Sede electrónica

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

109. zk., 2015eko ekainaren 12a, ostirala

N.º 109, viernes 12 de junio de 2015


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
2586
2586

86/2015 DEKRETUA, ekainaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzkoa.

DECRETO 86/2015, de 9 de junio, de ordenación e implantación de la Formación Profesional Básica en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren artikulu bakarraren hirugarren paragrafoak Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan hezkuntza-kalitatea hobetzeko egindako aldaketa dela medio, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barneko Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak sortu dira.

En la modificación introducida en la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación por el apartado tres del artículo único de la Ley Orgánica 8/2013, de 9 de diciembre, para la mejora de la calidad educativa, se crean los ciclos de Formación Profesional Básica dentro de la Formación Profesional del sistema educativo.

Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren bidez arautu dira hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barneko Oinarrizko Lanbide Heziketaren berariazko alderdiak.

Mediante el Real Decreto 127/2014, de 28 de febrero, se regulan aspectos específicos de la Formación Profesional Básica de las enseñanzas de formación profesional del sistema educativo.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 6.bis artikuluan ezarritakoaren arabera, hezkuntza-sistemaren araubide orokorraren gaineko eskumena Estatuko gobernuari dagokio. Halaber, oinarrizko curriculuma diseinatzeko eskumena ere esleitzen dio, prestakuntza komuna eta Lege Organikoak aipatutako titulazio guztiak Estatu osoan ofizialak eta baliozkoak izatea bermatzeko xedez. Lanbide Heziketari dagokionez, oinarrizko curriculumaren edukiei eskola-orduen % 55 eskainiko zaizkie hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoetan.

La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, en su artículo 6bis, asigna al Gobierno del Estado la competencia de la ordenación general del sistema educativo. Así mismo, le asigna la competencia para el diseño del currículo básico, con el fin de asegurar una formación común y el carácter oficial y la validez en todo el territorio nacional de las titulaciones a que se refiere dicha Ley Orgánica. En relación con la Formación Profesional, los contenidos del currículo básico requerirán el 55 por 100 de los horarios escolares para las Comunidades Autónomas que tengan lengua cooficial.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du irakaskuntzaren gaineko eskumena –irismen, maila eta gradu guztietan eta modalitate eta espezialitate guztietan–, betiere Konstituzioaren 27. artikuluaren eta hori garatzen duten Lege Organikoen kalterik gabe, baita Konstituzioaren 149.1.30.a artikuluak Estatuari esleitzen dizkion ahalmenen kalterik gabe, eta berau betetzeko eta bermatzeko beharrezko ikuskapenaren kalterik gabe ere.

El Estatuto de Autonomía del País Vasco atribuye la competencia propia sobre la enseñanza en toda su extensión, niveles y grados, modalidades y especialidades a la Comunidad Autónoma del País Vasco, sin perjuicio del artículo 27 de la Constitución y Leyes Orgánicas que lo desarrollen, de las facultades que atribuye al Estado el artículo 149.1.30.ª de la misma y de la alta inspección necesaria para su cumplimiento y garantía.

Dekretu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen esparruan, Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubidea arautu nahi da hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barneko Oinarrizko Lanbide Heziketaren berariazko alderdiak arautu, hamalau oinarrizko lanbide titulu onartu, horien oinarrizko curriculumak finkatu eta hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkion titulu akademikoak eta profesionalak emateari eta ezartzeari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren arabera.

El objeto de este Decreto es regular, en el ámbito de competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la ordenación de la Formación Profesional Básica según lo dispuesto en el Real Decreto 127/2014, de 28 de febrero, por el que se regulan aspectos específicos de la Formación Profesional Básica de las enseñanzas de formación profesional del sistema educativo, se aprueban catorce títulos profesionales básicos, se fijan sus currículos básicos y se modifica el Real Decreto 1850/2009, de 4 de diciembre, sobre expedición de títulos académicos y profesionales correspondientes a las enseñanzas establecidas en la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de educación, así como su implantación.

Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Lanbide Heziketako Kontseilua adituta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren eta gainerako kontsulta-organo interesdunen oniritziarekin, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko ekainaren 9an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, oído el Consejo Vasco de Formación Profesional, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi y los demás órganos consultivos interesados, previa deliberación y aprobación en Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 9 de junio de 2015,

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

Dekretu honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzen berariazko alderdiak arautzea eta dagokion esparruko zentroetan ezartzea da.

El presente Decreto tiene por objeto la ordenación de los aspectos específicos de las enseñanzas de la Formación Profesional Básica en la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como su implantación en los centros incluidos en el ámbito de la misma.

2. artikulua.– Oinarrizko Lanbide Heziketaren eskaintza.

Artículo 2.– Oferta de Formación Profesional Básica.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketaren eskaintza erregimen presentzialean eta eskaintza osoko modalitatean egingo da. Arau honen ondorioetarako, erregimen presentzialeko eskaintza oso esaten zaio hezkuntza-zikloak osatzen dituzten modulu guztiak, erregimen presentzial arruntekoak eta goizez edo arratsaldez, edota goiz eta arratsaldez ematen direnak, barne hartzen dituenari.

1.– La oferta de Formación Profesional Básica en la Comunidad Autónoma del País Vasco se realizará en régimen presencial y en la modalidad de oferta completa. A los efectos de esta norma, se entiende por oferta completa en régimen presencial la constituida por aquella que incluye todos los módulos que configuran los ciclos formativos y que se imparte en régimen presencial ordinario, en horario de mañana, de tarde o de ambas.

2.– Lanbide Heziketako sailburuordeak Oinarrizko Lanbide Heziketako eskaintzen egokitasuna bermatzeko beharrezko neurriak ezarriko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektoreen eta ikasleen prestakuntza-eskariei erantzun koordinatua emateko xedez.

2.– El Viceconsejero de Formación Profesional establecerá las medidas necesarias para garantizar la idoneidad de las ofertas de Formación Profesional Básica con objeto de dar una respuesta coordinada a las demandas de formación de los diferentes sectores productivos y de los alumnos y alumnas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

II. KAPITULUA
ARAUBIDEA ETA ANTOLAKETA
CAPÍTULO II
ORDENACIÓN Y ORGANIZACIÓN

3. artikulua.– Araubidea.

Artículo 3.– Ordenación.

Oinarrizko Lanbide Heziketa hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barne dago eta profil profesional bati egokitu behar zaio. Iraupen desberdineko lanbide-moduluetan antolatutako hezkuntza-zikloen bidez ordenatuko da.

La formación profesional básica forma parte de la formación profesional del sistema educativo y deben responder a un perfil profesional. Se ordenará en ciclos formativos, organizados en módulos profesionales de duración variable.

4. artikulua.– Lanbide-moduluak.

Artículo 4.– Los módulos profesionales.

1.– Oinarrizko Lanbide Heziketako lanbide-moduluak ezagutza-esparru teoriko-praktikoz osatuta daude, ikasleek gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak eta bizitzan zeharreko ikaskuntza etengabearen gaitasunak eskuratzeko xedea dutenak.

1.– Los módulos profesionales de la formación profesional básica estarán constituidos por áreas de conocimiento teórico-prácticas cuyo objeto es la adquisición de las competencias profesionales, personales y sociales y de las competencias del aprendizaje permanente a lo largo de la vida.

2.– Hezkuntza-ziklo bakoitzeko lanbide-moduluen artean lan-zentroko prestakuntzaren modulu bat eskaini beharko da.

2.– Entre los módulos profesionales de cada ciclo formativo se incluirá un módulo de formación en centros de trabajo.

5. artikulua.– Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloen curriculuma.

Artículo 5.– El currículo de los ciclos formativos de formación profesional básica.

1.– Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloen curriculumak dekretuz onartuko dira.

1.– Los currículos de los ciclos formativos de la Formación Profesional Básica serán aprobados por decreto.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako curriculumak ezartzeko dekretuek, gutxienez, honako paragrafo hauek barne hartuko dituzte heziketa-zikloetan:

2.– Los decretos por los que se establezcan los currículos de los ciclos formativos de formación profesional básica en la Comunidad Autónoma del País Vasco incluirán como mínimo los siguientes apartados para cada ciclo formativo:

a) Gaitasun orokorraren arabera zehaztutako lanbide-profila eta kualifikazio profesionalen zerrenda, eta, hala dagokionean, tituluan sartutako kualifikazio profesionalen Espainiako katalogoko gaitasun-unitateak.

a) Perfil profesional descrito por la competencia general y relación de las cualificaciones profesionales y, en su caso, unidades de competencia del Catálogo Nacional de Cualificaciones profesionales incluidas en el título.

b) Heziketa-zikloa osatzen duten helburuak eta lanbide-moduluak.

b) Objetivos y módulos profesionales que constituyen el ciclo formativo.

c) Lanbide-modulu bakoitzaren ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

c) Resultados de aprendizaje, criterios de evaluación y contenidos de cada módulo profesional.

d) Lanbide-moduluen ordu-iraupena.

d) Duración horaria de los módulos profesionales.

e) Lanbide-moduluen denbora-banaketa ikasturteetan.

e) Distribución temporal de los módulos profesionales en los cursos.

f) Sarbide-lehentasuna duten gradu ertaineko heziketa-zikloak.

f) Ciclos formativos de grado medio con preferencia en la admisión.

3.– Oinarrizko Lanbide heziketa zikloen iraupena 2.000 ordukoa izango da; arduraldi osoko bi ikasturte adina.

3.– La duración de los ciclos formativos de formación profesional básica será de 2.000 horas, equivalentes a dos cursos académicos a tiempo completo.

6. artikulua.– Curriculuma ingurune sozio-produktibora eta hezkuntza-ingurunera egokitzea.

Artículo 6.– Adecuación del currículo al entorno socio-productivo y educativo.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloen curriculuma ezaugarri sozioekonomikoak eta ekoizpen-sektoreen berariazko eskakizunak kontuan hartuta ezarriko da.

1.– El currículo de los ciclos formativos de formación profesional básica en la Comunidad Autónoma del País Vasco se establecerá teniendo en cuenta las características socioeconómicas y las demandas específicas de los sectores productivos.

2.– Betiere Oinarrizko Lanbide Heziketako tituluetan ezarritako oinarrizko curriculuma errespetatuz, beharra dagoenean, lanbide espezializazioko moduluak zehaztu ahalko dira Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan, kasuan kasuko gizarte-inguruabarraren eta ekonomia-ekoizpen ehunaren arabera. Espezializazio-modulu horien xedea tituluan ezarritako oinarrizko alderdien edukiak, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-zikloetan zehaztutako curriculumaren barne daudenak, hedatzea eta garatzea da, ekoizpen-sektoreek hala eskatutako tituluetan espezializazio-ibilbideak egituratzeko aukerari bide emanez. Ikastetxeek, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloen eskaintzaren esparruan, eskainitako espezializazio ibilbidea(k) ere zehaztuko ditu(zte).

2.– Respetando en todo caso el currículo básico establecido en los respectivos títulos de Formación Profesional Básica, podrán definirse módulos de especialización profesional para aquellos ciclos de Formación Profesional Básica que así lo requieran, en función de los contextos sociales y tejido económico-productivo concretos. Estos módulos de especialización tendrán por objeto la ampliación y desarrollo de los contenidos incluidos en los aspectos básicos establecidos en el título, y forman parte del currículo definido en la Comunidad Autónoma del País Vasco para los correspondientes ciclos formativos, permitiendo configurar itinerarios de especialización en los títulos que se requieran por parte de los sectores productivos. Los centros, en el marco de su oferta de ciclos formativos de formación profesional básica, especificarán además el itinerario o itinerarios de especialización ofertados.

III. KAPITULUA
OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO HEZIKETA ZIKLOEN EGITURA ETA METODOLOGIA
CAPÍTULO III
ESTRUCTURA DE LOS CICLOS FORMATIVOS DE FORMACIÓN PROFESIONAL BÁSICA Y METODOLOGÍA

7. artikulua.– Lanbide-moduluen motak.

Artículo 7.– Tipos de módulos profesionales.

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloek honako lanbide-modulu hauek izango dituzte:

Los ciclos formativos de formación profesional básica incluirán los siguientes módulos profesionales:

a) Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren gaitasun-unitateekin lotzen diren moduluak.

a) Módulos asociados a unidades de competencia del Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales.

b) Bloke komunekin lotutako moduluak, etengabeko irakaskuntzaren gaitasunak eskuratzea lagunduko dutenak.

b) Módulos asociados a los bloques comunes, que contribuirán a la adquisición de las competencias del aprendizaje permanente.

c) Gaitasun-unitateekin lotu gabeko beste modulu batzuk, tartean, Laneko Prestakuntza eta Orientabideei buruzkoa eta, hala dagokienean, dekretu honen 6.2 artikuluan jasotako lanbide-espezializazioko moduluak.

c) Otros módulos no asociados a unidades de competencia, entre los que estará el módulo de Formación y Orientación Laboral y, en su caso, los módulos de especialización profesional que se contemplan en el artículo 6.2 del presente Decreto.

d) Lantokiko Prestakuntza modulua.

d) Módulo de formación en centros de trabajo.

8. artikulua.– Bloke komunekin lotutako moduluak.

Artículo 8.– Módulos asociados a los bloques comunes.

1.– Komunikazio eta Gizarte Zientzietako eta Zientzia Aplikatuetako bloke komunen inguruan egituratuko dira modulu hauek, honela:

1.– Estos módulos se organizarán en torno a los bloques comunes de Comunicación y Ciencias Sociales y de Ciencias Aplicadas, de la siguiente forma:

a) Komunikazioa eta Sozietatea I. eta II. moduluak, Komunikazio eta Gizarte Zientzietako blokeari lotuta daudenak, eta honako ikasgaiak emango direnak:

a) Módulo de Comunicación y Sociedad I y Módulo de Comunicación y Sociedad II, asociados al bloque de Comunicación y Ciencias Sociales, que incluirá las siguientes materias:

I.– Gaztelera.

I.– Lengua Castellana.

II.– Atzerriko hizkuntza.

II.– Lengua extranjera.

III.– Gizarte Zientziak.

III.– Ciencias Sociales.

IV.– Euskara eta Literatura.

IV.– Lengua vasca y literatura.

b) Zientzia Aplikatuak I. eta II. moduluak, Zientzia Aplikatuetako blokeari lotuta daudenak, eta honako ikasgaiak emango direnak:

b) Módulo de Ciencias Aplicadas I y Módulo de Ciencias Aplicadas II, asociados al bloque de Ciencias Aplicadas, que incluirá las siguientes materias:

I.– Testuinguru Pertsonalera Aplikaturiko eta Lanbide-eremu batean Ikasteko Matematika.

I.– Matemáticas Aplicadas al Contexto Personal y de Aprendizaje en un Campo Profesional.

II.– Testuinguru Pertsonalera Aplikaturiko eta Lanbide-eremu batean Ikasteko Zientziak.

II.– Ciencias Aplicadas al Contexto Personal y de Aprendizaje en un Campo Profesional.

2.– Komunikazioa eta Gizartea I. eta II. moduluei loturiko ikaskuntza-emaitzak lortzera bideratutako edukiei barne hartzen dituzten hizkuntzen tratamendu integratuarekin egingo zaie aurre, hizkuntzok izango direlako curriculumean zehaztutako irakur-ulermenarekin, ahozko zein idatzizko adierazpideekin eta ikus-entzunezko komunikazioarekin loturiko zeharkako komunikazio-gaitasunak garatzeko euskarria. Tratamendu integratu hori behar bezala zehaztuta egongo da ikastetxearen curriculum-proiektuan eta kasuan kasuko moduluari dagokion programazioan.

2.– Los contenidos incluidos para la obtención de los resultados de aprendizaje relativos a los módulos de Comunicación y Sociedad I y II se abordarán con un tratamiento integrado de las lenguas que en ellos se incluyen, que serán el soporte para el desarrollo de las competencias comunicativas transversales relacionadas con la comprensión lectora, la expresión oral y escrita y la comunicación audiovisual definidas en el currículo. Este tratamiento integrado será debidamente establecido en el proyecto curricular del centro y en la posterior programación del módulo en cuestión.

9. artikulua.– Bestelako zeharkako lanbide-moduluak eta edukiak.

Artículo 9.– Otros módulos profesionales y contenidos de carácter transversal.

1.– Titulu bakoitzaren curriculumean, zeharkakoak izango dira taldeko lanari, laneko arriskuen prebentzioari, ekintzailetzari, enpresa-jarduerari eta lanbide-orientazioari buruzko alderdiak. Halaber, kalitateari, dieta osasungarriari eta ingurumenarekin errespetuz jokatzeko printzipioei buruzko edukiak sartuko dira. Horiek zehazteko, kontuan hartuko dira tituluaren profil profesionala eta ekoizpen-errealitatearen eskakizunak.

1.– En el currículo de cada título se incluirán de forma transversal los aspectos relativos al trabajo en equipo, prevención de riesgos laborales, emprendimiento, actividad empresarial y orientación laboral. Así mismo se incluirán contenidos relacionados con la calidad, la dieta saludable y los principios de actuación respetuosa con el medio ambiente. Para su concreción se tendrán en cuenta como referente el perfil profesional del título y las exigencias de la realidad productiva.

2.– Laneko Prestakuntza eta Orientazioko lanbide-moduluak lan-orientazioko eta ekintzailetzako edukiak ere barne hartuko ditu, hala nola laneko arriskuen prebentziokoak, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 35. artikuluaren arabera, laneko arriskuen prebentzio-maila oinarrizkoei loturiko betekizunak gauzatzeko prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen IV.B eranskinean jasota daudenak. Irakaskuntza-programazioetan zehaztu beharko da edukioi eskainitako denbora-tartea, lanbide-sektorearen arabera eta aipatutako 39/1997 Errege Dekretuan ezarritakoa betez. Laneko arriskuen prebentzioko prestakuntza egiaztatu beharko du ikastetxe bakoitzak, edukia eta ordu-kopurua zehaztuta.

2.– El módulo profesional de Formación y Orientación Laboral incluirá, además de otros contenidos de orientación laboral y emprendizaje, los propios de Prevención de Riesgos Laborales incluidos en el anexo IV.B por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención requeridos para el desempeño de las funciones asociadas al nivel básico de prevención de riesgos laborales, según se dispone en el artículo 35 del Real Decreto 39/1997, de 17 de enero. En las programaciones didácticas se deberá concretar la duración de estos contenidos en función del sector profesional, de acuerdo con lo establecido en el citado Real Decreto 39/1997. Esta formación en prevención de riesgos laborales será certificada por cada centro educativo, especificando los contenidos y la duración en horas.

10. artikulua.– Lantokiko prestakuntzako lanbide-modulua.

Artículo 10.– Módulo profesional de Formación en Centros de Trabajo.

1.– Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetako lantokiko prestakuntzako lanbide-modulua informazio helburuetarako baizik ez da eta tituluaren profilari loturiko egiazko ekoizpen-ingurune batean gauzatuko da. Salbuespenez eta behar bezala justifikatuta, enpresetan leku aski ez dagoelako edo ikasleen ezaugarri pertsonal bereziengatik, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariak prestakuntza-zikloetako lantokiko prestakuntzako lanbide-modulua ikastetxeetan edo erakunde publikoetan gauzatzeko baimena eman dezake. Kasu horietan, garatzeko jarduera egokiak ezarriko dira, enpresaren tutore gisa arituko den profesionalaren ikuskaritzapean, moduluaren ikaskuntza-emaitzetara egokitutako profila izan beharko duena eta hezkuntza-zikloko irakaslea izango ez dena.

1.– El módulo profesional de Formación en Centros de Trabajo de los ciclos formativos de Formación Profesional Básica tiene carácter puramente formativo y se desarrollará en un entorno productivo real relacionado con el perfil del título. De forma excepcional y en casos debidamente justificados, bien por falta de plazas suficientes en empresas o bien por las especiales características personales de los alumnos o alumnas, el Director de Formación y Aprendizaje podrá autorizar la realización del módulo profesional de Formación en Centros de Trabajo establecido en estos ciclos formativos en centros educativos o en instituciones públicas. En estos casos, se dispondrán las actividades adecuadas para su desarrollo bajo la supervisión de un profesional que cumpla la función de tutor o tutora de empresa, que responda a un perfil adecuado a los resultados de aprendizaje del módulo y que no imparta docencia en el ciclo formativo.

2.– Ikasleek nork bere programazioa izango dute, lantokiaren eta egin beharreko lanaren ezaugarriak gorabehera. Dagokion curriculumean ezarritako ikaskuntza-emaitzak lortzea ahalbidetuko dioten prestakuntza-jarduerak jasoko ditu programazioak.

2.– Su programación será individual para cada alumno o alumna, teniendo en cuenta las características del centro de trabajo y de las tareas a desempeñar. Recogerá las actividades formativas que permitan alcanzar los resultados de aprendizaje establecidos en el currículo correspondiente.

3.– Oro har, Oinarrizko Lanbide Heziketako hezkuntza-zikloetako Lantokiko Prestakuntzako lanbide-modulua heziketa-zikloko gainerako moduluen ostean egingo da. Ikastetxeek, edonola ere, zati bat heziketa-zikloko bigarren ikasturtera aurreratzea erabaki ahalko dute, eta ikastetxeko prestakuntzarekin txandakatuko da. Hala ere, modulua denbora baino lehenago hasi ahal izateko, ikaslearen ebaluazioaz arduratzen den hezkuntza-taldeari eskatuko zaio ikasleek gaitasun garapen nahikoa duten balioetsi dezala, berariazko ebaluazio-saio baten eta aurrez ezarritako zein ikasleei jakinarazitako irizpideen arabera. Dena dela, modulu hori tituluan adierazitako gaitasun-unitateei loturiko lanbide-moduluetan ebaluazio positiboa lortu ondotik baizik ezin ahalko da egin.

3.– Con carácter general, el módulo profesional de Formación en Centros de Trabajo de los ciclos formativos de Formación Profesional Básica se cursará al final de los demás módulos del ciclo formativo. Los centros podrán, no obstante, determinar que se pueda anticipar una parte durante el segundo curso del ciclo formativo, alternando con la formación en el centro. En cualquier caso, para poder acceder a cursar anticipadamente este módulo se requerirá que el equipo educativo responsable de la evaluación del alumnado valore, en sesión de evaluación específica y de acuerdo con criterios previamente establecidos y comunicados al alumnado, que los alumnos y alumnas han alcanzado un desarrollo competencial suficiente. No obstante, este módulo sólo podrá ser completado una vez alcanzada la evaluación positiva en los módulos profesionales asociados a unidades de competencia incluidos en el título.

4.– Gainera, irakasle-taldearen balorazioak argi utzi beharko du ikasleak, Lantokiko Prestakuntzaren modulua osorik edo zati batean hasi aurretik, oinarrizko lanbide heziketako titulu bakoitzaren profil profesionalari dagozkion lanbide-jardueretako prebentzio-neurriei eta berariazko arriskuei loturiko gaitasunak eskuratu eta edukiak bereganatu dituztela, laneko arriskuen prebentzioko indarreko araudiaren arabera.

4.– Además, en la valoración realizada por el equipo docente deberá apreciarse que, con anterioridad al inicio total o parcial del módulo de Formación en Centros de Trabajo, los alumnos y las alumnas hayan adquirido las competencias y los contenidos relativos a los riesgos específicos y las medidas de prevención en las actividades profesionales correspondientes al perfil profesional de cada título de formación profesional básica, según se requiera en la normativa vigente en materia de prevención de riesgos laborales.

5.– Edozein kasutan ere, Lantokiko Prestakuntza moduluaren aurreratutako zatia edo modulu osoa bera hasi baino 15 egun lehenago, Heziketa eta Irakaskuntza Zuzendaritzari proiektua igorri beharko zaio, hautatutako praktiken banaketa jasota dagoen antolaketa-koadroa eta praktikaldia egingo duten ikasleak eta egingo den enpresak adierazita.

5.– En cualquiera de los casos, con 15 días de antelación al comienzo, bien de la parte anticipada o de la duración completa, del módulo de Formación en Centros de Trabajo, se deberá remitir a la Dirección de Formación y Aprendizaje el proyecto del mismo, especificando el cuadro organizativo en el que figure la distribución de las prácticas por la que se ha optado y la relación de alumnos y alumnas y empresas en las que van a realizar esa fase práctica.

6.– Behar bezala justifikatuz gero, heziketa-zikloaren profil profesionalari loturiko ekoizpen-jardueren urtarokotasun edo aldi-baterakotasun arrazoiak direla medio, enpresetan aski lekurik ez dagoelako edo ikasleek ezaugarri pertsonal bereziak badituzte, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariak baimena eman ahalko du Lantokiko Prestakuntza moduluaren zati batzuk aurreikusitakoa ez den garaian hezkuntza-zentro horretan bertan edo erakunde publikoetan egin ahal izateko.

6.– En casos debidamente justificados, bien por circunstancias de la estacionalidad o temporalidad de las actividades productivas relacionadas con el perfil profesional del ciclo formativo, bien por falta de plazas suficientes en empresas o bien por las especiales características personales de los alumnos o alumnas, el Director de Formación y Aprendizaje podrá autorizar la realización de partes del módulo de Formación en Centros de Trabajo en un momento temporal diferente al previsto con carácter general, o en el propio centro educativo o en instituciones públicas.

7.– Lantokiko Prestakuntza modulua egin bitartean, ikasleen segimenduaz bigarren mailako berariazko lanbide-moduluen irakasleak arduratuko dira. Irakasle horiek, enpresako tutoreak emandako informazioa kontuan hartuta, arduratuko dira moduluaren ebaluazioa egin eta kalifikazioa ezartzeaz.

7.– El seguimiento del alumnado en el periodo de desarrollo del módulo de Formación en Centros de Trabajo será realizado por profesorado que imparta módulos profesionales específicos del segundo curso. Este profesorado, teniendo en cuenta la información aportada por el tutor de empresa, será el responsable de la evaluación y calificación del módulo.

11. artikulua.– Tutoretza eta orientazio pertsonala.

Artículo 11.– Tutoría y orientación personal.

1.– Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako ikasleen tutoretza bitarteko garrantzitsua da ikasle horiek behar duten hezkuntza integrala gidatzeko.

1.– La tutoría del alumnado de los ciclos formativos de formación profesional básica es un importante recurso encaminado a orientar la educación integral que este alumnado requiere.

2.– Tutoretza-lanak partekatu beharko dituzte programaren irakasle guztiek. Ikastetxeko irakasle-taldeak tutore-ekintzen plana osatuko du, gutxienez, honako alderdi hauek jasota:

2.– La acción tutorial deberá ser compartida por todo el equipo docente del programa. El equipo docente del centro elaborará un plan de acción tutorial que aborde al menos los aspectos siguientes:

a) Ikasleen autoestimua indartzea.

a) Refuerzo de la autoestima del alumnado.

b) Pertsona arteko harremanak eta gizarte-trebetasunak.

b) Las relaciones interpersonales y las habilidades sociales.

c) Harreman programatua familiarekin edo legezko tutoreekin.

c) Relación programada con la familia o tutores legales.

d) Banakako eta taldekako ikaskuntza-prozesua gidatzea eta laguntzea.

d) Orientación y apoyo al proceso de aprendizaje individual y grupal.

3.– Ikasle-taldeek, gutxienez, irakasle bana izango dute, tutoretzaz eta tutore-ekintzen plana gauzatzeko koordinazioaz arduratuko dena. Egiteko hori ikasturte horretan eskolak ematen dituen irakasleren baten esku egongo da eta, ahal dela, bi ikasturtetan pertsona bera izango da tutoretza-lanak egingo dituena.

3.– Cada grupo de alumnos y alumnas tendrá, al menos, un profesor o profesora que ejerza la labor de tutoría y coordine la realización del plan de acción tutorial en el mismo. En cada curso, esta labor será ejercida por profesorado que imparta docencia en dicho curso, procurándose que, en la medida de lo posible, la labor de tutoría sea ejercida por la misma persona en ambos cursos.

4.– Tutoreak eredu izan behar du ikaslearentzat, irakasle-taldearentzat eta familientzat. Jarduteko orientazioa emango du, irakasle-taldearekin batera, ikasleek estrategia metodologiko eta antolaketa-estrategiak eskuratu eta ahalmen pertsonal eta profesional eta autoikaskuntza-gaitasun hobeak izan ditzaten.

4.– El tutor o tutora debe ser un elemento de referencia para el alumnado, el resto del equipo docente y las familias. Orientará su actuación, junto con el equipo docente, para garantizar que el alumnado disponga de estrategias metodológicas y organizativas que permitan mejorar su potencial personal y profesional y su capacidad de aprendizaje autónomo.

5.– Tutoreak tutore-ekintzen urteko programazioa egingo du, ikastetxeko hezkuntza-proiektuan jasota egongo dena. Helburuko taldearen berariazko alderdiak jasoko ditu programazioak, betiere artikulu honen bigarren lerrokadan ezarritakoa xede dela, oinarrizko lanbide heziketako zikloa amaitzean ikasleek hezkuntza- eta lanbide-ibilbideari buruzko erabakiak egoki hartzeko informazio- eta orientazio-jarduerak barne.

5.– El tutor o la tutora realizará una programación anual de la acción tutorial recogida en el proyecto educativo del centro. Dicha programación contemplará los aspectos específicos del grupo al que se dirige para conseguir lo establecido en el párrafo dos del presente artículo, incluyendo actividades específicas de información y orientación que garanticen al alumno o a la alumna una adecuada toma de decisiones sobre su itinerario educativo y profesional al término del ciclo de formación profesional básica.

12. artikulua.– Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolaketa eta metodologia.

Artículo 12.– Organización y metodología de la Formación Profesional Básica.

1.– Ikastetxeetan, oinarrizko lanbide heziketa modu malguan antolatuko da, ikasle bakoitzaren egoerara egokitzeko.

1.– La organización de los ciclos de la formación profesional básica en los centros tendrá carácter flexible para adaptarse a las distintas situaciones presentadas por los alumnos y las alumnas.

2.– Programa horien lanbide-moduluen didaktika garatzeko erabiliko diren pedagogia-irizpideak ikasleen bereizgarrietara egokituko dira eta talde-lana sustatuko dute. Halaber, tutoretza eta hezkuntza- eta lanbide-orientazioa bereziki hartuko dira kontuan.

2.– Los criterios pedagógicos con los que se desarrollará la didáctica de los módulos profesionales de estos programas se adaptarán a las características específicas del alumnado y fomentarán el trabajo en equipo. Asimismo, la tutoría y la orientación educativa y profesional tendrán una especial consideración.

3.– Oinarrizko lanbide heziketako talde berean eskolak ematen dituen irakasle-taldeak ahalik eta kide-kopuru txikiena izatea saiatu beharko da, tituluan jasotako lanbide-moduluen multzoaren ordutegia eta hezkuntza-elementuak bermatuta.

3.– Se procurará que el número de profesores y profesoras que impartan docencia en un mismo grupo de formación profesional básica sea lo más reducido posible, respetando los elementos educativos y el horario del conjunto de los módulos profesionales incluidos en el título.

4.– Erabilitako metodologia globalizatzailea izango da eta titulu bakoitzeko lanbide-moduluen artean gaitasunak eta edukiak partekatzeko aukera emango du. Hori horrela, ikaskuntza-metodologia aktiboak sustatuko dira, arazoak konpontzea eta egin ahala ikastea langai dituztenak. Izaera integratzaile horren araberakoa izango da modulu guztien eta irakaskuntza-jardueren programazioa.

4.– La metodología utilizada tendrá carácter globalizador y tenderá a la integración de competencias y contenidos entre los distintos módulos profesionales que se incluyen en cada título. En este contexto, se fomentarán metodologías activas de aprendizaje centradas en la resolución de problemas y en aprender haciendo. El carácter integrador deberá dirigir la programación de cada uno de los módulos y la actividad docente.

5.– Metodologia hori ikasleen premietara egokituko da, baita ikaskuntza jarraituaren gaitasunak modu mailakatuan eskuratzeari ere, ikasleei bizitza aktibo eta hiritarrerako trantsizioa egiten eta hezkuntza-sisteman segi dezaten errazteko.

5.– Dicha metodología se adaptará a las necesidades de los alumnos y las alumnas y a la adquisición progresiva de las competencias del aprendizaje permanente para facilitar a cada alumno y alumna la transición hacia la vida activa y ciudadana y su continuidad en el sistema educativo.

6.– Oinarrizko lanbide heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten ikastetxeek, dagokien hezkuntza-autonomiaren babesean eta hezkuntza-proiektuaren esparruan, beren curriculum-proiektuan ezarriko dituzte antolaketa-neurriak eta ezarritako curriculumaren garapena, prestakuntza ingurune sozio-produktiboaren berezitasunera egokituta. Halaber, ikasleen ezaugarriak kontuan hartuko dituzte, eta aukera-berdintasuna, tratu-berdintasuna eta arrazoi edo baldintza pertsonal edo sozialengatiko bazterketa eza sustatu, arreta berezia eskainita emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari, hala nola genero-indarkeriaren prebentzioari zein desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak errespetatzeari nahiz irisgarritasunari.

6.– Los centros que impartan los ciclos formativos de formación profesional básica, en uso de su autonomía pedagógica y en el marco de su proyecto educativo, concretarán en su proyecto curricular las medidas organizativas y el desarrollo del currículo establecido, adaptando la formación a las especificidades de su entorno socio-productivo. Así mismo tendrán en cuenta las características de los alumnos y las alumnas, promoviendo los principios de igualdad de oportunidades, igualdad de trato y no discriminación por cualquier condición o circunstancia personal o social, con particular atención a la igualdad efectiva entre hombres y mujeres, así como a la prevención de la violencia de género, y al respeto a los derechos y accesibilidad de las personas con discapacidad.

7.– Curriculum-proiektuarekin bat etorriz, oinarrizko lanbide heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten ikastetxeetako sailek bertako lanbide-moduluen programazioak garatu eta onartuko dituzte. Programazio horiek barne hartuko dituzte sekuentziatutako unitate didaktikoak, barne hartzen dituzten jarduerak eta lotutako hezkuntza-edukiak zehaztuta egongo direnak eta curriculumean ezarritako ikaskuntza-emaitzak lortzeko bidea emango dutenak, eta jarduera ebaluagarri bakoitzaren ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak eta irizpide orokorrak, ikasturte hasieran jakinaraziko direnak. Modulu bakoitzak bere programazioa izango du eta talde guztietan aplikatuko da, modulua ematen duten irakasle guztiek aplikatuko baitute. Prestakuntza-zikloaren irakasle taldeko irakasle bakoitzak programazio orokorra egokitu eta testuinguruan sartu beharko du, dagokion taldearen inguruabarrak eta ezaugarriak kontuan hartuz.

7.– En consonancia con su proyecto curricular, los departamentos de los centros que impartan los ciclos formativos de formación profesional básica desarrollarán y aprobarán las programaciones de todos los módulos profesionales de los mismos. En dichas programaciones se incluirán las unidades didácticas secuenciadas, que especificarán al menos las actividades incluidas en las mismas y los contenidos formativos asociados y que permitirán alcanzar los Resultados de Aprendizaje prescritos en el currículo, junto con los criterios de evaluación y de calificación de cada actividad evaluable y los globales, que se harán públicos al comienzo de cada curso escolar. Dicha programación será única para cada módulo profesional y será de aplicación en todos los grupos y por todos los profesores y profesoras a los que les sea encargada la impartición. Corresponderá a cada profesor o profesora del equipo docente del ciclo formativo la adecuación y contextualización de la programación a las circunstancias y características del grupo concreto en que tenga que ser desarrollada.

13. artikulua.– Aniztasunari arreta jartzea.

Artículo 13.– Atención a la diversidad.

1.– Oinarrizko lanbide heziketa ikasleen aniztasunari arreta emateko printzipioaren arabera antolatzen da. Aniztasunari arreta emateko neurriak ikasleen hezkuntza-premia zehatzetara bideratuko dira, hala nola tituluaren gaitasun profesionalei loturiko ikaskuntza-emaitzak lortzera, eta hezkuntza inklusiboaren eskubidera moldatuko da, ikasleek aipatutako helburuak eta dagokien titulazioa lor ditzaten, desgaitasuna duten pertsonen eskubideen gaineko eta gizarteratze arloko indarreko legedian ezarritakoaren arabera.

1.– La formación profesional básica se organiza de acuerdo con el principio de atención a la diversidad de los alumnos y las alumnas. Las medidas de atención a la diversidad estarán orientadas a responder a las necesidades educativas concretas de los alumnos y las alumnas y a la consecución de los resultados de aprendizaje vinculados a las competencias profesionales del título y responderá al derecho a una educación inclusiva que les permita alcanzar dichos objetivos y la titulación correspondiente, según lo establecido en la legislación vigente en materia de derechos de las personas con discapacidad y de su inclusión social.

2.– Hezkuntza arloko sail eskudunak aniztasunari arreta emateko neurri metodologikoak sustatuko ditu, ikastetxeek, beren autonomiaren babesean, ikasleen ezaugarrietara egokitutako prestakuntza antola dezaten, arreta berezia eskainiz Komunikazioa eta Gizartea lanbide-moduluetako hizkuntza-gaitasunak eskuratzeari, nagusiki ahozko adierazpidean zailtasunak dituzten ikasleei dagokienez, eta hartutako neurri horiek ikaskuntzaren ebaluazioa txarrestea eragin gabe.

2.– El departamento competente en materia de educación promoverá medidas metodológicas de atención a la diversidad que permitan a los centros, en el ejercicio de su autonomía, una organización de la formación adecuada a las características de los alumnos y las alumnas, con especial atención en lo relativo a la adquisición de las competencias lingüísticas contenidas en los módulos profesionales de Comunicación y Sociedad para los alumnos y las alumnas que presenten dificultades en su expresión oral, sin que las medidas adoptadas supongan una minoración de la evaluación de sus aprendizajes.

14. artikulua.– Oinarrizko lanbide heziketako heziketa-zikloen ordutegi-egitura.

Artículo 14.– Estructura horaria de los ciclos formativos de formación profesional básica.

Oinarrizko lanbide heziketako tituluen curriculumek osatuta dauden moduluen iraupena eta sekuentziazioa jasoko dute; oro har, gutxienez, 30 ordu astean, 33 astez, honela banatuta:

Los diferentes currículos de los títulos de Formación Profesional Básica incluirán la duración y secuenciación de los módulos que los conformen que, con carácter general, atenderá como mínimo a 30 horas semanales durante 33 semanas, con la siguiente distribución:

a) Lehen maila:

a) Primer curso:

i.– Batez bestean, 19 ordu astean, Euskal Autonomia Erkidegoko gaitasun-unitateei edo moduluei loturiko lanbide-moduluetara.

i.– Un promedio de 19 horas semanales para módulos profesionales asociados a unidades de competencia o módulos propios de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Ii.– Batez bestean, astean ordubete, orientazio-jardueretara eta tutoretzara.

Ii.– Un promedio de 1 hora semanal para las actividades propias de orientación y tutoría.

Iii.– Batez bestean, astean 10 ordu, bloke komunei loturiko modulu orokorretara; 5 ordu Komunikazioa eta Gizartea I. modulua egiteko, eta beste 5, Zientzia Aplikatuak I. modulua egiteko.

Iii.– Un promedio de 10 horas semanales para módulos de carácter general asociados a los bloques comunes que, a su vez se dividirán en 5 horas para el módulo de Comunicación y Sociedad I y 5 horas para el módulo de Ciencias Aplicadas I.

b) Bigarren maila: Lehen 25 asteetan:

b) Segundo curso. Durante las primeras 25 semanas:

i.– Batez bestean, 16 ordu astean, Euskal Autonomia Erkidegoko gaitasun-unitateei edo moduluei loturiko lanbide-moduluetara, tartean, Laneko Prestakuntza eta Orientazioa modulua eta Dekretu honetako 7.c) artikuluan zehaztutako espezializazio-modulua(k). Lantokiko Prestakuntza moduluari ekin aurretiko fasean, laneko prestakuntza eta arriskuen prebentzioari buruzkoa areagotuko dira, modulu horiei esleitutako ordu-kopuru guztizkoa bete arte.

i.– Un promedio de 16 horas semanales para módulos profesionales asociados a unidades de competencia o módulos propios de la Comunidad Autónoma del País Vasco, entre los que estarán el módulo de formación y Orientación laboral y el módulo o módulos de especialización señalados en el artículo 7.c) del presente Decreto. Durante el periodo anterior a la incorporación al módulo de Formación en Centros de Trabajo, se intensificará la formación laboral y de prevención de riesgos, hasta completar el montante horario asignado a este conjunto de módulos.

Ii.– Batez bestean, astean ordubete, orientazio-jardueretara eta tutoretzara.

Ii.– Un promedio de 1 hora semanal para las actividades propias de orientación y tutoría.

Iii.– Batez bestean, astean 13 ordu, 24 astez, bloke komunei loturiko lanbide-modulu orokorretara; 7 ordu Komunikazioa eta Gizartea II. modulua egiteko, eta beste 6, Zientzia Aplikatuak II. modulua egiteko.

Iii.– Un promedio de 13 horas semanales, durante 24 semanas, para módulos profesionales de carácter general asociados a los bloques comunes de contenidos que, a su vez se dividirán en 7 horas para el módulo de Comunicación y Sociedad II y 6 horas para el módulo de Ciencias Aplicadas II.

c) Lantokiko Prestakuntzaren lanbide-modulua heziketa-zikloaren bigarren mailan egingo da, dekretu honen 10. artikuluan ezarritako baldintzak betez. Curriculumetan zehaztuko da iraupena.

c) El módulo profesional de Formación en Centros de Trabajo se desarrollará durante el segundo curso del ciclo formativo, en las condiciones indicadas en el artículo 10 del presente Decreto. Su duración será la establecida en cada currículo.

IV. KAPITULUA
ESKAINTZA, SARBIDEA, ONARPENA
CAPÍTULO IV
OFERTA, ACCESO, ADMISIÓN

15. artikulua. Eskolatze-plazen eskaintza.

Artículo 15.– Oferta de plazas escolares.

1.– Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariak zehaztuko du Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloen urteko eskaintza, hezkuntza arloko sail eskudunaren mendeko ikastetxeei dagokienez, egindako plangintzaren eta ikastetxeen beraien ezaugarrien eta edukieraren arabera zehaztuta eskolatze-plazak.

1.– El Director de Formación y Aprendizaje determinará anualmente la oferta de ciclos formativos de Formación Profesional Básica en cada centro dependiente del departamento competente en materia de educación, así como las plazas escolares de acuerdo con la planificación elaborada y las características y capacidad de los centros.

2.– Funts publikoen bidez finantzatutako gainerako ikastetxeen eskolatze-plazak irakaskuntzen baimenean ezarritakoaren arabera zehaztuko dira.

2.– La oferta de plazas de los demás centros sostenidos con fondos públicos se adecuará a lo establecido en la autorización de las enseñanzas.

16. artikulua.– Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloetarako sarbidea.

Artículo 16.– Acceso a los ciclos formativos de Formación Profesional Básica.

1.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntza eskainiko die ikasleei, honako baldintza hauek guztiak betetzen badituzte:

1.– El Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura ofertará las enseñanzas de Formación Profesional Básica para los alumnos y las alumnas que cumplan simultáneamente los siguientes requisitos:

a) Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.

a) Tener cumplidos quince años, o cumplirlos durante el año natural en curso, y no superar los diecisiete años de edad en el momento del acceso ni durante el año natural en curso.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren ikasturtea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ikasturtea eginda izatea.

b) Haber cursado el tercer curso de Educación Secundaria Obligatoria o, excepcionalmente, haber cursado el segundo curso de la Educación Secundaria Obligatoria.

c) Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

c) Haber sido propuesto por el equipo docente a los padres, madres o tutores legales para la incorporación a un ciclo de Formación Profesional Básica.

2.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, berariazko deialdi baten bidez, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskainiko ditu 17 urtetik gorako eta lanbide-heziketako titulaziorik edota bigarren hezkuntza osatu izanaren egiaztagiririk ez duten pertsonentzat, horien enplegagarritasuna areagotzearren.

2.– El Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura podrá, mediante convocatoria específica, ofertar ciclos formativos de Formación Profesional Básica para personas que superen los 17 años de edad y que no estén en posesión de un título de Formación Profesional o de cualquier otro título que acredite la finalización de estudios secundarios completos, para favorecer su empleabilidad.

3.– Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 28.7 artikuluak aipatzen duen orientazio-aholkuak, Oinarrizko Lanbide Heziketari ekiteko irakasle-taldearen proposamenaz gain, proposamena arrazoitzen duten helburuen betetze-maila eta eskuratutako gaitasunak zehaztuko ditu, txosten arrazoitu baten bitartez.

3.– El consejo orientador al que se refiere el artículo 28.7 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, además de la propuesta del equipo docente para la incorporación a la Formación Profesional Básica, deberá contener la identificación, mediante informe motivado, del grado del logro de los objetivos y de adquisición de las competencias correspondientes que justifica la propuesta.

4.– Orientazio-aholku hori ikaslearen espedienteari atxikiko zaio, baita gurasoek edo legezko ordezkariek ikasleak lanbide-heziketari ekiteko emandako baimen-agiria ere.

4.– Dicho consejo orientador se incluirá en el expediente del alumno o de la alumna junto con el documento de consentimiento de los padres, madres o tutores legales para que curse esta formación profesional.

17. artikulua.– Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan onartzea.

Artículo 17.– Admisión a los ciclos formativos de Formación Profesional Básica.

1.– Onarpen-eskaera aurkeztu beharko dute sarbide-betekizun guztiak betetzen dituzten ikasle guztiek, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo baten lehen ikasturtea egin nahi badute, baita bigarren ikasturtea beste ikastetxe batean egin nahi badute ere. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak arautuko du onarpena.

1.– Deberán presentar solicitud de admisión todos los alumnos y alumnas que, reuniendo los requisitos exigidos para el acceso, pretendan cursar primer curso de un ciclo de Formación Profesional Básica, así como aquellos y aquellas que pretendan cursar segundo curso si ello conlleva cambio de centro. La admisión será regulada por el Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura.

2.– Eskaera guztiak onartzeko beste plaza dituzten Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeetan eta heziketa-zikloetan, betekizunak betetzen eta onarpen-prozesuan parte hartzen duten ikasle guztiak onartuko dira.

2.– En aquellos centros y ciclos formativos de Formación Profesional Básica que cuenten con plazas suficientes para atender todas las solicitudes, serán admitidos todos los alumnos y alumnas que cumplan los requisitos y participen en el proceso de admisión.

3.– Eskaintza baino handiagoa balitza plaza-eskaria, honako onarpen-irizpide hauek aplikatuko dira, lehentasun-ordena honetan:

3.– Cuando hubiera una demanda de plazas superior a la oferta se aplicarán los siguientes criterios de admisión, con el orden de prioridad que se indica:

a) Inskripzioa egitean, Euskal Autonomia Erkidegoan eskolatuta dagoen ikaslea edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken ikasturtean erkidego horretan bertan eskolatuta egon dena.

a) Alumnado escolarizado en la Comunidad Autónoma del País Vasco en el momento de la inscripción o que su último curso de escolarización en Educación Secundaria Obligatoria se haya realizado en esta comunidad.

b) DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasketa arruntak egin dituen ikaslea edo curriculum aniztasunaren bidez ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 17 urte dituena.

b) Alumnado que haya cursado hasta 3.º o 4.º de ESO en modo ordinario o mediante diversificación curricular y cuente con 17 años en el año natural de inscripción.

c) DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 16 urte dituena.

c) Alumnado que haya cursado hasta 3.º o 4.º de ESO y cuente con 16 años en el año natural de inscripción.

d) DBHko 3. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 15 urte dituena.

d) Alumnado que haya cursado hasta 3.º de ESO y cuente con 15 años en el año natural de inscripción.

e) DBHko 2. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 16 urte dituena.

e) Alumnado que haya cursado hasta 2.º de ESO y cuente con 16 años en el año natural de inscripción.

f) DBHko 2. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 15 urte dituena.

f) Alumnado que haya cursado hasta 2.º de ESO y cuente con 15 años en el año natural de inscripción.

4.– Aurreko paragrafoan adierazitako irizpideen arabera ordenatzeko prozesuaren ondoren helburuko ikastetxean eta heziketa-zikloan plazarik lortu ez duten ikasleek, bigarren fasea, hutsik geratutako plazak betetzeko aukera izango dute.

4.– El alumnado que, tras el proceso de ordenación en función de los criterios expresados en el apartado anterior, no haya obtenido plaza en el centro y ciclo formativo deseado, podrá optar, en una segunda fase, a las plazas que quedaran vacantes.

V. KAPITULUA
EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA
CAPÍTULO V
EVALUACIÓN, PROMOCIÓN Y TITULACIÓN

18. artikulua.– Ebaluazioa, kalifikazioa eta mailaz igotzea.

Artículo 18.– Evaluación, calificación y promoción.

1.– Oinarrizko lanbide heziketako heziketa-zikloetako ikasleen ebaluazioa jarraitua, hezigarria eta integratzailea izango da. Ikaskuntzak eta hezkuntza-programazioa gidatzeko aukera emango du eta lanbide-moduluka egingo da.

1.– La evaluación de los alumnos y las alumnas de los ciclos de formación profesional básica tendrá carácter continuo, formativo e integrador. Permitirá orientar los aprendizajes y las programaciones educativas y se realizará por módulos profesionales.

2.– Ebaluazioa ikasleen premietara eta bilakaerara egokituta egongo da, batez ere, desgaitasunen bat dutenen kasuan; irisgarritasun-neurriak ezarriko dira, ebaluazio-proban parte hartzetik ez baztertzea bermatzeko.

2.– La evaluación estará adaptada a las necesidades y evolución de los alumnos y las alumnas, especialmente para las personas en situación de discapacidad, para las que se incluirán medidas de accesibilidad que garanticen una participación no discriminatoria en las pruebas de evaluación.

3.– Lanbide-moduluek zenbakizko kalifikazioa izango dute, 1 eta 10 artekoa, eta gainditutzat emango da 5eko nota edo hobea lortzean. Lantokiko Prestakuntzaren moduluan, gai edo ez-gai kalifikazioak emango dira.

3.– La calificación de cada uno de los módulos profesionales será numérica, entre 1 y 10, considerándose como superado cuando se obtenga una nota igual o superior a 5. El módulo de Formación en Centros de trabajo tendrá la calificación de apto o no apto.

4.– Ikastetxe batean matrikulatutako ikasleek urtean bi deialdira aurkezteko aukera izango dute lanbide-heziketan igaro ditzaketen lau urteetan, ikasten hasitako moduluak gainditzeko. Lantokiko prestakuntzaren moduluak, ordea, bi deialdi besterik ez ditu izango.

4.– Los alumnos y las alumnas matriculados en un centro tendrán derecho a dos convocatorias anuales cada uno de los cuatro años en que pueden estar cursando esta formación profesional para superar los módulos en que esté matriculado, excepto el módulo de formación en centros de trabajo, que podrá ser objeto de evaluación únicamente en dos convocatorias.

5.– Ikaslea bigarren mailara igaro ahalko da gainditu gabeko gaitasun-unitateei loturiko lanbide-moduluen ordu-kopurua ez bada curriculumak ikasturte horretarako ezarritako guztizko ordu-kopuruaren % 20 baino handiagoa. Gainera, kasu horretan, gutxienez, bloke komunei loturiko moduluetako bat gainditu beharko du, bloke komunei loturiko moduluetan, batez bestean, 4ko nota edo hobea lortuta. Mailaz igotako ikasleek, gainditu gabeko moduluak badituzte, horietan izena eman beharko dute, lehen mailatik gainditu gabeko gisa.

5.– El alumno o la alumna podrá promocionar a segundo curso cuando el número de horas de los módulos profesionales asociados a unidades de competencia pendientes no superen el 20% del número de horas global del curso establecidas en el currículo. Además, en este caso, deberá haber superado al menos uno de los módulos asociados a los bloques comunes, obteniendo también una nota media igual o superior a 4 entre las obtenidas en dichos módulos asociados a los bloques comunes. El alumnado promocionado con módulos pendientes deberá matricularse de los mismos como pendientes de primer curso.

6.– Lehen maila errepikatu behar duten ikasleek, ikasturteko guztizko ordu-kopuruaren % 50 baino gutxiago hartzen duten gainditu gabeko moduluak badituzte, horietan emango dute izena, baina gainerako moduluen jardueren eskoletara joan ahalko dira ikaskuntzak sendotze aldera, irakasle-taldearen aldeko txostena jasoz gero. Lehen maila errepikatu behar duten ikasleek, ikasturteko guztizko ordu-kopuruaren % 50 edo gehiago hartzen duten ebaluazio negatiboko moduluak badituzte, lehen mailako modulu guztiak ikasi beharko ditu.

6.– El alumnado que repita primer curso con módulos pendientes cuya duración no alcance el 50% del horario del curso lo hará con los módulos profesionales pendientes, aunque podrá asistir a las actividades de los demás módulos con el objeto de reforzar sus aprendizajes, previo informe favorable del equipo docente. El alumnado que repita primer curso con evaluación negativa en módulos cuya duración sea igual o superior al 50% del horario del curso tendrá que cursar la totalidad de los módulos del primer curso.

7.– Bigarren mailako bi deialdietako edozeinen ostean zikloa osatzen duten modulu guztietan ebaluazio positiboa duen ikasleak titulua lortzeko proposamena jasoko du.

7.– El alumnado que, tras cualquiera de las dos convocatorias de segundo curso, tenga evaluación positiva en todos los módulos que componen el ciclo será propuesto para la obtención del título.

8.– Bigarren ikasturteko guztizko ordu-kopuruaren % 50 baino gehiago hartzen duten ebaluazio negatiboko moduluak dituzten ikasleek ikasturtea osorik errepikatu beharko dute. Bigarren ikasturteko guztizko ordu-kopuruaren % 50 edo gutxiago hartzen duten ebaluazio negatiboko moduluak dituzten ikasleek gainditu gabeko moduluak besterik ez dituzte ikasi beharko.

8.– El alumnado con evaluación negativa en módulos de segundo curso que superen el 50% del horario del curso deberá repetir el curso en su integridad. El alumnado con evaluación negativa en módulos de segundo curso con una duración igual o inferior al 50% del horario del curso solo tendrá que cursar los módulos pendientes.

7.– Gehieneko 4 urteko egonaldia gainditu gabe, ikasleek Batxilergoko ikasturte bakoitza behin bakarrik errepikatu ahal izango dute, nahiz eta, salbuespen gisa, bi ikasturteetako bat bi aldiz errepikatu ahal izango duten, irakasle-taldeak horren aldeko txostena egin ondoren.

7.– Los alumnos y las alumnas, sin superar el plazo máximo de 4 años establecido de permanencia, podrán repetir cada uno de los cursos una sola vez como máximo, si bien excepcionalmente podrán repetir uno de los cursos una segunda vez, previo informe favorable del equipo docente.

8.– Lantokiko prestakuntzaren modulua, egiten den unea edozein dela ere, dekretu honetako 7. artikuluko a) eta c) paragrafoetan zehaztutako lanbide-moduluetan ebaluazio positiboa lortu ondoren ebaluatuko da.

8.– El módulo de formación en centros de trabajo, con independencia del momento en que se realice, se evaluará una vez alcanzada la evaluación positiva en los módulos profesionales especificados en los apartados a) y c) del artículo 7 del presente Decreto.

19. artikulua.– Matrikulazioa eta ebaluazioa kudeatzeko prozedura.

Artículo 19.– Procedimiento para la gestión de la matriculación y evaluación.

Oinarrizko lanbide heziketa irakasten duten prestakuntza-zentroek hezkuntza arloko sail eskudunak ezarritako prozedura informatikoak erabili beharko ditu ikasleen matrikulazio, ebaluazio eta titulazioa proposatzeko helburuetarako.

Los centros de formación que impartan formación profesional básica deberán utilizar para la matriculación, evaluación y propuesta de titulación del alumnado los procedimientos informáticos que al efecto tenga establecidos el departamento competente en materia de educación.

20. artikulua.– Baliozkotzeak eta salbuespenak.

Artículo 20.– Convalidaciones y exenciones.

1.– Lanbide-moduluak, oinarrizko lanbide-tituluak barne, baliozkotzeko eta salbuesteko indarreko legedia aplikatuko da, lanbide-heziketan ezarritako baldintza eta prozedura orokorren arabera.

1.– Se aplicará la normativa vigente en materia de convalidación y exención de módulos profesionales incluidos en los títulos profesionales básicos en las condiciones y mediante los procedimientos establecidos con carácter general para formación profesional.

2.– Gizartea eta Komunikazioa I. eta II. eta Zientzia Aplikatuak I. eta II. moduluak martxoaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritako tituluei dagokien oinarrizko lanbide heziketako heziketa-zikloetako edozeinetan gainditu dituztenei modulu horiek baliozkotuko zaizkie, oinarrizko lanbide heziketako beste edozein heziketa-zikloko moduluei dagokienez.

2.– Quienes hubieran superado los módulos de Comunicación y Sociedad I y II y Ciencias Aplicadas I y II en cualquiera de los ciclos formativos de formación profesional básica correspondiente a los títulos establecidos al amparo de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, tendrán convalidados dichos módulos en cualquier otro ciclo formativo de formación profesional básica.

3.– Hasierako lanbide-prestakuntzako programa egin duten ikasleei, komunikazio eta gizarte arloko nahitaezko heziketa-zikloak eta atzerriko hizkuntzaren modulu bat gaindituta, izan beren eskumenen esparruan hezkuntza-administrazioak ezarritakoa edo ikastetxeek eskainitakoa, Komunikazioa eta Gizartea I. heziketa-modulua baliozkotu ahalko zaie. Halaber, zientzia-teknologia esparruko nahitaezko heziketa-moduluak gainditu dituztenei Zientzia Aplikatuak I. lanbide-modulua baliozkotuko zaie.

3.– Los alumnos y alumnas que hayan cursado un Programa de Cualificación Profesional Inicial y hubieran superado los módulos formativos obligatorios del ámbito de comunicación y del ámbito social que, además, hubieran superado un módulo de Lengua Extranjera, bien establecido por la administración educativa o de oferta de los centros, en el ámbito de sus competencias, podrán obtener la convalidación del módulo profesional de Comunicación y Sociedad I. Asimismo, quienes hubieran superado el módulo formativo obligatorio del ámbito científico-tecnológico, podrán convalidar el módulo profesional de Ciencias Aplicadas I.

4.– Dekretu honetako 16.2 artikuluan aipatutako 17 urtetik gorakoentzako eskaintzan matrikulatutako ikasleei dagokienez, honako hauek baliozkotzea ere eskatu ahalko dute:

4.– Los alumnos y alumnas que estén matriculados en la oferta para mayores de 17 años a la que se refiere el artículo 16.2 del presente Decreto podrán solicitar, además, las siguientes convalidaciones:

a) Komunikazioa eta Gizartea I. eta II. moduluak baliozkotzea, Komunikazioa eta Gizarte Zientzien blokean sartutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasgaiak, edozein dela modalitatea, gaindituta dituztenek.

a) Quienes tengan superadas las materias del cuarto curso de la Educación Secundaria Obligatoria en cualquiera de sus modalidades, incluidas en el Bloque de Comunicación y Ciencias Sociales, podrán obtener la convalidación de los módulos Comunicación y Sociedad I y II.

b) Zientzia Aplikatuak I. eta II. moduluak baliozkotzea, honako betekizunetako bat betetzen dituztenek:

b) Quienes reúnan alguno de los siguientes requisitos podrán convalidar los módulos profesionales de Ciencias Aplicadas I y II:

I.– Irakaskuntza Akademikoetara Bideratutako Matematika, Biologia eta Geologia edo Fisika eta Kimika ikasgaiak gainditu dituztenek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako irakaskuntza akademikoen modalitatean.

I.– Haber superado las materias de Matemáticas Orientadas a las Enseñanzas Académicas y Biología y Geología o Física y Química de la modalidad de enseñanzas académicas del cuarto curso de la Educación Secundaria Obligatoria.

II.– Irakaskuntza Akademikoetara Bideratutako Matematika eta Jarduera Profesionaleko Zientzia Aplikatuak ikasgaiak gainditu dituztenek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako irakaskuntza aplikatuen modalitatean.

II.– Haber superado las materias de Matemáticas Orientadas a las Enseñanzas Aplicadas y Ciencias Aplicadas a la Actividad Profesional de la modalidad de enseñanzas aplicadas del cuarto curso de la Educación Secundaria Obligatoria.

21. artikulua.– Oinarrizko lanbide-tituluak eta horien ondorioak.

Artículo 21.– Títulos profesionales básicos y sus efectos.

1.– Oinarrizko lanbide heziketako ziklo bat gainditzen duen ikasleak dagokion prestakuntzaren oinarrizko lanbide titulua eskuratuko du, balio akademiko eta profesionala duena eta baliozkoa dena Estatu osoan.

1.– El alumno o la alumna que supere un ciclo de formación profesional básica obtendrá el título profesional básico correspondiente a la formación cursada, con valor académico y profesional y con validez en todo el territorio del estado.

2.– Oinarrizko lanbide-tituluak erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera emango du.

2.– El título profesional básico permitirá el acceso a los ciclos formativos de grado medio.

3.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan xedatutakoaren arabera:

3.– En virtud de lo establecido en el artículo 44.1 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación:

a) Oinarrizko lanbide-titulu baten jabe direnak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako amaierako ebaluaziora aurkeztu ahalko dira, edozein modalitatean.

a) Las personas que estén en posesión de un título profesional básico podrán presentarse a la evaluación final de la Educación Secundaria Obligatoria, en cualquiera de sus opciones.

b) Oinarrizko lanbide-titulu batean jasotako gaitasun-unitate guztiak 1. mailako profesionaltasun-ziurtagirien bidez zein lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduren bidez egiaztatuta dituzten 22 urtetik gorakoek, oinarrizko lanbide-titulua eskuratuko dute.

b) Las personas mayores de 22 años que tengan acreditadas todas las unidades de competencia incluidas en un título profesional básico, bien a través de certificados de profesionalidad de nivel 1, o por el procedimiento de evaluación y acreditación de competencias profesionales establecido, recibirán el título profesional básico correspondiente.

4.– Ikasketak oinarrizko lanbide-titulua lortu gabe amaitu dituzten ikasleek gainditutako moduluen ziurtagiri akademikoa jasoko dute. Lanbide Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalaren arabera eskuratutako lanbide-gaitasunak egiaztatzeko ondorioak izango ditu (egiaztatze partzial metagarria).

4.– Los alumnos o las alumnas que finalicen sus estudios sin haber obtenido el título profesional básico recibirán la certificación académica de los módulos profesionales superados, que tendrá efectos académicos y de acreditación parcial acumulable de las competencias profesionales adquiridas en relación con el Sistema Nacional de Cualificaciones y Formación Profesional.

5.– Oinarrizko lanbide-tituluak eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako diplomadun-tituluak lan-ondorio berdinak izango dituzte, enplegu publiko eta pribatuetarako sarbideari dagokionez.

5.– El título profesional básico tendrá los mismos efectos laborales que el título de graduado en educación secundaria obligatoria para el acceso a empleos públicos y privados.

VI. KAPITULUA
IKAS EKINEZKO ERREGIMENEKO LANBIDE HEZIKETA DUALA OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAN
CAPÍTULO VI
FORMACIÓN PROFESIONAL DUAL EN RÉGIMEN DE ALTERNANCIA EN LA FORMACIÓN PROFESIONAL BÁSICA

22. artikulua.– Helburua.

Artículo 22.– Finalidad.

Ikasketak eta enpresako egonaldia txandakatzeko erregimeneko lanbide-heziketa dualeko programen helburua gazteei ikas-ekinezko erregimeneko prestakuntza-modalitatea ahalbidetzea da, heziketa-ziklo baten titulua lor dezaten; kasu honetan, oinarrizko lanbide heziketako titulua. Horretarako, ikastetxean eta enpresan gauzatuko da ikaskuntza-prozesua.

La finalidad de los programas de formación profesional dual en régimen de alternancia es posibilitar a los jóvenes la modalidad de formación en alternancia entre el estudio y la estancia en la empresa para la obtención del título de un ciclo formativo, en este caso de formación profesional básica, a través de un proceso de aprendizaje que se desarrolla en el centro de formación y en la empresa.

23. artikulua.– Ezaugarriak.

Artículo 23.– Características.

1.– Ikasleek enpresan egingo dituzten jarduerek lotura estua izan behar dute heziketa-zikloko lanbide-profilarekin, eta ikaskuntza ahalbidetu behar dute, baita, azken finean, tituluari dagozkion gaitasunak eta beste gaitasun pertsonal eta sozial batzuk eskuratzea ere.

1.– La actividad realizada por el alumnado en la empresa debe estar estrechamente relacionado con el perfil profesional del ciclo formativo, de modo que se posibilite el aprendizaje y, en definitiva, la adquisición de las competencias inherentes al título y otras de carácter personal y social.

2.– Oro har, ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa dualeko programek heziketa-zikloaren lehenengo ikasturtea ikastetxean egitea, eta bigarren ikasturtea, berriz, ikastetxean eta enpresan txandaka egitea aurreikusten dute. Enpresa-egonaldi desberdinak ezarri ahalko dira, ikasturte-aldiaren arabera. Hala ere, heziketa-zikloen ohiko iraupena hiru ikasturteraino luza daiteke, baldin eta ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa dualeko programak prestakuntza-plan baten bidez garatu behar badira, produkzio-sektore jakin bateko enpresa edo enpresa-talde baten berme edo abalarekin; produkzio-sektore edo enpresa-talde horrek eskatzen duen prestakuntza-osagarria sar daiteke plan horretan. Ohiko iraupena aldatzeko, Lanbide Heziketako sailburuordeak aldez aurretik baimena eman behar du.

2.– Con carácter general, los programas de formación profesional dual en régimen de alternancia en Formación Profesional Básica contemplarán un primer curso del ciclo formativo en el centro de formación profesional y un segundo curso de formación en alternancia entre el centro y la empresa. Se podrán establecer jornadas diferentes de permanencia en la empresa en función del periodo del curso. No obstante, la duración ordinaria de los ciclos formativos podrá ser ampliada hasta tres cursos académicos para permitir el desarrollo de programas de formación profesional dual en régimen de alternancia con un plan de formación que cuente con el aval de una empresa o grupo de empresas de un determinado sector productivo, que podrá incluir la formación complementaria demandada por dicho grupo de empresas o sector productivo. Esta modificación de la duración ordinaria requerirá de la autorización previa por parte del Viceconsejero de Formación profesional.

3.– Halaber, oro har, Oinarrizko Lanbide Heziketan egindako ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa dualeko programak urteko eskola-egutegia arautzen duen legedian ezarritako mugaegunerako bukatuta egon beharko dira.

3.– Así mismo y con carácter general, los programas de formación profesional dual en régimen de alternancia realizados en Formación Profesional Básica deberán respetar para su finalización la fecha límite que se establezca en la normativa que regula el calendario escolar anual.

4.– Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan, lantokiko egonaldia heziketa-ziklo osoaren iraupenaren % 30 izango da gutxienez, zikloaren eta enpresa partaidearen ezaugarriak gorabehera. Prestakuntza-jarduerak dagokion heziketa-zikloaren ikaskuntza-emaitzak lortzea bermatu beharko du. Lantokiko Prestakuntza modulua egintzat hartuko da ikas-ekinezko erregimeneko prestakuntza dualaren barne egindako lana dela medio.

4.– En los ciclos formativos de Formación Profesional Básica, se establecerá un mínimo de permanencia en el centro de trabajo del 30% de la duración total del ciclo formativo, en función de las características de cada ciclo y de la empresa participante. La actividad formativa deberá garantizar la adquisición de los resultados de aprendizaje del ciclo formativo correspondiente. El módulo de Formación en Centros de Trabajo se entenderá realizado por el trabajo en el marco de la formación dual en régimen de alternancia.

5.– Ikastetxean eta lantokian jarduerak txandakatzea enpresa kolaboratzailearekin izenpetutako hitzarmenaren babesean egingo da. Lanbide-heziketako zentroko zuzendariak, zentroa publikoa bada, edo legezko ordezkariak, lanbide-heziketako zentro pribatua bada, sinatuko du hitzarmen hori.

5.– La alternancia de las actividades entre el centro y la empresa se sustenta en un convenio con cada empresa colaboradora. Dicho convenio será suscrito por el Director o Directora del centro de formación profesional, en el caso de centros públicos, o por el representante legal, en el caso de los centros de formación profesional privados.

6.– Hitzarmen horren edukia eta ezaugarriak azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretuaren III. Tituluan ezarritakoaren araberakoak izango dira. Dekretu horrek prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratua garatzen du, eta lanbide-heziketa dualaren oinarriak ezarri. Era berean, hitzarmen horrek lanbide-heziketa dualaren gaineko Euskal Autonomia Erkidegoko legedia bete beharko du.

6.– El contenido y características del citado convenio se ajustará a lo dispuesto en el Título III del Real Decreto 1529/2012, de 8 de noviembre, por el que se desarrolla el contrato para la formación y el aprendizaje y se establecen las bases de la formación profesional dual, y en la normativa que regula la formación profesional dual en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

7.– Ikastetxeko eta lantokiko jardueren ezaugarriak, ikasleei emandako ordainsaria, Gizarte Segurantzan inskribatzea, aseguru osagarriak eta gaineko alderdi komunak azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretuaren III. Tituluan ezarritakoaren araberakoak izango dira. Dekretu horrek prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratua garatzen du, eta lanbide-heziketa dualaren oinarriak ezarri. Era berean, hitzarmen horrek lanbide-heziketa dualaren gaineko Euskal Autonomia Erkidegoko legedia bete beharko du.

7.– Las características de la actividad en el centro y en la empresa, la compensación al alumnado, su inscripción en la Seguridad Social, seguros complementarios y demás aspectos comunes de estos programas serán las estipuladas en el Título III del Real Decreto 1529/2012, de 8 de noviembre, por el que se desarrolla el contrato para la formación y el aprendizaje y se establecen las bases de la formación profesional dual, y en la normativa que regula la formación profesional dual en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

VII. KAPITULUA
OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO PROGRAMAK EZARTZEA
CAPÍTULO VII
IMPLANTACIÓN DE LOS PROGRAMAS DE FORMACIÓN PROFESIONAL BÁSICA

24. artikulua. Irakasleak.

Artículo 24.– Profesorado.

1.– Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen irakaskuntza eskaintzeko, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuan jasotako betekizunak bete beharko dira.

1.– Para impartir las enseñanzas de los ciclos de Formación Profesional Básica se exigirán los requisitos contemplados en el real Decreto 127/2014, de 28 de febrero.

2.– Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 20.3 artikuluan jasotako betekizuna betetzeko, irakasle izateko beharrezkoak diren titulazioen ikasketa-programek lanbide-moduluen ikaskuntza-emaitzak barne hartzen dituztela ulertuko da, gutxienez 24 kreditu aipatutako ikaskuntza-emaitza horietara lotuta badaude.

2.– A los efectos del cumplimiento del requisito contemplado en el artículo 20.3 Real Decreto 127/2014, de 28 de febrero, se entenderá que los programas de estudios de las titulaciones que se requieren para impartir docencia engloban los resultados de aprendizaje de los módulos profesionales cuando, al menos, 24 créditos se encuentran vinculados con dichos resultados de aprendizaje.

3.– Lanbide-moduluak euskaraz irakasteko, moduluari dagozkion eskakizunak bete, eta hizkuntza horretan irakasteko gaitasun-tituluaren edo -agiriaren jabetza eskatuko da, euskara-gaitasunaren tituluak eta egiaztagiriak baliozkotzeari eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko indarreko legedia betez.

3.– Para impartir módulos profesionales en euskera será necesario, además de los requisitos vinculados al módulo, estar en posesión del título o certificado que habilite para la docencia en esa lengua, atendiendo así mismo a la normativa vigente en la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre convalidación de títulos y certificados acreditativos de conocimientos del euskera, y su equiparación con los niveles del Marco Común Europeo de referencia para las Lenguas.

4.– Lanbide-moduluak atzerriko hizkuntza batean irakasteko, moduluari dagozkion eskakizunak bete, eta dagokion hizkuntzaren Hizkuntzen Erreferentzi Marko Bateratuko B2 maila izan beharko dute, 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena betez.

4.– Para impartir módulos profesionales en una lengua extranjera será necesario, además de los requisitos vinculados al módulo, estar en posesión, en la lengua correspondiente, del nivel B2 del Marco Común de Referencia para las Lenguas, atendiendo así mismo a lo especificado en el Decreto 73/2012, de 15 de mayo, por el que se establecen los requisitos de competencia lingüística para impartir áreas o materias en lenguas extranjeras en la enseñanza no universitaria de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se reconocen títulos y certificados.

5.– Hezkuntza arloko sail eskudunaren mendeko ikastetxeetan, Laneko Prestakuntza eta Orientazioaren modulua espezialitate horretako irakasleek emango dute. Ikastetxe pribatuen edo beste administrazio batzuen mendeko ikastetxeen kasuan, modulu hori hezkuntza-sistemako lanbide-heziketan emateko beharrezko betekizunak betetzen dituen irakasleak emango du. Aipatutako ezaugarriak dituen irakaslerik ez badago, ezingo du aipatutako modulua eman heziketa-zikloko beste lanbide-modulu bateko ezein irakaslek.

5.– En los centros dependientes del departamento competente en materia de educación, el módulo de Formación y Orientación Laboral será impartido por profesorado de dicha especialidad. En el caso de los centros privados o centros dependientes de otras administraciones, será impartido por un profesor o profesora que cumpla con los requisitos exigidos para la impartición de este módulo en la formación profesional del sistema educativo. En los casos en los que no exista profesorado de las características señaladas, dicho módulo podrá ser impartido por algún profesor o profesora que imparta algún otro módulo profesional del ciclo formativo.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoko berezko espezializazio-moduluak eta gaitasun-unitateei lotuta ez dauden bestelako moduluak, Laneko Prestakuntza eta Orientazioaren modulua izan ezik; alegia, dekretu honetako 6.2 paragrafoan jasota daudenek, dekretu honetako 7. artikuluko a) paragrafoan ezarritako lanbide-moduluak emateko gaituta dauden irakasleek emango dituzte.

6.– Los módulos de especialización y otros módulos no asociados a unidades de competencia, excepto Formación y Orientación Laboral, propios de la Comunidad Autónoma del País Vasco contemplados en el apartado 6.2 del presente Decreto serán impartidos por profesorado con atribución docente para la impartición de los módulos profesionales contemplados en el apartado a) del artículo 7 del presente Decreto.

7.– Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren hamahirugarren xedapen iragankorrean adierazitakoaren arabera, ezarritako titulazio-betekizunek ez diete eragingo hasierako lanbide-prestakuntzako programen profil profesionalarekin lotutako berariazko lanbide-moduluen irakasleei, aipatutako modulu horiek legedia aplikagarriak irakasle-plaza horiei buruz ezarritakoaren arabera ematen ari badira aipatutako programa horiek ordezteko garaian edo aurreko hiru ikasturteetan.

7.– De acuerdo con lo señalado en la disposición transitoria decimocuarta de la Ley Orgánica 2/2006, de Educación, los requisitos de titulación establecidos no afectarán al profesorado de los módulos profesionales específicos relacionados con el perfil profesional de los Programas de Cualificación Profesional Inicial que haya impartido dichos módulos según lo dispuesto por la legislación aplicable en relación a las plazas que se encontraran ocupando en el momento de la sustitución de dichos programas o en los tres cursos anteriores.

Aurreko lerrokadan ezarritakoaren ondorioetarako, betekizun hori hezkuntza-ikuskaritzaren eskola-jarduerari buruzko agiriko ordutegi-koadroetan irakasle gisa ageri direnek edo, hezkuntza-administrazio eskudunak ezarritakoaren arabera, irakasle-izaera bestelako egiaztagiri baten bidez frogatzen dutenek betetzen dutela ulertuko da.

A los efectos de lo dispuesto en el párrafo anterior, se considerará que cumplen dicho requisito aquellos profesores o profesoras que consten como impartidores en los cuadros horarios del documento de actividad escolar de la Inspección de Educación u otro que, de acuerdo con lo dispuesto por la administración educativa competente, constituya acreditación fehaciente de dicha condición de impartidor.

25. artikulua.– Guneak eta ekipamenduak.

Artículo 25.– Espacios y equipamientos.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak osatzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak oinarrizko lanbide-titulu bakoitzak ezarritakoak izango dira.

Los espacios y el equipamiento mínimo necesarios para el desarrollo de los ciclos de formación profesional básica serán los establecidos en cada uno de los títulos profesionales básicos.

26. artikulua.– Ratioak.

Artículo 26.– Ratios.

1.– Funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxeetan, taldea eratzeko, gutxienez 12 ikasle bildu beharko dira.

1.– En los centros sostenidos con fondos públicos, el número mínimo de alumnos y alumnas que permite configurar un grupo será de 12.

2.– Oinarrizko Lanbide Heziketako talde bakoitzean gehienez 15 ikasle egongo dira. Hala ere, ikastetxeek 20 ikasleko muga gainditu ahalko dute, mailaz igo ez diren ikasleak eta beste ikastetxe batetik lekualdatutako ikasleak edo eskolatze berantiarrekoak direla medio, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariak bi baldintzok behar bezala baimenduta.

2.– El número máximo de alumnos y alumnas en cada grupo de Formación Profesional Básica será de 15. No obstante, los centros podrán sobrepasar este número hasta 20 alumnos y alumnas como consecuencia de la permanencia del alumnado no promocionado o para atender al alumnado desplazado de otro centro o de incorporación tardía, debidamente autorizadas estas dos circunstancias por el Director de Formación y Aprendizaje.

3.– Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariak lehen aipatutakoaz bestelako ikasle-kopurua duten taldeak baimen ditzake, ikasleen ezaugarriak, ikastetxearen kokapen geografikoa edo oinarrizko lanbide heziketaren zikloaren berezitasunak direla medio.

3.– El Director de Formación y Aprendizaje podrá autorizar grupos con un número de alumnos o alumnas diferente a los señalados anteriormente por razón de las características del alumnado, la ubicación geográfica del centro o la singularidad del ciclo de formación profesional básica.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Hasierako lanbide-prestakuntzako programak eman dituzten ikastetxeen baimenaren eraginkortasuna.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Efectividad de la autorización de centros que vinieran impartiendo Programas de Cualificación Profesional Inicial.

Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, 2012-2013 ikasturtetik aurrera hasierako lanbide-prestakuntzako programa eman duten ikastetxeek baimena izango dute dagozkien Oinarrizko Lanbide Heziketako tituluak lortzera bideratutako irakaskuntzan jarduteko, baldin eta titulu horiek ordura arteko programen profil profesionala barne hartzen badute.

De acuerdo con lo dispuesto en la disposición adicional quinta del Real Decreto 127/2014, de 28 de febrero, los centros que impartan o hayan impartido los Programas de Cualificación Profesional Inicial a partir del curso 2012-2013 quedan autorizados para impartir las enseñanzas conducentes a los títulos de Formación Profesional Básica correspondientes, siempre que dichos títulos contengan el perfil profesional del o de los programas que venían impartiendo.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Hezkuntza-premia bereziko ikasleei zuzendutako bestelako lanbide-heziketako prestakuntza-programak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Otros programas formativos de formación profesional para los alumnos y las alumnas con necesidades educativas específicas.

1.– Hezkuntza-premia bereziko ikasleei jarraitzeko aukera ematearren eta premia bereziak dituzten kolektiboei erantzutearren, hezkuntza arloko sail eskudunak premia horietara egokitutako lanbide-heziketako prestakuntza-eskaintzak ezarri eta baimendu ahalko ditu. Programa horiek oinarrizko lanbide-titulu baten lanbide-moduluak eta beren premietara egokitzeko aproposak diren bestelako prestakuntza-moduluak barne hartuko dituzte. Prestakuntza osagarri horrek moduluen egiturari jarraituko dio, eta haren helburuak ikaskuntza-emaitzetan, ebaluazio-irizpideetan eta edukietan zehaztuko dira, indarreko legedian ezarritakoaren arabera.

1.– A efecto de dar continuidad a los alumnos y las alumnas con necesidades educativas especiales, y responder a colectivos con necesidades específicas, el departamento competente en materia de educación podrá establecer y autorizar otras ofertas formativas de formación profesional adaptadas a sus necesidades. Estos programas podrán incluir módulos profesionales de un título profesional básico y otros módulos de formación apropiados para la adaptación a sus necesidades. Esta formación complementaria seguirá la estructura modular y sus objetivos estarán definidos en resultados de aprendizaje, criterios de evaluación y contenidos, según lo establecido en la normativa vigente.

2.– Oinarrizko lanbide-titulu batean sartutako moduluak eskaintzen badira, haiek gaindituz gero, metatu egin ahal izango dira titulu hori lortzeko. Programa osatzen duten oinarrizko lanbide-titulu batetik kanpo dauden gainerako moduluak gainditu izana egiaztagiri akademiko bidez frogatuko da. Hala, eskuratutako lanbide-gaitasunak laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak aitortzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bidez ebaluatu eta egiaztatu ahalko dira.

2.– Cuando se oferten módulos incluidos en un título profesional básico, su superación tendrá carácter acumulable para la obtención de dicho título. La superación del resto de módulos no incluidos en un título profesional básico que formen parte del programa se acreditará mediante certificación académica y las competencias profesionales así adquiridas podrán ser evaluadas y acreditadas de acuerdo con el procedimiento establecido en el Real Decreto 1224/2009, de 17 de julio, de reconocimiento de las competencias profesionales adquiridas por experiencia laboral.

3.– Programa horien iraupena desberdina izango da, helburuko kolektiboen premiak gorabehera.

3.– La duración de estos programas será variable, según las necesidades de los colectivos a que vayan destinados.

4.– Lanbide Heziketako sailburuordeak, desgaitasun baten ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, berariazko banakako programak baimendu ahalko ditu. Horietan, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako ikasturteetako baten edo bi ikasturteetako moduluak egiteko epea ohiko eskolatzean aurreikusitako denbora halako bi izango da. Ebaluazio-, maila-igoera eta titulazio-baldintzak bi ikasturte arruntetako bakoitzean zehaztutako modulu-multzoa osatzean aplikatuko dira. Halaber, programa horiek ikasleen premietara egokitutako beste prestakuntza-modulu batzuk barne hartuko dituzte. Programa horietan, eduki-bloke komunei loturiko lanbide-moduluen ordu-zama heziketa-zikloaren moduluen iraupen osoaren % 22 txikiagoa izan ahalko da.

4.– El Viceconsejero de Formación Profesional podrá autorizar, para alumnos y alumnas con necesidades educativas especiales asociadas a discapacidad, programas individuales específicos en los que se distribuyan los módulos de alguno o cada uno de los cursos de un ciclo formativo de Formación Profesional Básica en un tiempo doble al previsto en la escolarización ordinaria. Las condiciones para la evaluación, promoción y titulación se aplicarán al finalizar el conjunto de módulos definido para cada uno de los dos cursos ordinarios. Así mismo, estos programas podrán incluir otros módulos de formación apropiados para las necesidades de los alumnos y alumnas. En estos programas, la carga horaria del conjunto de los módulos profesionales asociados a los bloques comunes de contenidos podrá reducirse hasta un 22% de la duración total de los módulos del ciclo formativo.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Erdi-mailako heziketa-zikloetako irakaskuntzak egokitzeko proiektu bereziak Oinarrizko Lanbide Heziketako tituludunentzat.
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA.– Proyectos singulares de adecuación de las enseñanzas de grado medio para titulados de Formación Profesional Básica.

1.– Lanbide Heziketako sailburuordeak ikaskuntzako ibilbide integratuak ezarri ahalko ditu Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloen eta erdi-mailako heziketa-zikloen artean. Horretarako, erdi-mailako heziketa-zikloen curriculuma aldatu ahal izango da, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloetatik datozen ikasleen prestakuntza-ezaugarrietara egokitzeko. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako curriculumean lanbide-moduluei esleitutako ordu kopurua egokitu ahal izango da, modulu horien ikasturteko sekuentziari eutsiz eta erdi-mailako lanbide-heziketako tituluetan ezarritako oinarrizko curriculuma eta titulua sortzeko errege dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko ordu-kopurua errespetatuz.

1.– El Viceconsejero de Formación Profesional podrá establecer itinerarios integrados de aprendizaje entre los ciclos formativos de Formación Profesional Básica y los ciclos formativos de grado medio. Para ello, se podrá modificar el currículo de los ciclos formativos de grado medio, con la finalidad de adaptarlos a las características formativas del alumnado que accede a los mismos desde los ciclos formativos de Formación Profesional Básica. Con este fin se podrá adecuar el número de horas atribuidas a los módulos profesionales en el currículo aprobado en la Comunidad Autónoma del País Vasco, manteniendo la secuenciación de dichos módulos por cursos y respetando el currículo básico establecido en los respectivos títulos de Formación Profesional de Grado Medio y el número de horas mínimas atribuidos a cada módulo en el Real Decreto de creación del título.

2.– Beren ezaugarri bereziak direla eta, erdi-mailako heziketa-zikloen eskaintza berezirako sarbidea izango dute ibilbide horietarako zehazten diren lanbide-arloko edo arloetako Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua duten ikasleek. Eskolatze-plazen eskaerak eskaintza gainditzen badu, adinez gazteenak direnek lehentasuna izango dute. Berdinketa badago, lehentasuna zozketa bidez erabakiko da.

2.– Por su especial naturaleza, tendrán acceso a esta oferta singular de ciclos formativos de grado medio los alumnos y alumnas titulados de Formación Profesional Básica de los ciclos formativos de la familia o familias profesionales que se determinen para dichos itinerarios. En el caso de que la demanda de plazas sea superior a la oferta, tendrán preferencia los de menor edad. En el caso de empate, la prioridad se decidirá mediante sorteo.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren irakaskuntzen hizkuntza-ereduak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL CUARTA.– Modelos lingüísticos en las enseñanzas de formación profesional del sistema educativo.

1.– Hezkuntza arloko sail eskudunak bermatuko du ikasleak prestakuntza hautatutako hizkuntza-ereduan jarrai dezakeela Oinarrizko Hezkuntzan eta Batxilergoan. Halaber, beharrezko neurriak hartuko ditu hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketako ikasketak hautatzen dituztenek aurreko etapetan izandako hizkuntza-aukerarekiko haustura izan ez dezaten. Ildo horretatik, euskararen ikaskuntza eta profesionalizazioa indartze aldera, lanbide-heziketan euskarazko hezkuntza-eskaintza bultzatuko du, D ereduko eskaintza zabaldu, eta B ereduaren eskaintza gutxika eta modu planifikatuan ezarri.

1.– El Departamento competente en materia educativa garantizará la continuidad de la formación en el modelo lingüístico elegido por el alumnado en la Educación Básica y el Bachillerato y adoptará las medidas necesarias para evitar, a quienes prosigan estudios de la Formación Profesional del sistema educativo, la ruptura de las opciones lingüísticas ejercidas en las etapas anteriores. En tal sentido, impulsará la oferta educativa de la formación profesional en euskera, ampliando la oferta en el modelo D, implantando de forma progresiva y planificada la oferta del modelo B, orientado a reforzar el aprendizaje y la profesionalización en euskera.

2.– Lanbide-heziketako hizkuntza-plangintzaren markoan, hizkuntza-proiektuaren barruan erabakitakoa kontuan izanik, ikastetxe bakoitzak zehaztuko du, curriculum-proiektuan, lanbide-modulu edo ikasgai bakoitzean zenbat ordu ematen dituen hizkuntza ofizial bakoitzean eta, dagokionean, atzerriko hizkuntzan.

2.– En el marco de la planificación lingüística en la formación profesional cada centro, teniendo en cuenta las decisiones adoptadas en su Proyecto Lingüístico, establecerá en el Proyecto Curricular el número de horas de impartición en cada una de las lenguas oficiales y, en su caso, en lengua extranjera, de los diferentes módulos profesionales o materias.

3.– Ahal den heinean, lanbide-heziketa ematen duten ikastetxeek neurriak hartuko dituzte ikasleek ikastetxeko eta enpresako jarduerak hizkuntza berean egin ditzaten.

3.– Los centros que impartan formación profesional, en la medida de lo posible, adoptarán medidas que posibiliten al alumnado realizar sus actividades en las mismas lenguas, tanto en el centro como en la empresa.

LEHEN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Oinarrizko Lanbide Heziketako lehen maila irakastea, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetan.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Impartición del primer curso de Formación Profesional Básica durante los cursos escolares 2014-2015 y 2015-2016.

1.– 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetan, Oinarrizko Lanbide Heziketako lehen maila irakasteko baimena izango dute udal korporazioek, elkarte profesionalek eta gobernuz kanpoko erakundeek, baldin eta ikasturte horietan emango dituzten Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloekin bat datozen lanbide-profiletako hasierako lanbide-prestakuntzako programak irakatsi badituzte. Kasu horretan, hezkuntzako lurralde ordezkariak zehaztuko du lanbide-heziketako ziklo horiek irakatsiko dituzten tokiko korporazioak, elkarte profesionalak eta gobernuz kanpoko erakundeak zer ikastetxetara atxikiko diren.

1.– Para los cursos escolares 2014-2015 y 2015-2016, queda autorizada la impartición del primer curso de los ciclos de Formación Profesional Básica por corporaciones locales, asociaciones profesionales y organizaciones no gubernamentales, siempre que dichas entidades hayan impartido Programas de Cualificación Profesional Inicial de perfiles profesionales acordes con los ciclos de Formación Profesional Básica que vayan a impartir durante los citados cursos escolares. En este supuesto, el correspondiente Delegado o Delegada Territorial de Educación determinará el centro educativo al que estarán adscritas las corporaciones locales, asociaciones profesionales y organizaciones no gubernamentales que impartan estos ciclos de formación profesional.

2.– 2014-2015 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzeko 47/2014 Dekretuak, apirilaren 1ekoak, biltzen dituen Prestakuntza Iragankor Bateratuko programetan matrikulatuta dauden ikasleak Oinarrizko Lanbide Hezkuntzako lanbide-zikloetara aldatuko dira ezartzen diren unean, baldin eta ziklo horietako lanbide-profila eta ikasten ari ziren programetakoak bat badatoz.

2.– El alumnado que en el curso 2014-2015 se halle matriculado en los programas de Formación Transitoria Integrada contemplados en el Decreto 47/2014, de 1 de abril, de segunda modificación del Decreto por el que se establece el currículo de la Educación Básica y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco, se integrará en los ciclos formativos de Formación Profesional Básica correspondientes en el momento de su implantación, siempre que dichos ciclos contengan el perfil profesional del o de los programas que venían cursando.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren, maiatzaren 3koaren, 93. artikuluan aipatzen diren irakasleak, hasierako lanbide-prestakuntzako programa bateko prestakuntza-modulu orokorrak irakasten dituztenak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Profesorado, al que hace referencia el artículo 93 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, que viniera impartiendo módulos formativos de carácter general de un Programa de Cualificación Profesional Inicial.

Prestakuntza-modulu orokorrak irakasten aritu diren irakasleek Komunikazioa eta Gizartea I. eta Zientzia Aplikatuak I. lanbide-moduluak irakasten jarraitu ahalko dute Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehen mailan, hurrengo baldintza hauen arabera:

Aquellos profesores y profesoras que vinieran impartiendo módulos formativos de carácter general, podrán seguir impartiendo los módulos profesionales de Comunicación y Sociedad I y Ciencias Aplicadas I en el primer curso de los ciclos de Formación Profesional Básica según las siguientes condiciones:

a) 2013-2014 ikasturtean modulu horiek irakasteko postua oposizio edo lehiaketa bidez esleituta dutenek moduluak irakatsi ahal izango dituzte haiek kargutik kendu arte edo langile publiko izateari utzi arte.

a) Quienes tuvieran plaza asignada mediante oposición o concurso para impartir dicho módulos durante el curso 2013-2014, podrán seguir impartiendo dichos módulos hasta el momento en que se produzca su cese o pierdan la condición de empleado público.

b) Aipatutako modulu horiek esleitutako plaza baten jabe izan gabe irakatsi dituztenek aipatutako modulu horiek irakasten jarraitu ahalko dute ondoz ondoko lau ikasturtez 2014-2015 ikasturtetik aurrera. Hezkuntza arloko sail eskudunak aldi iragankorra amaitu ondorengo lekualdatze-prozesuetan parte hartzea eta mugikortasuna bermatzeko beharrezko neurriak ezarriko ditu.

b) Quienes hubieran impartido dichos módulos formativos sin tener plaza asignada, podrán impartir dichos módulos profesionales durante cuatro cursos consecutivos a partir del curso 2014-2015. El departamento competente en materia de educación dispondrá las medidas necesarias para garantizar su movilidad y participación en procesos de traslados al finalizar el periodo transitorio.

c) 2013-2014 ikasturtean kontratu finkoa edo aldi baterakoa dutenek xedapen iragankor honek aipatutako moduluak irakatsi ditzakete, harik eta kontratua amaitzen zaien arte.

c) Quienes estuvieran en posesión de un contrato en vigor de carácter indefinido o temporal durante el curso 2013-2014, podrán impartir los módulos a que hace referencia esta disposición transitoria hasta el momento en que se extinga dicho contrato.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Lantokiko prestakuntza moduluaren garapena.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA TERCERA.– Desarrollo del módulo de Formación en Centros de Trabajo.

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako Lantokiko Prestakuntzaren moduluaren garapena arautuko duen araua indarrean sartu arte, lanbide-heziketako heziketa-zikloen lantokiko prestakuntzaren modulua arautzen duen uztailaren 8ko 156/2003 Dekretuaren I. kapituluan aurreikusitako prozedura bera aplikatuko da.

Hasta la fecha de entrada en vigor de la norma que regule el desarrollo del módulo de Formación en Centros de Trabajo de los ciclos formativos de Formación Profesional Básica, será de aplicación para el mismo el procedimiento contemplado en el capítulo I de la Decreto 156/2003, de 8 de julio, por el que se regula la realización del Módulo de Formación en Centro de Trabajo (FCT) en los Ciclos Formativos de Formación Profesional.

LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– 2. maila egin duten ikasleak, programaren ziurtagiria lortu ez dutenak, hasierako lanbide-prestakuntzako programan onartzea.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA CUARTA.– Admisión de alumnado que haya cursado 2.º curso de un Programa de Cualificación Profesional Inicial sin obtener el certificado del programa.

1.– 2014-2015 ikasturtean hasierako lanbide-prestakuntzako programa bat egin duen ikaslea, programari dagokion ziurtagiria lortu ez duena, Oinarrizko Lanbide Heziketako 2. mailan onartu ahal izango da, baldin eta, lanbide-moduluak baliozkotzeko eskaera baietsi ondoren, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo baten 2. ikasturtera igaro badaiteke.

1.– El alumnado que haya cursado en el curso 2014-2015 un programa de Cualificación Profesional Inicial sin conseguir el certificado correspondiente al programa, podrá ser admitido para cursar 2.º curso de un ciclo formativo de Formación Profesional Básica siempre y cuando, tras la solicitud y resolución positiva de convalidación de módulos profesionales, pueda acceder al 2.º curso de un ciclo de Formación Profesional Básica.

2.– Ikasle horiek, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, onarpen-prozesuaren ondoren hutsik geratu diren eskolatze-plazak bete ahalko dituzte, dekretu honetako 17. artikuluan aurreikusitako irizpideak betez.

2.– Este alumnado, de acuerdo con lo establecido en el artículo 18 del Real Decreto 127/2014, de 28 de febrero, podrá ocupar plazas vacantes tras el proceso de admisión desarrollado de acuerdo con los criterios contemplados en el artículo 17 del presente Decreto.

AMAIERAKO XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 9 de junio de 2015.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

La Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Análisis documental

Euskadi, bien común