Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 1985eko martxoaren 6a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
559

Martxoaren 5eko 52/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren Gizarte-Sorozpidetzaren alorreko zerbitzuak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.

«Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta horren

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 7. c) 1 atalean, azken erakunde hauei, bere lurraldearen barruan eta Elkarte Osorako Erakundeen artezko ekintzaren kaltetan gabe, Autonomia-Elkarte Osorako

Erakundeen Sorozpide-alorreko legeak egiteratzea aitortzen die. Hildo beretik, Gizarte-zerbitzuei buruzko Maiatzaren 20ko 6/1982 Legeak, bere 9 eta 10. ataletan, alor horretan Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei dagozkien agintepideak zehazten ditu.

Horren ondorioz, 27/1983 Legeko Aldibaterako Erabakietatik

Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte

Osorako Erakundeen eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen arteko

Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko

195/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela.

Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako

Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta

Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.- Bizkaiko Kondaira-Lurraldeak gizarte-sorozpidetzaren alorrean dituen agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko

Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko

Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea.

Erabaki hori, Dekreto honen Eraskin gisa ematen da.

Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Bizkaiko

Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira

Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra.

Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik

Bizkaiko Jaurerriko Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko

Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea,

XABIER GARCIA EGOTXEAGA.

Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.

ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko Jaurlaritzaren eta

Bizkaiko Foru Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko

Batzordearen Idazkari denez honako hau

EGIAZTATZEN DU:

Batzorde horrek, 1985.eko Otsailaren 27an egindako Osoko Bilkuran,

Gizarte Sorozpidetzarako Zerbitzuak Bizkaiko Kondaira Lurraldeari, honako modu hauetan, eskuratzea erabaki zuela.

A) Gizarte Sorozpidetzaren alorrean, Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen aginpidea. «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta horren

Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanuei buruzko

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 7. c)1 atalean, azken erakunde hauei, beren lurraldearen barruan eta Elkarte Osorako Erakundeen artezko ekintzaren kaltetan gabe, Autonomia Elkarte Osorako

Erakundeen gizarte-sorozpidetzaren alorreko legeak egiteratzea aitortzen die. Hildo beretik, Gizarte-Zerbitzuei buruzko Maiatzaren

20ko 6/1982 Legeak, bere 9. eta 10. ataletan, alor horretan Kondaira

Lurraldeetako Foru-Erakundeei dagozkien aginpideak zehazten ditu.

B) Eskuratzen diren Zerbitzu eta Erakundeak.

1. Gizarte-Ongunderako Artezkaritzaren menpeko etxe eta zerbitzuen artezkaritza eta eraentza, eta horiei dagozkien

Gizarte-Sorozpidetzarako eta Gizarte eta Sorozpide-Zerbitzuetarako

Lurralde-Ordezkaritzak

2. Honako hauek ematea eta eraentzea: Gizarte Ongunderako Baltzaren adintsu eta ezinduentzako gozamen-sariak bai eta udalek eta irabazte xederik gabeko erakundeek, gizarte-zerbitzuen alorrean, suztatutako etxe eta zerbitzuen dirubideak egiteko diru-laguntzak ere.

3. Aldizkakoak ez diren banakako diru-laguntzak ematea eta eraentzea.

4. Familia Ugari-Agiriak ematea.

C) Eskuratzen diren Zerbitzuei atxikitako ondasun, eskubide eta betebeharrak.

Eskuratzen diren Zerbitzuei atxikitako ondasun, eskubide eta betebeharrak 1. Zerrendan agertzen dira.

D) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanarigoa. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanarigoa 2. zerrendan agertzen da.

E) Eskuraketaren eragite-indarra.

Eskuratutako zerbitzuen lanarigoa eta eskuarteak eskuraketaren eragite-indarra 1985.eko Urtarrilaren 1az gerokoa izango da.

Eta horrela erasota geldi dadin, egiten dut egiaztapen hau Gasteizen,

1985.eko Otsailaren 27an.

Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. JN. T. G. JOSE M. MAKUA

ZARANDONA JN. T. G. Idazkaria,

CARMELO ARCELUS MUJIKA JN.

TAULA


Azterketa dokumentala