wroclawen 15-21 eguneko egonaldia egitea.

– Hacer una residencia de 15-21 días en Wroclaw entre mayo y agosto del 2015, en las fechas acordadas con los organizadores de las capitalidades de Wroclaw 2016 y Donostia 2016.

– Erresidentziak BASK jaialdiaren ospakizunen datekin bat etorriko dira, Wroclaw 2016 hiriburu kulturalaren taldeak antolatzen duena. Aukeraturiko artistek konpromisoa hartzen dute euren lanaren sorkuntza prozesua, emaitza, edo honen zati bat, ikastaro, erakusketa, edo antzeko topaketa baten bidez partekatzea, antolatzaileekin adosturiko formatuan.

– El periodo de residencia coincidirá con la celebración del BASK Festival, organizado por el equipo de capitalidad cultural de Wroclaw 2016. Los artistas seleccionados, se comprometen a compartir, a través del formato que se acuerde con los organizadores, el proceso de creación, su resultado o parte de él, mediante un taller, encuentro o similar.

– Egonaldi artistiko horren emaitza den sorkuntza lana, EEI eta Donostia 2016 Fundazioarekin adosturiko moduan aurkeztuko da. Aurkezteko azken epea 2014ko azaroaren 30a izango da. EEI eta Donostia 2016 Fundazioaren esku egongo da sorkuntza lan hori jendaurrean ezagutarazteko ekitaldi bat antolatzea ala ez.

– La creación artística resultante de la residencia se presentará en la forma acordada con el IVE y la Fundación Donostia / San Sebastián 2016. El plazo de presentación finalizará el 30 de noviembre de 2015. Corresponderá al IVE y la Fundación Donostia / San Sebastián 2016 la decisión de organizar o no un acto para dar a conocer públicamente dicha obra.

– Sorkuntza lana ezagutarazteko ekitaldi hori antolatuko balitz, artistek konpromisoa hartuko dute horietan parte hartzeko. Data eta lekua EEI eta Donostia 2016 Fundazioarekin adostuko dira.

– Si se organizara dicho acto para dar a conocer la obra, los artistas se comprometerán a participar en él mismo. El lugar y la fecha se acordará con el IVE y la Fundación Donostia / San Sebastián 2016.

– EEIk eta Donostia 2016 Fundazioak sormen lan hauek erakutsi eta erabiltzeko eskubidea izango dute baldin eta erabilpen komertzialik ez bada.

– El IVE y la Fundación Donostia / San Sebastián 2016 podrán difundir y usar los proyectos de creación, siempre que no se haga utilización comercial de los mismos.

– Egonaldi honen ondorioz sortutako lanen eskubideak sortzaileen esku geratuko dira, baina haiek hedatzean beren-beregi adierazi beharko da jatorria EEIk eta Donostia 2016 Fundazioak bultzatutako egonaldia dela.

– Los derechos de los proyectos fruto de esta residencia quedan en manos de los creadores, pero en la difusión de los mismos, se comunicará expresamente que su origen es la residencia impulsada por el IVE y la Fundación Donostia / San Sebastián 2016.

14. artikulua.– Ukoak eta ordezkapenak.

Artículo 14.– Renuncias y sustituciones.

Hautatuetako batek Wroclaw-era joan aurretik egonaldiari uko egin ezkero, EEIk ordezkoen zerrendatik hautagai berria proposatuko du, ordezkoen zerrendaren hurrenkeran.

Si antes de la residencia de Wroclaw alguna de las personas seleccionadas renunciara, el IVE propondría un nuevo candidato de la lista de suplentes, en el orden de la misma.

15. artikulua.– Ordainketa.

Artículo 15.– Pago.

Egonaldian parte hartuko duten artistei honela egingo zaizkie ordainketak:

Los abonos a los artistas que participen en la residencia se hará de la siguiente manera:

– % 50 hautapena onartu eta gehienez 15 eguneko epean.

– El 50% en un plazo máximo de 15 días desde que sea aceptada la selección.

– % 50 jarduera amaitu eta 13. artikuluan aipatzen diren baldintzak beteta, beranduenik ere 2015eko abenduaren 31n.

– El 50% restante en un plazo máximo de un mes desde que se cumplan las condiciones mencionadas en el artículo 13, como máximo el 31 de diciembre de 2015.

16. artikulua.– Ez betetzeak.

Artículo 16.– Incumplimientos.

Ebazpen honetako 13. artikuluan ezarritako betebeharrak beteko ez balira, ez betetzea gertatu dela ulertuko da eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki, pertsona edo entitate onuradunak itzuli egin beharko dizkio EEIri jasotako diru-kopuruak eta horiei legez dagozkien interesak.

De no cumplirse las obligaciones establecidas en el artículo 13 de esta Resolución, se considerará que se ha incurrido en incumplimiento y, según lo previsto en el Decreto Legislativo 1/1997 de 11 de noviembre y en el Decreto 698/1991 de 17 de diciembre, la persona o entidad beneficiaria deberá devolver al IVE los importes recibidos y los intereses que les correspondan.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Hautagaiek eskabidean emandako informazio guztia fitxategi batean sartuko da. Fitxategi horren erabilera hautapen prozesua eta egonaldiak kudeatzera mugatuko da. Fitxategi honen erabilera eta funtzionamendua Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren, abenduaren 13koa, eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko 2/2004 Legearen, otsailaren 25ekoa, aurreikuspenekin bat etorriko da.

Toda la información que las personas solicitantes proporcionen se incorporará a un fichero, cuyo uso se limitará a la gestión del proceso de selección y de la residencia. El uso de este fichero será acorde a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, de 13 de diciembre, y de la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesatuek EEIko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante la Directora del IVE en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente a su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la sala correspondiente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses, a contar desde el día siguiente a su publicación.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Ebazpen honek EHHAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Esta Resolución surtirá efecto desde el día siguiente a su publicación en el BOPV.

Donostia, 2014ko abenduaren 17a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

San Sebastián, a 17 de diciembre de 2014.

La Directora del Instituto Vasco Etxepare,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común