Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 1992ko abenduaren 29a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
3758

1398/ 1992 ERABAKIA, 1992ko abenduaren 9koa, Osakidetzako Zuzendari Nagusiarena, 1992. urtean zehar, Osakidetzarenak ez diren medioez baliatuz egin daitezen Osasun mailako Sorospenei buruzko Hitzarmenei aplika dakizkiekeen baldintza ekonomikoak birraztertzeko dena.

Osakidetzarenak ez diren medioez baliatuz egin daitezen Osasun mailako Sorospenei buruzko Hitzarmenei aplika dakizkiekeen baldintza ekonomikoak birraztertu ziren Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren azaroaren 27ko 1568/1991 Erabakiz (1991ko abenduaren 9ko EHAA) eta gaisoak garraiatzeko Anbulantzi-Enpresekin egindako hitzarmenen tarifak gaurkotu ziren.

1991ko ekonomi ekitaldian Kontsumo-Prezioen Indizeak izan duen bilakaera eta 1992 ekitaldirako egiten diren aurrikuspenak kontutan hartuz, beharrezkoa da, 1992 ekitaldirako goreneko tarifak finkatzea eta bai erabaki hau ematen deneko egunean indarrean dauden hitzarmenak gaurkotzearen portzentaia ere.

Horiek horrela, Osakidetzari buruzko maiatzaren l9ko 10/1983 Legeko

23. atalean eta Osakidetzarenak ez diren medioz baliatuz osasun zerbitzuak egiteko Osakidetzak egin ditzan hitzarmenak arautuko dituzten gutxienezkoak finkatzen dituen abenduaren 30eko 724/1991

Dekretuan ezartzen denaren arabera eta Osakidetzako Zerbitzu Nagusien egitura organikoa eta Osasun Barrutiak finkatzen dituen uztailaren

23ko 439/1991 Dekretuan ematen zaizkidan eskuduntzez baliatuz, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Eremua:

1.1.- Osakidetzarenak ez diren medioez baliatuz osasun zerbitzuak egiteko diren, 1992ko urtarrilaren lean indarrean dauden edo egun hau baino geroago izenpetu daitezen hitzarmenetan eta 1992ko urtean zehar egin daitezen zerbitzuei dagozkienetan, hitzarmen horietako bai tarifak eta bai baremoak ere, erabaki honetan jasotzen diren gaurkoketa portzentaiei eta goreneko zenbatekoei egokitu beharko zaizkie. Eta hori, abenduaren 30eko 724/1991 Dekretuko Gehigarrizko

Xedepenetatik Lehenengoan eta Osasunketarako Estatuaren

Idazkaritzaren 1980ko apirilaren llko Erabakian ezartzen denaren arabera egingo da.

Osakidetzako Itunepeko Ekintza-Programan sartzen diren osasun mailako sosrospenetarako kontratuei ere aplikatuko zaizkie zenbateko horiek.

1.2.- Izenpetutako hitzarmenen arabera 1992ko urtarrilaren la baino lehen betetako zerbitzuak, egun horretan euren baldintza ekonomikoak birrikuskatu gabe dituztenak alegia, gauzatu ziren garaian indarrean zeuden tarifei egokituko zaizkie.

1.3.- Drogamenpekoen alorreko aurrehartze, laguntza eta birgaitzeari buruzko azaroaren llko 15/1988 Legeko 24. atalean ezarritakoari jarraiki elkarte terapeutikoekin egindako hitzarmenak ez dira sartzen erabaki honen barruan.

Abenduaren 30eko 724/ 1991 Dekretuaren 3-b atalean xedatutakoaren arabera egindako hitzarmenak ere ez dira sartuko erabaki honen barruan; ez eta 1992an izenpetutako hitzarmenik ere, baldin eta euren klausuletan jasotzen bada urte horretako ekitaldian zehar ez direla birrikuskatuko.

Bigarrena.- Ospitaleratzea.

2.1.- Itunepeko ospitaleratze erregimenpekoei, 1992. urtean eta egonegun bakoitzagatik aplikatuko zaizkien goreneko tarifak, erabaki honen I. laukian agertzen direnak izango dira. Indarrean dauden hitzarmenen zenbatekoak adierazitako portzentaietan igoko dira, baina inola ere ez dituzte gaindituko gehinezkotzat jarritakoak.

2.2.- Ospitale Psikiatrikoekin egindako ituneetan jasotzen diren ospitaleratze tarifak, 100eko 6an igoko dira. Heriotzetan emandako laguntzen ordainak ez dira birrikuskatuko.

2.3.- Gaiso bati, berari dagokion osasun zentruan ospitaleratuta egonik protesta jartzea beharrezkoa bada, Osakidetzaren pentzutan fakturatu ahal izango da, indarrean dagoen itunean zerbitza hori jasota badago. Itunepeko zentruak, bere aldetik, protesten jatorrizko fakturak aurkeztu beharko ditu.

Hirugarrena.-Anbulategiko sorospena.

3.1.- Osakidetzarekin egindako itunearen bidez ospitaleek anbulategi erregimenpean emandako lehenengo kontsulta, kirurgi iharduketa eta larrialdietako zerbitzuengatik 1992. urtean ezarri ahal izango direc gehienezko tarifak, erabaki honen II. laukian agertzen direnak izango dira, bertan azaldutako talde eta mailen arabera. Indarrean dauden ituneen kasuan, beraiei dagokien kopuruan gehituko dira anbulategiko sorospen tarifak, baina inola ere ez dituzte gaindituko gehienezkotzat jarritakoak.

3.2.- Ospitaleko hurrengo kontsultek eta anbulategi arakaketek

1992.ean izango dituzten gehienezko tarifak lehenengo kontsultentzat finkatutako tarifari 100eko 50a gehituta ateratzen dena izango dira, ospitaleak duen sailkapenaren talde eta mailaren arabera.

3.3.- Anbulategiko kirurgi iharduketek eta larrialdi kasuetako sorospen zerbitzuek anbulategiko lehenengo kontsultarako hitzartutako tarifa bera izango dute, zerbitzu horiek itunduta dituzten zentruetan egiten direnean.

3.4.- Zainketa psikiatrikoa behar duten gaisoen babestutako alojamendu zerbitzutarako 1992. urtean jarriko diren gehienezko tarifak, honako hauek izango dira:

TAULA

Laugarrena.- Diagnosi eta tratamendu zerbitzu bereziak:

4.1.- Ospitaletxeetan edo anbulategietan egindako diagnosi eta tratamendu osasun zerbitzuengatik 1992. urtean ezarri ahal izango diren gehienezko tarifak eta indarrean dauden ituneetako prezioak eguneratzeko onartzen diren jasoerak, Erabaki honen 3. laukian agertutakoak izango dira. Indarrean dauden ituneen kasuan, beraiei dagokien kopuruan gehituko dira diagnosi eta tramenduko zerbitzu berezien tarifak, baina inola ere ez dituzte gaindituko gehienezkotzat jarritakoak.

Bostgarrena- Gastuen ordaina:

5.1.- Konzentradore bidezko oxigenoterapia tratamendua etxean hartzen duten gaisoei, tratamenduko hilabete bakoitzeko 2.314 PTA ordainduko dizkie Osakidetzak argitan eta beste gauza batzutan egindako gastuen kalte-ordain moduan.

5.2.- Uretan eta argitan egindako gastuen kalte ordain moduan, % 6a gehituko da tarifa, makina bidez etxean egindako hemodialisi ekitaldi bakoitzeko, beti ere 678 PTAtik gorakoa ez bada ekitaldiko diru kopurua.

Seigarrena.- Beste zerbitzu batzuk:

6.1.- Gorputzaren kanpotik egindako giltzurrunetako litotrizia:

gorputzaren kanpotik egindako giltzurrunetako litrotizia prozesuei dagokienez, 180.000 PTAkoa izango da 1992rako gehienezko tarifa.

6.2.- Giltzurrunen trasplantea: giltzurrunen trasplantea egiteko

1992. urterako goreneko tarifak %6an jasoko dira eta guztira

1.902.563 PTAra helduko dira, Osakidetzak eskatuta eta berak ezarritako eran egiten direnean.

6.3.- Beste diagnosi eta tratamendu zerbitzu bereziak egiteko indarrean dauden ituneetako tarifak, aurreko idazatietan aipatutakoen artean ez badaude, %6an gehituko dira.

Zazpigarrena.- Sorosketadun anbulantzietan gaisoak garraiatzea:

7.1.- Osakidetzaren eta sorosketadun anbulantzia enpresen artean izenpetu eta 1992ko urtarrilaren lean indarrean zeuden ituneen tarifak %6an gehituko dira IV. laukian ageri diren zenbatekoak gainditzen ez badituzte eta bertan jasotako kasu guztietarako.

Zortzigarrena.- Sorosketarik gabeko anbulantzietan gaisoak garraiatzea:

8.1.- Osakidetzaren eta sorosketarik gabeko anbulantzia enpresen artean izenpetu eta 1992ko urtarrilaren lean indarrean zeuden ituneen tarifak, horiei 100eko 10a jaso ondoren atera daitezenak izango dira,

V. laukian ageri diren gehienezko zenbatekoak gainditzen ez badituzte.

Bederatzigarrena.- Gaisoen taldekako garraioa:

9.1.- Gaisoen garraioa taldeka egiteko indarrean dauden ituneen tarifak, hiriko zerbitzukoak, hiri arteko kilometroen bidez ordaindutakoak eta hileko zenbateko finkokoak, 100eko 6an igoko dira eta 1992ko urtarrilaren lean hasita izango dute indarra.

Hamargarrena.- Gaisoen hegazkin-anbulantziazko garraioa.

10.1.- Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren 1990eko azaroaren 8ko

Erabakiaren 8.1. puntuan jasotzen denaren arabera (abendauren l2ko

EHAA), Osakidetzak, garraio moeta horri buruz izenpetu ditzan ituneetan 1992. urterako ezarri daitezen tarifek, 1.079 PTAko zenbatekoa izango dute gehienera hegaldi-milia bakoitzeko.

10.2.- Hegazkin-anbulantziaz gaisoak garraiatzeari dagokionez,

Erabaki hau indarrean jartzen denean indarrean dauden ituneen tarifak

100eko 6an jasoko dira eta 1992ko urtarrilaren letik izango dituzte ondorioak.

Hamaikagarrena- Psikiatriako garraioa.

11.1 - Psikiatriako gaisoen osasun garraioko ituneei 1992. urtean ezarriko zaizkien gehienezko tarifak hauexek dira:

TAULA

Hamabigarrena.- Osasun garraioko beste itune modu batzuk:

12.1.- Osasun garraioko ituneetan, Zuzendaritza Nagusiaren erabakiz aurretik behar duen onarpena jasota, beste ordainketa modu batzuk sartu ahal izango dira, zerbitzua hobetu eta administrazio lanak errazteko baldin badira; hilero kanon finko bat izango dute, hilean zehar zerbitzu kopuru zehatz bat bermatuko duten anbulantzia zerbitzuak eskaintzen badituzte.

Osakidetzak, halaber, hiri artean egin daitezen zerbitzuetarako, jatorrizko hirigunea kontuan hartuz, konpentsazio moduan gehigarrizko zenbateko finko bat ezar daitekeen ere azter dezake.

Hamairugarrena- Prozesuagatiko itunea.

13.1.- Sorospen prozesuengatik egindako ituneetan ere, erabaki honetan xedatutakoa ezarri ahal izango zaie kostuen baremoei.

Ondorio horietarako, 1992ko urtarrilaren 1 ean indarrean zeuden baremoei % 6a gehituko zaie. Hamalaugarrena- Tarifa orokorra:

14.1.- Erabaki honetan aipatutako tarifetan sartuta daude zerga, ariel eta bestelako legezko zama guztiak, bai jadanik ezarrita daudenak zein tarifa hauek indarrean dauden artean ezar daitezenak ere; eta tarifa horiek, ondorio guztiekin, prezio finkotzat hartuko dira.

Hamabostgarrena.- Mugapenak:

15.1- Erabaki honekin ezarritako tarifen fakturazio kontuen eta ordainketen ondorioetarako, 1989ko azaroaren 9ko Erabakian (1989ko azaroaren l5eko EHAA) ezarritako kontzeptuak izango dira kontuan: hau da, egonaldiko egun bakoitza eta obea bete izatea, lehenengo eta hurrengo kontsultak, ospitalean egon osteko anbulategi arakaketak, anbulategiko kirurgi iharduerak eta larrialdietako zerbitzuak.

Hamaseigarrena.-Jardunbidea: 16.1.- Erabaki honen bidez ezarritako gehiketa eta tarifak ofizioz aplikatuko ditu Osakidetzak itunepeko zentruek 1992ko urtarrilaren 1etik hasita egin ditzaten zerbitzuetarako, eta

1992ko-urtarrilaren letik izango ditu ondorioak, honako baldintza honen pean, hots, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren zirkularrean jasotzen diren jardunbide-ekintza guztiak aurrez bete daitezela alegia.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 9.

Osakidetzako Zuzendari Nagusia,

JAVIER VERGARA ORUE-ECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala