Sede electrónica

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

5. zk., 2016ko urtarrilaren 11, astelehena

N.º 5, lunes 11 de enero de 2016


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
69
69

234/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, transexualen dokumentazio administratiboari buruzkoa.

DECRETO 234/2015, de 22 de diciembre, sobre la documentación administrativa de las personas transexuales.

Transexualitatea ez da gaur egungo fenomenoa. Oso antzinatik eta hainbat kulturatan existitzen da. Transexual terminoa 1940an hasi zen erabiltzen, bi egoera hauen arteko disoziazioa jasaten duten pertsonak izendatzeko: batetik, zer sexurekin jaiotzen diren, eta, bestetik, zer sexutakoak diren sentitzen duten. Izatez, transexualek eta, oro har, transgeneroek, ez dute arreta eskatzen patologia edo nahasmendua dutelako, baizik eta gizarte-oztopoak aurkitzen dituztelako euren eskubiderik funtsezkoenak askatasunez garatu ahal izateko. Izan ere, zailtasun horiek mina eta larritasuna eragiten dizkiete. Hori dela-eta, premisa hau hartu behar dugu abiapuntutzat: pertsona baten sexua ez dute eratzen jaiotzeko unean ikusten zaizkion kanpoko organo genitalek bakarrik.

La transexualidad no es un fenómeno actual. Existe desde muy antiguo y en diferentes culturas. El término transexual empieza a utilizarse en 1940, para denominar a las personas que sufren una disociación entre el sexo con el que nacen y el sexo al que sienten pertenecer. En realidad, las personas transexuales, así como las personas transgénero, en general, no demandan que se les atienda porque sufren una patología o un trastorno, sino por los obstáculos sociales que encuentran en el libre desarrollo de sus derechos más fundamentales y en el dolor y la angustia con que tales dificultades llenan sus vidas. De ahí que deba partirse, necesariamente, de la premisa de que la configuración del sexo de una persona va más allá de la simple apreciación visual de sus órganos genitales externos, presentes en el momento del nacimiento.

Bilakaera-testuinguru horretan, ukaezina da Espainiako estatuan, nazioartean bezala, joera argia bizi izan dela transexualitatea despatologizatzea bultzatzen duten jarreren alde. Horrela, Erregistroan pertsonen sexuari buruzko aipamenen zuzenketak arautzen dituen martxoaren 15eko 3/2007 Legeak ahalbidetu du, zenbait betekizun betez gero, erregistro zibilean sexuaren eta izen propioaren erregistro-izendapena aldatzea. Horri esker, erraztu egiten da dokumentazio administratibo guztia pertsona baten benetako genero-nortasunera egokitzeko prozesua. Hala ere, arau horrek ez ditu arautzen transexualitatearen tratamendu integralean oso garrantzitsuak diren hainbat alderdi.

En este contexto evolutivo, resulta innegable que en el Estado español, al igual que en el panorama internacional, se ha experimentado también una clara tendencia en pro de posicionamientos que propugnan la despatologización de la transexualidad, y la Ley 3/2007, de 15 de marzo, reguladora de la rectificación registral de la mención relativa al sexo de las personas, ha permitido, previo cumplimiento de una serie de requisitos, el cambio de la asignación registral del sexo y del nombre propio en el Registro Civil, facilitando así el proceso de adaptación de toda la documentación administrativa a la verdadera identidad de género de una persona, si bien dicha norma no entra a regular aspectos de suma importancia en el tratamiento integral de la transexualidad.

Dena dela, pertsona horien egoera konplexua da eta, ondorioz, arreta integrala eman behar zaie, erregistro-esparrutik haratago. Hori dela-eta, Eusko Legebiltzarrak 14/2012 Legea onetsi zuen, ekainaren 28koa, Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa. Lege horren helburua da transexualei arreta integrala ematea eta transexualen izaera edo egoera pertsonal edo sozialagatik legedian dauden diskriminazio guztiak gainditzea; horrez gain, Konstituzioan aipatzen diren zenbait printzipioren arau-garapena hobetzea, alegia, diskriminaziorik eza, nortasunaren garapen askea eta pertsonaren, familiaren eta taldearen babes sozial, ekonomiko eta juridikoa jasotzen dituzten printzipioen arau-garapena hobetzea, horretarako aplikatzekoa den araudia gizarteak bizi duen garai historiakoari egokituta.

Ahora bien, la complejidad de la situación de estas personas requiere una atención integral que va más allá del ámbito meramente registral. Por tal motivo, el Parlamento Vasco aprobó la Ley 14/2012, de 28 de junio, de no discriminación por motivos de identidad de género y de reconocimiento de los derechos de las personas transexuales, al objeto de proceder a una atención integral de las personas transexuales, y avanzar hacia la superación de todas las discriminaciones que por razón de la condición o circunstancia personal o social de estas personas perduran en la legislación, y perfeccionar el desarrollo normativo de los principios constitucionales de no discriminación, libre desarrollo de la personalidad y protección social, económica y jurídica de la persona, la familia y el grupo, adecuando la normativa aplicable a la realidad social del momento histórico que vivimos.

Azaldutako testuinguruan, aipatutako legearen II. kapituluko 7. artikuluan, transexualek, sexua berriz esleitzeko prozesuak irauten duen bitartean, dokumentazio administratibo egokia izateko duten aukera jasotzen da, gizarte-integrazio hobea izan dezaten laguntzeko, eta hala, sufrimendu- edo diskriminazio-egoerak saihesteko. Xedapen hori garatzeko helburuarekin, transexualen dokumentazio administratiboari buruzko dekretu hau proposatzen da.

En el contexto expuesto, el artículo 7 del Capítulo II de la ley antes citada recoge la posibilidad de que las personas transexuales cuenten con documentación administrativa adecuada mientras dure el proceso de reasignación de sexo, al objeto de propiciarles una mejor integración social, evitando situaciones de sufrimiento o discriminación, y con el fin de desarrollar dicha disposición se propone este Decreto sobre la documentación administrativa de las personas transexuales.

Dekretuak zioak azaltzeko atal bat, sei artikulu, azken xedapen bat eta bi eranskin ditu. Lehenengo artikuluan adierazten da, hain zuzen ere, dekretuaren xedea dela transexualek, Erregistro Zibilean sexuari buruzko aipamena aldatzen duten arte, edo Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkinen kasuan, jatorrizko herrialdean erregistro-aldaketa egin ahal izan arte, eduki dezaketen dokumentazio administratiboa arautzea.

El Decreto consta de una parte expositiva, seis artículos, una disposición final, y dos anexos. En el primer artículo se manifiesta, precisamente, que su objeto es regular la documentación administrativa de la que las personas transexuales pueden disponer en tanto no hayan procedido a la rectificación registral de la mención relativa al sexo en el Registro civil o, en el caso de las personas inmigradas con residencia en la Comunidad Autónoma de Euskadi, hasta el momento en que las mismas puedan proceder al cambio registral en el país de origen.

Bigarren artikuluan, dekretuak bere aplikazio-eremua finkatzen du eta legean araututako dokumentazio administratiboa zer pertsonak eskuratu ahal izango duen zehazten du.

En el artículo segundo, el decreto establece su ámbito de aplicación, determinando las personas que tendrán acceso a la documentación administrativa regulada en la norma.

Bestetik, hirugarren artikuluan, dokumentazio administratiboa jaulkitzeko organo-eskuduna zein den zehazten da. Laugarren artikuluan, jaulkitzeko prozedura azaltzen da, eta azkenik, bosgarren artikuluan, aurretik aipatutako prozedura ebaztearekin lotutako alderdiak arautzen dira.

Por su parte, el artículo tercero establece el órgano competente para la expedición de la documentación administrativa, el artículo cuarto dispone el procedimiento de expedición y, finalmente, en el artículo quinto se regulan los aspectos relacionados con la resolución final del procedimiento antedicho.

Seigarren artikuluan, dekretu honen bidez araututako dokumentazio administratiboa jaulkitzearen ondorio orokorrak eta ondorio partikularrak finkatzen dira, zehazki, osasun eta hezkuntza arlokoak.

El artículo sexto regula tanto los efectos generales de la expedición de la documentación administrativa regulada en el presente Decreto, como los particulares referidos, en concreto, a los ámbitos sanitario y educativo.

Azkenik, bi eranskinetan, dokumentazio administratiboa eskatzeko eredua eta jaulki beharreko txartelaren eredua finkatzen dira, hurrenez hurren.

Por último, los dos anexos establecen, respectivamente, el modelo de solicitud de la documentación administrativa y el modelo de tarjeta a expedir.

Aurrekoa dela bide, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat eginez eta Gobernu Kontseiluak 2015eko abenduaren 22an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

En virtud de lo anterior, a propuesta del Consejero de Empleo y Políticas Sociales, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión celebrada el día 22 de diciembre de 2015,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da transexualek, Erregistro Zibilean sexuari buruzko aipamena aldatzen duten arte, edo Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkin transexualen kasuan, jatorrizko herrialdean erregistro-aldaketa egin ahal izan arte, eduki ahal izango duten dokumentazio administratiboa arautzea.

El presente Decreto tiene por objeto regular la documentación administrativa de la que las personas transexuales podrán disponer en tanto no hayan procedido a la rectificación registral de la mención relativa al sexo en el Registro civil o, en el caso de las personas transexuales inmigradas con residencia en la Comunidad Autónoma de Euskadi, hasta el momento en que las mismas puedan proceder al cambio registral en el país de origen.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Lege honen bidez araututako dokumentazio administratiboa honako pertsona hauek eskuratu ahal izango dute: Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizilekua izanik, ekainaren 28ko 14/2012 Legearen 3. artikuluan xedatutakoaren arabera transexualak diren pertsona guztiek, erregistroan sexuari buruzko aipamena jada aldatu dutenek izan ezik.

Tendrán acceso a la documentación administrativa regulada en la presente norma todas las personas con residencia efectiva en cualquiera de los municipios de la Comunidad Autónoma de Euskadi que tengan la condición de transexuales de conformidad con lo dispuesto en el artículo 3 de la Ley 14/2012, de 28 de junio, a excepción de aquellas que hayan procedido ya a la rectificación registral de la mención relativa al sexo.

3. artikulua.– Eskumena.

Artículo 3.– Competencia.

Askatasun afektibo-sexualaren esparruan pertsonen berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzeko eskumena duen Zuzendaritzari dagokio dekretu honen bidez araututako dokumentazio administratiboa izapidetzearekin eta jaulkitzearekin eta horretarako beharrezkoak diren fitxategien gaineko erantzukizunarekin lotutako funtzioak betetzea.

Corresponde a la Dirección competente en materia de promoción de la igualdad real y efectiva de las personas en el ámbito de la libertad afectivo-sexual el ejercicio de las funciones relativas a la tramitación y expedición de la documentación administrativa regulada en el presente Decreto, así como la responsabilidad sobre los ficheros necesarios a tal efecto.

4. artikulua.– Jaulkitzeko prozedura.

Artículo 4.– Procedimiento de expedición.

1.– Dokumentazioa jaulkitzeko prozedura interesdunak, bere kabuz edo behar den bezala ordezkatuta, eskatzen duenean hasiko da.

1.– El procedimiento de expedición de la documentación se iniciará a solicitud de la persona interesada, por sí misma o debidamente representada.

Eskatzailea adingabea baldin bada, haren legezko ordezkariek egingo dute eskaera, baina adingabeak beti entzuna izateko eta iritzia emateko eskubidea izango du, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 16. artikuluan xedatutakoaren arabera.

En el caso de que la persona solicitante sea menor de edad, la solicitud será formulada por sus representantes legales, teniendo aquella en todo caso derecho a ser oída y manifestar su opinión, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 16 de la Ley 3/2005, de 18 de febrero, de Atención y Protección de la Infancia y Adolescencia.

2.– Aurreko paragrafoan aipatutako eskaera dekretu honen I. eranskinean jasotako eredu normalizatuaren arabera formalizatuko da, eta bertan eskatzailearen identifikazio berriarekin lotutako datuak idatzi beharko dira. Horretarako, berez edo abizenekin konbinatuta duintasunaren kontrakoak diren edo identifikazioa nahasgarri egiten duten izen propioak erabiltzea saihestuko da.

2.– La solicitud mencionada en el párrafo anterior se formalizará conforme al modelo normalizado que se recoge en el anexo I del presente Decreto, y en ella deberán consignarse los datos relativos a la nueva identificación de la persona solicitante, a cuyo efecto se evitará la utilización de nombres propios que, por sí o en combinación con los apellidos, resulten contrarios al decoro, o de aquellos que hagan confusa la identificación.

Eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

La solicitud irá acompañada de los siguientes documentos:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa. Horretarako, honako agiri hauetakoren bat aurkeztu beharko da: Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena, Atzerritarren Nortasun Txartela edo identifikatzeko balio duen jatorrizko herrialdeko agintaritza eskudun batek jaulkitako edozein agiri ofizial –zalantzarik baldin badago, dagokion agintaritza kontsularrak ziurtatu beharko du. Nolanahi ere, erabilitako dokumentazioan argazki bat eta emailearen sinadura agertu beharko dira.

a) Documentación acreditativa de la identidad de la persona solicitante, a cuyo efecto se deberá presentar alguno de los siguientes documentos: Documento Nacional de Identidad, Pasaporte, permiso de conducir, Tarjeta de Identidad de Extranjero o cualquier documento oficial expedido por autoridad competente de su país de origen que sirva a efectos de identificación, lo que se certificará en caso de duda por la autoridad consular correspondiente. En todo caso, el documento utilizado deberá contener fotografía y firma del otorgante.

b) Eskatzailearen aurpegiaren argazki bat, koloretakoa eta duela gutxikoa.

b) Una fotografía reciente en color del rostro de la persona solicitante.

c) Eskatzailea bizi den udalerriko udalaren erroldatze-ziurtagiria, gehienez ere dokumentazioa eskatu baino hiru hilabete lehenago egina.

c) Certificado de empadronamiento del Ayuntamiento donde la persona solicitante tenga su domicilio, expedido con una antelación máxima de tres meses a la fecha de la solicitud de la documentación.

d) Dagokion Erregistro Zibilaren aurrean pertsonen sexuari buruzko erregistro-aipamena zuzentzeko espedientea ireki dela egiaztatzeko dokumentu bat. Aipatutako espedientea ireki ez bada, eskatzaileak ekainaren 28ko 14/2012 Legearen 3. artikuluan aurreikusitako txostena aurkeztu beharko du.

d) Documento que acredite la incoación ante el Registro Civil correspondiente del expediente gubernativo de rectificación registral de la mención relativa al sexo de las personas. En el caso de que no se hubiera incoado dicho expediente, la persona solicitante deberá presentar el informe previsto en el artículo 3 de la Ley 14/2012, de 28 de junio.

e) Hala badagokio, eskatzailearen ordezkaritza egiaztatzeko dokumentazioa.

e) En su caso, documentación acreditativa de la representación de la persona solicitante.

3.– Eskaerak ez baditu exijitutako baldintzak betetzen edo aurkeztutako dokumentazioa ez badago osorik edo akastuna bada, interesdunari hamar eguneko epean akatsak zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio. Horrez gain, honako hau ohartaraziko zaio: hala egiten ez badu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluari jarraikiz, eskaerari uko egin diola ulertuko dela, aipatutako legearen 42. artikuluan jasotako baldintzen araberako ebazpena eman ondoren.

3.– En el caso de que la solicitud no reuniese los requisitos exigidos o la documentación presentada resultara incompleta o defectuosa, se requerirá a la persona interesada para que en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera, y de acuerdo con el artículo 71.1 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución que deberá dictarse en los términos previstos en el artículo 42 de la ley anteriormente mencionada.

5. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 5.– Resolución.

1.– Eskatzailea dekretu honen aplikazio-eremuaren barruan dagoela egiaztatu ondoren, askatasun afektibo-sexualaren esparruan pertsonen berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzeko eskumena duen Zuzendaritzako titularrak eskatutako dokumentazioaren onarpenari buruzko ebazpen administratiboa emango du. Dokumentazioa dekretu honen II. eranskinean zehaztutako ereduaren ezaugarriak dituen txartel bat izango da, eta, bertan, eskatzailearen datuak agertuko dira.

1.– Una vez verificado que la persona solicitante está incluida en el ámbito de aplicación del presente Decreto, el o la titular de la Dirección competente en materia de promoción de la igualdad real y efectiva de las personas en el ámbito de la libertad afectivo-sexual dictará resolución administrativa de concesión de la documentación solicitada, que consistirá en una tarjeta con las características del modelo establecido en el anexo II del presente Decreto, en la que constarán los datos referidos a la persona solicitante.

Erregistro Zibilean sexuari buruzko aipamena aldatu arte balioko du aipatutako dokumentazioak, edo, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkinen kasuan, jatorrizko herrialdean erregistro-aldaketa egin ahal izan arte.

La citada documentación tendrá validez hasta que se proceda a la rectificación registral de la mención relativa al sexo en el Registro Civil o, en el caso de las personas inmigradas con residencia en la Comunidad Autónoma de Euskadi, hasta el momento en que las mismas puedan proceder al cambio registral en el país de origen.

2.– Ebazpena eman eta jakinarazteko epea gehienez ere hilabetekoa izango da, izapidetzeko eskaera organo eskudunaren erregistroan jasotzen den egunetik hasita. Aipatutako epea bukatutakoan, berariazko ebazpenik eman ez bada, eskaera baietsitzat joko da, baina horrek ez du esan nahi administrazioak berariazko ebazpena emateko betebeharrik ez duenik.

2.– El plazo máximo para resolver y notificar la resolución dictada será de un mes a contar desde la fecha en que la solicitud haya tenido entrada en el Registro del órgano competente para su tramitación. Finalizado dicho plazo sin que se haya notificado resolución expresa, se entenderá estimada la petición, sin perjuicio de la obligación que tiene la Administración de resolver expresamente.

6. artikulua.– Dokumentazio administratiboa jaulkitzearen ondorioak.

Artículo 6.– Efectos de la expedición de la documentación administrativa.

1.– Askatasun afektibo-sexualaren esparruan pertsonen berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzeko eskumena duen Zuzendaritzak dekretu honen bidez araututa dagoen dokumentazio administratiboa emateko ebazpena jakinaraziko die dokumentazio horren titularrak bere eskaeran berariaz adierazitako administrazio publikoei.

1.– La Dirección competente en materia de promoción de la igualdad real y efectiva de las personas en el ámbito de la libertad afectivo-sexual comunicará la resolución de concesión de la documentación administrativa regulada en el presente Decreto a las Administraciones Públicas que la persona titular de dicha documentación hubiera indicado expresamente a tal efecto en su solicitud.

2.– Aurretik adierazitakoa eragotzi gabe, aipatutako dokumentazio administratiboaren titularrak edozein unetan jo ahal izango du organo eskudunera, aipatutako dokumentazioa emateko ebazpena jakinarazi behar zaien administrazio publikoen zerrenda eguneratu dezan eskatzeko.

2.– Sin perjuicio de lo anterior, la persona titular de la citada documentación administrativa podrá dirigirse en cualquier momento al órgano competente para solicitar la actualización del listado de Administraciones Públicas a las que deba comunicarse la resolución de concesión de la documentación mencionada.

3.– Euskal administrazio publikoek, parte hartzen duten kasu eta prozedura guztietan, neurriak hartu beharko dituzte (administratiboak eta beste edozein motatakoak), dekretu honen bidez ezarritako dokumentazioa duten pertsonak libreki aukeratutako genero-nortasunaren arabera tratatuak izan daitezen bermatzeko.

3.– Las administraciones públicas vascas quedarán obligadas a adoptar las medidas administrativas y de cualquier índole para garantizar que, en todos los casos y procedimientos en los que participen, las personas que cuenten con la documentación administrativa establecida en este decreto sean tratadas de acuerdo con su identidad de género libremente determinada.

4.– Osasun arloan, dekretu honen bidez araututako dokumentazioa daukaten pertsonek honako eskubide hauek izango dituzte:

4.– En el ámbito sanitario, las personas portadoras de la documentación regulada en este Decreto tendrán derecho a:

a) Libreki aukeratutako genero-nortasunaren arabera tratatuak izateko eskubidea.

a) Ser tratadas conforme a su identidad de género libremente determinada.

b) Libreki aukeratutako genero-nortasunari dagokion izenarekin identifikatuak izateko eskubidea.

b) Ser identificadas por el nombre correspondiente a su identidad de género libremente determinada.

c) Dokumentazio administratiboa egokitzeko eskubidea; salbuespen gisa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ardurapean dagoen osasun-historial konfidentzialean, dagokion pertsonaren inguruko beharrezko erreferentziak egingo dira.

c) La adecuación de la documentación administrativa, con excepción de las referencias necesarias en el historial médico confidencial de la persona a cargo de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

5.– Hezkuntza arloan, dekretu honen bidez araututako dokumentazioa daukaten pertsonek honako eskubide hauek izango dituzte:

5.– En el ámbito educativo, las personas portadoras de la documentación regulada en este Decreto tendrán derecho a:

a) Libreki aukeratutako genero-nortasunaren arabera tratatuak izateko eskubidea.

a) Ser tratadas conforme a su identidad de género libremente determinada.

b) Libreki aukeratutako genero-nortasunari dagokion izenarekin identifikatuak izateko eskubidea.

b) Ser identificadas por el nombre correspondiente a su identidad de género libremente determinada.

c) Ikastetxeko dokumentu administratiboak egokitzeko eskubidea, adibidez: ikasgelako zerrendak, kalifikazioen informazio-buletina, ikasle-txartela, hauteskunde sindikal edo administratiboetarako hautesle-errolda eta bestelakoak. Helburua hau da: dekretu honetan xedatutakoaren arabera jaulkitako dokumentazio administratiboan adierazitakoari jarraikiz, ikasle, langile eta irakasle transexualen genero-nortasuna kontuan hartzea.

c) La adecuación de los documentos administrativos del centro docente, tales como listas de clase, boletín informativo de calificaciones, carnet de estudiantes, censos electorales para elecciones sindicales o administrativas y otros, con el fin de tener en consideración el género con el que se sienten identificados el alumno o la alumna, el personal y los y las docentes transexuales, de acuerdo con lo expresado en la documentación administrativa expedida según lo dispuesto en el presente Decreto.

Aurretik adierazitakoa gorabehera, ikaslearen espediente ofizialean ondorio ofizialetarako erregistratutako nortasun-datuei eutsiko zaie.

No obstante lo anterior, en el expediente oficial del alumno o la alumna se mantendrán los datos de identidad registrados a efectos oficiales.

6.– Aurreko paragrafoetan adierazitakoa gorabehera, dekretu honetan aurreikusitako dokumentazioa jaulkitzeak ez du aldatuko dokumentazio hori lortzen duen pertsonari dagozkion eskubideen eta betebeharren titulartasun juridikoa, eta nortasun agiri nazionalaren zenbakiak agertu beharko du, beharrezkoa denean.

6.– No obstante lo establecido en los párrafos anteriores, la expedición de la documentación prevista en este Decreto no alterará la titularidad jurídica de los derechos y obligaciones que correspondan a la persona que la obtenga, ni prescindirán del número del documento nacional de identidad siempre que este deba figurar.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 22 de diciembre de 2015.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Empleo y Políticas Sociales,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Análisis documental

Euskadi, bien común