Sede electrónica

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

143. zk., 2015eko uztailaren 30a, osteguna

N.º 143, jueves 30 de julio de 2015


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
3375
3375

AGINDUA, 2015eko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, deialdia egiten duena 2015-2016 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako eta etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun akademikoko beketarako.

ORDEN de 27 de julio de 2015, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, por la que se convocan becas para realizar estudios universitarios y otros estudios superiores en el año académico 2015-2016, ayudas destinadas a sufragar los gastos de transporte de los estudiantes con especiales dificultades de movilidad, y becas de excelencia académica para reconocer y premiar al alumnado universitario de alto rendimiento.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuak –abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak– 15. artikuluan ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

El Estatuto de Autonomía aprobado por la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, establece en su artículo 15 que, en aplicación de lo dispuesto en la Disposición Adicional primera de la Constitución, es de la competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco la enseñanza en toda su extensión, niveles y grados, modalidades y especialidades, sin perjuicio del artículo 27 de la Constitución y Leyes Orgánicas que lo desarrollen, de las facultades que atribuye al Estado el artículo 149.1.30 de la Constitución y de la Alta Inspección necesaria para su cumplimiento y garantía.

181/1985 Dekretuaren eranskineko B.2 puntuak –unibertsitateen arloan estatuaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoak– ezartzen duenez, erkidego horri eskualdatzen zaio erkidego horretan administrazio-egoitza duten goi-mailako irakaskuntzako ikasleentzako beka-deialdiak arautzeko eta kudeatzeko zeregina (uztailaren 2ko 181/1985 Dekretuaren bidez, unibertsitateen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia onetsi zen, maiatzaren 25eko 1014/1985 Errege Dekretuan ezarritako baldintzen arabera).

El Decreto 181/1985, de 2 de julio, por el que se aprueba la publicación del Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias de 25 de marzo de 1985 en materia de Universidades, en los términos establecidos por el Real Decreto 1014/1985, de 25 de mayo, establece en el punto B.2 de su anexo, sobre traspaso de funciones y servicios del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de Universidades, que se transfiere a esta Comunidad la regulación y gestión de las convocatorias de becas para estudiantes de enseñanza superior con vecindad administrativa en la misma.

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, 8., 38. eta 44. artikuluetan arautzen ditu beka eta ikasketetarako laguntzei buruzko gaiak, eta honako hau ezartzen du: unibertsitateen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokio oinarrizko legedian bekei, kredituei eta ikasketetarako laguntzei buruz ezarritako sistema orokorra arau bidez garatzea.

Por su parte, la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, regula en sus artículos 8, 38 y 44 lo relativo a becas y ayudas al estudio y establece que corresponde al Departamento competente en materia de universidades del Gobierno Vasco, el desarrollo normativo del sistema general de becas, ayudas y créditos al estudio establecido en la legislación básica.

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, hauxe xedatzen du 8.2 artikuluan: ikasle desgaituak euskal unibertsitate-sistematik baztertuta gera ez daitezen, Jaurlaritzak arauak ezarriko ditu, bai eta aukera-berdintasunerako politikak bultzatu ere; bekak, laguntzak eta maileguak emango dizkie ikasle horiei.

Así mismo, el artículo 8.2 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, establece que el Gobierno garantizará el acceso al sistema universitario de las personas con discapacidad mediante el desarrollo normativo correspondiente e impulsará políticas de igualdad a través de la oferta de becas, ayudas y créditos a los estudiantes y las estudiantes.

Eta horren guztiaren ondorioz, diru-laguntzen arloan indarrean den legeriarekin bat etorrita, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutakoaren– VI. tituluan eta VII. tituluko III. kapituluan jasotakoarekin bat etorrita honako hau

Por todo ello, de conformidad con la legislación vigente en materia de subvenciones recogida en el Título VI y en el Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da honako beka eta laguntza hauen oinarriak deitzea eta onartzea:

La presente Orden tiene por objeto convocar y aprobar las bases de las siguientes becas y ayudas:

1.– 2015-2016 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak, agindu honen 1. eranskineko oinarrien arabera.

1.– Becas para realizar estudios universitarios y otros estudios superiores en el año académico 2015-2016, conforme a las bases contenidas en el anexo I de esta Orden.

2.– Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak, baldin eta 2015-2016 ikasturtean unibertsitate-ikasketak edo goi-mailako beste ikasketa batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte, Agindu honetako II. eranskinean jasotako oinarriekin bat etorrita.

2.– Ayudas destinadas a sufragar los gastos de transporte de los estudiantes con especiales dificultades de movilidad debidas a sus condiciones físicas o psíquicas que en el curso 2015-2016 realicen estudios universitarios y otros estudios superiores en la Comunidad Autónoma del País Vasco, conforme a las bases contenidas en el anexo II de esta Orden.

3.– Bikaintasun akademikoko bekak, etekin handiko unibertsitate-ikasleak 2015-2016 urtean aintzatesteko eta saritzeko, Agindu honetako II. eranskinean jasotako oinarriekin bat etorrita.

3.– Becas de excelencia académica para reconocer y premiar al alumnado universitario de alto rendimiento académico, para el curso académico 2015-2016, conforme a las bases contenidas en el anexo III de esta Orden.

2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.

Artículo 2.– Crédito disponible.

1.– Aurreko artikuluko 1. ataleko beketarako, 25.780.000 euro bideratuko dira orotara, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailen kontura. Laguntzen ebazpen horiek 2016ko ekitaldirako kreditu egokia eta nahikoa egotearen mende egongo dira, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan xedatutakoaren arabera (agindu horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen izapidetze aurreratua).

1.– Para las becas señaladas en el apartado 1 del artículo anterior, y con cargo a las partidas presupuestarias establecidas al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se destinará la cantidad global de 25.780.000 euros. La resolución de las ayudas estará condicionada a la existencia de crédito adecuado y suficiente para el ejercicio 2016, de conformidad con lo previsto en la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del Euskadi.

2.– Aurreko artikuluko 2. ataleko laguntzetarako, 100.000 euro bideratuko dira; Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kontura, hain zuzen ere. Laguntzen ebazpen horiek 2016ko ekitaldirako kreditu egokia eta nahikoa egotearen mende egongo dira, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan xedatutakoaren arabera (agindu horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen izapidetze aurreratua).

2.– Para las ayudas señaladas en el apartado 2 del artículo anterior, y con cargo a las partidas presupuestarias establecidas al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se destinará la cantidad de 100.000 euros. La resolución de las ayudas estará condicionada a la existencia de crédito adecuado y suficiente para el ejercicio 2016, de conformidad con lo previsto en la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del Euskadi.

3.– Aurreko artikuluko 3. ataleko laguntzetarako, 120.000 euro bideratuko dira; Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kontura, hain zuzen ere. Laguntzen ebazpen horiek 2016ko ekitaldirako kreditu egokia eta nahikoa egotearen mende egongo dira, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan xedatutakoaren arabera (agindu horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen izapidetze aurreratua).

3.– Para las ayudas señaladas en el apartado 3 del artículo anterior, y con cargo a las partidas presupuestarias establecidas al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se destinará la cantidad de 120.000 euros. La resolución de las ayudas estará condicionada a la existencia de crédito adecuado y suficiente para el ejercicio 2016, de conformidad con lo previsto en la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del Euskadi.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Baimena ematen zaio Unibertsitateetako zuzendariari jarraibide zehatzak eman ditzan, agindu honetan xedatutakoa betetzeko.

Se autoriza al Director de Universidades para dictar las instrucciones precisas para la ejecución de lo dispuesto en la presente Orden.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu, biharamunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan bi hilabeteko epean, agindu hau egunkari ofizial berean argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, las personas interesadas podrán interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ekonomia eta Ogasun Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2016 urteko aurrekontu orokorretan kreditu egoki eta nahikoa egotea edo ez egotearen mende geratuko da.

A los efectos contemplados en la Orden de 26 de abril de 2007, del Departamento de Economía y Hacienda, sobre tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la Resolución de concesión de las ayudas de la presente Orden queda supeditada a la existencia de crédito adecuado y suficiente para el ejercicio 2016.

AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA

Agindu honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

La presente Orden surtirá efectos al día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 27a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
2015-2016 IKASTURTEAN UNIBERTSITATEKO ETA GOI-MAILAKO IKASKETAK EGITEKO BEKAK
I. KAPITULUA
HELBURUA ETA APLIKAZIO-EREMUA

En Vitoria-Gasteiz, a 27 de julio de 2015.

La Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

ANEXO I
BECAS PARA REALIZAR ESTUDIOS UNIVERSITARIOS Y OTROS ESTUDIOS SUPERIORES EN EL AÑO ACADÉMICO 2015-2016
CAPÍTULO I
OBJETO Y ÁMBITO DE APLICACIÓN

1. artikulua.– Xedea eta izaera.

Artículo 1.– Objeto y naturaleza.

1.– Deialdi honen xedea da goi-mailako irakaskuntzetako ikasleei bekak ematea, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza izan, eta 2015-2016 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa hauetakoren bat egiten dutenei Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuko beste lurralde batean:

1.– El objeto de esta convocatoria es la concesión de becas para estudiantes de enseñanza superior con vecindad administrativa en el País Vasco, que durante el año académico 2015-2016 vayan a realizar cualquiera de los estudios universitarios o superiores siguientes en un centro ubicado en el ámbito territorial de esta Comunidad Autónoma o del resto del Estado:

a) Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

a) Estudios conducentes a la obtención del título universitario oficial de Grado.

b) Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

b) Estudios conducentes a la obtención del título oficial de Máster universitario.

c) Honako titulu ofizial hauek lortzera bideratutakoak: unibertsitateko diplomaduna, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa, lizentziaduna, arkitektoa eta ingeniaria.

c) Estudios conducentes a la obtención de los títulos oficiales de Diplomado universitario, Arquitecto Técnico, Ingeniero Técnico, Licenciado, Arquitecto, o Ingeniero.

d) Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko tituludun ikasleek egiten dituzten bigarren zikloko unibertsitate-ikasketak (edo ikasketa horietan sartzeko beharrezko egokitzapen-ikastaroak edo ikastaro osagarriak).

d) Estudios universitarios de segundo ciclo (o cursos de adaptación y complementos de formación necesarios para acceder a éstos) que realicen los titulados que acceden desde las titulaciones de Diplomatura, Ingeniería Técnica o Arquitectura Técnica correspondientes.

e) 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ez-presentzialetan emandakoak.

e) Curso de preparación para acceso a la universidad de mayores de 25 años impartido por universidades no presenciales.

f) Goi-mailako arte-ikasketak.

f) Enseñanzas artísticas superiores.

g) Goi-mailako ikasketa militarrak.

g) Estudios militares superiores.

h) Goi-mailako erlijio-ikasketak.

h) Estudios religiosos superiores.

2.– Deialdi honen araberako beka eskatzeko, ikasleek master ofizial bat egin behar dute. Ezinbestekoa da masterraren ikasturtea bat etortzea urte naturalarekin eta 2015. urtean ematea.

2.– Podrán solicitar beca en esta convocatoria los y las estudiantes que realicen un Máster oficial cuyo curso académico coincida con el año natural y se imparta a lo largo del año 2015.

3.– Beka horiek diru-laguntzak dira. Araubide juridikoan aurreikusten ez den guztirako hauxe aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartua, eta batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntzen eta diru-laguntzen erregimenari eta arau-hausteen eta zigorren araubideari buruzko xedapenak.

3.– Estas becas tienen naturaleza de subvención. En todo lo no previsto en relación a su régimen jurídico será de aplicación lo establecido en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en especial las disposiciones referentes al régimen de ayudas y subvenciones de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y las referidas al régimen de infracciones y sanciones.

II. KAPITULUA
BEKAREN OSAGAIAK
CAPÍTULO II
COMPONENTES DE LA BECA

2. artikulua.– Bekaren osagaien zerrenda.

Artículo 2.– Relación de componentes de la beca.

1.– Beka hainbat osagaitan zatituko da, unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteagatik diru-laguntza jaso dezaketen kontzeptuen arabera.

1.– La beca se desglosa en diversos componentes en función de los conceptos que pueden ser objeto de subvención por la realización de estudios universitarios y otros estudios superiores.

Bekadun bakoitzari dagokion bekaren azken zenbatekoa zein den jakiteko, aplikagarriak zaizkion osagai guztiak batu beharko dira, honen guztiaren arabera: bekadunaren, haren familiaren eta ikasketen egoera, eta osagai horien arteko bateraezintasun-erregimena.

El importe final de la beca correspondiente a cada becario o becaria vendrá determinado por la suma de la cuantía de todos aquellos componentes que le sean de aplicación, de acuerdo a sus circunstancias personales, familiares, económicas y académicas, y al régimen de incompatibilidad establecido entre dichos componentes.

2.– Hauek dira bekaren osagaiak:

2.– Los componentes de la beca son:

a) Matrikula.

a) Matrícula.

b) Material didaktikoa.

b) Material didáctico.

c) Hiriarteko joan-etorriak, autonomia-erkidegoaren barruan.

c) Desplazamiento interurbano dentro de la Comunidad Autónoma.

d) Probetxu akademikoa.

d) Aprovechamiento académico.

e) Egoitza.

e) Residencia.

f) Ezohikoa.

f) Extraordinario.

3. artikulua.– Matrikula-osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak.

Artículo 3.– Requisitos e importe del componente matrícula.

1.– Matrikula-osagaia kontuan hartuko da, bekadunak 1. artikuluan zehaztutako ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan edo Estatuko beste ikastegi batzuetan egiten baldin baditu, 1. artikulu horretako f), g) eta h) idatz-zatietan aipatutakoak izan ezik. Azken kasu horietan, matrikula ordainduko zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketak egiten dituztenei.

1.– Este componente procederá cuando la persona que resulte becaria curse las enseñanzas detalladas en el artículo 1, en centros ubicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco o del resto del Estado, salvo en los casos referidos en las letras f), g) y h) del mencionado artículo 1, en los que únicamente se abonará este componente a quienes realicen estos estudios en esta Comunidad Autónoma.

2.– Matrikularen zenbatekoa prezio publiko ofiziala izango da, 2015-2016 ikasturtean akademia-zerbitzuetarako ezarritakoa.

2.– El importe de matrícula será el del precio público oficial que se fije para el curso 2015-2016 para los servicios académicos.

3.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.

3.– Para la concesión de este componente la renta de la unidad convivencial/familiar no deberá superar el umbral 3 especificado en el artículo 16.

4.– Ikasleak 2015-2016 ikasturtean egiten duen matrikulako irakasgai eta kreditu guztiak barne hartuko ditu matrikularen zenbatekoak, baldin eta irakasgai eta kreditu guztiak titulu edo espezialitate bakarrarenak badira, titulu hori lortzeko beharrezkoak badira eta lehenengo edo bigarren matrikularenak badira.

4.– El importe de matrícula comprenderá todas las asignaturas o créditos en que se matricule el o la estudiante en el año 2015-2016, siempre que correspondan a una única titulación y especialidad, se trate de asignaturas o créditos necesarios para la obtención del título correspondiente y sean de primera o segunda matrícula.

5.– Matrikularen zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartu behar dira honako arau hauek:

5.– Para calcular el importe se seguirán las siguientes reglas:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, prezioa izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aginduak ezarritakoa. Agindu horren bidez, 2015-2016 ikasturterako Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.

a) Para las universidades públicas ubicadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco, el precio será el que fije la Orden de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, por la que se fijan los precios a satisfacer por los servicios públicos de educación superior de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea para el año académico 2015-2016 y se definen las condiciones para el beneficio de las exenciones y reducciones de los mismos.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate pribatuetan eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden unibertsitate publikoetan edo pribatuetan, zenbatekoa ez da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegi publikoetan titulu eta ikasketa-plan berarentzat ezarritako prezio publiko ofiziala baino handiagoa izango.

b) Para las universidades privadas ubicadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco y para las universidades públicas o privadas ubicadas fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el importe no excederá de los precios públicos oficiales establecidos para la misma titulación y plan de estudios en los centros de titularidad pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Eskaini diren gradu- eta master-ikasketa ofizialetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, zenbatekoa ezarriko da esperimentalitate-mailaren eta jakintza-arloaren arabera, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aginduko eranskinetan ezarritakoari jarraituko zaio. Agindu horren bidez, 2015-2016 ikasturterako Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.

En el caso de los estudios de Grado y de los estudios de Máster oficial ofertados, el importe se establecerá en función del grado de experimentalidad y del área de conocimiento al que pertenezcan, siguiendo lo detallado en los anexos de la Orden de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, por la que se fijan los precios a satisfacer por los servicios públicos de educación superior de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea para el año académico 2015-2016 y se definen las condiciones para el beneficio de las exenciones y reducciones de los mismos.

4. artikulua.– Material didaktikoari buruzko osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak.

Artículo 4.– Requisitos e importe del componente material didáctico.

1.– Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko ikasleek eskuratu behar dituzten liburuen edo/eta materialaren gastuak arintzea da material didaktikoari buruzko osagaiaren helburua.

1.– El componente de material didáctico tiene por finalidad colaborar en los gastos que supone la adquisición de libros y/o demás material necesario para la realización de los estudios universitarios u otros estudios superiores.

2.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.

2.– Para la concesión de este componente la renta de la unidad convivencial/familiar no deberá superar el umbral 3 especificado en el artículo 16.

3.– Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da material didaktikoari buruzko osagaiaren zenbatekoa:

3.– El importe del componente de material didáctico dependerá de la renta de la unidad convivencial/familiar:

– Oinarri hauetako 16. zehaztutako 1. mailaren berdina edo txikiagoa bada: 380 euro.

– Si es igual o inferior al umbral 1, especificado en el artículo 16 de estas bases: 380 euros.

– Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 1. maila baino handiagoa bada eta 2. mailaren berdina edo txikiagoa: 307 euro.

– Si es superior al umbral 1 e igual o inferior al umbral 2, especificado en el artículo 16 de estas bases: 307 euros.

– Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa eta 3. muga bezalakoa edo txikiagoa: 239 euro.

– Si es superior al 2 e igual o inferior al umbral 3, especificados en el artículo 16: 239 euros.

4.– Material didaktikoari buruzko osagaia ez da bateragarria ezohiko osagaiarekin.

4.– El componente material didáctico es incompatible con el componente extraordinario.

5. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko garraioari buruzko osagaiaren eskakizunak eta zenbatekoa.

Artículo 5.– Requisitos e importe del componente desplazamiento interurbano dentro de la Comunidad Autónoma.

1.– Hiriarteko garraioaren osagaiaren helburua da ikasleari laguntzea familia-egoitzatik ikastetxerako garraioaren gastua arintzen. Ohiko etxebizitza errolda kolektiboan jasotakoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren barnean.

1.– El componente de desplazamiento interurbano se destina a colaborar en los gastos debidos al traslado del alumnado desde su domicilio habitual, que es el que figura en el padrón colectivo, al centro docente, dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 2. muga.

2.– Para la concesión de este componente la renta de la unidad convivencial/familiar no deberá superar el umbral 2 especificado en el artículo 16.

3.– Ikasketa presentzialen kasuan, hiriarteko garraioaren zenbatekoa, eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegiraino dagoen distantzia laburrenaren arabera kalkulatuko da, honela:

3.– En el caso de estudios presenciales, el importe del desplazamiento interurbano, en función de la distancia más corta existente entre el domicilio habitual de la persona solicitante y la ubicación del centro de enseñanza, será el siguiente:

– 5 eta 10 kilometro artean: 192 euro.

– De 5 a 10 kilómetros: 192 euros.

– 10 kilometro baino gehiagotik 30 kilometro arte: 386 euro.

– De más de 10 a 30 kilómetros: 386 euros.

– 30 kilometro baino gehiagotik 50 kilometro arte: 763 euro.

– De más de 30 a 50 kilómetros: 763 euros.

– 50 kilometro baino gehiagotik 200 kilometro arte: 993 euro.

– De más de 50 a 200 kilómetros: 993 euros.

4.– Ikasketa erdipresentzialak, lineako laguntzarekin batera, direnean, hiriarteko garraiorako zenbatekoa 200 eurokoa izango da, betiere, ohiko bizilekutik ikastegira edo tutoretza-saioak jasotzeko ikastegi eskuordetura dagoen distantzia laburrena 50 kilometrotik beherakoa baldin bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoan badago.

4.– En el caso de estudios semipresenciales con apoyo on-line, el importe del desplazamiento interurbano será de 200 euros, siempre que la distancia más corta entre el domicilio habitual de la persona solicitante y la ubicación del centro de enseñanza o centro delegado para las tutorías en la Comunidad Autónoma del País Vasco sea superior a 50 kilómetros.

5.– Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da: Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.

5.– El cálculo de la distancia más corta entre el domicilio habitual de la persona solicitante y la ubicación del centro de enseñanza existente se realizará utilizando la herramienta Google Maps en la dirección web: https://maps.google.es/. Se utilizará la opción denominada cálculo de la distancia más corta en coche, sin evitar autopistas ni peajes.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoko hirien arteko lekualdaketari buruzko osagaia eta egoitza-osagaia bateraezinak dira.

6.– El componente desplazamiento interurbano dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco es incompatible con el componente residencia.

6. artikulua.– Probetxu akademikoari buruzko osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak.

Artículo 6.– Requisitos e importe del componente aprovechamiento académico.

1.– Probetxu akademikoari buruzko osagaia ikasleen lana saritzeko erabiliko da, baldin eta ikasleek aurreko ikasturtean gutxienez 54 kredituko matrikula egin bazuten, eta 2014-2015 ikasturtean batez besteko nota 27. artikuluan zehaztutakoa bada.

1.– El componente de aprovechamiento académico se destina a premiar el esfuerzo de las y los estudiantes que en el curso anterior se matricularon de al menos 54 créditos y han obtenido en el curso 2014-2015 la nota media que se señala en el artículo 27.

2.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.

2.– Para la concesión de este componente la renta de la unidad convivencial/familiar no deberá superar el umbral 3 especificado en el artículo 16.

3.– Osagai horren zenbatekoa 200 eurokoa da.

3.– El importe de este componente son 200 euros.

7. artikulua.– Egoitza-osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak.

Artículo 7.– Requisitos e importe del componente residencia.

1.– Egoitza-osagaia egoitzaz aldatzeko ikasleek egin behar dituzten gastuak ordaintzen laguntzeko erabiliko da. Egoitza-aldaketa ikasturtean egingo da, ohiko bizilekuan bizi beharrean, alokatutako pisu batean edo ikasle-egoitza batean edo antzeko baliabide batean bizitzeko. Diru-laguntza emateko, honako baldintza hauek bete behar dira:

1.– El componente de residencia está destinado a colaborar en los gastos que pueda generar al alumnado el cambio de residencia durante el curso académico desde el domicilio habitual a un piso de alquiler o a una residencia de estudiantes u otro análogo, y únicamente se concederá cuando:

a) Ikasketak erdipresentzialeko erregimenean egin behar dira ikasturte osoan.

a) se realicen los estudios en régimen presencial por la duración del curso completo.

b) Ostatu-gastua behar bezala egiaztatu behar da.

b) se acredite el correspondiente gasto de alojamiento.

c) Ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantziak 50 kilometrokoa edo txikiagoa izan behar du.

c) la distancia entre el domicilio habitual y la ubicación del centro de estudios sea igual o superior a 50 km.

2.– Ikasleak behar bezala egiaztatu beharko du ikasturte osoan ohiko bizilekutik kanpoko egoitza batean bizi dela, honako agiri hauetako bat aurkeztuta:

2.– La residencia fuera del domicilio habitual por razón de estudios durante el curso escolar y su coste deberán estar debidamente acreditados, mediante alguno de estos documentos:

a) alokairuko kontratuaren kopia, alokatzailearen NAN agiriaren kopia, fidantza-ordainketaren eta lehen hileko ordainketaren frogagiriaren kopia. Alokairuko kontratua ez da onartuko, pisuaren jabeak lehen mailako senideak baldin badira: esaterako, gurasoak, neba-arrebak, osaba-izebak, aiton-amonak edo antzekoak.

a) copia del contrato de alquiler, junto con copia del DNI del arrendador y justificante del pago de la fianza y del primer mes de alquiler. No se admitirán contratos de alquiler de pisos que pertenezcan a ningún familiar en primer grado: progenitores, hermanos-as, tíos-as, abuelos-as u análogos.

b) egoitzan edo antzeko leku batean toki bat erreserbatu dela egiaztatzeko agiria.

b) certificado de reserva de plaza en residencia de estudiantes o análogo con indicación del coste.

3.– Errolda kolektiboan jasota dagoen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia 50 kilometrokoa baino txikiagoa baldin bada, egiaztatu egin beharko da ikasturtean zehar ohiko bizilekutik kanpo bizitzea ezinbestekoa dela, garraiobideen eskasia eta eskolen orduak direla-eta.

3.– Si la distancia entre el domicilio habitual, que es el que figura en el padrón colectivo, y la ubicación del centro docente es inferior a 50 kilómetros, se deberá demostrar que, por causa de la insuficiencia de los medios de comunicación existentes y los horarios lectivos, es necesario residir fuera del domicilio habitual durante el curso.

4.– Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da: Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.

4.– El cálculo de la distancia más corta entre el domicilio habitual de la persona solicitante y la ubicación del centro de enseñanza existente se realizará utilizando la herramienta Google Maps en la dirección web: https://maps.google.es/. Se utilizará la opción denominada cálculo de la distancia más corta en coche, sin evitar autopistas ni peajes.

5.– Nazioko edo nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartzen duten ikasleek egoitza-osagaia eskuratu ahalko dute, baldin eta egiaztatzen badute ohiko bizilekutik kanpo emango dutela sei hilabete edo gehiago.

5.– Los y las estudiantes que participen en programas de movilidad nacional o internacional podrán acceder al componente de residencia si acreditan que por razón de ese programa su estancia fuera del domicilio habitual es igual o superior a seis meses.

6.– 15.3. artikuluaren arabera, familiaren laguntza ekonomikorik gabe bizitzeko baliabideak dituzten ikasleek ezingo dute eskuratu egoitza-osagaia; izan ere, ohiko bizilekutzat hartuko da ikasturtean zehar izango duten bizilekua, nahiz eta erroldan ageri den bizilekua ez izan.

6.– Los y las estudiantes que acrediten su independencia familiar y económica de acuerdo a lo establecido en el artículo 15.3, no recibirán el componente de residencia, por considerar que su residencia habitual es la que habitan durante el curso, aunque no coincida con el domicilio que figura en el padrón colectivo.

7.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.

7.– Para la concesión de este componente se requerirá que la renta de la unidad convivencial/familiar no supere el umbral 3 especificado en el artículo 16.

8.– Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da egoitzari buruzko osagaiaren zenbatekoa:

8.– El importe del componente de residencia dependerá de la renta de la unidad convivencial/familiar:

a) Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 1. mailaren berdina edo txikiagoa bada: 3.772 euro.

a) Si es igual o inferior al umbral 1, especificado en el artículo 16 de estas bases: 3.772 euros.

b) Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 1. baino handiagoa bada eta 2. mailaren berdina edo txikiagoa: 3.336 euro.

b) Si es superior al umbral 1 e igual o inferior al umbral 2, especificados en el artículo 16 de estas bases: 3.336 euros.

c) Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 3. baino handiagoa bada eta 2. mailaren berdina edo txikiagoa: 2.400 euro.

c) Si es superior al umbral 2 e igual o inferior al umbral 3, especificados en el artículo 16 de estas bases: 2.400 euros.

9.– Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Erasmus Programan beka lortu duten ikasleek, 6 edo hilabete gehiagoko egonaldiagatik egoitza-osagaia eskuratzeko aukera alde batera utzita, hilean 100 euroko laguntza osagarria jasoko dute, eta gehienez ere 500 euro, betiere, baldin eta bizikidetza- edo familia-unitatearen errenta 3. muga bezalakoa edo txikiagoa bada.

9.– En el caso de quienes sean becarios del Programa Erasmus.es del MECD, independientemente de si les corresponda el componente de residencia por estancia de 6 o más meses, recibirán una ayuda complementaria de 100 euros al mes, hasta un máximo de 500 euros, siempre que la renta disponible neta de la unidad convivencial/familiar sea igual o inferior al umbral 3.

10.– Egoitza-osagaia ezin da bateratu Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko garraioarekin.

10.– El componente residencia es incompatible con el componente desplazamiento interurbano dentro de la Comunidad Autónoma.

8. artikulua.– Ezohiko osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak.

Artículo 8.– Requisitos e importe del componente extraordinario.

1.– Ezohiko osagaia erabiliko da ekonomia-egoera bereziki zaila duten pertsonei ikasten laguntzeko. Horregatik, eskatzaileek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

1.– Este componente está destinado a retribuir la dedicación al estudio de aquella persona solicitante que se encuentre en una situación de especial dificultad económica. Por ello, se adjudica exclusivamente a las personas solicitantes en las que concurran los siguientes requisitos:

a) Erregimen bereziko ikasketak egitea.

a) Cursar enseñanzas en régimen presencial.

b) Gutxienez ere, 54 kredituko matrikula egin izana.

b) Estar matriculada de, al menos, 54 créditos.

c) 28. artikuluan zehaztu den etekin akademikoa betetzea.

c) Cumplir el rendimiento académico establecido en el artículo 28.

d) Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 1. muga.

d) La renta de la unidad convivencial/familiar no supera el umbral 1 especificado en el artículo 16.

e) Honako hauek egiaztatu behar dira: eskuragarri dauden gizarte-laguntzak eskatu direla, hala nola Lanbidek antolatzen dituen diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako diru-laguntza osagarria; eta Gizarte Segurantzako Institutuko Nazionalak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatzen dituzten laguntzak, bai eta eska daitezkeen beste udal edo foru-laguntza batzuk ere. Zenbatekoak edo ukatzeko arrazoia ere egiaztatu beharko da.

e) Justificar que ha solicitado las ayudas sociales disponibles, como la Renta de Garantía de Ingresos (RGI) y la Prestación Complementaria de Vivienda (PCV) de Lanbide, otras ayudas del INSS y SEPE, y otras municipales o forales que le pudieran corresponder, así como la cuantía de las mismas o el motivo de su denegación.

2.– Ezohiko osagaia 3.500 eurokoa da.

2.– El importe del componente extraordinario es de 3.500 euros.

3.– Ezohiko osagaia ez da bateragarria material didaktikoaren osagaiarekin.

3.– El componente extraordinario es incompatible con el componente material didáctico.

9. artikulua.– Desgaitasunen bat duten ikasleei zuzendutako arauak.

Artículo 9.– Reglas para estudiantes afectados de una discapacidad.

1.– % 65eko desgaitasuna edo handiagoa legez aitortuta duten ikasleek % 50era arte murriztu ahalko dute ikasgai-kopurua; murrizpen horrek ez du eraginik izango laguntzetan.

1.– Las y los estudiantes afectados de una discapacidad reconocida de grado igual o superior al 65% podrán reducir su carga lectiva hasta en un 50%, sin reducción alguna en la cuantía de las ayudas.

2.– Matrikula osorik egiten duten ikasleek % 50 gehiago jasoko dute dagokien bekaren osagai guztietan, matrikula-prezio publikoen salbuespenean izan ezik.

2.– Las y los estudiantes que opten por la matrícula completa obtendrán un incremento del 50% en todos los componentes de beca que les correspondan, a excepción de la exención de precios públicos de matrícula.

III. KAPITULUA
BETEBEHAR OROKORRAK
CAPÍTULO III
REQUISITOS DE CARÁCTER GENERAL

10. artikulua.– Betebehar orokorrak.

Artículo 10.– Requisitos generales.

Beka eskuratzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

Para tener derecho a la beca será necesario reunir los siguientes requisitos:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2014ko abenduaren 31n.

a) Estar empadronada o empadronado en un municipio de la Comunidad Autónoma del País Vasco a 31 de diciembre de 2014.

b) Eskatzaile atzerritarrek, erroldarekin batera, Espainian egoiliar izateko lege-baimena eduki behar dute.

b) En el caso de personas solicitantes extranjeras, además del padrón, deben tener residencia legal en España.

c) Bizikidetza- edo familia-unitateko kideek 2014an zergak ordaintzeko duten betebeharrari dagokionez, ekonomia-sostengatzaile nagusietako batek behintzat Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundi batean ordaindu behar ditu zergak.

c) En lo que respecta a la tributación fiscal de las personas miembros de la unidad convivencial/familiar durante el ejercicio fiscal del año 2014, al menos uno de los sustentadores económicos principales debe tributar en alguna de las Haciendas Forales de la Comunidad Autónoma.

d) Matrikula egitea eta 2015-2016 ikasturtean 1. artikuluan zehaztatuko ikasketetako bat egitea. Aldi batera hainbat ikasketa egiten badira, horietako bakarrentzat baino ez da beka jasoko, dagokion unibertsitateak ikasketa bakar modura eskaintzen duen gradu edo titulazio bikoitzak direnean izan ezik, betiere Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan horrelakoak ikasketa-kode bakar batekin erregistratuta badaude.

d) Realizar la matrícula y cursar durante el año académico 2015-2016 alguno de los estudios recogidos en el artículo 1. En el caso en que se realicen simultáneamente distintos estudios, sólo podrá percibirse la beca para uno de ellos, salvo en el caso de tratarse de dobles grados o dobles titulaciones que se ofertan como un único estudio por parte de la universidad correspondiente y que así están registrados en el Ministerio de Educación, Cultura y Deporte con el correspondiente código único de estudios.

e) Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexua bereiztearren eragindakorik ere, betiere otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

e) No hallarse sancionada o sancionado penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni estar incursa o incurso en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con la inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

f) Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko ez gradu-ikasketak egiteko (edo graduari egokitzeko), ezta lizentzia-, ingeniaritza- edo arkitektura-ikasketak egiteko ere, bigarren zikloko ikasketak egin ezean, ikasketa horietan aurretiko titulazio horietatik sartzen baita.

f) No estar en posesión o no reunir los requisitos legales para la obtención de un título del mismo o superior nivel al correspondiente al de los estudios para los que se solicita la beca. A estos efectos, quienes están ya titulados o en condiciones de obtener la titulación de Diplomatura, Ingeniería Técnica o Arquitectura Técnica, no obtendrán beca ni para cursar estudios de Grado (o de adaptación a Grado), ni para cursar estudios de Licenciatura, Ingeniería o Arquitectura, salvo que se cursen estudios de segundo ciclo a los que se accede desde esas titulaciones previas.

g) Ez jasotzea unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekarekin bateraezina den bekarik edo laguntzarik.

g) No percibir beca o ayuda incompatible con la beca para realizar estudios universitarios y otros estudios superiores.

11. artikulua.– Bateraezintasun-baldintza.

Artículo 11.– Requisito de incompatibilidad.

1.– Beste erakunde batzuek edo erakunde pribatuek edo publikoek emandako bekak jasotzen baldin badira, aitortu egin behar dira, baldin eta goi mailako ikasketak egiteko edo ikasketei lotutako gastuak ordaintzeko jaso badira (matrikula, garraioa edo egoitza ordaintzeko). Horrela, diru-laguntzen zenbatekoak azalpen horiengatik eskatzaileak ordain beharreko benetako kostua gainditzen ez duela egiaztatuko da.

1.– Se deberá declarar la percepción de otras becas o ayudas convocadas por entidades u organismos públicos o privados cuya finalidad sea la realización de estudios superiores o para sufragar los costes inherentes a estos estudios (matrícula, desplazamiento o residencia) al objeto de verificar que la suma de las ayudas no excede a los costes reales en los que incurre el solicitante por estos conceptos.

Unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak eta master ofiziala egiten ari diren ikertzaileentzako bekak bateraezinak dira, edozein erakundek emanda ere.

La beca para realizar estudios universitarios y otros estudios superiores es incompatible con la percepción de becas destinadas a personal investigador que cursa estudios de Máster oficial, con independencia de la entidad que las otorgue.

Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko eskuratutako laguntza guztien zenbatekoak ezingo du gainditu ikasketen kostu erreala.

En ningún caso el importe total de las ayudas obtenidas para realizar estudios universitarios o superiores será superior a su coste real.

2.– Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beka bateragarria da EAEko ikastegietara joan behar duten eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleentzako garraiorako bekarekin. Nolanahi ere, garraio-laguntza guztien zenbatekoa ezin da izan garraio-gastuaren % 100 baino handiagoa. Hala gertatzen bada, laguntza murriztuko da, dagokion gehienezko mugaraino.

2.– La beca para realizar estudios universitarios y otros estudios superiores es compatible con la ayuda de transporte para estudiantes con especiales dificultades de movilidad que se trasladan a centros docentes del País Vasco, siempre que el montante total de las ayudas concedidas por transporte no supere el 100% del coste del desplazamiento, reduciéndose la ayuda si esto ocurriese, hasta el límite máximo correspondiente.

12. artikulua.– Bekadun izateko egoeraren iraupena.

Artículo 12.– Duración de la condición de becario.

1.– Orokorrean, ikasketa-planean ezarritakoa baino urtebete gehiago izan ahal izango da bekadun. Nolanahi ere, Ingeniaritza edo Arkitekturako ikasketen kasuan, epe hori urte bikoa izango da, eta master ofizialeko ikasketen kasuan, zenbat urte izan ikasketa-planak, bakarrik urte horiexetan izan ahal izango da bekadun.

1.– Con carácter general, se podrá disfrutar de la condición de becario o becaria durante un año más que la duración establecida en el correspondiente plan de estudios. No obstante, en los casos de enseñanzas de Ingeniería o Arquitectura, este plazo será de dos años, y en el caso de estudios de Máster oficial, sólo se podrá disfrutar de la condición de becario el número de años correspondiente al plan de estudios.

2.– Dena den, eskatzaileak ikasketa erdipresentzialak, lineako laguntzarekin batera, egiten baditu, aurreko paragrafoan araututakoa baino urtebete gehiagoz jaso ahalko du beka.

2.– Las personas solicitantes que cursen estudios semipresenciales con apoyo on-line podrán disfrutar de la beca un año más de lo previsto en el párrafo anterior.

3.– % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duten bekadunek ikastordu gutxiago izatea aukeratzen badute, dagokion ikasketa-planean ezarritako denboraren halako bi aldiz izan ahalko dute beka, salbu Ingeniaritza eta Arkitekturako irakaskuntzen kasuan; halakoetan, epe hori lau urte gehiagokoa izango da, eta masterreko ikasketen kasuan, berriz, ikasketa-planean zenbat urte ezarri, halako bitan izan ahal izango da bekadun.

3.– Los becarios y becarias afectados por una discapacidad igual o superior al 65%, que hubieran optado por la reducción de la carga lectiva, podrán obtener la beca dos años más que la duración establecida en el correspondiente plan de estudios, salvo en los casos de enseñanzas de Ingeniería o Arquitectura, en que este plazo será de cuatro años más y en el caso de estudios de Máster, en que se podrá disfrutar de la condición de becario el doble del número de años que el que corresponda a su plan de estudios.

4.– Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egin eta ikasketa horiek egitearren beka jasotzen duten eskatzaileek ezingo dute bekarik jaso unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak aldatzen badituzte. Bekarik jasotzeko, kontuan izan beharko da zenbat ikasturtetan jaso zuten unibertsitateko edo goi-mailako aurreko ikasketetan beka, eta ikasketa berrietan kopuru hori gainditu beharko dute, beka jaso ahal izateko. Salbuespen gisa, unibertsitateko ikasketen lehenengo urtean beka jaso eta ikasketak lehenengo ikasturtean lehenengo aldiz aldatzen dituztenek beka jaso ahalko dute beste ikasketetan, baldin eta eranskin honetan ezarritako etekin akademikoari buruzko betebeharrak betetzen badituzte.

4.– Los y las solicitantes de beca que hayan cursado estudios universitarios o superiores, excepto estudios de Máster oficial, y hayan obtenido beca en ellos, si realizan un cambio a otros estudios universitarios o superiores, no podrán obtener beca hasta que el número de cursos matriculados en los nuevos estudios sea superior al número de años en que obtuvieron beca en los anteriores estudios universitarios o superiores. Excepcionalmente, quienes hayan obtenido beca en el primer curso de los estudios universitarios y cambien de estudios por primera vez en primer curso, podrán también obtener la beca en los nuevos estudios siempre que cumpla los requisitos de rendimiento académico establecido en este anexo.

5.– Master ofizialeko ikasketak eginda dituzten beka-eskatzaileek ezin izango dute beste bekarik jaso beste master ofizial bateko ikasketak egiteko, baldin eta lehenengoagatik bekarik jaso bazuten.

5.– Los y las solicitantes de beca que hayan cursado estudios de Máster oficial, y hayan obtenido beca en ellos, no podrán obtener beca para realizar otros estudios de Máster oficial.

IV. KAPITULUA
BIZIKIDETZA- EDO FAMILIA-UNITATEAREN DIRU-SARRERAK KALKULATZEA
CAPÍTULO IV
CÁLCULO DE LOS INGRESOS DE LA UNIDAD CONVIVENCIAL/FAMILIAR

13. artikulua.– Bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrerak egiaztatzeko betebeharra.

Artículo 13.– Obligación de justificar la totalidad de los ingresos de la unidad convivencial/familiar.

Eskatzailea izango da eskabidean ematen duen informazio ekonomikoaren erantzulea; eta legez behartuta dago bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrera guztiak egiaztatzeko agiriak aurkeztera. Eskatu den laguntza ukatu ahal izango da, baldin eta bizikidetza- edo familia-unitatearen bizi-baliabide guztiak egiaztatzeko agiriak aztertuta, Administrazioak uste badu egiaztatu diren diru-sarrerak bizikidetza- edo familia-unitatearen gastuak baino txikiagoak direla, aurkeztu den informazioaren edo kanpoko datu batzuen arabera.

La persona solicitante es la responsable de cuanta información de carácter económico facilite en la solicitud y tiene la obligación legal de presentar documentación que justifique la totalidad de los ingresos de su unidad convivencial/familiar. Se podrá denegar la concesión de la ayuda solicitada cuando a la luz de la documentación presentada para justificar la totalidad de los medios de vida con los que cuenta la unidad convivencial/familiar, la Administración estime que se justifican unos ingresos que están por debajo del nivel de gastos de la unidad convivencial/familiar, en función de la información presentada en la solicitud y otros signos externos.

14. artikulua.– Ohiko bizilekua, bizikidetza- edo familia-unitatea, kide konputagarriak eta ekonomia-sostengatzaile nagusiak.

Artículo 14.– Domicilio habitual, unidad convivencial/familiar, miembros computables y sustentadores económicos principales.

1.– Ohiko bizilekutzat hartuko da errolda kolektiboan jaso dena, eta eskatzaileak errolda horretako kide izan behar du.

1.– Domicilio habitual es el que figura en el padrón colectivo en el cual está incluido el solicitante.

2.– Bizikidetza- edo familia-unitatea osatzen dute errolda kolektiboan jasota dauden pertsona guztiek, eta eskatzaileak ere errolda horretan egon beharko du 2014ko abenduaren 31n.

2.– Unidad convivencial/familiar es la que está formada por todas las personas que figuran en el padrón colectivo en el que está incluida la persona solicitante a fecha 31 de diciembre de 2014.

3.– Eskatzaileak eskabidean adierazi behar du ohiko bizilekuan norekin bizi den, zer bizikidetza- edo familia-unitatea den zehaztu ahal izateko, 15. artikuluan zehaztatuko moten artean, eta hori kontuan hartuko da beka emateko. Gurasoei dagokienez, 15.4 artikuluan zehaztutakoa kontuan hartuko da.

3.– La persona solicitante deberá indicar en la solicitud las personas con las que convive en su domicilio habitual, para determinar cuál es el tipo de unidad convivencial/familiar de las detalladas en el artículo 15 que se debe tener en cuenta a los efectos de la beca. En el caso de los progenitores se deberá tener en cuenta lo señalado en el artículo 15.4.

4.– Oro har, kide konputagarritzat hartuko dira 2014ko abenduaren 31n, errolda kolektiboan jasota dagoen bezala, eskatzailearekin bizi diren pertsonak, 15. artikuluan zehaztutakoa bete badute. Bizikidetza- edo familia-unitate hori osatzen duten kide konputagarriek egiaztatu behar dute diru-sarrerik edo ondare-baliabiderik duten, eta zenbatekoa den. Horren xedea da bizikidetza- edo familia-unitatearen errenta-maila kalkulatzea, bai eta ekonomia- eta ondare-eskakizunak bete diren egiaztatzea ere.

4.– Con carácter general, son miembros computables aquellas personas que a 31 de diciembre de 2014, según consta en el padrón colectivo, residían con la persona solicitante en su domicilio habitual y que cumplen lo establecido en el artículo 15. Los miembros computables que conforman esa unidad convivencial/familiar deberán acreditar si tienen o no ingresos económicos y patrimonio y su cuantía, con el objeto de determinar el nivel de renta de la unidad convivencial/familiar y comprobar si se cumplen los requisitos económicos y patrimoniales.

5.– Honako hauek dira ekonomia-sostengatzaile nagusiak:

5.– Son sustentadores económicos principales:

a) Eskatzailea.

a) La persona solicitante.

b) Aita edo/eta ama (eta haren ezkontidea edo bizikidea, hala badagokio) 15.1 artikuluan deskribatutako bizikidetza- edo familia-unitateetan.

b) El padre y/o la madre (y, en su caso, el cónyuge o la pareja con la que convive) en el caso de la unidades convivenciales/familiares descritas en el artículo 15.1.

c) Eskatzailearen ezkontidea edo bikotekidea, 15.2 artikuluan deskribatutako bizikidetza- edo familia-unitateetan.

c) El cónyuge o la pareja de la persona solicitante, en el caso de la unidades convivenciales/ familiares descritas en el artículo 15.2.

6.– Ez da onartuko Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden eskatzaile ez independeteen beka-eskaerarik, haien bizikidetza- edo familia-unitateek eta sostengu ekonomikoa ematen dieten pertsona nagusiek ezin badute egiaztatu erkidego horretan bizi direla.

6.– No se admitirán solicitudes de beca de personas no independientes empadronadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco cuando su unidad convivencial/familiar y sus sustentadores económicos principales no pueden acreditar la residencia habitual en esta Comunidad.

15. artikulua.– Nor diren kide konputagarriak.

Artículo 15.– Determinación de los miembros computables.

1.– Eskatzailea ez bada ekonomikoki independentea eta bizikidetza- edo familia-unitate batean bizi den semea edo alaba bada, honako kide hauek izango dira kide konputagarriak bekaren ondorioetarako:

1.– Cuando la persona solicitante no está independizada y convive en el domicilio habitual formando parte de una unidad convivencial/familiar como hijo o hija, son miembros computables a efectos de beca:

a) Eskatzailea.

a) La persona solicitante.

b) Aita eta ama, legez bananduta edo dibortziatuta ez baldin badaude, artikulu honetako 4. atalean ezarritakoa izan ezik.

b) El padre y la madre, si no están separados legalmente o divorciados, y a salvo de lo dispuesto en el apartado 4 de este artículo.

c) Hogeita bost urtetik beherako neba-arreba ezkongabeak (neba-arrebek ahalmen urritasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala badute, hogeita bost urtetik gorakoak izan daitezke), ohiko bizilekuan bizi direnak.

c) Las y los hermanos solteros menores de veinticinco años (y los de mayor edad cuando se trate de personas con discapacidad física, psíquica o sensorial que dependan de sus progenitores) que convivan en el domicilio habitual.

d) Gurasoen aurreko ahaideak, baldin eta bizileku berean bizi badira.

d) Los y las ascendientes de la madre o del padre que convivan en el domicilio habitual.

e) Foru-araudian onartutako harrera-egoera batean dauden pertsonak; eta inguruabar hori behar bezala alegatu eta egiaztatu beharko da.

e) Las personas que se encuentren en alguna de las situaciones de acogimiento contempladas por la normativa foral que les sea de aplicación, circunstancia que deberá ser alegada y suficientemente acreditada.

f) Eskatzailearen aitaren edo amaren ezkontide berria edo izatezko bikotekide edo antzeko bikotekide berria, ohiko bizilekuan bizi dena.

f) La persona que, por razón de nuevo matrimonio o por convivencia en situación de unión de hecho o análoga, con el padre o la madre de la persona solicitante, viva en el domicilio habitual.

Haren errenta eta ondarea ere kontuan hartuko dira.

Se computarán, por tanto, sus rentas y su patrimonio.

Salbuespen gisa, kide konputagarritzat jo ahal izango dira eskatzailearekin bizi diren beste senide batzuk, eskatzailea zurtza baldin bada, eta, betiere, eskatzaileak behar bezala egiaztatzen badu ekonomikoki haien mende dagoela eta 2014. urtean ez zuela beste sostengatzailerik izan. Hala denean, 18.2 artikuluan zehaztutako diru-sarreren kenkaria aplikatuko da.

Excepcionalmente, se considerarán miembros computables otros familiares con los que conviva la persona solicitante, si esta es huérfana, siempre que quede debidamente acreditado que depende económicamente de ellos y que no hubo otros sustentadores en el año 2014. En tal caso, se aplicará la deducción de ingresos del artículo 18.2.

2.– Eskatzailea jatorrizko familiatik banandu bada, eta bere bizikidetza- edo familia-unitatea osatu baldin badu, eta unitate berri horretan bere ohiko bizilekua baldin badauka, honako hauek izango dira kide konputagarriak, bekaren ondorioetarako:

2.– Cuando la persona solicitante se ha independizado de su familia de origen y ha constituido su propia unidad convivencial/familiar en la que convive en el domicilio habitual, son miembros computables, a efectos de beca, los siguientes:

a) Eskatzailea.

a) La persona solicitante.

b) Bere ezkontidea, izatezko bikotekidea, erregistratua zein ez.

b) Su cónyuge o pareja de hecho, registrada o no.

c) 25 urtetik beherako seme-alabak (seme-alabek ahalmen urritasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala badute, hogeita bost urtetik gorakoak izan daitezke, gurasoen mende bizi badira).

c) Sus hijos y/o hijas menores de 25 años (y los de mayor edad cuando se trate de personas con discapacidad física, psíquica o sensorial que dependan de sus progenitores).

d) Foru-araudian onartutako harrera-egoera batean dauden pertsonak; eta inguruabar hori behar bezala alegatu eta egiaztatu beharko da.

d) Las personas que se encuentren en alguna de las situaciones de acogimiento contempladas por la normativa foral que les sea de aplicación, circunstancia que deberá ser alegada y suficientemente acreditada.

e) Eskatzailearen ahaideak, edo beraren ezkontide edo izatezko bikotekidearenak, ohiko bizilekuan bizi badira.

e) Los ascendientes de la persona solicitante, o de su cónyuge o pareja, en su caso, con los que conviva en el domicilio habitual.

f) Eskatzailearekin bizileku berean bizi den pertsona, nahiz eta haien artean ez izan ahaidetasun-harremanik, eta alokatutako etxebizitza partekatzen dutela egiaztatzea ezinezkoa izan.

f) La persona que conviva en el domicilio con el o la solicitante cuando no medie relación de parentesco y no se pueda justificar un alquiler de piso compartido.

3.– Eskatzailea bere gurasoen etxetik irten bada edo zurtza baldin bada, pertsona bateko unitate bat osatuko du. Independentea dela jo ahal izateko, honela ziurtatu beharko du ekonomikoki independentea dela eta gurasoen etxetik irten dela:

3.– Cuando la persona solicitante se ha independizado de su familia de origen o es huérfana y constituye una unidad convivencial unipersonal, para que sea considerada independiente, deberá acreditar su independencia económica y familiar de la siguiente manera:

a) Gurasoen etxetik irten dela egiaztatzeko, eskatzaileak bere bizilekuan, eta ez gurasoen etxean, erroldatua egon beharko du (erositako edo alokatutako etxebizitza batean, edo pisu partekatu batean; eta bizilekua ezin da senide batena izan: esate baterako, gurasoena, neba-arrebena, osaba-izebena, aiton-amonena edo antzekorik). Edo, hala dagokionean, zurtza dela egiaztatzeko agiria.

a) La independencia familiar se acredita mediante un padrón distinto al de sus progenitores en un domicilio propio (en propiedad o alquiler, solo o compartido, y que no pertenezca a ningún familiar como: progenitores, hermanos-as, tíos-as, abuelos-as u otras situaciones convivenciales análogas) o certificación de su situación de orfandad.

b) Ekonomikoki independente dela egiaztatu beharko du, gastuak (janaria, arropa, etxebizitza, garraioa) ordaintzeko behar beste ekonomia-baliabide dituela ziurtatuz. Ondorio horietarako, eskatzailearen baliabide ekonomikoak kalkulatzeko, beraren diru-sarrerak batuko dira, ohiko bizilekuan bizi den beste pertsona batenak ez dira kontuan hartuko. Diru-sarrerak 1. mugaren parekoak edo txikiagoak baldin badira, pertsona horrek Lanbidek kudeatutako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako diru-laguntza osagarria eskatu ahalko ditu, bai eta beste laguntza batzuk ere. Hortaz, diru-laguntza horiek eskatu dituela eta zer egoeratan dauden egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu. Diru gastuak ordaintzeko beste diru-sarrera dagoela egiaztatzeko xedez, honako hauek aztertuko dira:

b) La independencia económica, mediante la acreditación de medios económicos suficientes para hacer frente a sus gastos (alimentación, vestido, vivienda, transporte). A estos efectos, para el cálculo de estos medios económicos se aplicará única y exclusivamente la suma de ingresos del solicitante, sin tener en cuenta los ingresos de cualquier otra persona que conviva en su domicilio habitual. En casos de ingresos iguales o por debajo del umbral 1, dado que una persona en esta situación económica podría solicitar la ayuda de Lanbide (RGI y CPV) y otras, deberá presentar documentación que acredite haber solicitado estas ayudas y cuál es su situación al respecto. Para determinar si se acreditan suficientes ingresos para hacer frente a los gastos se tendrá en cuenta:

– Eskatzaileak aurkeztu dituen diru-sarreren eta gastuen arteko balantzea, hori ziurtatzeko agiriekin batera (Administrazioak beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak eskatu ahal ditu).

– Balance de ingresos/gastos presentado por el solicitante, acompañado de documentación que los acredite (la Administración podrá solicitar cuanta documentación complementaria estime oportuno).

– Zerga-egiaztagiria, gurasoek berarengatik ez dutela zerga-kenkaririk egiten berresteko.

– Certificación fiscal confirmando que ninguno de sus progenitores realiza ninguna desgravación fiscal por su persona.

Eskatzaile bat ekonomikoki independente dela jo ahal izateko, gurasoek edo lege-tutoreek ezin dute eskatzaileari lotutako zerga-kenkaririk egin PFEZaren aitorpen-likidazioan.

Para que un solicitante sea considerado independiente económicamente, ninguno de los progenitores o tutores legales del solicitante puede estar desgravando fiscalmente por el mismo en su declaración-liquidación del IRPF.

Eskatzaileak emantzipazio-programa baten laguntza jasotzen badu, eta horretan janaria eta ostatua sartuta baldin badaude, independentzia ekonomikoa betetzetik salbuetsita egongo da, baina, independentzia ekonomikoari lotutako agiriak aurkeztu beharko ditu.

Cuando la persona solicitante acredite estar incluida en un programa de ayuda a la emancipación que incluya alojamiento y manutención, se le eximirá de cumplir la independencia económica, aunque si deberá presentar la documentación correspondiente a la independencia económica.

Hala denean, eskatzaileak laguntza-osagai batzuk jaso ahal izango ditu, ezohikoa izan ezik:

En este caso, el solicitante podrá acceder a los diferentes componentes de la ayuda, salvo el extraordinario.

4.– Gurasoek bizikidetza- edo familia-unitateari egiten dizkioten diru-ekarpenak aldatuko dira 2014ko abenduaren 31n haien arteko lotura zein den.

4.– La aportación económica de los progenitores a los ingresos de la unidad convivencial/familiar del solicitante variará en función del tipo de vínculo existente entre ellos a 31 de diciembre de 2014.

a) Ezkonduta edo izatezko bikotekide gisa erregistratuta badaude, bizikidetza- edo familia-unitateko beste kide bat dela joko da.

a) Si existe un vínculo por relación de matrimonio o registro de pareja de hecho se incluirán como un miembro más en la unidad convivencial/familiar.

b) Ezkonduta edo izatezko bikotekide gisa erregistratuta ez badaude, baina bizileku berean bizi badira, bizikidetza- edo familia-unitateko beste kide bat dela joko da.

b) Si no existe ningún vínculo por relación de matrimonio o registro de pareja de hecho, pero conviven en el mismo domicilio, se incluirá como un miembro más en la unidad convivencial/familiar.

c) Ezkontideak edo izatezko bikotekideak banandu baldin badira, honako arau hauek ezarriko dira:

c) Si se ha disuelto el vínculo matrimonial o de pareja de hecho registrada se aplicarán las siguientes reglas:

– Hitzarmen arautzailea, osabidezko pentsioa edota janari-pentsioa ezartzen duena, sinatu baldin bada, eta gurasoetako bat ez bada eskatzailearen ohiko bizilekuan bizi, hitzarmenean zehaztutakoa kontuan hartuko da, bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrerak kalkulatzeko, kopuru horiek eskatzeko salaketa ofiziala edo horri buruzko ebazpen judizial bat egon ezean. Kopuru horiek osabidezko pentsiotzat eta janari-pentsiotzat hartuko dira.

– Si se ha establecido un convenio regulador que detalle pensión compensatoria y/o de alimentos y un progenitor no convive en el domicilio habitual del solicitante, se tendrá en cuenta lo detallado en el mismo a los efectos de cálculo de ingresos de la unidad convivencial/familiar, salvo que medie denuncia judicial reclamando esas cantidades o resolución judicial al respecto. Esta cantidad se incluirá en concepto de pensiones compensatorias y alimenticias.

– Hitzarmen arautzaile bat ezarri baldin bada, eta janari-pentsioa, eskatzailearen adinaren araberakoa, eta hezkuntzarako ezohiko gastuak gurasoek erdibana ordainduko dituztela zehaztuta ez badaude, eta gurasoetako bat eskatzailearen ohiko bizilekuan bizi ez bada, aita edo ama hori bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarritzat joko da, eta 18.2 artikuluan zehaztutako diru-sarreren kenkaria aplikatuko da, kopuru horiek eskatzeko salaketa ofiziala edo horri buruzko ebazpen judizial bat egon ezean.

– Si se ha establecido un convenio regulador que ya no detalle pensión de alimentos en función de la edad del solicitante o señale que los gastos extraordinarios de formación corren a cargo del 50% por parte de los progenitores, y un progenitor no convive en el domicilio habitual del solicitante, este progenitor se añade a los miembros computables de la unidad convivencial/familiar aplicando la deducción de ingresos detallada en el artículo 18.2, salvo que medie denuncia judicial reclamando esas cantidades o resolución judicial al respecto.

– Zaintza partekatua baldin bada, eskatzailea ohiko bizilekuan bizi baldin bada, eta gurasoak denboraldiaren arabera txandakatzen badira, ebazpen judizialaren zehaztutakoari jarraituta, bizikidetza- edo familia-unitatean guraso biak hartuko dira kide konputagarritzat, eta 18.2 artikuluan zehaztutako diru-sarreren kenkaria aplikatuko da.

– En caso de custodia compartida, si la persona solicitante es quien convive en el domicilio habitual, cambiando los progenitores en temporadas alternas en función de lo detallado en la correspondiente Resolución Judicial, se incluirán ambos progenitores como miembros computables en la unidad convivencial/familiar, aplicándose la deducción de ingresos detallada en el artículo 18.2.

– Zaintza partekatua baldin bada, eta eskatzailea gurasoen bizilekuetara txandaka joaten baldin bada, ebazpen judizialaren zehaztutakoari jarraituta, bizikidetza- edo familia-unitatean guraso biak hartuko dira kide konputagarritzat.

– En caso de custodia compartida, si la persona solicitante cambia de domicilio habitual de manera alternativa entre los domicilios de sus progenitores, en función de lo detallado en la correspondiente Resolución Judicial, se incluirán ambos progenitores en la unidad convivencial/familiar.

– Indarreko hitzarmen arautzailerik ez badago, janari-pentsioa zehazten duena, baina gurasoetako batek zerga-kenkari bat eskatzen baldin badu, eskatzailea seme edo alaba gisa aitortuta, bizikidetza- edo familia-unitatean aita edo ama hori kide konputagarritzat joko da, eta 18.2 artikuluan zehaztutako diru-sarreren kenkaria aplikatuko da. Salbuespen bakarra egingo da gurasoetako batek edo eskatzaileak berak salaketa bat aurkeztu baldin badu, dagokion diru-kopurua eskatzeko, edo horri lotutako ebazpen judizial bat badago.

– Si no existe convenio regulador en vigor que detalle pensión de alimentos, pero si se da que un progenitor realiza algún tipo de deducción fiscal por el solicitante como descendiente y no convive en el domicilio habitual, dicho progenitor se añade a los miembros computables de la unidad convivencial/familiar aplicando la deducción de ingresos detallada en el artículo 18.2. La única excepción es la existencia de denuncia judicial por parte del otro progenitor o del propio solicitante reclamando la contribución económica correspondiente o resolución judicial al respecto.

d) Gurasoek ez badute izan eta ez badute ezkontzagatiko edo izatezko bikotekideen erregistro bidezko loturarik, eta haietako bat eskatzailearen ohiko bizilekutik kanpo bizi bada baina eskatzailea ondorengotzat aitortuta zerga-kenkariren bat jasotzen baldin badu, bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarritzat joko da, eta 18.2 artikuluan zehaztutako diru-sarreren kenkaria aplikatuko da Salbuespen bakarra egingo da gurasoetako batek edo eskatzaileak berak salaketa bat aurkeztu baldin badu, dagokion diru-kopurua eskatzeko, edo horri lotutako ebazpen judizial bat badago.

d) Si los progenitores del solicitante no han tenido, ni tienen, ningún vínculo por relación de matrimonio o registro de pareja de hecho y uno de los mismo vive fuera del domicilio habitual del solicitante, pero realiza algún tipo de deducción fiscal por el solicitante como descendiente, se añade a los miembros computables de la unidad convivencial/familiar aplicando la deducción de ingresos detallada en el artículo 18.2. La única excepción es la existencia de denuncia judicial por parte del otro progenitor o del propio solicitante reclamando la contribución económica correspondiente o resolución judicial al respecto.

16. artikulua.– Bizikidetza- edo familia-unitatearen errenta-mugak.

Artículo 16.– Umbrales de renta de la unidad convivencial/familiar.

1.– 2015-2016 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko emango diren bekak bizikidetza- edo familia-unitatearen errenta-maila araberakoak izango dira. Hona hemen mugak:

1.– Los umbrales de renta de la unidad convivencial/familiar para la concesión de la beca para realizar estudios universitarios y otros estudios superiores en el año académico 2015-2016 serán los que a continuación se señalan:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

3.235 euro gehituko dira beste kide konputagarri bat gehituz gero.

Por cada nuevo miembro computable se añadirán 3.235 euros.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

3.672 euro gehituko dira beste kide konputagarri bat gehituz gero.

Por cada nuevo miembro computable se añadirán 3.672 euros.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

3.562 euro gehituko dira beste kide konputagarri bat gehituz gero.

Por cada nuevo miembro computable se añadirán 3.562 euros.

2.– Beka-eskaera ukatu egingo da, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak unitate hori osatzen duten kide konputagarrientzat 3. mailan ezarrita dauden kopuruak gainditzen baditu.

2.– Se denegarán las solicitudes que acrediten una renta de la unidad convivencial/familiar superior a las cuantías señaladas como umbral 3 para el número de miembros computables que componen la unidad familiar.

17. artikulua.– Bizikidetza- edo familia-unitatearen errenta kalkulatzea.

Artículo 17.– Cálculo de la renta de la unidad convivencial/familiar.

1.– Bizikidetza- edo familia-unitatearen zenbatesteko, artikulu honetan ezarritakoa aplikatuko zaio familia-unitateko kide konputagarri bakoitzari; hain zuzen ere, 14. eta 15. artikuluan ezarritakoaren arabera kide konputagarriak diren familia-kideei.

1.– La renta de la unidad convivencial/familiar se obtendrá sumando la renta calculada en aplicación de este artículo a cada uno de los miembros de la unidad familiar que sea computable según los artículos 14 y 15.

2.– Bekaren ondorioetarako, honela zenbatetsiko da PFEZ aitorpena aurkeztu duten kide konputagarrien errenta:

2.– A efectos de beca, la renta de los miembros computables que hayan presentado declaración de IRPF se calculará del siguiente modo:

a) 2014ko PFEZ aitorpeneko bi zenbateko batu behar dira: zerga-oinarri orokorrarena eta aurrezpenaren zerga-oinarriarena. Zerga-oinarri orokor osoak edo zati batek jarduera ekonomikoen etekinak baditu, eta etekin horiek zeinu negatiboa badute, emaitza zero izango da. Gainerako zenbatekoari kuota likidoa kenduko zaio.

a) De la declaración de IRPF del ejercicio 2014 se tomarán los importes correspondientes a la base imponible general y la base imponible del ahorro, y se sumarán. Si parte o toda la base imponible general contiene rendimientos de actividades económicas, y éstos rendimientos tienen signo negativo, computarán con el valor cero. Del importe resultante se restará la cuota líquida.

b) Hartzaileak, gainera, PFEZren pean ez dauden edo PFEZtik salbuetsitakorik dauden diru-sarrerarik jaso baditu, diru-sarrera horien zenbatekoa gehitu egingo zaio aurreko formularekin ateratako emaitzari.

b) Si, además, el perceptor ha obtenido ingresos no sujetos o exentos del IRPF, sus importes se sumarán al resultado obtenido mediante la fórmula anterior.

3.– Bekaren ondorioetarako, honela zenbatetsiko da PFEZ aitorpena aurkeztu ez duten kide konputagarrien errenta:

3.– A efectos de beca, la renta de los miembros computables que no hayan presentado declaración por el IRPF se calculará así:

a) 2014an edozein azalpen dela-eta lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira (lan-etekina, langabezia-prestazioak eta -laguntzak, pentsioak, gizarte-laguntzak, salbuetsitako errentak...), baita hiri-izaerako ondasunen etekina ere, PFEZren ondorioetarako konputagarria dena, aplikatzekoa den zerga-araudiari jarraiki. Ondasun horietan ez da sartzen ohiko etxebizitza.

a) Se sumarán todos los ingresos obtenidos en el ejercicio 2014 por cualquier concepto (rendimientos de trabajo, prestaciones o subsidios de desempleo, pensiones, ayudas sociales, rentas exentas...), incluyendo el rendimiento de bienes de naturaleza urbana diferentes de la vivienda habitual computable a efectos de IRPF, según la normativa tributaria de aplicación.

b) Konturako atxikipenak eta aplikatzekoak diren gastu kengarriak (Gizarte Segurantza, etab.) kendu behar zaizkio emaitza horri.

b) Del importe resultante se descontarán las retenciones a cuenta y los gastos deducibles (Seguridad Social...) aplicables.

4.– Ez da diru-sarreratzat hartuko administrazio publikoek emandako ikasketa-beken edo laguntzen zenbatekoa.

4.– Las cantidades percibidas en concepto de becas o ayudas al estudio concedidas por las Administraciones Públicas no computarán como ingreso.

18. artikulua.– Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren kenkariak.

Artículo 18.– Deducciones de la renta de la unidad convivencial/familiar.

1.– Guraso bakarreko familiakoa izateagatik aplikatuko den kenkaria:

1.– Deducción por familia monoparental:

Lortutako bizikidetza- edo familia-unitatearen errentari ehuneko hamarreko kenkaria besterik ez zaio aplikatuko, baldin eta eskatzailea guraso bakarreko familiakoa bada, honako egoera hauetako batean badago:

Sobre la renta de la unidad convivencial/familiar obtenida se aplicará una única deducción del diez por ciento si se trata de una familia monoparental y se encuentra en alguno de los supuestos siguientes:

a) Eskatzailea guraso bakarreko semea edo alaba da, eta familia-unitateak diru-iturri bakarra du: hain zuzen ere, aitak edo amak besteren kontura egiten duen lana edo/eta jasotzen duen pentsioa (ezintasun-pentsioa, alargun-pentsioa, zurztasun-pentsioa, konpentsazio-pentsioa edo/eta janari-pentsioa).

a) La persona solicitante es hijo o hija en una familia monoparental, y la única fuente de ingresos son el trabajo por cuenta ajena del padre o de la madre y/o las pensiones devengadas (pensión por incapacidad, pensión de viudedad, pensión de orfandad, pensión compensatoria y/o pensión de alimentos).

b) Eskatzailea guraso bakarreko familia baten aita edo ama da, eta diru-iturri bakarra besteren kontura egiten duen lana edo/eta jasotzen duen pentsioa da (ezintasun-pentsioa, alargun-pentsioa, zurztasun-pentsioa, konpentsazio-pentsioa edo/eta janari-pentsioa); eta ez da seme-alabarik ez den beste pertsona batekin bizi.

b) La persona solicitante es el padre o la madre de una familia monoparental, la única fuente de ingresos es su trabajo por cuenta ajena y/o las pensiones devengadas (pensión por incapacidad, pensión de viudedad, pensión de orfandad, pensión compensatoria y/o pensión de alimentos) y no convive con ninguna otra persona, a excepción de sus hijos o hijas.

Edonola ere, errentari kenkari hori aplikatzeko, behar-beharrezkoa da familia-errentan janari-pentsioaren edo/eta konpentsazio-pentsioaren zenbateko eguneratua sartzea, edo behar bezala egiaztatzea ez dagokiela kobratzea.

En cualquier caso, solo se aplicará esta deducción a las rentas que hayan incluido en su cómputo las cuantías actualizadas de la pensión de alimentos y/o la pensión compensatoria, o se acredite suficientemente que no procede su cobro.

2.– Sostengatzaile nagusiak ez diren kide konputagarrien diru-sarreren gaineko kenkariak:

2.– Deducción sobre los ingresos de los miembros computables que no son sustentadores principales:

Bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarri bakoitzaren errenta zenbatetsiari ehuneko berrogeita hamarra kenduko zaio, kide horrek diru-sarrerak baditu eta sostengatzaile nagusia ez bada.

Se deducirá el cincuenta por ciento de la renta calculada de cada uno de los miembros computables de la unidad convivencial/familiar que obtienen ingresos y no son sustentadores principales.

3.– Familia ugarikoa izateagatik aplikatuko den kenkaria:

3.– Deducción por familia numerosa:

Ohiko bizilekuan bizi den neba-arreba bakoitzeko, eskatzailea barne hartuta, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren gaineko kenkari bat, 500 eurokoa, egingo da, kategoria orokorreko familia ugaria denean; eta 765 eurokoa, kategoria bereziko familia ugarikoa bada.

Se hará una deducción sobre la renta de la unidad convivencial/familiar por cada hermano o hermana que conviva en el domicilio habitual, incluida la persona solicitante, de 500 euros si se trata de familia numerosa de categoría general, o de 765 euros si se trata de familia numerosa de categoría especial.

Ohiko bizilekuan bizi den eskatzailearen seme-alaba bakoitzeko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren gaineko kenkari bat, 500 eurokoa, egingo da, kategoria orokorreko familia ugaria denean; eta 765 eurokoa, kategoria bereziko familia ugarikoa bada.

Se hará una deducción sobre la renta de la unidad convivencial/familiar por cada hijo o hija de la persona solicitante que conviva en el domicilio habitual, de 500 euros si se trata de familia numerosa de categoría general, o de 765 euros si se trata de familia numerosa de categoría especial.

Beharrezkoa da familia ugariko titulua indarrean egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.

Será necesario que el título de familia numerosa esté vigente a la fecha de finalización del plazo de presentación de solicitudes.

4.– Desgaitasunen bat duen kide konputagarri bakoitzarengatik aplikatuko den kenkaria:

4.– Deducción por miembros computables con discapacidad:

Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentari kenkari bat aplikatu ahalko zaio minusbaliotasuna legez aitortua izan eta lan-errentarik edo antzekorik ez duen kide konputagarri bakoitzarengatik. Kenkaria 1.811 eurokoa izango da ahalmen-urritasuna % 33koa edo handiagoa bada eta % 65koa baina txikiagoa bada, edonor dela ere kide konputagarria. Desgaitasuna % 65ekoa edo handiagoa bada, kenkaria 4.000 eurokoa izango da, baldin eta eskatzaileak badu desgaitasun hori; kenkaria 2.881 eurokoa izango da, baldin eta beste kide konputagarri batek badu desgaitasun hori. Kenkari hori aplikatzeko, eskabideak aurkezteko epea amaitzerakoan desgaitasun horrek jarraitzen duela egiaztatu behar da.

Se practicará una deducción sobre la renta de la unidad convivencial/familiar por cada miembro computable que esté afectado de minusvalía legalmente calificada y no obtenga rentas de trabajo o asimiladas. Esta deducción será de 1.811 euros si la discapacidad es igual o mayor al 33% e inferior al 65%, cualquiera que sea el miembro computable. Si la discapacidad es igual o superior al 65%, la deducción será de 4.000 euros, si la persona con discapacidad es la solicitante, y de 2.881 euros, en el caso de los restantes miembros computables. Para aplicar esta deducción, deberá acreditarse que la discapacidad persiste a la fecha de finalización del plazo de presentación de solicitudes.

5.– Ikasketak direla-eta, etxetik kanpo bizitzeagatik aplikatuko den kenkaria:

5.– Deducción por miembros computables que residen fuera del domicilio habitual por razón de estudios:

Eskatzailea izan ezik, kenkaria 1.176 eurokoa izango da 2015-2016 ikasturtean unibertsitate-ikasketak egiten ari den eta ikasketak direla-eta, ohiko bizilekutik kanpo bizi den kide konputagarri bakoitzarengatik.

Exceptuando a la persona solicitante, se realizará una deducción de 1.176 euros por cada miembro computable que cursa estudios universitarios en el año académico 2015-2016 y acredita que reside fuera del domicilio habitual por razón de estudios.

19. artikulua.– Ondare-ondasunen mugak eta haiengatik aplikatzen den kenkaria.

Artículo 19.– Umbrales patrimoniales y reducciones de los mismos.

1.– Eskatutako beka ukatu ahal izango da, baldin eta, familia-errenta edozein delarik ere, 2014ko abenduaren 31n familia-unitateko kide konputagarrien ondasunen balioak edo/eta etekinek gainditu egiten badituzte honako muga hauek:

1.– Se denegará la beca solicitada, por razón de patrimonio, cualquiera que sea la renta de la familia, si el valor de los bienes y/o de los rendimientos patrimoniales de los miembros computables de la unidad familiar a 31 de diciembre del año 2014 supera los límites que se detallan a continuación.

a) Hiri-finkak direnean, honako bi muga hauek ezin dira gainditu:

a) En el caso de las fincas urbanas, no se podrá superar ninguno de estos 2 umbrales:

– Ohiko bizilekua alde batera utzita, bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrien jabetzako hiri-finken katastroko balioen batuketa ezin da 42.900 eurotik gorakoa izan.

– La suma de los valores catastrales calculados, sin tener en cuenta la vivienda habitual, de las fincas urbanas propiedad de los miembros computables de la unidad convivencial/familiar no podrá superar los 42.900 euros.

– Bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrien jabetzako etxebizitzen kopurua, ohiko bizilekua alde batera utzita, ezin da etxebizitza eta erdi baino handiagoa izan. Zifra hori zenbatesteko, kide konputagarrien jabetzakoak izan daitezkeen etxebizitzetako titulartasun-ehunekoak batuko dira.

– El número de viviendas propiedad de los miembros computables de la unidad convivencial/familiar, sin tener en cuenta la vivienda habitual, no puede superar la vivienda y media. Al objeto de calcular esta cifra se sumarán los porcentajes de titularidad de las diferentes viviendas que puedan ser propiedad de los miembros computables.

b) Landa-finkak direnean, bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrien jabetzako finken katastroko balioen batuketa ezin izango da 13.300 euro baino handiagoa izan, familiako kide konputagarri bakoitzeko.

b) En el caso de las fincas rústicas, la suma de los valores catastrales de las fincas propiedad de los miembros computables de la unidad convivencial/familiar no podrá superar los 13.300 euros por cada miembro computable de la familia.

c) Bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrien kapital higigarriaren etekin garbien batuketa ezin izango da 2.100 euro baino handiagoa izan.

c) La suma del rendimiento neto del capital mobiliario de los miembros computables de la unidad convivencial/familiar no puede superar los 2.100 euros.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean dauden hiri-higiezinen katastroko balioa zenbatesteko, honako arau hauek aplikatuko dira:

2.– Se aplicarán estas reglas para el cálculo del valor catastral de los inmuebles urbanos situados en algún municipio de la Comunidad Autónoma del País Vasco:

Higiezina Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean baldin badago, katastroko balioa 1,25 koefizienteaz biderkatuko da.

Cuando el inmueble está situado en un municipio del Territorio Histórico de Bizkaia, se multiplicará el valor catastral por 1,25.

Higiezina Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean baldin badago, Gasteizen izan ezik, honako koefiziente hauek erabiliko dira, katastroko balioa biderkatzeko, katastroko azken berrikuspenaren arabera:

Cuando el inmueble está situado en un municipio del Territorio Histórico de Álava, salvo Vitoria-Gasteiz, los valores catastrales se multiplicarán por los coeficientes siguientes, en función de la fecha de la última revisión catastral:

– 1,15; 2000ko abenduaren 31 baino lehen berrikusi direnetarako.

– Por 1,15 los revisados antes del 31 de diciembre de 2000.

– 0,70; 2001eko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra artean berrikusi direnetarako.

– Por 0,70 los revisados entre el 1 de enero de 2001 y el 31 de diciembre de 2005.

– 0,50; 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera berrikusi direnetarako.

– Por 0,50 los revisados a partir del 1 de enero de 2006.

Higiezina Gasteizko udalerrian baldin badago, katastroko balioa 0,25 koefizienteaz biderkatuko da.

Cuando el inmueble está situado en el municipio de Vitoria-Gasteiz, se multiplicará el valor catastral por 0,25.

Higiezina Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean, Donostian izan ezik, baldin badago, katastroko balioa 0,30 koefizienteaz biderkatuko da.

Cuando el inmueble está situado en un municipio del Territorio Histórico de Gipuzkoa, salvo San Sebastián se multiplicará el valor catastral por 0,30.

Higiezina Donostiako udalerrian baldin badago, katastroko balioa 0,25 koefizienteaz biderkatuko da.

Cuando el inmueble está situado en el municipio de San Sebastián, se multiplicará el valor catastral por 0,25.

3.– Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden hiri-finken katastroko balioa zenbatesteko, honako arau hauek aplikatuko dira:

3.– Se aplicarán estas reglas para el cálculo del valor catastral de las fincas urbanas situadas en municipios ubicados fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco:

Katastroko azken berrikuspenaren data eraginkorra 1990eko urtarrilaren 1etik 2002ko abenduaren 31ra artekoa baldin bada, katastroko balioak 0,49 koefizienteaz biderkatuko dira. Berrikuspen horren eguna 2002ko abenduaren 31ren ostekoa baldin bada, honako koefiziente hauek erabiliko dira, katastro-balioak biderkatzeko:

En caso de inmuebles en los que la fecha de efecto de la última revisión catastral estuviera comprendida entre el 1 de enero de 1990 y el 31 de diciembre de 2002 se multiplicarán los valores catastrales por 0,49. En el caso de que la fecha de la mencionada revisión fuera posterior al 31 de diciembre de 2002, los valores catastrales se multiplicarán por los coeficientes siguientes:

0,43; 2003an berrikusi direnetarako.

Por 0,43 los revisados en 2003.

0,37; 2004an berrikusi direnetarako.

Por 0,37 los revisados en 2004.

0,30; 2005ean berrikusi direnetarako.

Por 0,30 los revisados en 2005.

0,26; 2006an berrikusi direnetarako.

Por 0,26 los revisados en 2006.

0,25; 2007an berrikusi direnetarako.

Por 0,25 los revisados en 2007.

0,25; 2008an berrikusi direnetarako.

Por 0,25 los revisados en 2008.

0,26; 2009an berrikusi direnetarako.

Por 0,26 los revisados en 2009.

0,28; 2010ean berrikusi direnetarako.

Por 0,28 los revisados en 2010.

0,30; 2011n berrikusi direnetarako.

Por 0,30 los revisados en 2011.

0,32; 2012an berrikusi direnetarako.

Por 0,32 los revisados en 2012.

0,34; 2013an berrikusi direnetarako.

Por 0,34 los revisados en 2013.

0,36; 2014an berrikusi direnetarako.

Por 0,36 los revisados en 2014.

Nafarroako Foru Aldundiko higiezinen katastro-balioa, edonola ere, 0,50 koefizienteaz biderkatuko da.

En los inmuebles enclavados en la Comunidad Foral de Navarra, el valor catastral se multiplicará en todo caso por 0,50.

Eskatzaileak ziurtatu beharko du higiezinaren katastro-berrikuspena zer urtetan egin den, koefizienteak aplikatu ahal izateko.

La persona solicitante deberá acreditar el año en que se ha producido la revisión catastral del inmueble para que le sean aplicados los coeficientes reductores del valor catastral.

20. artikulua.– Kenkariak ondare-elementuetan.

Artículo 20.– Reducciones en el valor de los elementos patrimoniales.

Atal honetan zehaztutako ondare-elementuen ehuneko berrogeita hamarra kenduko da, baldin eta bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrienak badira, eta kide horiek sostengatzaile nagusiak ez badira, eta 18.2 artikuluan zehaztu den errenta-kenkaria jasotzeko eskubidea badute.

Se reducirá en un cincuenta por ciento el valor de los elementos patrimoniales indicados en este apartado si pertenecen a miembros computables de la unidad convivencial/familiar que no son sustentadores principales y tienen derecho a la deducción de renta detallada en el artículo 18.2.

21. artikulua.– Jarduera ekonomikoen muga.

Artículo 21.– Umbral para las actividades económicas.

Bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrien jarduera ekonomikoei buruzko fakturen kopurua guztira, 2014. ekitaldikoa, ezin izango da 169.470 euro baino handiagoa izan. Enpresa txikiei eta ertainei hori bera aplikatuko zaie, baldin eta titularrak merkataritza-sozietateak badira eta familia-unitateko kide konputagarrietako baten bat sozietate horren kidea edo partaidea bada eta bertan lan egiten badu. Titularrak enpresan duen titulartasun- edo partaidetza-portzentajea zenbatekoa, halako portzentajea aplikatuko zaio jarduera ekonomikoaren fakturazio-bolumenari.

La suma del volumen de facturación de las actividades económicas de los miembros computables de la unidad convivencial/familiar, correspondiente al ejercicio 2014, no podrá superar los 169.470 euros. Lo mismo se aplicará en el caso de pequeñas y medianas empresas cuyos titulares sean sociedades mercantiles de las cuales sean socios o socias, partícipes, etc. alguno de los miembros computables de la unidad familiar que a su vez sea trabajador de las mismas. El volumen de facturación de las actividades económicas que se le imputará al titular de la actividad será el que corresponda a su porcentaje de titularidad o participación en la empresa.

V. KAPITULUA
IKASKETA-BETEBEHARRAK
CAPÍTULO V
REQUISITOS ACADÉMICOS

22. artikulua.– Betebehar orokorrak.

Artículo 22.– De carácter general.

1.– 2015-2016 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko beka jasotzeko, ikasleek matrikula egin behar dute deialdi honetako 1. artikuluko ikasketaren batean, ikasturte horretan. Horrez gain, baldintza akademikoak bete behar dituzte, bai eta artikulu honetan jasotako probetxu akademikoaren betebeharrak ere.

1.– Para obtener beca para realizar estudios universitarios y otros estudios superiores en el año académico 2015-2016, los y las estudiantes deberán matricularse en dicho curso en alguno de los estudios mencionados en el artículo 1 de estas bases y cumplir respecto a éstos los requisitos de naturaleza académica y de rendimiento académico recogidos en el presente Capítulo.

2.– Ikasleek aldi berean hainbat ikasketa egiten badituzte, bekaren bidez egin nahi dituzten ikasketei buruzkoak izan behar dute betebehar akademikoek eta probetxu akademikoaren betebeharrek.

2.– En el caso del alumnado que realiza varios estudios simultáneamente, los requisitos académicos y de aprovechamiento deberán estar referidos a los mismos estudios para los que se solicita la beca.

3.– Ikasle batek ikasturte batez unibertsitateko edo goi-mailako ikasketarik egin ez badu, ezarritako betebeharrak bete beharko dira maila bereko ikasketen azken mailan.

3.– En caso de haber dejado transcurrir algún año académico sin realizar estudios universitarios o superiores, los requisitos que quedan señalados se exigirán respecto del último curso realizado de estudios de ese nivel.

23. artikulua.– Matrikulatu behar den gutxienezko kreditu-kopurua.

Artículo 23.– Número mínimo de créditos de matrícula.

Oro har, unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beka eskatzen dutenek gutxieneko kreditu-kopurua hartu behar dute matrikula egiten dutenean. 2015-2016 ikasturtean egiten duten ikasketa-motaren araberakoa izango da kreditu-kopurua:

Con carácter general, los y las solicitantes de la beca para realizar estudios universitarios y otros estudios superiores deberán matricularse de un mínimo de créditos, dependiendo del tipo de estudios que realicen en el curso 2015-2016:

a) Gradu-titulu ofiziala lortzeko ikasketak: eskatzaileek 2015-2016 ikasturtean gutxienez 54 kredituko matrikula egin beharko dute.

a) Estudios conducentes a la obtención del título oficial de Grado: las personas solicitantes deberán matricularse en el curso 2015-2016 de un mínimo de 54 créditos.

b) Master-titulu ofiziala lortzeko ikasketak: eskatzaileek 2015-2016 ikasturte osoko matrikula egin behar dute, ikasketa-planak urtebetea irauten badu; eta gutxienez 60 kredituko matrikula egin beharko dute, ikasketa-planak urtebetea baino gehiago irauten badu.

b) Estudios conducentes a la obtención del título oficial de Máster: las personas solicitantes deberán matricularse en el curso 2015-2016 del curso completo, si el plan de estudios tiene una duración de un año, y de un mínimo de 60 créditos, si su plan de estudios tiene duración superior a un año.

c) 2015-2016 ikasturtean, eskatzaileak gutxienez 54 kredituko matrikula egin beharko du, baldin eta honako titulu ofizial hauek lortzera bideratutako unibertsitate-ikasketak egin nahi baditu: unibertsitate-diplomaduna, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa, lizentziaduna, arkitektoa, ingeniaria, eta goi-mailako arte-, erlijio- eta militar ikasketetan tituluduna.

c) Estudios universitarios conducentes a la obtención de los títulos oficiales de Diplomado universitario, Arquitecto Técnico, Ingeniero Técnico, Licenciado, Arquitecto o Ingeniero y a los títulos de enseñanzas artísticas superiores y estudios superiores militares y religiosos: será preciso que la persona solicitante se matricule en el curso 2015-2016 de un mínimo de 54 créditos.

d) Bigarren ziklo batean sartzeko egokitzapen-ikastaroak eta prestakuntza-osagarriak: eskatzaileak 2015-2016 ikasturteko kreditu guztien matrikula egin behar du. Beka ikasturte baterako soilik emango da.

d) Cursos de adaptación y complementos de formación para acceder a un segundo ciclo formativo: la persona solicitante deberá quedar matriculada en la totalidad de los créditos en el curso 2015-2016. La beca se concederá para un único curso académico.

e) 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitateetan emandakoak: eskatzaileak gutxienez hogeita hamabost kredituko matrikula egin behar du 2015-2016 ikasturtean. Beka ikasturte baterako soilik emango da.

e) Curso de preparación para acceso a la universidad de mayores de 25 años impartido por universidades: la persona solicitante deberá matricularse al menos de treinta y cinco créditos en el curso 2015-2016. La beca se concederá para un único curso académico.

24. artikulua.– Matrikulatu behar den gutxienezko kreditu-kopuruaren salbuespenak.

Artículo 24.– Excepciones respecto al número mínimo de créditos de matrícula.

Aurreko artikuluan araututakoak honako salbuespen hauek ditu:

Se establecen las siguientes excepciones con respecto a lo regulado en el artículo precedente:

a) Gradu-titulua lortzeko ikasketak egiten dituztenek beka eskuratu ahal izango dute, nahiz eta, matrikulan kreditu-kopuru handiena hartuta ere, gutxieneko kopurura ez iritsi; eta, betiere, unibertsitateko araudiak matrikulatu ahal diren kredituen kopurua mugatzen baldin badu.

a) Quien curse estudios conducentes a la obtención del título oficial de Grado podrá obtener la beca si se matricula en todos los créditos en que le sea posible aunque no alcance el mínimo exigido, cuando la normativa de la universidad limite el número de créditos en que puede matricularse.

b) Matrikulan 54 kreditu baino kreditu gutxiago hartzen dutenek beka lortu ahal izango dute, baldin eta ikasketak amaitzeko geratzen zaizkien kreditu guztiak matrikulan hartu badituzte, ikasturtean amortizatuko dituzten aukera askeko kredituak alde batera utzita, eta, betiere, beka eskura daitekeen gehienezko urte-kopurua gainditu ez badute, egungo urtea barne hartuta. Salbuespen hori behin baino gehiago ez da egingo, eta «ezohiko» osagaia ez da inola ere emango. 12tik 35era bitarteko kredituko matrikula egiten baldin badu, beka-osagaien zenbatekoa % 50 jaitsiko da, matrikula-osagaia izan ezik; osagai hori osorik ordainduko da. Matrikulan 12 kreditu baino gutxiago hartzen baldin badu, matrikula-osagaia baino ezin izango du eskatu. Master-ikasketen azken kredituak ikasten ari direnei ez zaie salbuespen hori egingo, baldin eta lehendik ikasketa horietan ikasketa-planean aurreikusten diren ikasturte guztietan matrikulatuta egon badira.

b) Quien no llegue a los 54 créditos mínimos porque se matricula de la totalidad de los créditos que le restan para finalizar los estudios, exceptuados los de libre elección que vaya a amortizar durante el curso, podrá obtener beca, siempre que no se supere el límite establecido para el número de años en los que se puede obtener beca, incluido el actual. Esta excepción sólo se aplicará una vez y en ningún caso cabrá la concesión del componente «extraordinario». Si se matricula entre 12 y 35 créditos, la cuantía de los componentes de la beca se reducirá en un 50%, excepto el componente matrícula, que se abonará en su totalidad. Si se matricula de menos de 12 créditos, sólo le corresponderá el componente matrícula. Esta excepción no se les aplicará a quienes cursen los últimos créditos de un Máster, si anteriormente ya han estado matriculados en esos estudios tantos cursos como se prevén en el plan de estudios.

c) Lauhileko edo seihileko matrikula duten ikasketa-planetan, beka lortzeko, eskatzaileak gutxieneko kredituen ehuneko berrogeita hamarreko matrikula eduki beharko du, eskabidea egiterakoan; eta, betiere, hurrengo lau edo sei hilabeteetan matrikula osatu beharko du gutxieneko kreditu-kopurua lortu arte. Hala denean, eskabidearen izapidea ez da egingo, hurrengo lauhileko edo seihilekoaren matrikula egin arte. Orduan, laguntza-proposamena egingo da.

c) En el supuesto de planes de estudios con matrícula cuatrimestral/semestral, podrá obtener la beca la persona que se matricule del cincuenta por ciento de los créditos mínimos exigidos en el momento de hacer la solicitud, siempre que complete la matrícula en el siguiente cuatrimestre/ semestre hasta alcanzar el número mínimo de créditos. En este caso, no se tramitará la solicitud hasta que no se certifique la matriculación del siguiente cuatrimestre/semestre, momento en el que se procederá a realizar la correspondiente propuesta de ayuda.

d) Master-titulua lortzeko ikasketak egiten dituztenak salbuetsita egongo dira, baldin eta ikasketa-planean kreditu-kopuru txikiagoa ezarrita badago, edo eskatzaileak kreditu baliozkotuak edo aitortuak baditu. Eskabide horiek onartuko dira, betiere, baldin eta matrikulan hartutako kredituak hogeita hamar baino gutxiago ez badira. Edonola ere, matrikulan 46 kreditu baino kreditu gutxiago hartzen badira, honako osagai hauek baino ezin izango dira eskuratu: matrikula, hirien arteko lekualdaketa eta material didaktikoa.

d) Quien curse estudios conducentes a la obtención del título oficial de Máster, en caso de que se acredite que el plan de estudios contempla para ese curso un número menor de créditos o que tienen créditos convalidados o reconocidos, se admitirán siempre que la matrícula no sea inferior a treinta créditos. En cualquier caso, si la matrícula es inferior a 46 créditos sólo podrá obtener los componentes matrícula, desplazamiento interurbano y material didáctico.

e) Ikasketak erregimen erdipresentzialean, lineako laguntzarekin, egiten dituztenek beka eskuratu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 35 kredituko matrikula egiten badute. Matrikulak 46 kreditu baino kreditu gutxiago hartzen badu, honako osagai hauek baino ezin izango dira eskuratu: matrikula, hirien arteko lekualdaketa eta material didaktikoa.

e) Quien curse estudios en régimen semipresencial con soporte on-line podrá obtener la beca si se matricula al menos de 35 créditos. Si la matrícula es inferior a 46 créditos sólo se podrán obtener los siguientes componentes: matrícula, desplazamiento interurbano y material didáctico.

f) Matrikula partziala egin nahi dutenek beka eskuratu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 35 kredituko matrikula egiten badute. Edonola ere, matrikulak 46 kreditu baino kreditu gutxiago hartzen badu, honako osagai hauek baino ezin izango dira eskuratu: matrikula, hirien arteko lekualdaketa eta material didaktikoa. Matrikula partzialtzat hartzeko, 54 kreditu baino kreditu gutxiagokoa izan behar du, eta honako baldintza hauetako bat bete behar da:

f) Quien opte por realizar matrícula parcial podrá obtener la beca si se matricula al menos de 35 créditos. En cualquier caso, si la matrícula es inferior a 46 créditos sólo se podrán obtener los siguientes componentes: matrícula, desplazamiento interurbano y material didáctico. Es matrícula parcial cuando se matricula de menos de 54 créditos y se de alguna de las siguientes circunstancias:

– Eskatzaileak justifikatuko du ikasketak eta lan-jarduera bateragarriak direla.

– La persona solicitante justifica que se compatibilizan los estudios con la actividad laboral.

– Eskatzailea Lanbide Heziketako ikasketetatik dator, eta kredituak baliozkotuko edo aitortuko zaizkio, goi-mailako hezkuntzaren esparruan ikasketak onartzeari buruzko 1618/2011 Errege Dekretuan, azaroaren 14koan, ezarritakoarekin bat etorrita.

– La persona solicitante proviene de enseñanzas de Formación Profesional y se le convaliden o reconozcan créditos por la aplicación del Real Decreto 1618/2011, de 14 de noviembre, sobre el reconocimiento de estudios en el ámbito de la Educación Superior.

– Eskatzaileari kanpoko praktikak, curriculumaren barnekoak, egiteagatik jaso dituen kredituak baliozkotuko edo aitortuko zaizkio, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituen 1707/2011 Errege Dekretuan, azaroaren 18koan, ezarritakoarekin bat etorrita.

– A la persona solicitante se le convaliden o reconozcan créditos de prácticas externas curriculares por la aplicación del Real Decreto 1707/2011, de 18 de noviembre, por el que se regulan las prácticas académicas externas de los estudiantes universitarios.

g) Eskatzaileak legez aitortutako % 65eko desgaitasuna edo handiagoa badu, % 50era murriztu ahalko du irakasgai-kopurua; eta matrikulatu beharreko gutxieneko kreditu kopurua muga horietaraino murriztuko da. Murrizpen hori 23. artikuluko d) eta e) paragrafoan zehaztu diren ikasketak egiteko erabiltzen dutenek beka berritu ahalko dute, baldin eta ikasturtean matrikulatutako kredituen % 50 gainditzen badu.

g) La persona solicitante afectada de una discapacidad reconocida de grado igual o superior al 65%, podrá reducir su carga lectiva hasta un 50%, reduciéndose hasta esos límites los mínimos de matrícula establecidos. Quien haga uso de esta reducción para los estudios señalados en los párrafos d) y e) del artículo 23, podrá renovar la beca si supera en el curso el 50% de los créditos matriculados.

25. artikulua.– Matrikulatu behar den gutxieneko kreditu-kopurua zenbatzea.

Artículo 25.– Cómputo de los créditos mínimos de matrícula.

Matrikulatu den gutxieneko kreditu-kopurua zenbatzeko, kontuan hartu beharko dira honako arau hauek:

Para el cómputo de los créditos mínimos de matrícula, se tendrán en cuenta las siguientes reglas:

a) Eskatu beharreko gutxieneko kopuruan ezin izango dira sartu espezialitate bat baino gehiagoko irakasgai edo kredituak, ezta dagokion titulua eskuratzeko behar diren kopurutik gorakoak ere.

a) En ningún caso entrarán a formar parte de los mínimos exigidos asignaturas o créditos correspondientes a distintas especialidades o que superen los necesarios para la obtención del título correspondiente.

b) Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko; hortaz, ez dira batuko matrikulan hartzeko gutxieneko kreditu-kopurua betetze aldera. Ikasturte horretan amortizatuko diren aukera askeko irakasgaien kredituak ere ez dira aintzat hartuko.

b) Las asignaturas o créditos convalidados, adaptados o reconocidos no se contabilizarán como créditos matriculados, por lo no se suman a efectos de llegar al mínimo de créditos de matrícula exigidos. Tampoco se contabilizarán los créditos correspondientes a asignaturas de libre elección que vayan a amortizarse durante el curso.

c) Ikasketak aldatuz gero, oraingo ikasketetan beka eskuratzeko, utzitako ikasketen azken ikasturteko etekin akademikoa hartuko da betebehar akademikotzat. Ikasketak plan berrietara moldatzen badituzte, egokitzapen horiek ez dira ikasketa-aldaketatzat joko.

c) En el supuesto de cambio de estudios, se considerará como requisito académico para obtener beca en los nuevos estudios el rendimiento académico obtenido en el último curso de los estudios abandonados. No se considerarán cambio de estudios las adaptaciones a nuevos planes de las mismas enseñanzas.

d) Salbuespen gisa, eskatzaileak etekin akademikoko eskakizuna betetzetik salbuetsita egongo dira, baldin eta ikasturte horretan osasun-arazo edo segurtasun-arazo larriak izan badituzte, eta arazo horiek direla-eta, ikasketak normaltasunez egitea ezinezkoa izan bada. Arazo horiek ziurtatzeko, honako aukera hauetako bat hautatu beharko da: gaixotasunaren arloko mediku espezialistak igorritako mediku-txosten ofiziala, ebazpen judiziala, uneko prozesu judizialaren ziurtagiria edo Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen txosten ofiziala.

d) Excepcionalmente, podrán ser eximidas del cumplimiento del requisito de rendimiento académico exigido las personas solicitantes que, en el curso académico de referencia, han sufrido problemas graves de salud o de seguridad que les hayan incapacitado para continuar sus estudios con normalidad. Esta circunstancia se deberá acreditar de alguna de estas maneras: certificación médica oficial emitida por médico especialista del área de la enfermedad de que se trate, y/o resolución judicial, y/o certificación del proceso judicial en curso, y/o informe oficial de los Cuerpos y Fuerzas de Seguridad del Estado.

26. artikulua.– Aurreko ikasturteko etekin akademikoa, honako osagai hauek eskuratzeko: matrikula, material didaktikoa, hirien arteko lekualdaketa eta egoitza.

Artículo 26.– Rendimiento académico en el curso anterior para los componentes matrícula, material didáctico, desplazamiento interurbano y residencia.

Matrikulari, material didaktikoari, hirien arteko lekualdaketari eta egoitzari buruzko osagaiak eskuratu ahal izateko, goi-mailako arte-, erlijio- eta militar ikasketetan lehenengo aldiz matrikulatu direnak izan ezik, eskatzaileek ziurtatu beharko dute aurreko ikasturtean eskatutako etekin edo ustiapen akademikoa gainditu dutela, 2015-2016 ikasturtean egingo diren ikasketen arabera.

Para poder obtener los componentes de matrícula, material didáctico, desplazamiento interurbano y residencia, a excepción de quienes se matriculen por primera vez en estudios universitarios o superiores artísticos, militares o religiosos, las personas solicitantes deberán acreditar tener superado el rendimiento o aprovechamiento académico exigido en el curso anterior, según los estudios que realicen en el curso 2015-2016.

a) Gradu-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak:

a) Estudios conducentes a la obtención del título oficial de Grado:

– Ingeniaritza- eta arkitektura-ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 60.

– Enseñanzas de Ingeniería y Arquitectura: 60% de los créditos matriculados.

– Osasun Zientzien ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 70.

– Enseñanzas de Ciencias de la Salud: 70% de los créditos matriculados.

– Gainerako unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 75

– Restantes estudios universitarios o superiores: 75% de los créditos matriculados.

b) Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak:

b) Estudios conducentes a la obtención del título oficial de Máster:

– Urtebeteko master bat egiteko, edo bi urteko master baten lehenengo maila egiteko: batez beste eta gutxienez, 6,5eko nota, masterra ikasteko bide ematen duen unibertsitate-tituluko ikasketetan. Ondorio horietarako, Ingeniaritza- eta Arkitektura-ikasketetan lortutako batez besteko notak 1,17 koefizienteaz biderkatuko dira.

– Para un Máster de duración anual o el primer curso de un Máster bianual: nota media de al menos 6,5 puntos en los estudios de la titulación universitaria que le da acceso al Máster. A estos efectos, las notas medias procedentes de estudios de enseñanzas de Ingeniería y Arquitectura se multiplicarán por el coeficiente 1,17.

– Masterrera bigarren zikloko titulazioetatik jotzen bada, lehen zikloan lortutako kalifikazioak ere aintzat hartuko dira, eskatzaileak zer batez besteko nota izan behar duen jakiteko.

– Cuando el acceso al Máster se produjera desde titulaciones de segundo ciclo, la nota media se hallará teniendo en cuenta también las calificaciones obtenidas en el primer ciclo anterior.

– Master ofizial baten bigarren ikasturterako, hauxe egiaztatu beharko dute: aurreko ikasturtean matrikulatutako kreditu guztiak gainditu dituztela, eta master-ikasketak amaitzeko gelditzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatu direla.

– Para el segundo curso de Máster: haber superado la totalidad de los créditos de que hubieran estado matriculadas en el curso anterior, así como que se matriculan en todos los créditos que les restan para finalizar los estudios del Máster.

– Ikasketa-espedientearen ziurtagirian batez besteko nota, zenbakiko kalifikazioen bidez kalkulatua, jasota ez badago, honako hau izango da kalifikazioak zenbatesteko baremoa:

– En el caso de que en el certificado del expediente académico no conste la nota media calculada con calificaciones numéricas, las calificaciones se valorarán según el siguiente baremo:

– Ohorezko matrikula (Bikain eta aipamena) = 10 puntu.

– Mención de Matrícula de Honor (Sobresaliente y Mención) = 10 puntos.

– Bikain (9 eta 10 puntu artean) = 9 puntu.

– Sobresaliente (entre 9 y 10 puntos) = 9 puntos.

– Oso ongi (7 eta 8,9 artean) = 7,5 puntu.

– Notable (entre 7 y 8,9) = 7,5 puntos.

– Nahiko edo gai (5 eta 6,9 artean) = 5,5 puntu.

– Aprobado o apto (entre 5 y 6,9) = 5,5 puntos.

c) Honako titulu ofizial hauek lortzera bideratutako unibertsitate-ikasketak: unibertsitate-diplomaduna, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa, lizentziaduna, arkitektoa, ingeniaria, eta goi-mailako arte-, erlijio- eta militar ikasketetan tituluduna.

c) Estudios universitarios conducentes a la obtención de los títulos oficiales de Diplomado universitario, Arquitecto Técnico, Ingeniero Técnico, Licenciado, Arquitecto o Ingeniero y a los títulos de enseñanzas artísticas superiores y estudios superiores militares y religiosos:

– Ingeniaritza- eta Arkitektura-ikasketetan: azken ikasturtean matrikulatutako kredituen % 60.

– En enseñanzas de Ingeniería y Arquitectura: 60% de los créditos matriculados en el último curso realizado.

– Osasun Zientzien ikasketak: azken ikasturtean matrikulatutako kredituen % 70.

– Enseñanzas de Ciencias de la Salud: 70% de los créditos matriculados en el último curso realizado.

– Gainerako unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak: azken ikasturtean matrikulatutako kredituen % 75.

– Restantes estudios universitarios o superiores: 75% de los créditos matriculados en el último curso realizado.

27. artikulua.– Etekin akademikoa, ikasketa akademikoen ustiapenari buruzko osagaia lortzeko.

Artículo 27.– Rendimiento académico para obtener el componente aprovechamiento académico.

Ustiapen akademikoari lotutako osagaia lortzeko, 6. artikuluan zehaztutakoarekin batera, eskatzaileek honako etekin akademiko hau ziurtatu beharko dute, egin nahi dituzten ikasketak zeintzuk diren:

Para obtener el componente de aprovechamiento académico, además de lo señalado en el artículo 6, las personas solicitantes deberán acreditar este rendimiento académico, según los estudios que vayan a realizar:

a) Gradu-ikasketetan edo goi mailako beste ikasketa batzuetan lehenengo aldiz matrikulatzen diren ikasleek gutxienez 9 puntuko batez besteko nota lortu behar izan dute, unibertsitaterako sarbide-probaren fase orokorrean. Unibertsitatean sartzeko proba orokorra egin ez dutenek unibertsitatean hasteko bidea eman dien batez besteko nota gutxienez 9 puntukoa izango da, edo handiagoa.

a) Los alumnos y las alumnas que se matriculen por primera vez en estudios universitarios de Grado u otros estudios superiores no universitarios deberán haber obtenido una nota media de al menos 9 puntos en la fase general de la prueba de acceso a la universidad. Quienes no acceden desde la prueba de acceso a la universidad, la nota que les ha permitido el acceso deberá ser igual o superior a los 9 puntos.

b) Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketetako bigarren mailan edo hurrengoetan matrikula egiten duten ikasleek aurreko mailan (unibertsitatea edo goi-mailan) matrikulan hartu zituzten kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzte, eta batez besteko notak 6,5 edo handiagoa izan beharko du.

b) Los alumnos que se matriculan en segundo y sucesivos cursos de estudios universitarios o superiores, salvo en Máster oficial, deberán haber superado el 100% de los créditos matriculados en el último curso universitario o superior realizado, y haber obtenido la nota media de 6,5 o superior.

Osagai hau zenbatesteko kontuan hartu beharreko batez besteko nota unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa-espedientean jasotakoa izango da.

La nota media a tener en cuenta para el cálculo de este componente será la que figura en su expediente académico universitario o de estudios superiores.

Titulazio bikoitzak, bi jakintza-arlotakoak direnak, egin nahi dituzten ikasleek haietako bat aukeratu beharko dute.

En el caso de dobles titulaciones que pertenezcan a ramas de conocimiento diferentes las personas solicitantes deberán optar por una de ellas.

c) Master-titulu ofiziala lortzeko ikasketetan matrikula egin duten ikasleek:

c) En el caso de alumnos que se matriculan en estudios conducentes a la obtención del título oficial de Máster:

– Etekin akademikoko osagaia urtebeteko master ofizial bat egiteko edo bi urteko master baten lehenengo ikasturtea egiteko, eskatzaileak, batez beste eta gutxienez 9 puntuko nota lortu behar izan du masterra ikasteko bide ematen duen unibertsitate-tituluko ikasketetan. Ondorio horietarako, Ingeniaritza- eta Arkitektura-ikasketetan lortutako batez besteko notak 1,17 koefizienteaz biderkatuko dira.

– Para obtener el componente de rendimiento académico para cursar un Máster oficial de duración anual, o el primer curso de un Máster bianual, la persona solicitante deberá haber obtenido una nota media de al menos 9 puntos en los estudios de la titulación universitaria que le da acceso al Máster. A estos efectos, las notas medias procedentes de estudios de enseñanzas de Ingeniería y Arquitectura se multiplicarán por el coeficiente 1,17.

– Master ofizialeko bigarren mailarako beka eskatzen dituztenek ziurtatu beharko dute aurreko mailaren matrikulan hartu zituzten kreditu guztiak gainditu dituztela, eta batez besteko nota 9 puntukoa dela.

– Las personas solicitantes de beca para el segundo curso de máster oficial deberán acreditar que han superado la totalidad de los créditos de que hubieran estado matriculadas en el curso anterior con una nota media de 9 puntos.

28. artikulua.– Etekin akademikoa, ezohiko osagaia lortzeko.

Artículo 28.– Rendimiento académico para obtener el componente extraordinario.

Beka-eskatzaileek «ezohiko» osagaia lortu ahal izango dute, baldin eta, gainerako betebeharrak beteta, honako etekin akademiko hau gainditu dutela egiaztatzen badute:

Los y las solicitantes de beca podrán obtener el componente «extraordinario» si además del resto de condiciones, acreditan tener superado este rendimiento académico:

a) Gradu-ikasketetan edo goi mailako beste ikasketa batzuetan lehenengo aldiz matrikulatzen diren ikasleek gutxienez 6 puntuko batez besteko nota lortu behar izan dute unibertsitaterako sarbide-probaren fase orokorrean. Unibertsitatean sartzeko proba orokorra egin ez dutenek unibertsitatean hasteko bidea eman dien batez besteko nota gutxienez 6 puntukoa izango da, edo handiagoa.

a) Quienes se matriculen por primera vez en estudios universitarios de Grado u otros estudios superiores no universitarios, una nota media de al menos 6 puntos en la fase general de la prueba de acceso a la universidad. Quienes no acceden desde la prueba de acceso a la universidad, la nota que les ha permitido el acceso a la universidad deberá ser igual o superior a los 6 puntos.

b) Bigarren mailan edo hurrengoetan matrikula egiten dutenek, master ofiziala izan ezik, unibertsitateko edo goi-mailako ikasketen azken mailan honako etekin hau lortu behar izan dute, matrikulatutako kredituak erreferentziatzat hartuta:

b) Quienes se matriculan en segundo y sucesivos cursos, salvo en Máster oficial, siempre en referencia a los créditos matriculados en el último curso universitario o superior realizado:

– Ingeniaritza- eta arkitektura-ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 65

– Enseñanzas de Ingeniería y Arquitectura: 65% de los créditos matriculados.

– Osasun Zientzien ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 75

– Enseñanzas de Ciencias de la Salud: 75% de los créditos matriculados.

– Gainerako unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 80.

– Restantes estudios universitarios o superiores: 80% de los créditos matriculados.

c) Master-titulu ofiziala lortzeko ikasketetan matrikula egin duten ikasleek:

c) Los alumnos que se matriculan en estudios conducentes a la obtención del título oficial de Máster:

– Urtebeteko master bat egiteko, edo bi urteko master baten lehenengo maila egiteko, eskatzaileak batez beste eta gutxienez, 7 puntuko nota lortu behar izan du masterra ikasteko bide ematen duen unibertsitate-tituluko ikasketetan. Ondorio horietarako, Ingeniaritza- eta Arkitektura-ikasketetan lortutako batez besteko notak 1,17 koefizienteaz biderkatuko dira.

– Para cursar un Máster de duración anual, o el primer curso de un Máster bianual, deberá haber obtenido una nota media de al menos 7 puntos en los estudios de la titulación universitaria que le da acceso al Máster. A estos efectos, las notas medias procedentes de estudios de enseñanzas de Ingeniería y Arquitectura se multiplicarán por el coeficiente 1,17.

– Master ofizialeko bigarren mailarako beka eskatzen dituztenek ziurtatu beharko dute aurreko mailaren matrikulan hartu zituzten kreditu guztiak gainditu dituztela, eta batez besteko nota 7 puntukoa dela.

– Para el segundo curso de máster deberán acreditar que han superado la totalidad de los créditos de que hubieran estado matriculadas en el curso anterior con una nota media de 7 puntos.

VI. KAPITULUA
ESKAERAK AURKEZTEA
CAPÍTULO VI
PRESENTACIÓN DE SOLICITUDES

29. artikulua.– Nola aurkeztu eskabidea.

Artículo 29.– Cómo presentar la solicitud.

Honako urrats hauek egin behar dira, eskabideak aurkezteko:

Para presentar las solicitudes se seguirán estos pasos:

1.– Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskaera-formularioan sartzeko identifikatzea: https://www.euskadi.net/diru_laguntza/2015/goi-mailako-beka-orokorra/y22-izapide/eu Baldin eta eskatzaileak Espainiako nazionalitatea badu, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakiaren eta iraungitze dataren bidez identifikatu beharko du. Eskatzailea atzerritarra baldin bada, Atzerritarraren Identifikazio-zenbakia adierazi beharko du, bai eta Atzerritarren Identifikazio-txartelaren iraungitze data ere. Kasu batean eta bestean, eskatzailearen identitatea egiaztatu egingo da, pertsona horren esanbidezko baimenarekin, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago. Espainiakoak salbuetsita, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako herritarrek, eta Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek ez badute Atzerritarren Identifikazio-txartelik, nor bere herrialdean emandako beste nortasun-agiri ofizial baten bidez identifikatu ahal izango da. Kasu horietan, datuen egiazkotasuna dagokion agiriaren kopia bat aurkeztuta ziurtatu beharko da. Horrez gain, gainerako dokumentuak ere aurkeztu behar izango dira.

1.– Identificarse para acceder al formulario de solicitud en la sede electrónica del Gobierno Vasco: https://www.euskadi.net/ayuda_subvencion/2015/goi-mailako-beka-orokorra/y22-izapide/es Si la persona que hace la solicitud tiene la nacionalidad española deberá identificarse necesariamente mediante el número y la fecha de caducidad de su Documento Nacional de Identidad (DNI). Las personas de nacionalidad extranjera se identificarán mediante su Número de Identificación de Extranjeros (NIE) y el número y la fecha de caducidad de su Tarjeta de Identificación de Extranjeros (TIE). En ambos casos la identidad de la persona solicitante se verificará, con la autorización expresa de dicha persona, a través del servicio de verificación de datos contemplado en la disposición adicional segunda del Decreto 21/2012, de Administración Electrónica. Los ciudadanos y ciudadanas de Noruega, Islandia, Liechtenstein, Suiza y de los países de la Unión Europea distintos de España que no dispongan de una Tarjeta de Identificación de Extranjeros podrán identificarse mediante otro documento oficial de identidad expedido por su respectivo país. En estos casos la veracidad de los datos de identificación introducidos deberá acreditarse mediante la presentación de copia del documento acreditativo, junto con el resto de la documentación a aportar.

2.– Eskabide-formularioa betetzea eta inprimatzea.

2.– Rellenar e imprimir el formulario de solicitud.

3.– Eskatzaileak inprimatutako eskabide-orria sinatu beharko du, baita bizikidetza- edo familia-unitateko gainerako kideek ere, eta eskatutako agiriekin batera aurkeztu.

3.– Firmar la solicitud impresa por parte de la persona solicitante y de los demás miembros de la unidad convivencial/familiar y añadirle el resto de los documentos solicitados.

4.– Inprimatutako eskabidea, gainerako agiriekin batera, aurkeztu behar da eskatzaileak 2015-2016 ikasturteko matrikula egin duen unibertsitateko edo goi-mailako ikastegiko beka-unitatean.

4.– Entregar la solicitud impresa y firmada junto con el resto de los documentos en la unidad de becas de la universidad o centro docente de estudios superiores en la que se está matriculado en el curso 2015-2016.

Halaber, eskatzaileak erabaki dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko 72/2008 Dekretuak, apirilaren 29koak, adierazitako edozein erregistrotan eskabidea aurkeztea; edo, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko) 38. artikuluan adierazitako lekuetan.

La persona solicitante podrá, también, decidir presentar la solicitud en cualquiera de los registros especificados en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos Autónomos, así como en las dependencias a que se refiere el artículo 38 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

30. artikulua.– Aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 30.– Documentación a presentar.

1.– Eskabide-inprimakia, behar bezala beteta, inprimatuta eta sinatuta, aurreko artikuluan zehazten den bezala.

1.– Impreso de solicitud, rellenado, impreso y firmado tal como se detalla en el artículo anterior.

Inprimakia behar bezala bete eta sinatu behar du eskatzaileak, eta bizikidetza- edo familia-unitatea osatzen duten gainerako pertsonek ere sinatu behar dute.

Deberá estar debidamente cumplimentado y firmado por el o la solicitante y todas las personas mayores de edad que integran la unidad convivencial/familiar.

2.– Bizikidetza- edo familia-unitateari dagokion errolda kolektiboa. Bertan, 2014ko abenduaren 31ko egoerak agerian egon behar du.

2.– Padrón colectivo del domicilio habitual de la unidad convivencial/familiar, donde conste la situación a fecha 31 de diciembre de 2014.

3.– Familia-liburua, eskatzailea barne hartuta duena.

3.– Libro de familia donde está incluida la persona solicitante.

4.– Banku-ziurtagiria, eskatzailearen libretako edo kontu korronteko IBAN adierazita (eskatzaileak titularra edo titularkidea izan behar du). Ziurtagiri horren ordez, libretaren kopia edo banku elektronikoko inprimaki bat entrega daiteke. Bertan libretaren edo kontu korrontearen titularrek eta IBAN zenbakiak agerian egon behar dute.

4.– Certificación bancaria indicando el IBAN de la libreta o cuenta corriente de la persona solicitante (debe figurar como titular o cotitular). Esta certificación puede ser sustituida por fotocopia de la libreta o impresión de banca electrónica donde figuren titulares e IBAN de la libreta o cuenta corriente.

5.– Bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrera guztiak, 2014. ekitaldikoak, egiaztatzeko agiriak. Zehazki, honako hauek:

5.– Documentación acreditativa de todos los ingresos de la unidad convivencial/familiar correspondientes al ejercicio 2014, que consistirá en:

a) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpen-likidazioaa –aitorpen hori egin duten kide konputagarriena–. Aitorpena aurkeztu ez bada, Ogasun Sailaren frogagiria, aitorpenik ez dela aurkeztu ziurtatzeko.

a) Copia completa de la declaración-liquidación del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas de aquellos miembros computables que la hayan realizado y, en caso de no haberla presentado, certificación acreditativa de Hacienda de no haberlo hecho.

b) PFEZtik salbuetsita dauden errenten eta pentsioen ziurtagiriak, hala nola Gizarte Segurantzaren pentsioen eta Lanbidek kudeatutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo/eta etxebizitzarako diru-laguntza osagarriaren ziurtagiriak.

b) Certificados de rentas y pensiones exentas, tales como pensiones de la Seguridad Social, o de Renta de Garantía de Ingresos y/o Complemento de Vivienda de Lanbide.

c) Lan-etekinen egiaztagiria (10T), 2014an PFEZ aitorpena egin ez bada.

c) Certificados que acrediten los ingresos obtenidos por rendimientos de trabajo (10T), si no se ha hecho la Declaración de IRPF de 2014.

d) Sostengatzaileren bat autonomoa baldin bada, ekonomia-jardueren gaineko zerga.

d) En caso de que algún sustentador sea autónomo, copia del IAE.

e) Dibortzioa, banaketa, izatezko bikotekideen banaketa edo antzeko egoerak egonez gero, hitzarmen arautzailearen edota ebazpen judizialaren edota notario-hitzarmena, adostutako baldintzak zehazten dituena.

e) En caso de divorcio, separación, disolución de pareja de hecho registrada u otras situaciones análogas, copia del convenio regulador y/o sentencia judicial y/o acuerdo notarial en el que se especifiquen las condiciones económicas del mismo.

f) Bizikidetza- edo familia-unitatearendiru-sarrerak eta ekonomia-egoera adierazteko, eskatzaileak garrantzitsutzat jotzen dituen edozein agiri: esate baterako, lanetik botatzea, enplegu-erregulazioko espedienteak, ikasketarako maileguak, dohaintzak (behar bezala erregistratuak), etab.

f) Cualesquiera otros documentos que el solicitante estime importantes para reflejar los ingresos y la situación económica de la unidad convivencial/familiar como: liquidaciones de despidos, EREs, préstamos de estudios, donaciones debidamente registradas, etc.

g) Ikasketa-laguntzen ziurtagiriak, unibertsitateak berak edo beste erakunde batzuek emandakoak.

g) Certificaciones de ayudas al estudio otorgadas por la propia universidad u otras entidades.

6.– Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentan kenkari bat egiten baldin bada, egoera horiek ziurtatzeko agiriak:

6.– En caso de que corresponda alguna de las deducciones sobre la renta de la unidad convivencial/familiar, la documentación que certifique esas situaciones:

a) Familia ugariko tituluaren kopia.

a) Copia de título de familia numerosa.

b) Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak eman duen ebazpena, desgaitasun-maila aitortzen duena.

b) Copia de la resolución dictada por la Unidad de Valoración y Orientación de la correspondiente Diputación Foral, mediante la que se reconoce el grado de discapacidad.

c) Matrikula egiaztatzeko agiriak, eta ikasturtean ohiko bizilekutik kanpo biziko dela ziurtatzeko agiriak.

c) Documentación acreditativa de matrícula y residencia fuera del domicilio habitual durante el curso académico.

7.– Eskabidea pertsona independente gisa egiten baldin bada:

7.– En caso de realizar la solicitud como persona independiente:

a) Eskatzailea alokatutako etxe batean bizi bada, alokatzailearen alokairuko kontratua eta NAN/AIZ agiriaren kopia.

a) Si se está viviendo en una casa en alquiler, copia del contrato de alquiler y copia del DNI/NIE del arrendador.

b) Jabetzako etxe batean bizi bada, ez da agiririk aurkeztu behar, katastro-ziurtagirian jasota egongo baita.

b) Si se está viviendo en una casa en propiedad, no se deberá acreditar ya que figura en la certificación catastral.

c) Diru-sarreren eta gastuen balantzea.

c) Balance de ingresos/gastos.

d) Lanbidek antolatutako gizarte-laguntzei dagokienez, norberaren egoera ziurtatzeko agiriak.

d) Certificación de situación personal con respecto a las ayudas sociales tipo Lanbide.

e) Zerga-ziurtagiria, gurasoek zerga-arinketarik ez dutela egiten egiaztatzeko.

e) Certificación fiscal sobre no desgravación por parte de los progenitores.

f) Emantzipazio-programa batean egonez gero, hori ziurtatzeko agiriak.

f) Si se está en un programa de emancipación, acreditación de ello.

8.– Eskatzailea, ikasketak direla-eta, 2015-2016 ikasturtean ohiko bizilekutik kanpo biziko bada, eta egoitzari buruzko osagaia eskatzen baldin badu, egoitza hori eta ikasturteko gastuak egiaztatzeko honako agiri hauetako batzuk aurkeztu behar ditu:

8.– En caso de realizar solicitud del componente residencia por vivir fuera del domicilio habitual durante el año académico 2015-2016 por razón de estudios, documentación acreditativa de la residencia y de su coste durante el curso mediante algunos de estos documentos:

a) Alokairuko kontratuaren kopia, alokatzailearen NAN agiriaren kopia eta fidantza-ordainketaren eta lehen hileko ordainketaren frogagiriaren kopia.

a) Copia del contrato de alquiler, copia del DNI del arrendador y justificante de pago de fianza y primera mensualidad.

b) Egoitzan edo antzeko leku batean toki bat erreserbatu dela egiaztatzeko agiria, zenbatekoa jasota.

b) Certificado de reserva de plaza en residencia de estudiantes u análoga con indicación de coste.

9.– Eskatzaileak nazioarteko edo Estatuko mugikortasun-programetan parte hartzen baldin badu, parte-hartzea ziurtatzeko agiria, egunak eta egoitza-lekua adierazita.

9.– En caso de participar en programas de movilidad nacional o internacional, certificación de su participación en el mismo, con indicación de fechas y lugar de residencia.

10.– Master ofizialeko ikasketak egiteko beka bat eskatu baldin badu, eta titulazioa master-ikasketetarako matrikula egin duen unibertsitatean lortu ez bazuen, ikasketa-espedientearen ziurtagiria, master-ikasketetara sartzeko titulazioarena, aurkeztu beharko du.

10.– En caso de solicitar la beca para realizar estudios de Máster oficial y se ha obtenido la titulación en una universidad distinta de aquella en la que se ha formalizado la matrícula para el Máster, certificación del expediente académico correspondiente a la titulación a través de la cual se accede al Máster.

11.– Matrikula partziala eskatzen baldin badu, ikasketak lan-jarduerarekin bateratzen direla egiaztatzeko agiriak (lan-kontratuak, lan-bizitza...).

11.– En caso de solicitar aplicar la situación de matrícula parcial, documentación acreditativa de que se simultanea la realización de estudios con la actividad laboral (contratos de trabajo, vida laboral...).

12.– Osasunari buruzko edo segurtasun pertsonaleko arazoak direla-eta, etekin akademikoan salbuespen bat egiteko eskatzen baldin bada, mediku-ziurtagiria edota ziurtagiri judiziala edota Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoena.

12.– En caso de solicitar aplicar excepción en el rendimiento académico por motivos de salud o seguridad personal, certificación médica y/o judicial y/o de los Cuerpos y Fuerzas de Seguridad del Estado.

31. artikulua.– Eskaera aurkezteko epea.

Artículo 31.– Plazos de presentación.

1.– Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2015eko irailaren 30ean bukatuko da.

1.– Cuando los solicitantes cursen estudios en centros ubicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco, el plazo de presentación de solicitudes en la universidad o centro docente de educación superior finalizará el 30 de septiembre de 2015.

2.– Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2015eko urriaren 15ean bukatuko da.

2.– Cuando los solicitantes cursen estudios en centros ubicados fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el plazo de presentación de solicitudes en la universidad o centro docente de educación superior finalizará el 15 de octubre de 2015.

3.– Ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketak egin nahi badituzte, eta ikasketa horietarako matrikula-epea irailaren 25a igaro ondoren hasten bada, edo gainerako Estatuan bada, urriaren 10a igaron ondoren, matrikula egunetik zenbatuta, bost asteguneko epea izango dute beka-eskaera egiteko. 2015eko abenduaren 31 igaro ondoren ez da eskabiderik onartu inola ere.

3.– Cuando los solicitantes realicen estudios cuyo plazo de matrícula sea posterior al 25 de septiembre en la Comunidad Autónoma del País Vasco o posterior al 10 de octubre en el resto del Estado, la solicitud de beca deberá realizarse en los 5 días siguientes a la fecha de matrícula. En ningún caso se admitirán solicitudes de beca posteriores al 31 de diciembre del 2015.

32. artikulua.– Eskabidea aurkeztearen ondorioak.

Artículo 32.– Efectos que implica la presentación de la solicitud.

Bekaren eskaera aurkezteak berekin dakar:

La presentación de la solicitud de la beca implicará:

1.– Deialdiaren oinarriak onartzea.

1.– La aceptación de las bases de la convocatoria.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50. artikuluaren 6. paragrafoak aipatu erantzukizunezko deklarazioa sinatzea. Testu Bategina 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, onartu zuen.

2.– La suscripción de la declaración responsable a que se refiere el apartado 6 del artículo 50 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, incluida en el documento de solicitud.

3.– Interesdunaren baimena, eskaeran jasotako datuak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko.

3.– La autorización del interesado o de la interesada para la incorporación de los datos consignados en ella a los ficheros informatizados del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura del Gobierno Vasco.

4.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari baimena ematea Zerga Administrazioen edo antzekoen bitartez datuak eskuratzeko, hain zuzen, familiak zer errenta eta ondasun dituen jakiteko, bekaren ondorioetarako.

4.– La autorización al Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura del Gobierno Vasco a obtener, a través de las Administraciones Tributarias o sus análogas, los datos necesarios para determinar la renta y patrimonio familiar a efectos de la beca.

VII. KAPITULUA
IZAPIDEAK ETA ERABAKIA HARTZEKO PROZEDURA
CAPÍTULO VII
TRAMITACIÓN Y PROCEDIMIENTO DE RESOLUCIÓN

33. artikulua.– Emateko prozedura.

Artículo 33.– Procedimiento de concesión.

1.– Erabili beharreko diru-laguntza emateko prozeduran eskaerak banan-banan ebaluatuko dira eranskin honetan ezarritako irizpideekin alderatuz, laguntza egokia den eta zer mota eta zenbateko dagozkion xedatzeko. Diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, deialdi honen bidez.

1.– El procedimiento de concesión de subvención a utilizar consiste en la evaluación individualizada de cada solicitud en contraste con los criterios establecidos en el presente anexo, al objeto de establecer si le corresponde o no ayuda y de qué tipo y cuantía. El procedimiento de concesión se inicia de oficio mediante la presente convocatoria.

2.– Unibertsitateetako zuzendariak ebatziko ditu eskaerak sei hileko epearen barruan, eskaerak aurkezteko azken epea amaitzen denetik aurrera zenbatuta.

2.– Las solicitudes serán resueltas por el Director de Universidades en el plazo de seis meses, contados desde la fecha de finalización del último plazo de presentación de solicitudes.

3.– Epe hori igarotzen baldin bada, eta eskaeraren ebazpena jasota ez badago, eskaera ukatu duela joko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44.1 artikuluak ezarritako ondorioetarako. Hala eta guztiz ere, geroago, berariaz ebatz daiteke.

3.– En el caso de que, transcurrido dicho plazo, no constara resolución expresa de la solicitud, se entenderá que la misma ha sido denegada, a los efectos establecidos en el artículo 44.1 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, sin perjuicio de que, con posterioridad, sea resuelta de forma expresa.

4.– Deialdi honetara zuzendutako aurrekontua, dena den, handitu egin ahal izango da, baldin eta eskatutako laguntzen zenbateko osoa aurrekontua baino txikiagoa bada eta aurrekontu-baliabideak agortu gabe geratzen badira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren honen edo beste laguntza-programa batzuk bete ondoren. Laguntzak ebatzi baino lehenago aldatu beharko dira kopuru horiek. Kopuru horiek aldatu edo deialdi horietarako funtsak agortzen badira, horren berri emango da Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren ebazpen baten bidez. Azken kasu horretan, deialdi honetarako erabilgarri dauden diru-funtsak amaituz gero, ez da hortik aurrera diru-laguntzarik emango.

4.– El importe presupuestario destinado a esta convocatoria podrá ser incrementado, en caso de que fuera necesario teniendo en cuenta la cuantía que supongan las solicitudes presentadas, en función de las disponibilidades presupuestarias no agotadas que resulten de la ejecución de este u otros programas del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura y con carácter previo a la resolución de aquéllas. De tal circunstancia se dará publicidad mediante resolución de la Viceconsejera de Universidades e Investigación, dándose igualmente publicidad al agotamiento de los fondos que se pueda producir en estas convocatorias. En este último caso, de agotarse los fondos económicos disponibles para la presente convocatoria, no se concederán ayudas a partir de dicho momento.

34. artikulua.– Bekak kudeatzea.

Artículo 34.– Gestión de las becas.

1.– Unibertsitate Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honen bidez arautzen diren bekak.

1.– La gestión de las becas reguladas en la presente Orden corresponde a la Dirección de Universidades.

2.– Unibertsitateek eta goi-mailako arte ikasketen eta goi-mailako ikasketen zentroek ere lagunduko dute bekak kudeatzen. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate Zuzendaritzak aplikazio informatiko bat jarriko du parte hartzen duten erakundeen eskura, beka-eskaerak kudeatu eta izapidetzeko.

2.– En esta gestión participarán también las universidades, así como los centros de enseñanzas artísticas superiores y de enseñanzas superiores. La Dirección de Universidades del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura pondrá a disposición de las entidades participantes una aplicación informática que facilite las tareas de gestión y de tramitación de las solicitudes de beca.

3.– Hona unibertsitate horiek nola hartuko duten parte:

3.– La participación de las citadas entidades se extiende a los siguientes extremos:

a) Eskaerak jasoko dituzte.

a) La recepción de las solicitudes.

b) Aurkeztutako eskaerak eta dokumentazio gehigarria egiaztatuko dute. Behar izanez gero, antzemandako gabeziak edo akatsak zuzentzeko eskatu ahal izango dute, bai eta aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkezteko ere.

b) La verificación de las solicitudes y documentación adicional presentada, pudiendo recabar, en su caso la subsanación de las carencias o deficiencias detectadas o la documentación no aportada.

c) Egiaztatu egingo dute eskatzaileek bete egiten dituztela eskatutako baldintzak.

c) La verificación del cumplimiento por parte de los y las solicitantes de los requisitos exigidos.

d) 2016ko otsailaren 1a baino lehenago, beka eskatu eta eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen zerrenda bidali beharko dute Unibertsitate Zuzendaritzara; baldintza horiek betetzen ez dituzten eskabideen zerrenda ere bidali behar dute.

d) La remisión a la Dirección de Universidades, antes del 1 de febrero de 2016, de la relación de las y los solicitantes de la beca que acrediten el cumplimiento de los requisitos exigidos, así como la relación de las y los solicitantes que no los reúnan.

e) Prozeduraren ebazpena argitaratuko dute beren kudeaketa-unitateetan.

e) La publicación en sus unidades de gestión de la resolución del procedimiento.

35. artikulua.– Hautaketa egiteko epaimahaiak unibertsitateetan.

Artículo 35.– Jurados de Selección en las universidades.

1.– Aurkeztutako eskaerak aztertuko dituzte hautaketa-epaimahaiek, eta beka eman edo ez erabaki. Egindako bileren akten kopiak Unibertsitate Zuzendaritzara bidali behar dituzte, epaimahaiburuaren oniritzia jaso ondoren.

1.– Los Jurados de Selección estudiarán las solicitudes presentadas y propondrán la concesión o denegación de la beca. Las copias de las actas de las reuniones celebradas, con el visto bueno del Presidente, serán remitidas a la Dirección de Universidades.

2.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean hautaketa-epaimahai bat eratuko da, honela osatuta:

2.– En la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea se formará un Jurado de Selección constituido del siguiente modo:

– Presidentea: unibertsitateko errektoreak izendatutako erretoreordea.

– Presidencia: Vicerrector/a designado por el/la Rector/a de la universidad.

– Epaimahaiburuordea: unibertsitateko gerentea.

– Vicepresidencia: el/la gerente de la universidad.

– Idazkaria: unibertsitateko gerentziako beken arloko edo bulegoko burua.

– Secretario o secretaria: jefe o jefa de sección o negociado de becas de la gerencia universitaria.

– Kideak: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko bi ordezkari, Unibertsitateetako zuzendariak izendatuak; unibertsitateko bost irakasle, epaimahaiburuak izendatuak; Ikasle-kontseiluko hiru ordezkari, gehienez ere; eta beste pertsona batzuk –ez hiru baino gehiago– epaimahaiburuak beharrezkotzat jotzen baditu.

– Vocales: dos representantes del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura designados por el Director de Universidades, cinco miembros del profesorado de la universidad designados por la persona que presida el Jurado, un máximo de tres representantes del Consejo de Estudiantes, además de otras personas, en número no superior a tres, cuya presencia se estime necesaria a juicio de quien preside el Jurado.

3.– Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitate pribatuetan, unibertsitatean pertsona bakarreko organo horien eginkizunen baliokideak dituzten pertsonak izango dira hautaketa-epaimahaiaren epaimahaiburu, epaimahaiburuorde eta idazkari. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko bi ordezkari, Unibertsitateetako zuzendariak izendatuak, kide arituko dira, eta Hautaketa-epaimahaiaren eraketan parte hartuko dute.

3.– En las universidades privadas del sistema universitario vasco, las funciones de presidencia, vicepresidencia, secretaría del Jurado de Selección serán desempeñadas por las personas que en esas universidades desarrollen funciones equivalentes a las de los órganos unipersonales indicados en el párrafo anterior. Actuarán como vocales dos representantes del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura designados por el Director de Universidades, con la función de tomar parte en la constitución del Jurado de Selección.

4.– Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden unibertsitateetan, eskaerak hautatzeko, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aginduak xedatzen duenaren arabera sortuko dituzte hautaketa-epaimahaiak (agindu horren bidez egiten da unibertsitateko eta goi-mailako ikasleentzako izaera orokorreko eta mugikortasuneko beken deialdia, 2015-2016 ikasturterako).

4.– Las universidades no ubicadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco seleccionarán las solicitudes a través de los Jurados de Selección que se constituyan de conformidad con lo que disponga la Orden del Ministerio de Educación, Cultura y Deporte por la que se convocan becas de carácter general y de movilidad para el curso 2015-2016 para alumnado universitario y de otros estudios superiores.

5.– Hautaketa-epaimahaiek ahalmena izango dute:

5.– Los Jurados de Selección tendrán potestad para:

a) Beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak eskatzeko. Agiri horiei esker, bermatu egingo da, batetik, behar adina datu dituztela kasuan kasuko berezitasunei buruz, eta, bestetik, beketarako bideratutako bitartekoak behar bezala inbertitzen direla.

a) Requerir todos los documentos complementarios que se estimen precisos para un adecuado conocimiento de las circunstancias peculiares de cada caso, al objeto de garantizar la correcta inversión de los recursos destinados a becas.

b) Beharrezkotzat jotzen diren txosten guztiak eskatzeko. Txosten horien bidez, erabaki-proposamena egiteko kontuan izan behar diren datuak zehaztu, jakin eta egiaztatu ahalko dituzte.

b) Solicitar cuantos informes estimen necesarios para la determinación, conocimiento y comprobación de los datos en virtud de los cuáles debe pronunciarse la propuesta de resolución.

6.– Organo horiek gai horren inguruan duten jarduna egokitu egingo zaio Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. idazpuruko II. atalburuan jasotako arauek xedatutakoari.

6.– El funcionamiento de estos órganos se ajustará a lo dispuesto en las normas contenidas al efecto en el Capítulo II del Título II de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

36. artikulua.– Beka-eskaera onartzeko edo ukatzeko proposatzea eta ebaztea.

Artículo 36.– Propuesta de concesión o denegación y resolución de la solicitud de beca.

1.– Beka-eskarien espedienteak aztertu ondoren, unibertsitateek eta goi-mailako arte-ikasketen eta bestelako ikasketen ikastegiek bekak onartu eta ukatzeko proposamenak bidali beharko dituzte Unibertsitate Zuzendaritzara, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandako baliabide informatikoen bidez, han prozeduraren izapideak egin ditzaten. Hautaketa-epaimahaiaren akta bidali beharko dute proposamen horrekin batera.

1.– Estudiados los expedientes de solicitud de beca, las universidades y los centros de enseñanzas artísticas y otros estudios superiores remitirán las propuestas de concesión y denegación de beca a la Dirección de Universidades a través de los medios informáticos facilitados por el Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura para la tramitación del procedimiento para las becas. Acompañará a esta información el acta del Jurado de Selección.

2.– Egiaztatu ondoren proposamenak prozedurarekin bat datozela eta deialdi honetako baldintzak betetzen dituztela, Unibertsitateetako zuzendariak aginduko du onartu edo ukatzeko proposamenaren berri ematea eskatzaileei, banakako jakinarazpen baten bidez. Onartzeko proposamena bada, bekaren osagaiak eta zenbatekoa adieraziko dira jakinarazpenean. Ukatzeko proposamena bada, ukatzeko arrazoiak adieraziko dira jakinarazpenean.

2.– El Director de Universidades ordenará la notificación individualizada de la propuesta de concesión o denegación de beca a los y las solicitantes, constatada la adecuación de estas propuestas al procedimiento y a los requisitos establecidos en estas bases. Si la propuesta es de concesión, la notificación contendrá los componentes y cuantías cuya concesión se propone. Si la propuesta es de denegación, la notificación indicará los motivos en que se basa tal propuesta.

Eskatzaileak informazio hori kontsultatu ahal izango du Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2015/goi-mailako-beka-orokorra/y22-izapide/eu/

Esta información estará accesible para ser consultada por la persona solicitante, en la sede electrónica del Gobierno Vasco: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2015/goi-mailako-beka-orokorra/y22-izapide/es/

3.– Jakinarazpena jaso ondoren, proposamenarekin ados ez dauden eskatzaileek alegazioak egin ahalko dizkiote hautaketa-epaimahaiari (matrikula egin duten ikastegiko epaimahaiari), bai eta egokitzat jotzen duten dokumentazioa aurkeztu ere; horretarako, 15 egun natural izango dituzte, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

3.– Tras la notificación, las personas solicitantes disconformes con la propuesta podrán realizar alegaciones o aportar la documentación que consideren oportuna ante el Jurado de Selección del centro en el que están matriculadas, en el plazo de 15 días naturales (contados a partir del día siguiente al de la notificación).

4.– Alegazioak jartzeko emandako epean interesdunak adierazten badu proposamena onartzen duela baina uko egiten badio datu eta dokumentazio gehiago emateari, ebazpena emango da, alegatzeko epea agortu arte itxaron barik.

4.– Si en el plazo dado para las alegaciones, la persona interesada comunica expresamente su aceptación y renuncia a aportar nuevos datos o documentación, se dictará la resolución que corresponda sin que sea necesario el agotamiento del plazo de alegaciones.

5.– Proposamenari alegaziorik jarriz gero, edo horretarako epea igaro eta gero, Unibertsitateetako zuzendariak ebazpena emango du, eta interesdunei horren berri emateko aginduko du.

5.– En el caso de presentar alegaciones a la propuesta, o transcurrido el plazo para ello, el Director de Universidades dictará la resolución que corresponda, y ordenará la notificación a los interesados.

6.– Ebazpen horren kontra, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza eta Ikerketarako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

6.– Contra la resolución del procedimiento, las personas solicitantes podrán interponer recurso de alzada ante la Viceconsejera de Universidades e Investigación en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de la fecha de la notificación de la resolución.

7.– Prozedura amaitzen denean, Unibertsitateetako zuzendariak aginduko du beka-eskatzaileen zerrendak argitaratzeko unibertsitateetako iragarki-oholetan, bai eta goi-mailako arte-, erlijio- eta militar ikasketetarako ikastegietako iragarki-oholetan ere. Zerrenda horietan azalduko da beka nork jasoko duen.

7.– Finalizado el procedimiento, el Director de Universidades ordenará la publicación de los listados con la relación de solicitantes a quienes se ha concedido la beca en los tablones de anuncios de las universidades y de los centros de enseñanza de estudios superiores artísticos, militares o religiosos.

37. artikulua.– Bekak ordaintzea.

Artículo 37.– Pago de becas.

1.– Beka emateko ebazpena jakinarazi ondoren, beka hilabeteko epe bakar batean ordainduko da, matrikula-osagaia izan ezik. Beka jasoko duten ikasleei dagozkien prezio publikoen ziurtagiria unibertsitateak aurkeztu beharko du, Unibertsitate Zuzendaritzak zenbateko egokiak ordain ditzan. Hori egin eta gero ordainduko da matrikula-osagaia.

1.– Una vez notificada la resolución de concesión de la beca, ésta será abonada en un único pago en el plazo de un mes, excepto el componente matrícula, que se abonará cuando la universidad haya presentado el certificado de los precios públicos de los alumnos beneficiarios de beca para que la Dirección de Universidades abone las cuantías correspondientes.

2.– Agindu honetan zehaztutako beken onuradunek ez dute ordainketarik jasoko, harik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntzen arloan abian den edozein itzultze- edo zigortze-prozedura amaitu arte, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategineko 50.4 artikuluak xedatzen duenari jarraiki.

2.– El pago a las personas beneficiarias de las becas previstas en la presente Orden quedará condicionado a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación, tal y como establece el artículo 50.4 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

VIII. KAPITULUA
BEKEN EGIAZTAPENA ETA KONTROLA
CAPÍTULO VIII
VERIFICACIÓN Y CONTROL DE LAS BECAS

38. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 38.– Obligaciones de los beneficiarios y las beneficiarias.

2015-2016 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko beka jasotzen dutenek hau guztia egin behar dute:

Los beneficiarios y las beneficiarias de la beca para realizar estudios universitarios y otros estudios superiores en el año académico 2015-2016 estarán obligados a:

a) Beka zertarako ematen den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako; alegia, matrikula egiteko, eskolara joateko eta ikasketekin loturiko gastuak ordaintzeko.

a) Destinar la beca a la finalidad para la que se concede, entendiéndose por tal la matriculación, la asistencia a clase y el abono, en su caso, de los gastos para los que se concede la ayuda.

b) Egiaztatu egin beharko dute laguntza emateko eta hartaz baliatzeko ezarri diren baldintzak eta eskakizunak betetzen dituztela.

b) Acreditar el cumplimiento de las condiciones y requisitos establecidos para la concesión y disfrute de la ayuda.

c) Onartu egin beharko dituzte beka emateko zehaztutako baldintzak guztiak betetzen direla egiaztatzeko egiten diren jarduera guztiak, halakorik egiten bada, eta, beken helburua fiskalizatzeko, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dieten informazio guztia eman beharko diete erakunde horiei.

c) Someterse a las actuaciones de comprobación precisas para verificar, en su caso, el cumplimiento de las condiciones que determinaron la concesión de la beca, y facilitar cuanta información le sea requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las becas.

d) Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak aldatuz gero, berariaz adierazi beharko dute aurreko urteetan beka izan duten ala ez.

d) Declarar expresamente en el supuesto de cambio de estudios universitarios o superiores haber disfrutado, o no, de una beca en años anteriores.

e) Unibertsitate Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote helburu bererako laguntzarik jaso duten beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuetatik.

e) Comunicar a la Dirección de Universidades las subvenciones o ayudas obtenidas para la misma finalidad procedentes de cualesquiera administraciones o entes, tanto públicos como privados.

f) Matrikula ezetsiz gero eta laguntza emateko kontuan hartutako beste edozein baldintza aldatuz gero, Unibertsitate Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote.

f) Poner en conocimiento de la Dirección de Universidades la anulación de matrícula, así como cualquier otra modificación de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión.

39. artikulua.– Beka jasotzeko eskubidea galtzea eta beka itzuli behar izatea.

Artículo 39.– Pérdida del derecho al cobro de la beca y reintegro de la beca.

1.– Unibertsitateetako zuzendariak, espedienteko interesdunaren entzunaldiaren izapidea egin ondoren, emandako beka kobratzeko eskubidea galdu dela edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli behar direla eta aplikagarriak diren interesak itzuli beharko direla adieraziko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan ezarritakoaren arabera –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Testu Bategina–, honako arrazoi hauek direla-eta:

1.– El Director de Universidades, previo trámite de audiencia a la persona interesada en el expediente, declarará la pérdida del derecho al cobro de la beca concedida o, en su caso, la procedencia del reintegro de las cantidades percibidas y la exigencia de los intereses que resulten de aplicación, según lo establecido en el artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco (Texto Refundido aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre), por las siguientes causas:

a) Eskatzaileak datuak ezkutatu edo faltsutu baditu beka jasotzeko.

a) Que para su concesión la persona solicitante haya incurrido en ocultación o falseamiento de datos.

b) Egiaztatzen bada jasotako beka bateraezina dela beste pertsona fisiko edo juridikoek emandako beka edo laguntzekin.

b) Que se acredite la incompatibilidad de la beca concedida con otras becas o ayudas procedentes de otras personas físicas o jurídicas.

c) Helburu jakin bat betetzeko emandako bekaren zenbatekoa ez bada helburu hori betetzeko erabili.

c) Que el importe de la beca no haya sido destinado a la finalidad para la que fue concedida.

d) Frogatzen bada beka jaso dutenek ez dutela ezarritako baldintzaren bat betetzen edo ez dituztela baldintza horiek behar bezala egiaztatu.

d) Que se compruebe que se ha concedido a personas que no reúnen alguno de los requisitos establecidos, o que no los han acreditado debidamente.

e) Eskatzaileak ezeztatu egiten badu bekarekin egin behar zituen ikasketen matrikula.

e) Que la persona solicitante haya anulado la matrícula de los estudios para los que se concedió la beca.

2.– Espedientearen izapideak egitean ondorioztatzen bada itzuli egin behar direla jasotako zenbatekoak –eta, behar izanez gero, baita haien legezko interesak ere–, ebazpen bat emango da; ebazpen horrek eduki beharreko informazio guztia izango du, dirua itzuli behar dela deklaratzen duen jakinarazpena jasotzen denetik bi hilabeteko epean zenbateko horiek itzultzeko, beti ere kontuan izanik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bigarren titulua (698/1991 Dekretua, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena). Familiaren egoera ekonomikoa oinarrizko baldintza denez bekak emateko, eskatzaileak eta sostengu ekonomikoa ematen diotenek egungo eta bihar-etziko ondasunekin erantzun beharko diote bat eginik Administrazioari, itzulketa horri erantzuteko, legez ezarritako mugapenak salbuetsita.

2.– En el caso de que del expediente instruido se derive la obligación de reintegrar las cantidades recibidas y, en su caso, los correspondientes intereses legales, se dictará una resolución que contendrá la información necesaria para que pueda realizarse el reintegro dentro del plazo de dos meses a contar desde la notificación de la declaración de la procedencia del reintegro, teniendo en cuenta lo establecido en el Título Segundo del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión. La situación económica de la familia es uno de los requisitos fundamentales para la obtención de la beca, por lo que las personas sustentadoras y la persona solicitante quedarán obligados solidariamente frente a la Administración para responder del referido reintegro con todos sus bienes presentes y futuros, salvo las limitaciones establecidas por la Ley.

3.– Borondatezko epearen barruan dirua itzultzen ez bada, Ogasun eta Finantza Sailari jakinaraziko zaio, premiamendu-bidez ekin dezan, indarrean dauden xedapenen arabera.

3.– La falta de reintegro en período voluntario será puesta en conocimiento del Departamento de Hacienda y Finanzas a fin de que se proceda por la vía de apremio según establezcan las disposiciones vigentes.

40. artikulua.– Administrazioen eta unibertsitateen kontrola.

Artículo 40.– Control de las administraciones y de las universidades.

1.– Hezkuntza Administrazioko organoek zehatz-mehatz kontrolatuko dituzte beketara bideratutako aurrekontu-baliabideak, behar bezala inbertitu direla ziurtatzeko.

1.– Los órganos de la Administración educativa ejercerán un riguroso control que asegure la correcta inversión de los recursos presupuestarios destinados a becas.

2.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak laguntzeko eskatu ahal izango dio Ogasun eta Finantza Sailari, bai eta foru-aldundietako ogasun-sailei edo administrazio publikoko beste edozein organori ere: batetik, zehazteko zer mekanismoren bidez baloratuko den ondoen familien errenta eta ondare erreala diru-laguntzak esleitzeko garaian; eta, bestetik, bekak lortzera bideratutako aitorpenetan gehiago kontrolatzeko iruzurra. Gainera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak erabili ahalko ditu erakunde horietan dauden datuak, familia-unitateko kide konputagarri guztiei buruzkoak, beharrezkotzat jotzen duen guztia egiaztatzeko.

2.– Con el fin de determinar los mecanismos más adecuados de estimación real de renta y patrimonio familiares a los efectos de adjudicación de ayudas, así como para intensificar el control que evite el fraude en las declaraciones encaminadas a obtener becas, el Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura podrá solicitar la colaboración del Departamento de Hacienda y Finanzas, de los Departamentos de Hacienda de las Diputaciones Forales o de cualquier otro órgano de las administraciones públicas. Asimismo, el Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura podrá utilizar los datos de todos los miembros computables de la unidad familiar existentes en los organismos citados para la realización de las comprobaciones precisas.

3.– Eskaera aurkezteak adierazten du baimena ematen zaiola Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari errentaren eta ondarearen inguruko datuak eskuratzeko edo horiek zerga-administrazioetan daudenekin konparatzeko.

3.– La presentación de la solicitud de beca implicará la autorización al Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura para obtener o cotejar los datos relativos a renta y patrimonio, con la documentación obrante en las administraciones tributarias.

41. artikulua.– Datu pertsonalak babestea.

Artículo 41.– Protección de datos de carácter personal.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeari jarraituta, deialdi honen izapideetan jasotako datu pertsonalak Unibertsitate Zuzendaritzaren 2 zenbakiko Fitxategian sartuko dira (fitxategi hori, «Unibertsitate-bekak» deiturikoa, jasota dago Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2010eko urriaren 4ko Aginduan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren datu pertsonalen fitxategi jakin batzuk arautzen dituenean).

De conformidad con la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, y con la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, los datos personales recogidos en la tramitación de esta convocatoria serán incluidos en el Fichero n.º 2 de la Dirección de Universidades, denominado Becas Universitarias, incluido en la Orden de 4 de octubre de 2010, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, por la que se regulan determinados ficheros de datos de carácter personal del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura.

Datuak lortu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak Unibertsitate Zuzendaritzan erabili ahal izango dira. Horretarako, honako helbide honetara jo beharko da: Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición se podrán ejercer ante la Dirección de Universidades, dirigiéndose para ello a la siguiente dirección: c/ Donostia-San Sebastián, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Unibertsitate Zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatzeko ezen aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.

Asimismo, las personas concurrentes a esta convocatoria autorizan a la Dirección de Universidades a comprobar en otros organismos públicos la veracidad de los documentos presentados.

II. ERANSKINA
BEREN EZAUGARRI FISIKOAK EDO PSIKIKOAK DIRELA-ETA, MUGITZEKO ZAILTASUN BEREZIAK DITUZTEN IKASLEEN GARRAIO-GASTUAK ORDAINTZEKO DIRU-LAGUNTZAK, BALDIN ETA 2015-2016 IKASTURTEAN UNIBERTSITATE-IKASKETAK EDO GOI-MAILAKO BESTE IKASKETA BATZUK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN EGITEN BADITUZTE
ANEXO II
AYUDAS DESTINADAS A SUFRAGAR LOS GASTOS DE TRANSPORTE DE LOS ESTUDIANTES CON ESPECIALES DIFICULTADES DE MOVILIDAD DEBIDAS A SUS CONDICIONES FÍSICAS O PSÍQUICAS QUE EN EL CURSO 2015-2016 REALICEN ESTUDIOS UNIVERSITARIOS Y OTROS ESTUDIOS SUPERIORES EN LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

1. artikulua.– Xedea eta izaera.

Artículo 1.– Objeto y naturaleza.

1.– Hauxe da deialdi honen xedea: beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietara lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak ematea, baldin eta ikasle horiek 2015-2016 ikasturtean unibertsitate-ikasketak, goi-mailako arte-, erlijio- eta militar ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte. Eta, betiere, baldin eta garraiobide publikoak, haien ezaugarriei egokituta, ezin badituzte erabili; edo garraiobide publikoak erabiltzeko, beste pertsona baten laguntza behar badute, 3. artikuluan ezarritako eskakizunak beteta.

1.– El objeto de esta convocatoria es la concesión de ayudas de transporte para sufragar los gastos de traslado a centros docentes de la Comunidad Autónoma del País Vasco de los estudiantes con especiales dificultades de movilidad debido a sus condiciones físicas o psíquicas que durante el año académico 2015-2016 vayan a realizar estudios universitarios, enseñanzas superiores artísticas o estudios superiores artísticos o militares o religiosos, cuando les sea imposible realizar dichos traslados utilizando medios de transporte público colectivo adaptados a sus especiales dificultades o cuando, pudiendo utilizar dichos medios de trasporte público colectivo, necesiten la ayuda de una tercera persona y cumplan los requisitos señalados en el artículo 3.

2.– Laguntza horiek diru-laguntzak dira. Araubide juridikoan aurreikusten ez den guztirako hauxe aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartua, eta batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntzen eta diru-laguntzen erregimenari eta arau-hausteen eta zigorren araubideari buruzko xedapenak.

2.– Estas ayudas tienen naturaleza de subvención. En todo lo no previsto en relación a su régimen jurídico será de aplicación lo establecido en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en especial las disposiciones referentes al régimen de ayudas y subvenciones de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y las referidas al régimen de infracciones y sanciones.

2. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 2.– Tramitación electrónica.

1.– Pertsona interesdunek bide elektronikoak erabili ahal izango dituzte prozedura honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

1.– Las personas interesadas podrán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos.

2.– Izapidetze elektronikoa ondoko bi hauetan dago araututa: Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan, eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa (PLATEA) onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenean. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektroniko honetan zehazten da nola izapidetu eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak: https://euskadi.net/ayuda_subvencion/2015/garraio-egokitua/y22-izapide/es

2.– La tramitación electrónica está regulada en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica y la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, que aprueba la Plataforma Tecnológica para la E-Administración –PLATEA–. Las especificaciones de cómo tramitar las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos están disponibles en la sede electrónica del Gobierno Vasco, https://www.euskadi.net/ayuda_subvencion/2015/garraio-egokitua/y22-izapide/es

Herritarrek, eskabidea egiteko eta dokumentuak aurkezteko, bide presentziala edo elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi nahitaez baliabide horiek erabili behar dituztenik prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke eta.

El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento

Eskaeraren ondorengo izapideak, bide elektroniko bidez egin nahi badira, euskadi.net/Nire kudeaketak atalaren bidez egingo dira.

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizarán a través del apartado «Mis Gestiones» de la sede electrónica del Gobierno Vasco (https://euskadi.eus/misgestiones).

3. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

Artículo 3.– Cuantía de la ayuda.

1.– Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eskatzaileak aurkeztu duen aurrekontua oinarritzat hartuko da. Aurrekontu hori balioetsiko da, dagokion sektoreko jardunbide egokien arabera, eta Hezkuntza Administrazioak beste kostu edo irtenbide batzuk ere proposatu ahal izango ditu.

1.– Para el cálculo de la cuantía de la ayuda se tomará como base el presupuesto presentado por el solicitante. Dicho presupuesto será valorado conforme a las buenas prácticas del sector correspondiente, pudiendo la Administración educativa proponer costes y/o soluciones de traslado alternativas.

2.– Onartzen den aurrekontu guztia (% 100) finantzatu ahal izango da, eta eskaera bakoitzeko, gehienez, 10.000 euro emango dira, horretarako ezarritako diru-kopurua agortu arte.

2.– Se podrá financiar hasta el 100% del presupuesto que resulte aprobado, con un tope máximo por solicitud de 10.000 euros y hasta el agotamiento del crédito habilitado al efecto.

Beharrezko diru-laguntzaren kostua egoitza baten kostua baino askoz ere handiagoa baldin bada, eskatzaileari proposatuko zaio beste aukera hori kontuan hartzea; betiere, baldin eta egoitza egokituta eta ikastegitik hurbil baldin badago, eta garraiobide publiko egokiak eskuragarri baditu. Egoitzaren aukera hautatzen badu, deialdi honetako 1. eranskinean zehaztuta dagoen unibertsitate-ikasketetarako beka, egoitzari eta garraioari buruzko osagaiak dituena, eskatu ahal izango du.

Si el coste de la ayuda necesaria es muy superior al de una residencia adaptada, próxima al centro de estudios y con transporte público colectivo adaptado disponible, se propondrá al solicitante que considere dicha posibilidad, pudiendo solicitar la correspondiente beca para estudios universitarios detallada en el anexo I de esta convocatoria, con componente de ayuda para residencia y transporte.

3.– Lehen aipatu den 2. atalean jasotako muga aintzat hartuta, egokituta dagoen ibilgailu pribatua erabiliz gero joan-etorrietarako, laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, kilometro bakoitza 0,29 euroko kopuruaz biderkatuko da. Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da: https://maps.google.es/. Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.

3.– Con el límite establecido en el apartado 2 anterior, en el supuesto de que el transporte utilizado sea un vehículo particular adaptado, la cuantía de la ayuda será la resultante de multiplicar 0,29 euros por el número de kilómetros realizados. El cálculo de la distancia entre el domicilio habitual de la persona solicitante y la ubicación del centro de enseñanza existente se realizará utilizando la herramienta Google Maps en la dirección web: https://maps.google.es/. Se utilizará la opción denominada cálculo de la distancia más corta en coche, sin evitar autopistas ni peajes.

4.– Lehen aipatu den 2. atalean jasotako muga aintzat hartuta, egokitutako taxi bat joan-etorrietarako erabiliz gero, gehienezko diru-laguntzak ezin du inola ere gainditu Hezkuntza Administrazioak sektoreko elkarte ordezkagarriari eskatutako aurrekontua, hala egiteari egoki irizten badio. Lekualdaketa zer lurraldetan egingo den, han eskatuko du aurrekontua administrazioak.

4.– Con el límite establecido en el apartado 2 anterior, en el supuesto de que el transporte utilizado sea taxi adaptado, la cuantía máxima de la ayuda, en ningún caso será superior al presupuesto que solicite la Administración educativa, si lo considera pertinente, a la asociación representativa del sector en el territorio en el que se produzca el traslado.

5.– Garraiobide publiko kolektiboa erabiltzeko, beste pertsona baten parte-hartzea behar bada, beste pertsona horren lekualdaketaren gastuak ere ordainduko dira.

5.– Cuando sea preciso el concurso de otra persona para realizar el desplazamiento en transporte público colectivo, se sufragará el coste de desplazamiento de esta tercera persona.

6.– Deialdi honen xedea den garraio-gastua ordaintzen laguntzeko erabilgarri dagoen kreditua ez bada ontzat jotako eskabide guztietan jasotako kostu guztiak finantzatzeko bezain handia, onartu diren aurrekontu guztiak kontuan hartuko dira, eta onartutako eskabide guztietan laguntzaren zenbatekoa murriztuko da aurrekontuetan dagoen gabeziaren proportzio berean.

6.– Si se prevé que el crédito habilitado para la ayuda de transporte objeto de esta convocatoria no es suficiente para financiar el 100% del coste del desplazamiento de todas las solicitudes estimadas positivamente, considerados los presupuestos que se hayan aprobado, todas las solicitudes concedidas verán reducida la cuantía de esta ayuda en la misma proporción en que se carezca de disponibilidades presupuestarias.

4. artikulua.– Eskakizunak.

Artículo 4.– Requisitos.

Beka eskuratzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

Para tener derecho a la ayuda será necesario reunir los siguientes requisitos:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera aurkezten den egunean, eta justifikatzea gutxienez urtebetez EAEn erroldatuta egon direla, eskaerak aurkezteko epe orokorra amaitzen denean.

a) Estar empadronado en un municipio de la Comunidad Autónoma del País Vasco a la fecha de presentación de la solicitud, y justificar, al menos un año de empadronamiento en el País Vasco a la fecha de finalización del plazo para presentar las solicitudes.

b) Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak ziurtatuta edukitzea, eskaera bakoitzaren motaren arabera,

b) Tener certificados por la Unidad de Valoración y Orientación de la correspondiente Diputación Foral, según sea el tipo de cada solicitud,

– Mugikortasun-arazoak direla-eta, garraiobide publiko kolektiboak erabiltzeko ezintasuna: % 33ko minusbaliotasuna edo handiagoa, eta garraiobide publikoak erabiltzeko mugikortasun-arazoak, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskineko baremoaren arabera (minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen du errege-dekretu horrek). Laguntza jasotzeko, eskatzaileak egiaztatu egin beharko du A, B edo C egoeran dagoela. Egoera horietako batean ez badago, gutxienez 10 puntu lortu beharko ditu D eta H ataletako puntuazioak batzen dituenean.

– En caso de imposibilidad de utilización de transporte público colectivo: un grado de minusvalía igual o superior al 33% y la existencia de dificultades de movilidad para utilizar transportes colectivos, según el baremo establecido en el anexo 3 del Real Decreto 1971/1999, de 23 de diciembre, de procedimiento para el reconocimiento, declaración y calificación del grado de minusvalía. Para tener derecho a la ayuda, la persona solicitante deberá acreditar que se encuentra en alguna de las situaciones A, B o C, y si no está en ninguna de las anteriores, deberá obtener al menos 10 puntos sumando las puntuaciones obtenidas en los apartados D a H.

– Hala badagokio, beste pertsona baten beharra izatea, ikastegira lekualdatzeko: beste pertsona baten beharra ziurtatu behar da, minusbaliotasun-maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautu zuen abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean ezarritako baremoaren arabera; edo apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuaren 1. eranskinean ezarritakoaren arabera. Azken horren bidez onartu zen mendekotasuna duten pertsonen balioespen-baremoa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritakoa; hain zuzen, autonomia pertsonalaren sustapenari eta mendekotasuna duten pertsonentzako laguntzari buruzko legeak ezarritakoa.

– En caso de necesitar el concurso de una tercera persona para el traslado: la necesidad o no del concurso de tercera persona se deberá acreditar, bien según el baremo establecido en el anexo 2 del Real Decreto 1971/1999, de 23 de diciembre, de procedimiento para el reconocimiento, declaración y calificación del grado de minusvalía, bien según lo establecido en el anexo I del Real Decreto 504/2007, de 20 de abril, por el que se aprueba el baremo de valoración de la situación de dependencia establecido por la Ley 39/2006, de 14 de diciembre, de promoción de la autonomía personal y atención a las personas en situación de dependencia.

c) Matrikula egitea eta 2015-2016 ikasturtean modu presentzialean egitea honako ikasketa hauetako bat:

c) Realizar la matrícula y cursar durante el año académico 2015-2016 de forma presencial alguno de los siguientes estudios:

– Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

– Estudios conducentes a la obtención del título universitario oficial de Grado.

– Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

– Estudios conducentes a la obtención del título oficial de Máster universitario.

– Honako titulu ofizial hauek lortzera bideratutakoak: unibertsitateko diplomaduna, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa, lizentziaduna, arkitektoa eta ingeniaria.

– Estudios conducentes a la obtención de los títulos oficiales de Diplomado universitario, Arquitecto Técnico, Ingeniero Técnico, Licenciado, Arquitecto, e Ingeniero.

– Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioetako ikasleek egiten dituzten bigarren zikloko unibertsitate-ikasketak (edo ikasketa horietan sartzeko beharrezko egokitzapen-ikastaroak edo ikastaro osagarriak).

– Estudios universitarios de segundo ciclo (o cursos de adaptación y complementos de formación necesarios para acceder a éstos) que realicen los titulados que acceden desde las titulaciones de Diplomatura, Ingeniería Técnica o Arquitectura Técnica correspondientes.

– 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ez-presentzialetan emandakoak.

– Curso de preparación para acceso a la Universidad de mayores de 25 años impartido por universidades no presenciales.

– Goi-mailako arte-ikasketak.

– Enseñanzas artísticas superiores.

– Goi-mailako ikasketa militarrak.

– Estudios militares superiores.

– Goi-mailako erlijio-ikasketak.

– Estudios religiosos superiores.

d) Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean egon behar du eskatzaileak. Hirugarren interesdunaren alta eman edo datuak aldatzeko:

d) Para que la Administración pueda realizar el pago de las ayudas y subvenciones, la persona solicitante deberá constar en la base de datos de la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Finanzas del Gobierno Vasco. Para darse de alta o modificar sus datos de tercero interesado:

http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-341/es/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html

http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-341/es/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html

Banku-ziurtagiria, eskatzailearen libretako edo kontu korronteko IBAN adierazita (eskatzaileak titularra edo titularkidea izan behar du). Ziurtagiri horren ordez, libretaren kopia edo banku elektronikoko inprimaki bat entrega daiteke. Bertan libretaren edo kontu korrontearen titularrek eta IBAN zenbakiak agerian egon behar dute.

Certificación bancaria indicando el IBAN de la libreta o cuenta corriente de la persona solicitante (debe figurar como titular o cotitular). Esta certificación puede ser sustituida por fotocopia de la libreta o impresión de banca electrónica donde figuren titulares e IBAN de la libreta o cuenta corriente

e) Txosten justifikatu baten bitartez ziurtatzea, garraiobide publiko kolektiboak ez direla egokiak eskatzailearen beharretarako, eta ikastegira lekualdatzeko bide osoan edo zati batean garraio-neurri bereziak behar dituela.

e) Acreditar mediante informe justificado que los medios de transporte público colectivo disponibles para el traslado o parte del mismo, no son adecuados para las necesidades del solicitante y se requieren medidas especiales de transporte en parte o en todo el recorrido del traslado.

f) Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexua bereiztearren eragindakorik ere, betiere otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

f) No hallarse sancionada o sancionado penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni estar incursa o incurso en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con la inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

g) Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko ez gradu-ikasketak egiteko (edo graduari egokitzeko), ezta lizentzia-, ingeniaritza- edo arkitektura-ikasketak egiteko ere, bigarren zikloko ikasketak egin ezean, ikasketa horietan aurretiko titulazio horietatik sartzen baita.

g) No estar en posesión o no reunir los requisitos legales para la obtención de un título del mismo o superior nivel al correspondiente al de los estudios para los que se solicita la beca. A estos efectos, no obtendrán beca quienes están ya titulados o en condiciones de obtener la titulación de Diplomatura, Ingeniería Técnica o Arquitectura Técnica, ni para cursar estudios de Grado (o de adaptación a Grado), ni para cursar estudios de Licenciatura, Ingeniería o Arquitectura, salvo que se cursen estudios de segundo ciclo a los que se accede desde esas titulaciones previas.

h) Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei ikastegietara lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzen laguntzeko diru-laguntzarekin bateragarria ez den beste beka edo diru-laguntza bat ez jasotzea.

h) No percibir beca o ayuda incompatible con la ayuda para el transporte de estudiantes con especiales dificultades de movilidad debidas a sus condiciones físicas o psíquicas.

5. artikulua.– Eskatzailearen betekizun jakin batzuk egiaztatzea.

Artículo 5.– Acreditación de determinados requisitos de la persona solicitante.

Azaroaren 11ko 1/ 1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz, honako betekizun hauek egiaztatuko dira, eskabidean txertatuko den erantzukizunezko adierazpen baten bidez:

En aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán, las siguientes obligaciones:

– Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi behar du erakunde eskatzaileak, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

– Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

– Eskatzaileak egiaztatu behar du ez dagoela laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.

– No hallarse la persona solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

Eskatzaileak eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela adieraztea. Eskabideetan sartuko da badagoela aukera laguntza eskatzen duen pertsonak honako hau baimen dezan, espresuki: gainerako datuak edo agiriak organo kudeatzaileak lortu edo egiaztatzea, bai bide presentziala, bai elektronikoa erabilita, eta, betiere, Administrazio Publikoak dituen egiaztatze-, kontrolatze- eta ikuskatze-ahalmenen kalterik gabe.

Así mismo, la persona solicitante manifiesta que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiario/a de estas ayudas. Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la persona solicitante de la ayuda consienta expresamente que el resto de los datos o documentos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor, tanto cuando utilice el canal presencial como el electrónico, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública.

6. artikulua.– Bateragarritasuna beste beka eta laguntza batzuekin.

Artículo 6.– Compatibilidad con otras becas y ayudas.

1.– Diru-laguntza horiek bateragarriak dira beste erakunde batzuek helburu bererako ematen dituztenekin, bai eta 2015-2016 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekekin ere, betiere beken finantziazioa guztira handiegia ez bada.

1.– Estas ayudas son compatibles con otras becas o ayudas que para el mismo fin pudieran otorgar otras entidades, así como con las becas para realizar estudios universitarios y otros estudios superiores en el año académico 2015-2016, siempre que no exista sobrefinanciación.

2.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, haien ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, zailtasun bereziak dituzten ikasleei ematen dien lekualdaketa-laguntzaren zenbatekoak ezin izango du benetako kostua gainditu. Laguntza horrek EAEko ikastegietara unibertsitate-ikasketak edo goi-mailako ikasketak egitera joateko gastuak ordaintzen laguntzen die ikasle horiei. Gaindituz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da lekualdaketaren kostu errealaren % 100era iritsi arte, gehienez.

2.– El importe total de las ayudas obtenidas del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura para el traslado de los estudiantes con especiales dificultades debido a sus condiciones físicas o psíquicas a los centros docentes ubicados en el País Vasco con el fin de realizar estudios universitarios o superiores en ningún caso podrá ser superior a su coste real. Si esto sucediese, se procederá a reducir la cuantía de la ayuda hasta el límite máximo del 100% del coste real del desplazamiento.

7. artikulua.– Nola aurkeztu eskabidea.

Artículo 7.– Cómo presentar la solicitud.

Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahalko dira, www.euskadi.net Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan. Eskabideak aurkezteko lekuak izango dira, halaber, Zuzenean herritarrei arreta emateko bulegoak: Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo), Gipuzkoa (Andia 13, 20003 Donostia), eta Araba (Ramiro Maeztu 10 beh., 01008 Vitoria-Gasteiz) edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak zehaztutako egoitzetako edozein edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4. artikuluan adierazten diren tokiak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari zuzendutako idazkiak udal-erregistroetan aurkezteko Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza-hitzarmena izenpetu duten udaletan ere aurkez daitezke.

Las solicitudes podrán presentarse por medios electrónicos en la sede electrónica del Gobierno Vasco (https://www.euskadi.eus). Asimismo, podrán presentarse de forma presencial en las Oficinas de Atención al Ciudadano, Zuzenean, de Bizkaia (Gran Vía, 85, 48011 Bilbao), Gipuzkoa (Andía, 13, 20003 Donostia-San Sebastián) y Araba (Ramiro Maeztu, 10 bajo, 01008 Vitoria-Gasteiz) o en cualquiera de las dependencias recogidas en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos autónomos o en las previstas en el artículo 38.4 de la ley 30/92 de 26 de noviembre, del Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común o en cualquier ayuntamiento que tenga suscrito convenio de colaboración para la presentación de escritos dirigidos a la Comunidad Autónoma del País Vasco en Registros Municipales.

Eskabideak aurkezteko argibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri:

Las especificaciones sobre la presentación de solicitudes se detallan en la sede electrónica del Gobierno Vasco, en la siguiente dirección:

https://www.euskadi.net/diru_laguntza/2015/garraio-egokitua/y22-izapide/eu

https://www.euskadi.net/ayuda_subvencion/2015/garraio-egokitua/y22-izapide/es

Eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete, nahi duten eran. Prozedura osoan zehar, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

Los solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por el solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

8. artikulua.– Aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 8.– Documentación a presentar.

Eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

Las personas solicitantes deberán presentar la siguiente documentación:

a) Administrazio-egoitzaren ziurtagiria; bertan jasoko da Euskal Autonomia Erkidegoko zein udalerritan dagoen erroldatuta eta noiztik.

a) Certificado de vecindad administrativa, en el que conste el empadronamiento en algún municipio de la Comunidad Autónoma del País Vasco a la fecha de solicitud y la antigüedad.

b) Dagokion foru-aldundiak emandako desgaitasun-ziurtagiria, 3. artikuluan zehaztutako baldintzak egiaztatzen dituena.

b) Certificado de discapacidad emitido por la Diputación Foral correspondiente en el que se acrediten los extremos señalados en el artículo 3.

c) 2015-2016 ikasturtean 3. artikuluaren c) ataleko ikasketaren bat egiteko matrikula egin izanaren egiaztagiria.

c) Certificado de haber realizado la matrícula para cursar en el año académico 2015-2016 alguno de los estudios indicados en el apartado c) del artículo 3.

d) Txosten bat, honakoa ziurtatuko duena: garraiobide publiko kolektiboak ez direla egokiak eskatzailearen beharretarako, eta ikastegira joateko eta handik etortzeko bide osoan edo zati batean garraio-neurri bereziak behar dituela.

d) Informe justificado que los medios de transporte público colectivo disponibles para el traslado o parte del mismo, no son adecuados para las necesidades del solicitante y se requieren medidas especiales de transporte en parte o en todo el recorrido del traslado.

e) Aurrekontu zehatza, honako hauek biltzen dituena: diru-laguntzaren bidez ordainduko den ibilbidea, ikasturtean zenbat bidaia egitea aurreikusten den, bidaia bakoitzaren unitate-kostua, bidaia guztiak kontratatzeagatik ezarritako deskontua (hala dagokionean), pertsona laguntzailearen kostua, pertsona horren lan-ordutegia edo erabilgarritasuna, bai eta egoera ulertzeko eta baloratzeko beharrezkotzat jotzen diren gainerako datu guztiak ere.

e) Presupuesto detallado que recoja el recorrido a cubrir con la ayuda, el medio de transporte necesario, el número de viajes que está previsto realizar a lo largo de todo el curso académico, el coste unitario de cada viaje y el descuento aplicado por contratar el conjunto (cuando corresponda), el coste de la persona acompañante y su horario de trabajo/disponibilidad y cuantos otros datos se estimen necesarios para la buena comprensión y valoración del mismo.

9. artikulua.– Aurkezteko epea.

Artículo 9.– Plazo de presentación.

Eskabideak aurkezteko epea 2015eko irailaren 30ean amaituko da.

El plazo de presentación de solicitudes finalizará el 30 de septiembre de 2015.

10. artikulua.– Hautatzeko eta izapideak egiteko batzordea.

Artículo 10.– Comisión de selección y tramitación.

1.– Hautaketa-batzorde batek aztertuko ditu espedienteak, eta ebazpen-proposamenak egingo ditu. Unibertsitate Ataleko arduraduna izango da batzordeburua; Unibertsitate Zuzendaritzako bi teknikari, zuzendariak aukeratutakoak, izango dira batzordekideak.

1.– Para el estudio y propuesta de resolución de los expedientes se constituirá una comisión de selección. Estará presidida por la persona Responsable del Área de Universidades y serán vocales dos técnicas adscritas a la Dirección de Universidades, nombradas por el Director.

2.– Hautaketa-batzorde horrek Unibertsitateetako zuzendariari igorriko dio ebazpen-proposamena. Bertan, adieraziko da: alde batetik, zein eskatzailek jasoko duten laguntza, eta zenbateko laguntza jasoko duten; eta, beste batetik, zer eskaerek ez dituzten betetzen ikasle desgaituentzako garraio-laguntza jasotzeko baldintzak, eta zergatik ez.

2.– La Comisión de selección constituida al efecto elevará al Director de Universidades la propuesta de resolución, que contendrá, por un lado, las solicitudes que deben ser adjudicatarias de la ayuda, indicando la cuantía que corresponde a cada una de ellas, y por otro, las solicitudes que no cumplen los requisitos exigidos para acceder a la ayuda, señalando cuáles son los motivos para la denegación.

11. artikulua.– Prozedura ebaztea eta errekurtsoak.

Artículo 11.– Resolución del procedimiento y recursos.

1.– Deialdi honetan arautzen den prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa da. Epe hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da. Epe hori igaro ondoren, interesdunei ez bazaie ebazpenik jakinarazi, beka-eskaera ezetsi egin dela joko da, betiere azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44.1 artikuluan arautzen dituen ondorioetarako.

1.– El plazo máximo para la resolución y notificación del procedimiento de concesión regulado en esta convocatoria es de seis meses, a partir del día siguiente al de la publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco. Transcurrido el plazo sin haberse notificado ésta, las personas solicitantes podrán entender desestimada su solicitud de beca, a los efectos establecidos en el artículo 44.1 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, bitarteko elektronikoz edo posta bidez, eskaeran hautatutako aukeraren arabera, eta egintzat joko da interesdunak hura jaso duela sinatzen duenean.

La notificación de la resolución se efectuará de forma individual a las personas interesadas electrónicamente o vía postal, dependiendo de la opción elegida en la solicitud y se entenderá practicada en el momento que la persona interesada firme la recepción de la misma.

Gainera, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-oholean ere argitaratuko da, oro har ezagutu dadin.

Además, la resolución se publicará en el tablón de anuncios de la sede electrónica para su general conocimiento.

Jakinarazpen elektronikoa Eusko jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalean ikusi beharko da (https://euskadi.eus/nirekudeaketak). Jakinarazpena bidaltzen denetik hamar egun naturaleko epea igarotzen bada edukira jo gabe, jakinarazpena baztertutzat joko da eta prozedurari jarraiki izapidea egintzat joko da, betiere, ofizioz edo hartzaileak eskatuta, horretara jotzea tekniko edo materialki ezinezkoa dela egiaztatzen ez bada.

La notificación electrónica deberá consultarse en el apartado «Mis Gestiones» de la sede electrónica del Gobierno Vasco (https://euskadi.eus/misgestiones). Cuando transcurran diez días naturales desde el envío de la notificación sin acceder a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada y se tendrá por efectuado el trámite siguiéndose el procedimiento, salvo que de oficio o a instancia de persona destinataria se compruebe la imposibilidad técnica o material del acceso.

Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inola ere jakinarazpen-baliorik izango.

Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor podrá remitir a las personas interesadas avisos de las notificaciones realizadas mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico incluidos en el formulario de solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

2.– Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

2.– Contra esta resolución las personas interesadas podrán interponer recurso de alzada ante la Viceconsejera de Universidades e Investigación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su notificación.

12. artikulua.– Laguntzen ordainketa.

Artículo 12.– Pago de la ayuda.

1.– Bekak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, bekak aldez aurretik ordainduko dira, ordainketa bakarrean eta hilabeteko epean.

1.– Una vez notificada la resolución de concesión de las becas, éstas serán abonadas con carácter anticipado en un único pago en el plazo de un mes.

2.– Diru-laguntzaren onuradunek ez dute ordainketarik jasoko, harik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntzen arloan abian den edozein itzultze- edo zigortze-prozedura amaitu arte, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategineko 50.4 artikuluak xedatzen duenari jarraituta.

2.– El pago a las personas beneficiarias de la ayuda quedará condicionado a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación, tal y como establece el artículo 50.4 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

13. artikulua.– Laguntzen justifikazioa.

Artículo 13.– Justificación de la ayuda.

Onuradunek 2016ko abuztua baino lehen aurkeztu beharko dituzte Unibertsitate Zuzendaritzan aurkeztutako eta onartutako aurrekontuari dagozkion fakturak, joan-etorriak egin direla justifikatzeko.

Las personas beneficiarias deberán presentar ante la Dirección de Universidades, antes del mes de agosto de 2016, las facturas correspondientes al presupuesto presentado y acordado justificando la realización del desplazamiento.

Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahalko dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalean (http://www.euskadi.net/nirekudeaketak).

Las justificaciones podrán presentarse por medios electrónicos en el apartado «Mis Gestiones» de la sede electrónica del Gobierno Vasco, http://www.euskadi.net/misgestiones

Halaber, justifikazioak zuzenean toki hauetan ere aurkeztu ahal izango dira: Zuzenean herritarrei arreta emateko bulegoetan: Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo), Gipuzkoa (Andia 13, 20003 Donostia), eta Araba (Ramiro Maeztu 10 beh., 01008 Vitoria-Gasteiz).

Asimismo, las justificaciones podrán presentarse de forma presencial en las Oficinas de Atención al Ciudadano, Zuzenean, de Bizkaia (Gran Vía, 85, 48011 Bilbao), Gipuzkoa (Andía, 13, 20003 Donostia-San Sebastián) y Araba (Ramiro Maeztu, 10 bajo, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Justifikazioak aurkezteko lekuak izango dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak zehaztutako egoitzetako edozein edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4. artikuluan adierazten diren tokiak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari zuzendutako idazkiak udal-erregistroetan aurkezteko Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza-hitzarmena izenpetu duten udaletan ere aurkez daitezke.

También podrán presentarse las justificaciones en cualquiera de las dependencias recogidas en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos autónomos o en las previstas en el artículo 38.4 de la ley 30/92 de 26 de noviembre, del Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común o en cualquier ayuntamiento que tenga suscrito convenio de colaboración para la presentación de escritos dirigidos a la Comunidad Autónoma del País Vasco en Registros Municipales.

Justifikazioari buruzko argibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri:

Las especificaciones sobre la justificación se detallan en la sede electrónica del Gobierno Vasco, en la siguiente dirección:

https://www.euskadi.net/diru_laguntza/2015/garraio-egokitua/y22-izapide/eu

https://www.euskadi.net/ayuda_subvencion/2015/garraio-egokitua/y22-izapide/es

14. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 14.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

Honako hauek dira diru-laguntzaren esleipendunen betebeharrak:

Son obligaciones de los y las adjudicatarias de la ayuda:

a) Zertarako eman den laguntza, horretarako erabiltzea; alegia, laguntza ematean ezarritako baldintzen arabera egin beharko dituzte ikastegiko joan-etorriak.

a) Destinar la ayuda a la finalidad para la que se concede, entendiéndose por tal realizar efectivamente el traslado al centro docente en las condiciones en las que le ha sido concedida.

b) Beken helburua fiskalizatzeko lanetan, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia eman beharko dute, eta, behar izanez gero, laguntza emateko ezarri ziren baldintzak bete dituztela egiaztatzeko egiten diren jarduera guztiak onartu beharko dituzte.

b) Someterse a las actuaciones de comprobación precisas para verificar, en su caso, el cumplimiento de las condiciones que determinaron la concesión de la ayuda, y facilitar cuanta información le sea requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las becas.

15. artikulua.– Beka jasotzeko eskubidea galtzea eta beka itzuli behar izatea.

Artículo 15.– Pérdida del derecho al cobro de la ayuda y reintegro.

1.– Unibertsitateetako zuzendariak, espedienteko interesdunaren entzunaldiaren izapidea egin ondoren, emandako beka kobratzeko eskubidea galdu dela edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli behar direla eta aplikagarriak diren interesak itzuli beharko direla adieraziko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan ezarritakoaren arabera –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Testu Bategina–, honako arrazoi hauek direla-eta:

1.– El Director de Universidades, previo trámite de audiencia a la persona interesada en el expediente, declarará la pérdida del derecho al cobro de la beca concedida o, en su caso, la procedencia del reintegro de las cantidades percibidas y la exigencia de los intereses que resulten de aplicación, según lo establecido en el artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco (Texto Refundido aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre), por las siguientes causas:

a) Eskatzaileak datuak ezkutatu edo faltsutu baditu beka jasotzeko.

a) Que para su concesión la persona solicitante haya incurrido en ocultación o falseamiento de datos.

b) Egiaztatzen bada jasotako beka bateraezina dela beste pertsona fisiko edo juridikoek emandako beka edo laguntzekin.

b) Que se acredite la incompatibilidad de la beca concedida con otras becas o ayudas procedentes de otras personas físicas o jurídicas.

c) Helburu jakin bat betetzeko emandako bekaren zenbatekoa ez bada helburu hori betetzeko erabili.

c) Que el importe de la beca no haya sido destinado a la finalidad para la que fue concedida.

d) Frogatzen bada beka jaso dutenek ez dutela ezarritako baldintzaren bat betetzen edo ez dituztela baldintza horiek behar bezala egiaztatu.

d) Que se compruebe que se ha concedido a personas que no reúnen alguno de los requisitos establecidos, o que no los han acreditado debidamente.

e) Eskatzaileak indargabetu egiten badu bekarekin egin behar zituen ikasketen matrikula edo ikastegira joan ez bada.

e) Que se la persona solicitante haya anulado la matrícula de los estudios para los que se concedió la beca o no haya acudido al centro docente.

2.– Espedientearen izapideak egitean ondorioztatzen bada itzuli egin behar direla jasotako zenbatekoak –eta, behar izanez gero, baita haien legezko interesak ere–, ebazpen bat emango da; ebazpen horrek eduki beharreko informazio guztia izango du, dirua itzuli behar dela deklaratzen duen jakinarazpena jasotzen denetik bi hilabeteko epean zenbateko horiek itzultzeko, beti ere kontuan izanik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bigarren titulua (698/1991 Dekretua, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena).

2.– En el caso de que del expediente instruido se derive la obligación de reintegrar las cantidades recibidas y, en su caso, los correspondientes intereses legales, se dictará una resolución que contendrá la información necesaria para que pueda realizarse el reintegro dentro del plazo de dos meses a contar desde la notificación de la declaración de la procedencia del reintegro, teniendo en cuenta lo establecido en el Título Segundo del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

3.– Borondatezko epearen barruan dirua itzultzen ez bada, Ekonomia eta Ogasun Sailari jakinaraziko zaio, premiamendu-bidez ekin dezan, indarrean dauden xedapenen arabera.

3.– La falta de reintegro en período voluntario será puesta en conocimiento del Departamento de Economía y Hacienda a fin de que se proceda por la vía de apremio según establezcan las disposiciones vigentes.

16. artikulua.– Datu pertsonalak babestea.

Artículo 16.– Protección de datos de carácter personal.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeari jarraituta, deialdi honen izapideetan jasotako datu pertsonalak Unibertsitate Zuzendaritzaren 2 zenbakiko Fitxategian sartuko dira (fitxategi hori, «Unibertsitate-bekak» deiturikoa, jasota dago Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2010eko urriaren 4ko Aginduan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren datu pertsonalen fitxategi jakin batzuk arautzen dituenean).

De conformidad con la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, y con la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, los datos personales recogidos en la tramitación de esta convocatoria serán incluidos en el Fichero n.º 2 de la Dirección de Universidades, denominado Becas Universitarias, incluido en la Orden de 4 de octubre de 2010, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, por la que se regulan determinados ficheros de datos de carácter personal del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura.

Datuak lortu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak Unibertsitate Zuzendaritzan erabili ahal izango dira. Horretarako, honako helbide honetara jo beharko da: Donostia-San Sebastián kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.

Los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición se podrán ejercer ante la Dirección de Universidades, dirigiéndose para ello a la siguiente dirección: c/ Donostia-San Sebastián, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Unibertsitate Zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatzeko ezen aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.

Asimismo, las personas concurrentes a esta convocatoria autorizan a la Dirección de Universidades a comprobar en otros organismos públicos la veracidad de los documentos presentados.

III. ERANSKINA
BIKAINTASUN AKADEMIKOKO BEKAK, ETEKIN HANDIKO UNIBERTSITATE-IKASLEAK AINTZATETSI ETA SARITZEKO 2015-2016 IKASTURTEAN
ANEXO III
BECAS DE EXCELENCIA ACADÉMICA PARA RECONOCER Y PREMIAR AL ALUMNADO UNIVERSITARIO DE ALTO RENDIMIENTO, PARA EL CURSO ACADÉMICO 2015-2016

1. artikulua.– Xedea eta helburua.

Artículo 1.– Objeto y finalidad.

1.– Deialdi honen xedea 120 beka ematea da, zehazki, «bikaintasun akademikoko bekak» deiturikoak. Etekin akademiko handia duten ikasleei zuzenduta daude. Ikasleek EAEko lurraldeko edo Estatuko unibertsitateetan matrikulatuta egon behar dute, gradu-ikasketak egiteko.

1.– El objeto de esta convocatoria es la concesión de 120 becas denominadas «becas de excelencia académica» dirigidas al alumnado de alto rendimiento académico, matriculado en universidades ubicadas en el ámbito territorial de esta Comunidad Autónoma o del resto del Estado, para la realización de estudios de Grado.

2.– Beka horien helburua honako hau da: unibertsitateko ikasleen ikasketetan eta ikerketa-zereginetan bikaintasuna sustatzea, ikasle horien etekin akademikoa sarituz.

2.– Estas becas tienen como finalidad potenciar la excelencia en el estudio y en las tareas de investigación del alumnado universitario, premiando su rendimiento académico.

2. artikulua.– Beken kopurua, banaketa eta zenbatekoa.

Artículo 2.– Número, distribución e importe de las becas.

1.– Deialdi honen bidez, unibertsitatera lehen aldiz 2015-2016 ikasturtean joaten diren ikasleei zuzendutako bikaintasun akademikoko 40 beka emango dira gehienez, haietako bakoitza 1.000 eurokoa. Honako banaketa hau izango dute, eta, hala dagokionean, ikasleen matrikula bakoitzeko jakintza zientifikoaren adarraren arabera:

1.– En esta convocatoria se podrán otorgar un máximo de 40 becas de excelencia académica por importe de 1.000 euros cada una, dirigidas al alumnado que acceda por primera vez a la universidad en el curso académico 2015-2016, con la siguiente distribución por vía de acceso y, en su caso, rama de conocimiento científico del plan de estudios en que se encuentre matriculado el alumno o alumna:

a) 35 beka, 2014-2015 ikasturtean batxilergoa amaitu zuten ikasleentzat.

a) 35 becas para el alumnado que en el curso 2014-2015 finalizó sus estudios de Bachillerato:

– Arteak eta Giza Zientziak: 3.

– Artes y Humanidades: 3.

– Zientziak: 5.

– Ciencias: 5.

– Osasun Zientziak: 14.

– Ciencias de la Salud: 14.

– Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 4.

– Ciencias Sociales y Jurídicas: 4.

– Ingeniaritza eta Arkitektura: 9.

– Ingeniería y Arquitectura: 9.

b) 5 beka, 2014-2015 ikasturtean Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak amaitu zituzten ikasleentzat, jakintza zientifikoaren adarren artean berdin banatuta.

b) 5 becas destinadas al alumnado que en el curso 2014-2015 finalizó sus estudios de Formación Profesional de Grado Superior, distribuidas indistintamente por rama de conocimiento científico.

2.– Bikaintasun akademikoko 80 beka, haietako bakoitza 1.000 eurokoa. Egiten ari diren gradu-ikasketen aurreko maila osoa gaindituta duten ikasleei zuzenduta daude. Jakintza-adarraren arabera banatuta daude, honela:

2.– 80 becas de excelencia académica por importe de 1.000 euros cada una, destinadas al alumnado que tenga superado el anterior curso completo de los estudios de Grado que está cursando, distribuidas por rama de conocimiento conforme se establece a continuación:

– Arteak eta Giza Zientziak: 6.

– Artes y Humanidades: 6.

– Zientziak: 11.

– Ciencias: 11.

– Osasun Zientziak: 35.

– Ciencias de la Salud: 35.

– Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 9.

– Ciencias Sociales y Jurídicas: 9.

– Ingeniaritza eta Arkitektura: 19.

– Ingeniería y Arquitectura: 19.

Graduko titulazio bikoitza izanez gero, eta titulazio horiek jakintza-adar ezberdinetakoak badira, baloratua izateko jakintza zientifikoaren adar jakin batean barne hartzeko, eskatzaileak adar bakarra hautatu beharko du.

En el caso de las dobles titulaciones de Grado, cuando dichas titulaciones pertenezcan a ramas de conocimiento distintas, a efectos de su inclusión en una determinada rama de conocimiento científico para su valoración, la persona solicitante deberá optar por una de las ramas.

Gainontzeko bekak berriro banatuko dira beka lortu ez duten eta ordezkoen zerrendan dauden eskatzaileen artean.

La redistribución de las becas sobrantes se realizará entre las personas solicitantes que no hayan obtenido beca y que conformen la lista de suplentes correspondiente.

3. artikulua.– Beste beka, laguntza edo diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 3.– Compatibilidad con otras becas, ayudas o subvenciones.

Deialdi honekin bat etorrita emandako bikaintasun akademikoko bekak bateragarriak dira unibertsitateek edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu edo izen berarekin ematen dituzten beste batzuekin.

Las becas de excelencia académica otorgadas en virtud de esta convocatoria son compatibles con otras que por el mismo concepto o denominación pudieran concederse por parte de las propias universidades o cualquier entidad pública o privada.

4. artikulua.– Betebehar orokorrak.

Artículo 4.– Requisitos generales.

Bikaintasun-beka eskatzen dutenek 2015-2016 urterako ematen den unibertsitate-beka orokorraren onuradunak izan behar dute.

La persona solicitante de beca de excelencia deberá ser beneficiaria de la beca general universitaria para el curso 2015-2016.

5. artikulua.– Baldintza akademikoak.

Artículo 5.– Requisitos académicos.

1.– Eskatzaileek 2015-2016 ikasturtean matrikulatuta egon behar dute gradu-titulua lortzekoak diren ikasketen plan bateko maila oso batean.

1.– Las personas solicitantes estarán matriculadas en el año académico 2015-2016 del curso completo de un plan de estudios de enseñanzas conducentes a una titulación de Grado.

2.– Jada unibertsitate-ikasketak egiten ari diren eskatzaileek 2014-2015 ikasturtean batez besteko honako nota hauek lortu behar izan dituzte, jakintza zientifikoaren zer adarretan matrikulatu diren:

2.– Las personas solicitantes que ya están realizando estudios universitarios deberán haber obtenido en el curso 2014-2015 la siguiente nota media, en función de la rama de conocimiento científico de los estudios en los que estén matriculados:

– Arteak eta Giza Zientziak: 8,5.

– Artes y Humanidades: 8,5.

– Zientziak: 8.

– Ciencias: 8.

– Osasun Zientziak: 7,5.

– Ciencias de la Salud: 7,5.

– Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 8,5.

– Ciencias Sociales y Jurídicas: 8,5.

– Ingeniaritza eta Arkitektura: 7.

– Ingeniería y Arquitectura: 7.

Titulazio bikoitzak, bi jakintza-arlotakoak direnak, egin nahi dituzten eskatzaileek haietako bat aukeratu beharko dute.

En el caso de dobles titulaciones que pertenezcan a ramas de conocimiento diferentes las y los solicitantes deberán optar por una de ellas.

Batez besteko nota kalkulatzeko, eskatzaileek 2014-2015 ikasturtean maila oso batean matrikulatuta egon behar izan dute (gutxienez 60 kreditu). Irakasgai bakoitzean lortutako nota haztatuko da, kreditu kopuruaren arabera. Horretarako, honako formula hau aplikatuko da eskaera bakoitzean:

Para el cálculo de la nota media las y los solicitantes deberán haber superado durante el año académico 2014-2015 un curso completo con un mínimo de 60 créditos. Se ponderará la nota obtenida en cada asignatura en función del número de créditos que la integran, aplicando a cada solicitud la siguiente fórmula:

B = ?(P × Ikk)/Gkk B = Irakasgai bakoitzean lortutako batez besteko notaren haztapenaren emaitzazko balioa.

V = ?(P × Nca)/Nct V = Valor resultante de la ponderación de la nota media obtenida en cada asignatura.

P = Irakasgai bakoitzeko puntuazioa (ohiko edo ezohiko deialdian).

P = Puntuación de cada asignatura (convocatoria ordinaria o extraordinaria).

Ikk = Irakasgaiaren kreditu kopurua.

Nca = Número de créditos que integran la asignatura.

Gkk = Ikasturtean matrikulatutako kredituen kopurua (ikasturte osoan)

Nct = Número de créditos matriculados en el curso (curso completo).

Zenbakizko kalifikaziorik izan ezean, kalifikazioak honako baremo honen arabera balioetsiko dira:

En caso de que no existan calificaciones numéricas, las calificaciones se valorarán según el siguiente baremo:

– Ohorezko Matrikularen Aipamena = 10 puntu.

– Mención de Matrícula de Honor = 10 puntos.

– Bikain = 9 puntu.

– Sobresaliente = 9 puntos.

– Oso ongi = 7,5 puntu.

– Notable = 7,5 puntos.

– Nahikoa edo gai = 5,5 puntu.

– Aprobado o apto = 5,5 puntos.

– Gutxiegi, ez aurkeztua edo deialdi deuseztatua = 2,5 puntu.

– Suspenso, no presentado o anulación de convocatoria = 2,5 puntos.

3.– Unibertsitatera lehenengo aldiz 2015-2016 ikasturtean joan diren eskatzaileei dagokienez:

3.– Las personas solicitantes que acceden por primera vez a la universidad en el curso 2015-2016:

a) Batxilergoa Espainiako Unibertsitate Sisteman ikasi duten eskatzaileen kasuan, beheragoko formula aplikatuz 9 puntuko nota edo handiagoa lortu izana. Horretarako, Batxilergoko batez besteko nota eta 2015. urteko unibertsitaterako sarbide-probaren fase orokorreko azterketen batez besteko nota hartuko dira kontuan.

a) Las y los solicitantes que hayan cursado el Bachillerato en el Sistema Universitario Español, deberán haber obtenido una nota igual o superior a 9 puntos en aplicación de la siguiente fórmula, para lo que se tendrá en cuenta la nota media del Bachillerato y la nota media de los exámenes correspondientes a la fase general de la prueba de acceso a las enseñanzas universitarias (PAU) del año 2015.

Behin betiko lehentasun-ordena ezartzen duen nota finkatzeko, honako formula hau aplikatuko da eskaera bakoitzean:

La nota que determina el orden de prelación definitivo se fijará aplicando a cada solicitud la siguiente fórmula:

BBHO = 0,6 x BBBN + 0,4 x FOK BBHO: behin betiko lehentasun-ordena.

OPD = 0,6 x NMB + 0,4 x CFG OPD: Orden de prelación definitivo.

BBBN: batxilergoko batez besteko nota.

NMB: Nota media del Bachillerato.

FOK: fase orokorreko batez besteko nota, hiru dezimalekin eta biribildu gabe.

CFG: Nota media de la fase general, con tres decimales y sin redondeo.

b) Batxilergoa atzerriko hezkuntza-sistemen arabera irakasten duten ikastetxeetan ikasi duten eskatzaileen kasuan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren batxiler-tituluaren homologazioa eskuratu behar dute, derrigorrezkoa den kasuetan, baita Espainiako Unibertsitaterako sarbide-agiria ere, 2015eko 9 puntuko kalifikazioa edo handiagoa jasoko da.

b) Las y los solicitantes que hayan cursado el Bachillerato en centros educativos que impartan estudios conforme a sistemas educativos extranjeros, deberán haber obtenido la homologación al título de Bachiller por parte del Ministerio de Educación, Cultura y Deporte, en los casos en los que fuera preceptivo, así como la credencial de acceso a la Universidad Española, en la que conste una calificación igual o superior a 9 puntos del año 2015.

c) Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin dituzten eskatzaileek, goi-mailako prestakuntza-zikloan batez beste 9 puntuko nota edo altuagoa lortu izana 2015ean.

c) Las y los solicitantes que hayan cursado estudios de Formación Profesional de Grado Superior, deberán haber obtenido una nota igual o superior a 9 puntos como nota media del ciclo formativo de Grado Superior del año 2015.

4.– Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, artikulu honetan eskatutako betekizun akademikoek beteta egon beharko dute.

4.– Los requisitos académicos señalados en este artículo deberán reunirse en la fecha en que expire el plazo de presentación de solicitudes.

6. artikulua.– Nola aurkeztu eskabidea.

Artículo 6.– Como presentar la solicitud.

Bikaintasun-beka eskuratzeko, eskatzaileak unibertsitate-beka orokorra lortu behar izan du; beraz, hauxe da bikaintasun-beka eskatzeko prozedura:

Dado que para ser persona becaria de excelencia, se debe ser persona becaria de la beca general de universidades, el procedimiento para realizar la solicitud de esta beca se realizará tal como se señala a continuación:

1.– Beka orokorra eskatzeko eskabidea bete behar da, Agindu honen I. eranskineko 29. artikuluan zehaztu den bezala. Eskabidea Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikotik har daiteke: https://www.euskadi.net/ diru_laguntza/2015/bikaintasun-beka/y22-izapide/eu

1.– Completar la solicitud de beca general, tal como se detalla en el artículo 29 del anexo I de esta Orden, en la sede electrónica del Gobierno Vasco: https://www.euskadi.net/ ayuda_subvencion/2015/bikaintasun-beka/y22-izapide/es

2.– Bikaintasun akademikoko beka eskatzeko formularioa bete behar da. Formulario hori agertuko da beka orokorra eskatzeko lineako formularioa bete ondoren. Beka orokorreko eskabide bat baino gehiago egin arren, bikaintasun-beka eskatzeko eskabide bat baino ez da bete, inprimatu eta entregatu behar.

2.– Rellenar el formulario de solicitud de beca de excelencia que se le ofrecerá realizar al terminar de completar el formulario on-line de la solicitud de beca general. En caso de realizar más de una solicitud de beca general, basta con completar, imprimir y entregar una única solicitud de beca de excelencia.

3.– Eskabide-formularioa inprimatzea.

3.– Imprimir el formulario de solicitud.

4.– Eskabidea inprimatu ondoren, sinatu egin behar da, eta aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat, gainerako agiriekin batera entregatu behar da.

4.– Firmar y entregar la solicitud impresa y firmada junto con el resto de los documentos tal como se señala en los párrafos siguientes.

Eskabide inprimatua, sinatua eta eguna idatzita duena, eskatutako gainerako agiriekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate Zuzendaritzara bidali behar da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Horrez gain, Bizkaiko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bulegoetan, hots, Zuzenean bulegoetan, ere aurkez daiteke Bizkaian (Bide Nagusia 85, 48011 Bilbo), Gipuzkoan (Andia 13, 20003 Donostia) eta Araban (Ramiro Maeztu 10, etxabea, 01008 Vitoria-Gasteiz).

La solicitud impresa, fechada y firmada, junto con la documentación requerida, se dirigirá a la Dirección de Universidades del Gobierno Vasco, c/ Donostia-San Sebastián, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz, y podrá presentarse en las Oficinas de Atención al Ciudadano Zuzenean de Bizkaia (Gran Vía, 85, 48011 Bilbao), Gipuzkoa (Andia, 13, 20003 San Sebastián) y Álava (Ramiro Maeztu, 10 bajo, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Eskaera aurkezteko lekuak izango dira, halaber, 72/2008 Dekretuak, apirilaren 29koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoak, zehaztutako erregistroak eta 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38. artikuluan adierazten dituen tokiak ere. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegora bidaltzeko idazkiak aurkezteko lankidetza-hitzarmena hitzartuta duen edozein udaletxetan ere aurkez daiteke.

También podrá presentarse en cualquiera de los registros especificados en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, así como en las dependencias a que se refiere el artículo 38 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, o en cualquier Ayuntamiento que tenga suscrito convenio de colaboración para la presentación de escritos dirigidos a la Comunidad Autónoma del País Vasco.

7. artikulua.– Eskaera aurkezteko epea.

Artículo 7.– Plazos de presentación.

1.– Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan egiten baldin dituzte, eskabideak aurkezteko epea 2015eko irailaren 30ean bukatuko da.

1.– Cuando los solicitantes cursen estudios en centros ubicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco, el plazo de presentación de solicitudes finalizará el 30 de septiembre de 2015.

2.– Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegokotik kanpoko ikastegietan egiten baldin dituzte, eskabideak aurkezteko epea 2015eko urriaren 15ean bukatuko da.

2.– Cuando los solicitantes cursen estudios en centros ubicados fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el plazo de presentación de solicitudes finalizará el 15 de octubre de 2015.

8. artikulua.– Aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 8.– Documentación a presentar.

Behar bezala sinatutako eskabidea.

Solicitud, debidamente firmada.

Unibertsitatera lehen aldiz 2015-2016 ikasturtean joaten den eskatzaileak, behar bezala sinatutako eskabideaz gain, honako hauek ere aurkeztu beharko ditu:

La persona solicitante que acceda por primera vez a la universidad en el curso académico 2015-2016, además de la solicitud debidamente firmada, deberá presentar:

a) Batxilergoa Espainiako Unibertsitate Sisteman ikasi bada, 2015eko unibertsitaterako sarbide-proba egin izanaren egiaztatze-agiria, unibertsitateak emandakoa, Batxilergoan lortutako batez besteko nota eta proba horren fase orokorrean lortutako batez besteko nota hiru dezimalekin eta biribildu gabe.

a) En caso de haber cursado el Bachillerato en el Sistema Universitario Español, documento, expedido por la universidad, acreditativo de la realización de la prueba de acceso a la universidad (PAU) del año 2015, en el que conste la nota media obtenida en el Bachillerato y la nota media de la fase general de dicha prueba con tres decimales y sin redondeo.

b) Batxilergoa atzerriko hezkuntza-sistemen arabera irakasten duten ikastetxeetan ikasi badute, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren batxiler-tituluaren homologazioa eskuratu behar dute, derrigorrezkoa bada, baita Espainiako Unibertsitaterako sarbide-agiria ere, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UHUN) 2015ean emana.

b) En caso de haber cursado el Bachillerato en centros educativos que impartan estudios conforme a sistemas educativos extranjeros, documento acreditativo de haber obtenido la homologación al título de Bachiller por parte del Ministerio de Educación, Cultura y Deporte, en el caso en que fuera preceptivo, así como la credencial de acceso a la Universidad Española, emitida por la Universidad Nacional de Educación a Distancia (UNED) en el año 2015.

c) Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin baditu, ikastetxeak emandako ziurtagiri akademikoa, non jasotzen den Goi-mailako prestakuntza-zikloko batez besteko nota (2014-2015 ikasturtean amaituta), hiru dezimalekin eta biribildu gabe.

c) En caso de haber cursado estudios de Formación Profesional de Grado Superior, certificado académico, expedido por el centro educativo, donde conste la nota media del ciclo formativo de Grado Superior (finalizado en el curso 2014-2015), con tres decimales y sin redondeo.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa originala edo kopia kautotua, konpultsatua edo erkatua izango da.

La documentación a presentar deberá ser original o copia que deberá estar autenticada, compulsada o cotejada.

Eskaerak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesdunari 10 eguneko epean zuzenketak egin ditzan emango zaio, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluari jarraituta.

Si la solicitud no reuniera todos los requisitos, se requerirá al interesado o interesada para que la subsane en un plazo de 10 días de acuerdo con el artículo 71.1 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

9. artikulua.– Eskabidea aurkeztearen ondorioak.

Artículo 9.– Efectos que implica la presentación de la solicitud.

Bekaren eskaera aurkezteak berekin dakar:

La presentación de la solicitud de la beca implica:

a) Interesdunaren baimena, eskaeran jasotako datuak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko.

a) La autorización del interesado o de la interesada para la incorporación de los datos consignados en ella a los ficheros informatizados del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura del Gobierno Vasco.

b) Deialdiaren oinarriak onartzea.

b) La aceptación de las bases de la convocatoria.

c) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari baimena ematea Zerga Administrazioen bitartez datuak eskuratzeko, hain zuzen, familiak zer errenta eta ondasun dituen jakiteko, bekaren ondorioetarako.

c) La autorización al Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura a obtener, a través de las Administraciones Tributarias, los datos necesarios para determinar la renta y patrimonio familiar a efectos de la beca.

10. artikulua.– Bekak kudeatzea.

Artículo 10.– Gestión de las becas.

Unibertsitate Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honen bidez arautzen diren bekak.

La gestión de las becas reguladas en la presente Orden corresponde a la Dirección de Universidades.

11. artikulua.– Hautaketa-batzordea.

Artículo 11.– Comisión de selección.

Hautaketa-batzorde bat eratuko da, zeinak espedienteei dagokienez azterketak eta ebazpen-proposamenak egingo dituen. Unibertsitate Ataleko arduraduna izango da batzordeburua; Unibertsitate Zuzendaritzako bi teknikari, zuzendariak aukeratutakoak, izango dira batzordekideak.

Para el estudio y propuesta de resolución de los expedientes se constituirá una Comisión de selección. Estará presidida por la persona Responsable del Área de Universidades y serán vocales dos técnicas adscritas a la Dirección de Universidades nombradas por el Director.

12. artikulua.– Ebazpen proposamena.

Artículo 12.– Propuesta de Resolución.

1.– Norgehiagoka-prozedura bidez emango dira diru-laguntza horiek. Beraz, beka lortzeko ez da nahikoa izango eranskin honen 4. eta 5. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzea. Horrez gain, eskaera deialdi honetarako bildutako funtsak agortu arte eman beharreko beken guztizko kopuruaren barruan kokatuko duen ordena-zenbaki bat lortu beharko da.

1.– El régimen de concesión de estas becas es el de concurrencia competitiva. Por tanto, no será suficiente para obtener la beca el reunir los requisitos establecidos en los artículos 4 y 5 de este anexo; sino que, además, es necesario obtener un número de orden que sitúe esa solicitud dentro del número total de becas a conceder hasta agotar los fondos recogidos en la presente convocatoria.

2.– Hartarako eratutako hautaketa-batzordeak ordenatu egingo ditu eskabideak eta Unibertsitateetako zuzendariari aurkeztuko dio ebazpen-proposamena.

2.– La Comisión de selección constituida al efecto ordenará las solicitudes y elevará al Director de Universidades la propuesta de resolución.

Eskaera bakoitzaren ordena finkatzeko, deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaerak honako irizpide hauei jarraituta ordenatuko dira jakintzaren adar bakoitzean:

Para determinar el orden de cada una, las solicitudes que cumplan los requisitos establecidos en la convocatoria se ordenarán, en cada rama de conocimiento, conforme a los criterios siguientes:

a) Eskaerak handienetik txikienera ordenatuko dira, espedienteko batez besteko notari jarraituta. Nota hori deialdi honen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatuko da.

a) Las solicitudes se ordenarán de forma decreciente de acuerdo a la nota media de su expediente, calculada según lo establecido en el artículo 5 de esta convocatoria.

b) 2014-2015 ikasturtean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako Batxilergoko Aparteko Saria lortu duten ikasleek 0,5 puntu erantsiko dizkiote deialdi honen 5. artikuluaren arabera lortutako puntuazioari, eta lortutako guztizko puntuazioa erabiliko da lehentasun-ordena zehazteko.

b) Las y los alumnos que en el curso 2014-2015 hayan obtenido el Premio Extraordinario de Bachillerato otorgado por el Departamento de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco sumarán 0,5 puntos a la puntuación obtenida según el artículo 5 de esta convocatoria, siendo la puntuación total obtenida la empleada para determinar su orden de prelación.

c) Berdinketak gertatuz gero, sarrera-dataren arabera ebatziko dira; eta berdinketak jarraitu egiten badu, zozketaren bidez erabakiko da.

c) Los posibles empates se dirimirán por fecha de entrada, en caso de persistir el empate se resolverá por sorteo.

3.– Unibertsitateetako zuzendariari helaraziko zaion ebazpen-proposamenak hiru zerrenda izango ditu:

3.– La propuesta de Resolución que se eleve al Director de Universidades contendrá tres listados:

a) Beka esleituta duten eskabideen zerrenda. Lortutako puntuek jasota egon behar dute, baita ordena-zenbakia ere.

a) Relación de solicitudes que deben ser adjudicatarias de la beca, que debe contener la puntuación total obtenida y el número de orden.

b) Deialdi honetako beka eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten eskatzaileen zerrenda. Beka ukatzeko arrazoiak behintzat bildu behar ditu.

b) Relación de solicitudes que no cumplen los requisitos exigidos en la presente convocatoria para acceder a la beca, que contendrá como mínimo los motivos de denegación.

c) Deialdi honetako beka eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten arren, beka lortzeko ordena-zenbakia lortu ez duten eskabideen zerrenda; eta bertan jaso behar dira lortutako puntu guztiak eta ordena-zenbakia. Zerrenda horrekin, eta haren lehentasun-ordenari jarraituta, ordezkoen zerrenda osatuko da, eta zerrenda horretan jasotakoek ordezkatuko dituzte edozein arrazoi dela eta azkenean diru-laguntza jaso ezin duten pertsonak.

c) Relación de solicitudes que, aun reuniendo los requisitos establecidos en la presente convocatoria, no alcanzan un número de orden que les permita obtener la beca, con la puntuación total obtenida y el número de orden. Con este listado, y de acuerdo a su orden de prelación, se constituirá la lista de suplentes que sustituirán a las personas adjudicatarias que, por cualquier causa, finalmente no puedan percibir la beca.

Unibertsitateetako zuzendariak onartu duen ebazpen-proposamenaren jakinarazpena argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, honako web-helbide honetan: https://euskadi.net. Horrez gain, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean ere argitaratuko da: www.hezkuntza.net. Alegazioak aurkezteko 15 egun naturaleko epea hasiko da jakinarazpenaren datatik aurrera.

La notificación de la propuesta de resolución aprobada por el Director de Universidades se realizará mediante su publicación en el tablón de anuncios de la sede electrónica del Gobierno Vasco en la dirección web https://euskadi.net. Además, se publicará en la página web del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura: www.hezkuntza.net. A partir de la notificación se dará un plazo de 15 días naturales para realizar alegaciones.

13. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 13.– Resolución.

1.– Alegazioak aztertu ondoren, epea amaitutakoan eta atzera egiteak onartutakoan, hautaketa-batzordeak, horretarako eratu denak, aurreko artikuluan ezarritakoari jarraituta ordenatuko ditu eskabideak. Unibertsitateetako zuzendariak ebazpena emango du Agindu honen I. eranskinean (2015-2016 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako bestelako ikasketak egiteko bekak) araututako deialdiaren ebazpena emateko epea bukatu eta hiru hilabetera gehienez.

1.– Tras estudiar las alegaciones, una vez transcurrido el plazo, y aceptar los desistimientos, la Comisión de selección constituida al efecto reordenará las solicitudes de acuerdo a lo establecido en el artículo anterior. En el plazo máximo de tres meses desde la finalización del plazo de resolución de la convocatoria regulada en el anexo I de la presente Orden, Becas para realizar estudios universitarios y otros estudios superiores en el año académico 2015-2016, el Director de Universidades dictará la resolución.

Ebazpen horrek bi zerrenda edukiko ditu:

La citada resolución contendrá dos listados:

a) Beka esleituta duten eskabideen zerrenda, puntu guztiak eta ordena-zenbakia adierazita.

a) Relación de solicitudes que deben ser adjudicatarias de la beca, con la puntuación total obtenida y el número de orden.

b) Deialdi honetako beka eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten eskabideen zerrenda. Beka ukatzeko arrazoiak behintzat bildu behar ditu. Horretaz gain, beka lortzea ahalbidetzeko ordena-zenbakia lortu ez duten eskatzaileak ere jasoko dira.

b) Relación de solicitudes que no cumplen los requisitos exigidos en la presente convocatoria para acceder a la beca, que contendrá los motivos de denegación. Además, se incluirán a las y los solicitantes que no hayan alcanzado un número de orden que les permita obtener la beca.

Unibertsitateetako zuzendariak onartu duen ebazpenaren jakinarazpena argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, honako web-helbide honetan: https://euskadi.eus. Horrez gain, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean ere argitaratuko da: www.hezkuntza.net. Prozedura-ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

La notificación de la resolución aprobada por el Director de Universidades se realizará mediante su publicación en el tablón de anuncios de la sede electrónica del Gobierno Vasco en la dirección https://euskadi.eus. Además, se publicará en la página web del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura: www.hezkuntza.net. Contra la resolución del procedimiento podrá interponerse recurso de alzada ante la Viceconsejera de Universidades e Investigación en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente a aquél en que tenga lugar la notificación.

2.– Ezarritakoaren aurka egin gabe, egindako jakinarazpenaren abisuak bidali ahal izango dizkie Unibertsitate Zuzendaritzak interesdunei; hartarako, SMS mezuak edo posta elektronikoa erabiliko ditu.

2.– Sin perjuicio de lo establecido, la Dirección de Universidades podrá remitir a las personas interesadas avisos de las publicaciones producidas, mediante mensajes SMS o de correo electrónico.

Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen baliorik.

Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación.

3.– Deialdia ebazteko ezarritako epea igaro ondoren, interesdunei ez bazaie ebazpenik jakinarazi, beka-eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, betiere azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44.1 artikuluak ezarritako ondorioetarako.

3.– Transcurrido el plazo establecido para la resolución de la convocatoria sin haberse notificado ésta, las personas solicitantes podrán entender desestimada su solicitud de beca, a los efectos establecidos en el artículo 44.1 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

14. artikulua.– Diru-laguntzen ordainketa.

Artículo 14.– Pago de las becas.

1.– Bekak emateko ebazpena jakinarazi ostean, ordainketa bakar batean ordainduko dira.

1.– Una vez notificada la resolución de concesión de las becas, éstas serán abonadas en un único pago.

2.– Agindu honetako diru-laguntzen onuradunei ez zaie laguntzarik ordainduko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan itzultze- edo zehatze-prozeduraren bat izapidetzen ari badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartuak, 50.4 artikuluan xedatutakoari jarraituta.

2.– El pago a las personas beneficiarias de las becas previstas en la presente Orden quedará condicionado a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación, tal y como establece el artículo 50.4 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

15. artikulua.– Onuradunen betebeharrak. Hauexek dira bekadunen betebeharrak:

Artículo 15.– Obligaciones de las personas beneficiarias. Son obligaciones de los y las becarias:

1.– Matrikulan hartu dituzten ikasketak egiten jarraitzea 2015-2016 ikasturtean.

1.– Continuar durante el curso 2015-2016 los estudios en los que se haya matriculado.

2.– Unibertsitate-ikasketak egiteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik lortzen dituen beka edo laguntzen berri ematea Unibertsitate Zuzendaritzari.

2.– Comunicar a la Dirección de Universidades las subvenciones o ayudas obtenidas para la realización de estudios universitarios, procedentes de cualesquiera administraciones o entes, tanto públicos como privados.

3.– Beka ematea eragin zuten baldintzak betetzen diren ikusteko beharrezkoak diren egiaztatzeak egitea, eta, beken helburuaren fiskalizazio-zereginak betez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea.

3.– Someterse a las actuaciones de comprobación precisas para verificar, en su caso, el cumplimiento de las condiciones que determinaron la concesión de la beca, y facilitar cuanta información le sea requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las becas.

16. artikulua.– Diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzea eta laguntza hori itzultzea.

Artículo 16.– Pérdida del derecho al cobro de la beca y reintegro.

1.– Unibertsitateetako zuzendariak, espedienteko interesdunaren entzunaldiaren izapidea egin ondoren, emandako beka kobratzeko eskubidea galdu dela edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli behar direla eta aplikagarriak diren interesak itzuli beharko direla adieraziko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan ezarritakoaren arabera –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Testu Bategina–, honako kasu hauetan:

1.–El Director de Universidades, previo trámite de audiencia a la persona interesada en el expediente, declarará la pérdida del derecho al cobro de la beca concedida o, en su caso, la procedencia del reintegro de las cantidades percibidas y la exigencia de los intereses que resulten de aplicación, según lo establecido en el artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco (Texto Refundido aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre), entre ellas:

a) Eskatzaileak datuak ezkutatu edo faltsutu baditu beka jasotzeko.

a) Que para su concesión la persona solicitante haya incurrido en ocultación o falseamiento de datos.

b) Frogatzen bada beka jaso dutenek ez dutela ezarritako baldintzaren bat betetzen edo ez dituztela baldintza horiek behar bezala egiaztatu.

b) Que se haya comprobado que para la concesión de la beca la persona solicitante no reúne alguno de los requisitos establecidos, o que no los haya acreditado debidamente.

c) Eskatzaileak ezeztatu egiten badu bekarekin egin behar zituen ikasketen matrikula.

c) Que se haya anulado la matrícula de los estudios universitarios para los que se concedió la beca.

2.– Espedientearen izapideak egitean ondorioztatzen bada itzuli egin behar direla jasotako zenbatekoak –eta, behar izanez gero, baita haien legezko interesak ere–, ebazpen bat emango da; ebazpen horrek eduki beharreko informazio guztia izango du, dirua itzuli behar dela deklaratzen duen jakinarazpena jasotzen denetik bi hilabeteko epean zenbateko horiek itzultzeko, beti ere kontuan izanik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bigarren titulua (698/1991 Dekretua, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena).

2.– En el caso de que del expediente instruido se derive la obligación de reintegrar las cantidades recibidas y, en su caso, los correspondientes intereses legales, se dictará una resolución que contendrá la información necesaria para que pueda realizarse el reintegro dentro del plazo de dos meses a contar desde la notificación de la declaración de la procedencia del reintegro, teniendo en cuenta lo establecido en el Título Segundo del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

3.– Borondatezko epearen barruan dirua itzultzen ez bada, Ogasun eta Finantza Sailari jakinaraziko zaio, premiamendu-bidez ekin dezan, indarrean dauden xedapenen arabera.

3.– La falta de reintegro en período voluntario será puesta en conocimiento del Departamento de Hacienda y Finanzas a fin de que se proceda por la vía de apremio según establezcan las disposiciones vigentes.

17. artikulua.– Datu pertsonalak babestea.

Artículo 17.– Protección de datos de carácter personal.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeari jarraikiz, deialdi honen izapideetan jasotako datu pertsonalak Unibertsitate Zuzendaritzaren 2 zenbakiko Fitxategian sartuko dira (fitxategi hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren datu pertsonalen fitxategi jakin batzuk arautzen dituen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2010eko urriaren 4ko Aginduan jasota dago).

De conformidad con la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, y con la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, los datos personales recogidos en la tramitación de esta convocatoria serán incluidos en el Fichero n.º 2 de la Dirección de Universidades, denominado «Becas Universitarias», incluido en la Orden de 4 de octubre de 2010, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, por la que se regulan determinados ficheros de datos de carácter personal del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura.

Datuak lortu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak Unibertsitate Zuzendaritzan erabili ahal izango dira. Horretarako, honako helbide honetara jo beharko da: Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición se podrán ejercer ante la Dirección de Universidades, dirigiéndose para ello a la siguiente dirección: c/ Donostia-San Sebastián, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Unibertsitate Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren frogatzeko.

Asimismo, las personas concurrentes a esta convocatoria autorizan a la Dirección de Universidades a comprobar en otros organismos públicos la veracidad de los datos aportados en los documentos presentados.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común