Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 1993ko urtarrilaren 4a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1

289/1992 DEKRETUA, urriaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartean «Musika-Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena.

Europako Elkartean musika irakatsi eta sustatzeko Europako Biltzarrak emandako 1988ko otsailaren 10eko Erabakiak, Europako Elkarteko

Agintaritzaren Egunkarian martxoaren 14an argitaratuak, besteak beste, honako gogoeta hauek egiten ditu:

A) Egungo gizarte modernoan musikak duen eginkizuna gero eta garrantzi haundiagokoa dela eta herritarren eguneroko bizitzan gero eta gehiago agertzen dela hartzen du kontuan;

B) Badaki jakin Europako musika «mintzaira» bateratua izan dela eta orain ere badela Europan, benetako eta zinezko «mintzaira amankomuna» alegia. Beraz, Europako kulturaren batasunerako, eragile erabakiorra izan daiteke, hain zuzen historian zehar izan dituen desberdintasunak onartuz egin behar den batasun horretarako, uka ezinezko bere aberastasunaren alderdi garrantzitsua baita;

C) Iraganeko musika «landuen»·, herrikoien eta folklorikoen ondare zati zabal bat oraindik orain ere Europan zehar agertu, ezagutu eta zabaltzeke dagoela egiaztatu du;

D) Gero eta jende gehiagok, batez ere gazteek, musikaren eremura heldu eta bertan partaidetza zuzena hartu behar dutenaz jabetu da; eta, beraz, argi du musika-heziketa indartu egin behar dela, batez ere ikastetxeetan, aldi berean musika-heziketa Europako herritarreneskubide bat dela kontuan hartu behar baita;

E) Gogoan hartu behar da gure garai hauetan musika-adierazpen konplexuak daudela eta, jendearekiko harremanak zailak direla jakinez, laguntza bereziak behar direla musika horiek sortu eta joaldiak egiteko;

F) «Musikaren» inguruan dabilen kultur hausnarke-taren aberastasunari, baita gizon-emakumeen gizarteko eta euren bakarreko bizitzan horrek dituen hainbat eta hainbat eraginei ere, behar duten balioa ematen zaie. Aberastasun hori berariaz nabarmendu zen «Europako Musika-Urtea» izan zenean, orduan egindako zientzia-maila jasoko bilera eta argitalpenen bidez;

G) Ontzat ematen da, nahiz eta oraindik murritza izan, jazz, rock eta pop musikaren ingurutik sortutako musika-adierazpenei egindako harrera, horien bidez gazte askok berariazko moduz azaltzen baitu euren ga-raiko konzientzia korapilatsua;

H) Onartu egiten da zer nolako banaketa dagoen gi-zartearen eta herri-erakundeen artean, bata bizi eta irakiten dabilen artean bestea urria baita musika-arloa antolatzerako garaian; guzti hori presaz gainditu behar dela ere onartzen da.

Aurreko puntu guztiok oinarri direla, honako eskariak eta proposamenak egiten dizkie Elkartekideei:

1.- Bai Europako Elkarteak berak eta bai Elkartekide bakoitzak, lehenengo eta behin, musikarako hiru arlo hauek: ekimenak, finantzaketa publikoa eta egiturak deszentralizatzeko neurriak hartu behar ditu, urrutiago egon eta ekonomi garapen txikiagoa duten eremuei eta baliabide urriagoak dituzten gizazte-taldeei gehiago laguntzeko, musikaren kontsumorako eta musika-karrerak ikasteko izan dadin;

2.- Aipatutako lege-neurri horiek izan behar dituzten lehentasunezko helburuak hauek dira: dauden buru-argiak benetan aurkituko direla ziurtatzea, musika-karreretarako bideak erraztea eta ElKarteko herritar guztien heziketan eta bizitzan musika eta musika-kultura gero eta gehiago agertzeko ahaleginak egitea;

3.- Musika-heziketak konposizio metodo berriak araketzeko izan behar dela uste du Europako Parlamentuak eta hezkuntza horrek soinu berriak ikertu eta sortzea sustatu behar duela, gure garaiko joerekin eta musikazko kultura eta sentsibilitatearen bilakaera azkarrarekin bat datozen soinu eta konposizio metodoak;

4.- Aldi berean, Elkarteko herrialdeen artean ikasleak eta irakasleak trukatzeko egitarauak prestatzen direnean, musikari ere tarte egokia eman behar zaiola uste du;

5.- Urritasun psikofisikoak, psikomotrizitate-asaldurak, egokitzapenerako arazoak eta beste zailtasun batzuk dituztenentzat, musika terapia legez gehiago erabiltzeko egitasmoak egin eta ordain ditzala eskatzen dio Batzordeari; aldi berean, horren ardura duen lan-gilegoari prestakuntza berezia eta bere eginkizunetarako egokiak diren lan-baldintzak berma dakizkiola eskatzen du;

6.- Beharrezkoa izan dadin kasu guztietan, musikairakasleen lan-baldintzak hobetu ditzala eskatzen dio EIkartekide bakoitzari, herritarren heziketan betetzen duten lan-mailara egokitu daitezen baldintzok;

7.- Rock eta pop musika-adierazpenetan gazteen protagonismoari balioa emateko ekimenak proposa ditzala eskatzen dio Batzordeari, adierazpen hauek kon-tsumismoaren eta merkatuaren sareetan lotuta uzteko diren ekintzei aurre eginez. hezkuntza-sistema Antolatzeko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak -II

Idazpurua, Jaurbide Bezeriko Irakaskuntzei buruzkoa, lehenengo atalburua, Irakaskuntza Artistikoei buruzkoa, 39.5. atala-, honako hau ezartzen du:

«Aurreko azpiataletan ezarritakoa horrela izan arren, musika edo dantza ikasketak egin ahal izango dira ikastetxe berezietan, inolako adin mugarik jarri gabe. Ikasketa hauen bidez ezingo da ikasketa-baliorik eta lanbiderako balioa duen titulurik lortu; bestalde, ikasketon antolaketa eta egitura esandako azpiataletan ezarritakoengandik diferenteak izango dira.

Hezkuntza-administrazioek araubidez arautuko dituzte ikastetxe horiek».

Aipatutakoa ikusi ondoren, honako gogoeta hauek adierazi behar dira:

1.- Irakaskuntza hauek emateko bi era berezitu ezartzen dira:

- Araututakoa, oinarrizko maila, erdikoa eta goikoa hartzen dituena; - Arautu gabea, ikasketa-baliorik eta lanbiderako balioa duen titulurik lortzeko ez dena eta ikastetxe berezietan ematekoa (aurrerantzean, MUSIKA-ESKOLAK deituko zaie);

2.- Guzti horrekin bereizketa argia egin nahi da araututako eta arautu gabeko irakaskuntzen artean; lehenengoa lanbiderako da eta hori da bere izaera, euren gaitasunez eta joeraz euren lanbidea musikan egin nahi duten ikasleentzat egituratua; eta bigarrena, edo helburukoa, musikagintza bera helburu dela hori egin nahi duten pertsonentzat, adin mugarik gabe: hasiera batean, lanbiderako izango denik barik, musika egin nahi dutenentzat.

Horien indarrez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzak 1992ko urriaren 27an egindako bileran aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT: I. IDAZPURUA

Musika-eskoletako irakaskuntzen ezarpen-eremua, helburuak eta antolaketa.

I. ATALBURUA.- ezarpen-eremua ETA HELBURUAK

1. atala.- 1: hezkuntza-sistema Antolatzeko urriaren 3ko 1/1990 Lege

Organikoko 39.5 puntuan aipatzen diren MUSIKA-ESKOLAK araupetzen ditu dekretu honek.

2.- Euskal Autonomi Elkartean ezarriko da arau hau, hori baita

Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailaren kudeaketaeremua.

2. atala.- Musika-eskolen helburu nagusia da edozein adinetako zaletuei tradizioan oinarritutako dantza eta musikaren alorretan prestakuntza praktikoa ematea, gaitasun eta bokazio berezia erakusten dituztenak lanbide-ikasketarako bideratzeko eta prestatzeko zeregina alde batera utzi gabe.

3. atala.- Musika-eskolen helburuak:

a) Gizarteak luze-zabal eskatzen duen musika-kultura praktikoari erantzuteko dira, hain zuzen musikazaleak horren bidez bere burua hobetzea eta bere kultura eta adierazpidearen altxorra handitzea bilatzen baitu, bere buruarekin eta inguruarekin oreka haundiagoa izateko;

b) Arautu gabeko eta funts-funtsean praktikoa den MUSIKA-IRAKASKUNTZA eskaintzeko dira, batez ere taldekako musika egin ahal izateko;

c) Ondorioz, ikaslearen partaidetza eragilea sustatu behar da batetik, bai bakar-lanean eta bai taldean, eta bestetik ikastetxearen eta berau errotuta dagoen gi-zartearen arteko loturak. Norberarengan hasi eta, gizartera hedatu gabe, bertan amaitzen den ikasketak galdu egiten ditu ikasketak egiteko dauden arrazoi batzuk;

d) Musika kontuak orokorrago ulertu ahal izateko ezinbesteko diren gutxienezko gai teorikoak emango dira, eta hasteko behintzat, ikasleak gaiak sakonago jakiteko premia duen heinean berak horrela eska dezanean emango ere;

e) Adina kontuan izan gabe eskainiko da zerbitzu hori, hasi haurretan eta zaharrak barne;

f) Musika-jardueren artean dauden aukera guztiak eskaintzea: musika klasikoa, antzinakoa, modernoa, tradizioan oinarritutakoa, herrikoia, joera desberdinetakoa, rockajazza, elektronikazko musika, e.a.;

g) Irakaskuntzako egitarauak ikaslearen interesari, emanari eta martxari egokituko zaizkie, baina, ikasleek ere, beroiek jasotzen dituzten irakaskuntzei probetxu egokia ateratzeko gutxienezko baldintzak bete behar dituztela ahaztu gabe.

Azken batean, euren eskaintzaren plana egiterakoan askatasuna eta autonomia daukate, ikaslearen interes eta gaitasunetara hobeto egokitzeko.

h) Estilo guztietako musikak entzuteko gogoa indartzea eta kritikarako gaitasuna garatzea, bai ikasleengan eta bai herritarrengan;

i) Irakaskuntzarako tekniken hobekuntza sustatzea, irakasleak eten gabe hobetuz eta egunean jarriaz;

j) Euren gaitasuna eta interesa direnak direlako, araututako iraskaskuntzetara sartzeko baldintzak bete eta asmoa agertzen duten ikasleei prestakuntza sakonagoa bideratzea eta ematea, mintegi hauetatik sortutako ikasle gogotsu eta gaituez hornituko baitira araututako musika-irakaskuntzetarako ikastetxeak;

K) Herriko eta eskualdeko musika-tradizioak bildu, tajutu eta zabaltzea, ikastetxea kokatuta dagoen herriko kultura-nortasunaren gune bilakatuz;

1) Beste Musika-eskolekin lankidetzan aritzea, Herrialdean,

Euskadin, Espainian eta Europan, irakaskuntza metodologiak, ikasleak eta irakasleak elkarren artean trukatzeko, jarduera batzuk batera egiteko, antolaketa eta jardutzeko ereduen berri elkarri emateko, e.a.

m) Herriko musika-kulturan eragin baikorra izatea, ez bakarrik ikasleen prestakuntza lortuaz, baizik eta musika-taldeen jendaurreko etengabeko jarduera bidez gizartean musika zabaltzeko zuzeneko ekintzak landuz.

II. ATALBURUA-IRAKASKUNTZEN ANTOLAKETA

4. atala.- Musika-Eskolek eman ahal izango dituzten prestakuntza eta gaitasun-mailak lau dira:

- 1. maila edo harrerakoa, 4tik 7 urtera.

Ez da gaitasun-mailarik izango. Haurraren nortasunaren garapen orekatua bultzatuko du, soinuen bidez irakaslearekiko eta beste lagunekiko harramenak indartuz. Bere buruaz jabetu behar da, bere barnean eta inguruan dituen pertsonekin eta gauzekin orekan bizi behar denaz ohartuta. Pausoz pauso hartuko du musikatresna zehatz bat, bospasei urte dituela. - 2. maila edo hasierakoa.

Dena delako musikatresna adierazpenerako beste gai bat gehiago dela ulertu behar du, eta bere nortasuna eta sentsibilatea garatzeko balio diola. Iraskasleak emango duen irakaskuntza teknikoa, musikatresnak baliabide legez duen eragina indartzeko izango da, ikasleak beharrezko baitu musikatresnaren teknikaz jabe-tzea bere adierazpena hobetzeko.

Hasierako maila jasotzen duen ikaslea lehenengoz hurbiltzen bada musikara, hau da 1. edo harrerako mailatik ez badator, bere adin eta baldintzetara egokitu bebarko da pedagogia.

Kontserbatorioko Oinarrizko Maila gainditzen duten ikasleek besteko gaitasuna lortu behar du. - 3. maila edo gotortzekoa.

Kontserbatorioko maila ertaineko 2. aldia gainditzen duten ikasleek besteko gaitasuna lortu behar du musikatresnarekin edo kantuan. - 4. maila edo lehentasunezko jarduerakoa.

Ez dauka gaitasun mugarik, ikaslearen gogoak, saiamenak eta ahalmenak jarritakoa baino besterik. Gaitasun hori, orokortasunez,

Eskolako taldeetan parte hartuz indartako da.

5. atala.- «Joera desberdinak: jazz, rock, pop, elektronikazko musika,...» izenez ezagutzen den adarreko irakaskuntzen eskaintza, baita koru-kantu eta dantza espezialitateetakoak ere,

Musika-eskolako erizpideen arabera, Dekretu honetako 17. atalean ohartemandako mailen jardunbide-eskemara egokitu gabe egin daiteke, nahiz eta funtsezko irakaskuntza izan, azken batean oinarrian taldeka burutu beharreko jarduera delako.

6. atala.- Musika-eskoletako irakaskuntza-maila guztiak adarretan banatuko dira:

- kantuko adarra, bai bakarka bai korukoa; - musikatresna sinfonikoko musikako adarra; - tradizioan oinarritutako musikatresnen musikako eta dantzako adarra; --joera desberdinetako adarra: Jazz, rock, pop, elektronikazko musika,... - musikatresna polifonikoen adarra.

7. atala.- Musika-Eskolek emango dituzten irakaskuntzak hauexek izango dira maila bakoitzean, maila bakoitzeko adar guztietan eta, hauen barruan, espezialitate danetan:

- funtsezko irakaskuntza; - taldekako irakaskuntza; - Dekretu honetan obartemandako beste guztiak eta berton ezarritako baldintzetan.

II. IDAZPURUA.- INSTALAKUNTZEI ETA GAUZAZKO BALlABlDEEI ZElN

IRAKASKUNTZAESKAINTZARI

DAGOKIENEZ Musika-Eskolek BETE BEHARREKO BALDlNTZAK: I. ATALBURUA.-

INSTALAKUNTZEI ETA GAUZAZKO

BALIABIDEEI DAGOZKIEN BALDINTZAK

8. atala.- Musika-Eskolek honako baldintzak beteko dituzte gutxienez, instalakuntzei eta gauzazko baliabideei dagokienez:

1.- Irakasteremuak:

Gelak: honako banaketa bi hauetarikoren bat hartu ahal izango da:

a) musikatresnen irakaskuntzarako 4 gela, azaleran gutxienez 20m.2 dituztela

b) musikatresnen irakaskuntzarako 20 m. 2ko 2 gela eta 15 m.2 ko 3 gela - koruek, musika-bandek, orkestrek, dantzako taldeek, e.a. entseiuak egiteko gela, azaleran gutxienez 80 m.2 dituela.

2.- irakaskuntzaren laguntzarako eremuak:

- liburutegi-fonoteka bat, azaleran gutxienez 30 m.2 dituela; - irakasle gela bat, azaleran gutxienez 20 m.2 dituela;

3 - kudeaketa eta zerbitzuetarako eremuak:

- 40 metro karratuko eremua kudeaketa, idazkaritza eta abarretarako:

4.- komunak eta garbigela egokiak ikastetxeko ikasle eta irakasleentzako.

9. atala.- Musika-Eskolek euren irakaskuntza-egita-mua egiteko beharrezko izan ditzaten gela kopurua eduki beharko dute, ikasle kopurua, ordutegia, irakasle-ikasleen arteko kopuru-erlazioa eta jardunerako ordutegia kontuan hartuta.

10. atala.- Musika-Eskolek eraikin bakar batean kokatu eta besteengandik berezita egon beharko dute; horretarako erabiliko da bakarrik edo, bestela, kulturarekin eta/edo hezkuntzarekin zerikusia duten ekintze-tarakoekin batera. Nolanahi ere, lokal horiek irakaskas-kuntzarako bakarrik erabiliko dira eta kanpotiko sarpide zuzena izango dute.

11. atala.- Musika-Eskolek, Dekretu honetan ezarritako baldintzez gain, garbi-ikuziari, akustikari, bizigai-tasunari eta segurtasunari buruz indarrean dauden legeek ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

12. atala.- Musika-Eskolek, ezinatasunak dituen jendeak bertara joateko aukera izan dezan, instalakuntzetara sartu eta hauek erabiltzeko baldintza egokiak izan-go dituzte, ezargarri den legean erabakitakoaren arabera.

II. ATALBURUA.- lRAKASKUNTZA-ESKAINTZARI DAGOZKION BALDINTZAK 13. atala.- Dekretu honetako 4. atalean aipatzen diren lau mailetatik jarraiko bi gutxienez eman beharko dituzte

Musika-Eskola guztiek.

14. atala.- Dekretu honetako 6. atalean aipatzen diren adarretatik gutxienez bi eman beharko dituzte Musika-Eskola guztiek; nahitaez bata musikatresna sinfonikoko musika izan beharko da.

Adar bakoitzetik gutxienez bi espezialitate eman beharko dituzte, kantuko eta musikatresna sinfonikoko musikako adarretan izan ezik.

Kantukoan bat ematea nahiko izango da eta musikatresna sinfonikoko musika-koan gutxienez lau musikatresna emango dira harizko, egurrezko haizeko eta metalezko haizeko orkestra-familien artetik.

Azken adar hori osa daiteke familia bakarreko lau musikatresnarekin edo aipatutako hiru familietatik bietako musikatresna binarekin.

15. atala.-Gutxiengo irakaskuntzak:

Musika-Eskolek, baimenik baldin badute, emango dituzten adar eta maila bakoitzerako gutxiengo irakaskuntzak hauexek dira:

1.- Funtsezko irakaskuntza: Musikatresna-arloan: musikatresnak;

Kantu-arloan: bakarko eta/edo koruko kantua, eta hori beste jakintzagai batzukin osa daiteke, adibidez: ahots-teknika, musika irakurketa, ...;

Tradizioan oinarritutako adarra: musikatresnak edo dantza;

2.- taldekako irakaskuntza: musikatresna- eta abesbatzak;

3.- 2. maila edo hasierako irakaskuntza honako erizpide hauen arabera egingo da:

- Ikaslea zazpi urtekin hasten baldin bada, hauek izango dira bere ikasketak:

a) Musika-mintzairako sarrera;

b) Aurretik musikarekin harremanik izan ez badu, funtsezko irakaskuntzara bideratuko da. Aurrez musika munduan aztura duelako bere asmoak zehaztuta badaude, funtsezko irakaskuntzarekin hasiko da; - Ikasle guztiek egingo dute Musika-mintzairako ikastaro bat, maila horri dagokion ezagutzarik egiazta-tzen ez badute; - Musika-Eskolek, euren borondatez eta euren egita-rau orokorraren baitan, Musika-mintzairako beste bigarren eta baita hirugarren ikastaro bat ere eskaini ahal izango dute. Ikastaro hauek aukerakoak izango dira ikaslearentzat, musika-mintzaira musikatresnari zuzenean lotu behar baitzaio eta, ondorioz, haren helburua instrumentala baino ez baita; - Aipatutako Musika-mintzairako ikastaro guztiak taldeka emango dira, gehienez 20 eta gutxienez 10 ikaslez osatuta; asteko iraupena gehienez ere 90 minutukoa izango da.

16. atala.- Aukeran eta osagarri legez, Musika-Eskolek beste edozein irakaskuntza eman ahal izango dute ikasleak hobeto menderatu ditzan bai funtsezko irakaskuntza eta bai musika bera ere orokorrean.

III. IDAZPURUA.- IRAKASKUNTZAREN ANTOLAKETA, IRAKASLEGOAREN

TlTULAZIOA ETA MUSlKA-ESKOLEN IKUSKAPEN ETA KUDEAKETA

I. ATALBURUA: IRAKASKUNTZAREN ANTOLAKETA

17. atala.- 1.- Musika-eskoletan emango den irakaskuntza guztia berez taldekakoa izango da; hau da, ikasle taldeak ikasgelako jardunean lan bera -Taldeak, irakaskuntzaosagarriak, tradizioan oinarritako dantza-egingo dute.

2.- Musikatresnaren edo bakarkako kantuaren fun-tsezko irakaskuntza taldeka ere emango da, baina horien balorazioa alda daiteke irakaskuntzan nagusitzen diren eskola edojoeren arabera.

Ondorioz, musikatresnaren eta bakarkako kantuaren funtsezko irakaskuntza saioen erdietan bebintzat taldeka antolatu beharra dago, bai denentzako eskolak emanez, bai eskola konpartituen bidez. Eskola konpar-tituan taldeko partaide bakoitzak bere lana du eta besteek bakoitzari ematen zaizkion irakaskuntza-azalpenak konpartitzen dituzte, fintzeko eta berotzeko aldiak, denentzako oharrak eta abar talde osoari egingo zaiolarik. Edonola ere, taldeak gaitasun, interes eta ikasteko martxa erdintsua dutenek osatuko dituzte.

3 - Taldeak antolatzeko eragozpenak daudelako, antzerako gogo, maila eta gaitasuna duten kideekin taldeak osatu ezin direnean, bakarka eman ahal izango da irakaskuntza.

4.- Ikastetxeak funtsezko irakaskuntzako ikasle edo talde bakoitzari emango zaion denbora zehaztuko du ikasleek duten gogoaren, gaitasunaren eta dauden ikasleen kopuruaren arabera; ikastetxeko ordutegiaren egi-tamuan agertu beharko da, irakasle bakoitzak proposatutako egitamua aurrez kontuan hartuta.

Hezkuntza-administrazio honen erizpidea da, musikatresnaren edo bakarkako kantuaren funtsezko irakas-kuntzan, ikasle bakoitzari gehienez 30 minutu eskaintzea Musika-eskolen irakaskuntza-helburuak betetzeari egokitzen zaiola.

5.- Dekretu honetan arautu gabeko taldekako irakaskuntzen denborak, lortu nahi diren helburuen arabera zehaztuko ditu ikastetxeak.

6.- Irakaskuntza osagzrrietarako eskaintza, bai aldi-baterakoak eta puntualak izan, zein iraunkorrak badira ere, aurreko puntuan azaldutako jardunbidearen arabeia zehaztuko da. ikasgela bakoitzean egongo den ikasle kopurua eta eman behar zaien denbora zehazteko erizpidea, proposatutako helburuak lortzeko behar dena baino gehiago ez ematea izango da.

Eskaintza horrek iraunkorra izan nahi duenean, Dekretu honetako 21. atalean ezarritako jardunbideaz arautuko da.

7.- Ikastetxean emandako ordutegiaren ariora lortu beharreko probetxua ateratzen dutela erakutsi beharko dute ikasle guztiek, bestela ikastetxetik kanpora bota ahal izango dira, barne jaurbideko arautegian jasotako bideak erabüiz.

18. atala.- Irakaskuntzen egitaraua:

Autonomia osoa izango du MUSIKA-ESKOLAK adar eta maila bakoitzeko irakaskuntzen egitarauak gertatzeko, erizpide bakar bat izango dutelarik gidari: eman daitezen adar eta espezialitateetako maila berdintsu guztiak gainditzeko, ikasle guztiek gaitasun-maila parekatsua beharko dutela.

19. atala.- Gotortzeko ikasleak: baldin eta, ikasleren batek gaitasun, gogo eta aprobetxamendu bereziak iza-nik, araututako irakaskuntzara sartzeko haren aurrera-pausuak indartzea komenigarria dela irakasleak uste badu eta ikastetxeko organo aginpidedunak onartzen badu, hezkuntza-administrazioari jakinaraziko zaio, dagokion

Ikuskaritzaren bidez, honako argibideak emanez: ikaslearen datuak, emango zaion laguntzaren plangintza eta landuko den musikatresna; beti ere honako erizpide hauek bete behar dira:

1.- araututako sistemako maila ertaineko ikastaroe-tara eta goi-mailara iristeko saioetan beharretsitako jakintza bermatzeko beharrezkoa izan dadin prestakuntzajasoko du gotortutako irakasle horrek;

2.- prestakuntza hori errazteko, Musika-Eskola batzuk beren eskaintza elkartu egin dezakete maila bereko ikasle-taldeak egiteko, titulu egokiak izan eta irakaskuntzarako gai diren irakasleez baliatzeko eta irakaskuntzak edo antolaketak hala eskatzen dutelako;

3.- gotortzeko ikasleak honako adin mugetakoak izango dira:

- 2. edo hasierako maila, gehienez 16 urtekin hasiko da; - 3. edo gotortzeko maila, 19 urte; - 4. edo hobekuntza maila, 21 urte. kontrabaxu eta kantuko ikasgaien hasierako mailarako behar den gehienezko adina 18 eta 23 urte da, hurrenez hurren.

20. atala.- Musika-Eskolek autonomia osoa izango dute ikastaroen plangintza eta eskaintza egiterakoan, gai bakarrekoak badira zein ez.

Berdin izango da bere eskaintza ugaritzeko, ikasleen prestakuntzarako, irakasleen hobekuntzarako eta inguruko gizartearen kultura-maila jasotzeko izan daitezen musika-alorreko jarduera guztietarako ere.

21. atala.- Berariazko gai eta gai independiente legez hartuta, osagarrizko irakaskuntzak emateko, hala nola, harmonia, konposizioa edo beste batzuk, hezkuntza-administrazioak propio emandako baimena beharko da, irakaskuntza horiek ikastetxeko ohizko eskaintzaren zati bat bailiran eta ez aldian aldikoa eta tarteka proposatutako ikastaro bezala ematen badira.

Baimen horretarako honako agiri hauek aurkeztuko dira:

- Eskabidea; irakaskuntza osagarri horiek zergatik komeni diren agertuko duten arrazoiak eta Musika-eskolako helburu orokorren barnean jarduera honekin lortu nahi diren helburuak jasoko dituen txostena barne dela; - Ikastaro hauek hartuko dituzten ikasleen zerrenda eta zein maila eta espezialitatetan aurkitzen diren; - Irakaslegoaren zerrenda; -Jarduera honetarako ordutegia. hezkuntza-administrazioak erriango du eskabide horientzako baimena, ukapena edo aldibaterako baimena.

22. atala.-Musika-eskoletako ikasleak.

1.- Ikasle guztiak funtsezko irakaskuntzan eta taldekako irakaskuntzan matrikulatuko dira; hala ere, musikatresnako ikasle denak aukera izango du abesbatzarako matrikulatzeko ere.

2.- Musika-eskoletako ikasleen matrikula-jaurbidea honako erizpide hauen araberakoa izango da:

- 1. maila edo harrerakoa: lehenengo urteetarako egitardutuko den irakaskuntza-jaurbidea orokorra eta baterakorra izango da; ikaslearen adinaren eta aurrera pasuen heinean egokitzat jo dadinean hasiko da fun-tsezko eta taldekako irakaskuntzaren arteko banaketa; - 2. maila edo hasierakoa: ikasle guztiak matrikulatu-ko dira funtsezko irakaskuntzan; musikatresnetako edo korutetako taldeetarako ere matrikula daitezke, euren aurrera pausuek komenigarri dela adierazten badute, Musika-eskolaren aholkua jasota. - 3. maila edo gotortzekoa: funtsezko irakaskuntza legez bakarkako musikatresna eta korua hartzen duten ikasle guztiak, taldekako musikatresna eta koruetarako ere matrikulatuko dira. Taldean bakarrik aritu nahi duenak, funtsezko irakaskuntzarako matrikula egin gabe utzi dezake, Musika-eskolaren eritziz, musikatresnarekin edo abesteko beharrezko gaitasuna baldin badu. - 4. maila edo lehentasunezko jarduerakoa: ikasle guztiek parte hartuko dute taldekako irakaskuntzan. Funtsezko irakaskuntzan jarraitu ahal izango dute euren borondatez eta MUSIKA-ESKOLAK egokitzak jotzen badu; Musika-eskolaren aukeran dago irakaskuntza mota hau eskaintzea edo ez. - Dantzak eta koru-kantak, nahiz eta funtsezko irakaskuntzak izan, taldekako irakaskuntzek bezalako tratua izango dute. Espezialitate hauetako ikasleak, ondorioz, ikasgai hauetako baten baino ezingo dira matirukulatu.

3.- Musika-Eskola bakoitzak eskainiko ditu bere irakaskuntza osagarriak, ikastetxearen pedagogiaren dinamika, ikaslearen aurrera-pausuak eta interesa, gotortze-ko ikaslea den, e.a. kontuan izanda. - Inoiz ere ez dira eskainiko aukera bakar legez, ez eta funtsezko edo taldekako ikasle ez direnei ere, ez eta araututako irakaskuntza jasotzen duten ikasleen indargarri legez ere.

4.- Musika-Eskolek ikasleek egindako ikasketak egiazta ditzakete, baina horretarako erabiliko dituzten testu edo orriaren neurriek ez dute nahasbiderik sortuko ikasketa-balioa eta lanbiderako balioa duten egiaztagiri eta tituluekin.

II. ATALBURUA: IRAGASLEGOAREN TITULAZIOA

23. atala.- 1.- Musika-eskoletan irakaskuntza emateko gaitasuna duen irakaslegoa honako hau izango da:

- 2 eta 3 mailetarako:

· 1966ko planeko irakasle-titulua duena; · 1942ko planeko lanbidedun edo irakasle-titulua eta lehenagoko planetako gaitasun diploma duena; · 1966ko planeko Goi-Mailako titulua duena; · hezkuntza-sistema Antolatzeko urriaren 3ko 1 / 1990 Lege Organikoak araututako ikasketa planeko Goi-Mailako titulua duena; - 1. mailarako: aurreko idazatian aipatutakoak eta 4tik 7 urtera arteko haurrei irakaskuntza hauek emateko Pedagogia bereziko ikastaroak egin dituela egiazta dezaten agiriak.

Aipatutako ikastaroak nolakoak eta egokiak diren Sailak balioetsiko du, baimena eman aurretik Musika-irakaskuntzen Aholku Kontseiluari entzun ondoren; - 4. mailarako:

a) gotortzeko ikasleen irakaskuntzarako:

· 1942ko planeko lanbidedun edo irakasle-titulua eta lehenagoko planetako gaitasun diploma duena; · 1966ko planeko Goi-Mailako titulua duena; · hezkuntza-sistema Antolatzeko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araututako ikasketa planeko Goi-Mailako titulua duena.

b) Gainerako ikasle eta jardunetarako: 2. eta 3. mailei dagozkien tituluak. - Zenbait arlo edo gaietarako, hezkuntza-sistema Antolatzeko 1/1990

Lege Organikoko 15. erabaki gehiagarriaren 6. puntuaren arabera, lanbide arloan diharduten profesionalak kontratatu ahal izango dira, irakasle espezialista izateko, euren gaitasun-maila eta

Musika-eskoletako premiak kontuan izanda. Ikastetxe publikoetan aldibaterako kontratuak egin ahal izango dira profesional hauekin, administrazio-zuzenbidearen jaurbidearen arabera.

2.- Irakasleen espezialitatea. - Ikastetxe publikoetan lehiaketa bidez bete daitezen lanpostuak titulu egokioak baino ez dira onartuko, Doktore, Ingeniari,

Arkitekco, Lizentziadun eta irakaskuntzarako baliokideak diren tituluak barne direla. - Ikastetxe pribatuetan, edo ikastetxe publikoetan lehiaketa bidez barik betetako lanpostuetan, jakintza-gai bakoitzeko irakaslea espezialista izango da gai horretan edo beste antzerako batean,

Dekretu honetako I. Eraskinean ageri den zerrendaren arabera. ll. ATALBURUA: IKUSKARITZA ETA KUDEAKETA

24. atala.- Hezkuntza Ikuskaritzak Musika-eskoletan izango dituen eginkizunak hauexek dira:

- Lege eta pedagogia arloetan ikastetxeari laguntza, zioak eta norabidea ematea; - lkastetxeko egutegia onartzeko izapideak egin eta aztertzea; - Ikastetxeak egutegia eta taldeentzako baldintzak bete dituenentz jakinaraztea; - Dekretu honetan irakasleen tituluei, pedagogia egitamuari eta pedagogiako beste alderdi guztiei buruz ezarritako gutxiengoak bete direla ziurtatzea; - Bere eskumeneko agiango gatazketan edo ikastetxeak eskatutako ebazpen edo norabideetarako, bitar-tekotza egitea; - Ikastetxeak sortzeko, beste adar, maila edo espezialitate batzuk zabaltzeko edo daraman jarduera parte batean edo osoan uzteko eskabideei buruz argibideak ematea; - Irakaskuntzako Jaurbide Orokorrean egotzi eta Musika-Eskolei ezar dakizkien beste guztiak egitea.

25. atala.- Musika-Eskola guztiek euren barne jaurbideko arautegia egingo dute, eta gutxienez honako puntuko-jasoko dituzte:

- Pedagogiako egitamu orokorra; - lrakasleek jarduteko jaurbidea; - Ikasleen jarduteko jaurbidea: ikasleak onartzeko erizpideak eta ikaspostua galtzeko arrazoiak; - Kudeaketa organoak eta parte hartzen duten alderdien ordezkaritzaorganoak; - Kudeaketa eta ordezkaritza organoen izendapena, iraupena eta kargu uztea eta beroien egitekoak. .

IV. IDAZPURUA: MUSIKA-ESKOLAK IREKITZEKO, ALDATZEKO ETA IRAUNGITZEKO BAIMENAK

I. ATALBURUA.- IREKITZEKO BAIMENAK

26. atala.- 1.- MUSIKA-ESKOLAK, sortu eta jarduteko, Dekretu honetan ezarritako arauen arabera antolatuko dira eta, honetan jasotzen ez diren gainontzeko alderdi guztietarako, guztientzako zuzenbideko arauen menpe geldituko dira.

2.- Musika-eskolen irekiera eta jarduera administrazioaren baimenaren menpe utziko dira; Dekretu honetan ezarritako gutxienezko baldintzak betetzen diren guztietan emango dira baimenok.

3.- Dekretu honetan ezarritako baldintzak eta/edo jarduteko arauak betetzen ez dituela gertatzen bada hiusika-eskolaren bat, ezeztapen-espedientea hasiko du hezkuntza-administrazioak, doakionari hitz egiteko aukera eman ondoren.

4.- Ikastetxe hauek izango duten izen orokorra Musika-Eskola da; ondoren bakoitza noren izenean dagoen adieraziko da: horrela

Publikoa izango da, bere jabea edozein herri-administrazio, bai zuzenean, bai Zaingo-batzorde, Iraskunde edo beste legezko era baten bidez, baldin bada, eta Pribatua, bere jabea pertsona fsikóa edo izaera pribatuko lege-pertsona edo izaera publikoa duen atzerrikoa bada; azken kasu honctan, indarrean dagoen legediarekin, nazioarteko akordioekin edo, kasua hau bada, elkarrekikotasun-erizpidearekin bat etorri behar da.

5.- Izen hori musika-prestakuntzarako ikastetxe hauen bereizgarria eta eurona bakarrik izango da, beste inork ezingo baitu izen hori erabili.

6.- lzen orokorrari berariazko izen bat erantsi diezaioke titularrak. Eskabidean izen orokorraren ondoan agertuko da.

27. atala.- MUSIKA-ESKOLAK ireki eta jardunean jartzeko, jarraian aipatzen diren agiri guzti-guztiak aurkeztu eta Dekretu honetan ezarritako gutxienezko baldintzak bete beharko ditu titularrak:

a) Titularrak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari egindako eskabidea, honako zehaztasunak jasotzen dituela:

- Delako Musika-Eskola sustatzen duen erakunde publiko edo pertsona fisiko edo juridikoaren izena; - Musika-eskolaren berariazko izena; - Zein tokitan kokatuta dagoen; - Zein maila, adar eta espezialitaterako eskatzen duen gaitasuna.

b) Ikastetxea eraikitzeko obren egitasmoa; Dekretu honetako 8. atalean ezarritakoarekin bat etorri behar da.

Eraikina lehengoa baldin bada, bertako planuak eta, behar izanez gero, egokitze-lanen egitasmoa.

28. atala.- 1.- Lurralde Ordezkaritzak, behin eskabidea eta dagozkion agiriak jaso ondoren eta bidezko diren egiaztapenak aurrez eginda, txosten bat egin eta bidaliko dio Ikastetxeen Zuzendaritzari,

Dekretu honetan ohartemandako agiri orokor eta berezi guztiekin batera.

2.- Ikastetxeen Zuzendaritzak erabakiko du ea proposatutako eraikinak irakaskuntzetarako indarrean dagoen legediak instalakuntzei buruz aipatutako gutxiengobaldintzetara egokitzen diren edo ez.

3.- Ikastetxeen Zuzendaritzaren erabakia, premia bada aurrez interesdunarekin bildu eta hitz ondoren, aurreko atalean aipatutako agiriak ikastetxearen sustatzaileak aurkeztu eta gero, gehienez ere bi hilabeteko epean eman beharko da. Erabaki honek ez du agortuko administrazio bidea.

4.- Dekretu honetako hurrengo atalak aipatzen duen irekiera- eta jarduera-baimena ezingo da ukatu proposatutako instalakuntzak nahiko ez direla esanda, laciak Ikastetxeen Zuzendaritzak onartutako egitasmoa-ren arabera egin badira.

29. atala.- Proposatutako eraikinak onartu eta, horrela bada, beharrezko diren lanak egin ondoren, behin betiko baimena eskatuko da. Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:

a) irakasleen eta euron tituluen zerrenda edo, hori ezean,

Musika-eskoletarako irakasle berezi legez gaituta dagoela egiazta dezaten agiriak; kasu guztietan azalduko da zein jakintzagai eta maila irakatsiko dituen;

b) irakasle ez direnen zerrenda, euron lanbide maila, egitekoa eta jardunaldia adieraziz;

c) jarduteko ohartemandako ordutegia, irakastere-muen arabera jakintzagai bakoitzerako zenbat ordu jarri diren azalduz;

d) barne jaurbideko arautegian ezarritako kudeake-ta- eta ordezkaritza-organoak osatzen dituzten lagunen zerrenda;

e) barne jaurbideko arautegiaren kopia; f) ikastetxearen ekipamenduen zerrenda.

30.- atala.- 29. atalean aipatutako zerrendaren ordez, jardunean hasi ordurako aurkeztuko dela azaltzen duPn agiria eraman daiteke; ikastetxea jardunean jarri baiuo lehen onartu beharko du lurralde

Ordezkaritzak, baina aurretik Ikuskaritza teknikoaren txostena jaso behar du.

31. atala.- 1.- Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak espedienzearen kopia bat bidaliko dio Ikastetxeen Zuzendaritzari, bidezko diren egiaztapenak egin ondoren. .

2.- Premia bada interesdunarekin bildu eta hitz egin ondoren, ikastetxea ireki eta jardunean jartzeko baimena emango du Hezkuntza,

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, indarrean dagoen legediak ezarritako gutxienezko baldintzak betetzen baldin baditu ikastetxeak. Bestela, ukatu egingo du baimena, arrazoiak azaltzen dituen erabakia emanez; horrela amaituko da administrazio bidea.

Erabakia osorik jakinaraziko zaio ikastetxeko titularrari; bertako xedapen zatia Euskal Herriko Agintari-tzaren Aldizkarian argitaratuko da.

3.- Interesatuak Dekretu honetako 29. atalak aipatzen dituen agiriak aurkezten dituenetik kontatzen hasi eta gehienez ere hiru hilabeteko epean emango da erabakia.

4.- Musika-Eskola ireki eta jardunean jartzeko baimena eman dezan erabakiak honako zehaztasun hauek jasoko ditu:

a) ikastetxeko titularren izena;

b) helbidea, herria, udala eta herrialdea; c) izen orokorra;

d) izen berezia;

e) baimenduko irakaskuntzak.

32. atala.- Musika-eskolen Errolda

1.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko

Ikastetxeen Erroldan Musika-eskolentzako berariazko errolda bat sortuko da; Dekretu honetan ezarritakoari egokitzen zaizkion helburuak eta jarduteko baldintzak betetzen dituzten titularitate publiko edo pribatuko MUSIKA-ESKOLAK erroldaratuko dira bertan.

2.- Musika-eskolen Erroldan jarraituko dute, harik eta erroldaratzeko oinarri izandako baldintzak euren enean jarraitzen duten arte.

3.- Musika-eskolen Erroldan sartuta egotea ezinbes-teko baldintza izango da arau honetan ohartemandako eskubideak lortu ahal izateko, baita ezar daitezkeen di-rulaguntzak, laguntzak eta onurak jasotzeko ere.

33. atala.- Musika-Eskola bat ireki eta jardunean jartzeko baimenaren ondorioek, horretarako erabakia eman dadin egunaren hurrengo ikasturtean hasita izango dute indarra. Hala ere, baimenaren titularrak jardunean jartzeko eguna atzeratzea eska dezake.

II. ATALBURUA: BAIMENA ALDATZEA

34. atala.- 1.- Baimena aldatzeko gertatu beharko liratekeen inguruabarrak hauek dira:

a) Musika-eskolaren berariazko izena aldatzea;

b) Instalakuntzetan egindako aldaketek honako ondorioak badarkatzate:

- Baimena emateko, kontuan izan ziren guneen neurriak aldatzea; - Gune horien erabileran edo zertarakoan aldaketak izatea;

c) Dekretu honetako 21. atalean ohartemandako irakaskuntza osagarriak ematea, ikastetxearen ohizko eskaintza bailiran;

d) zenbait espezialitate, adar edo maila gehitzea, gutxitzea edo ordezkatzea;

e) titularra aldatzea.

2.- Egoitza aldatzen bada, beste baimen bat beharko da.

35. atala.- 1.- Baimena aldatzeko onarpena, MUSIKA-ESKOLAK ireki eta jardunean jartzeko baimena eman behar duen agintariak berak eman behar du, Dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen baldin badira.

2.- Interesatuek Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari aurkeztuko diote eskabidea, aldaketarako arrazoiak bertan azalduz. Honako hauek gehitu behar dira:

- 34.1 puntuko a) eta e) kasuetan, izen berri edo titular berriaren zehaztasunak azaldu behar dira, hurrenez hurren; - Atal horretako b) kasuan, burututako aldaketen planua edo gune horiek zertarako erabiliko diren, hurrenez barren; - c) eta d) kasuetan:

a) Ikaslegoaren izen-abizenen zerrenda, egon balego;

b) Irakasleen tituluak edo, bori ezean, Musika-eskoletan irakasle berezi izateko gaituta dagoela egiazta dezan agiria;

c) Ordutegia eta erabiliko dituzten irakasteremuak; baita ordurarte izandako erabilera eta ordutegia elkarrekin ezkon daitezkeen ere.

3.- Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak Ikastetxeen Zuzendaritzari bidaliko dio eskabidea, dagozkion txostenekin batera; honek

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari proposatuko dio zein erabaki komeni den, aurretik, behar izanez gero, interesdunarekin bildu eta hitz egin ondoren.

4.- Espedienteari amaiera emango dion erabakia gebienez ere hiru hilabeteko epean emango da, eskabidea aurkeztu zenetik kontatuta edo, horrela bada, eskabideari jarritako eragozpenak konpondu ondoren. Erabaki honekin amaitu egingo da administrazio bidea.

Har dadin erabakia jakinarazi eta argitaratu egingo da, Dekretu honetako 31.2 puntuan ezarritako erara.

5 - Onar dadin aldaketaren ondorioz, Musika-eskolaren erroldatzea ere aldatu egin beharko da horretarako jarritako Erroldan.

III. ATALBURUA.- BAIMENA IRAUNGITZEA

36. atala.- 1.- Baimena iraungi egingo da MUSIKA-ESKOLAK bere jarduerak uzten baditu, Dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu edo, hurrengo ataletan xedatutakoaren arabera, hezkuntza-administrazioak berariaz ezeztatzen badu.

2.- Horretarako erabakia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak emango du, eta horrekin amaitu egingo da administrazio bidea.

Har dadin erabakia jakinarazi eta argitaratu egingo da, Dekretu honetako 31.2 puntuan ezarritako erara. 37. atala.- 1.- Musika-Eskola batek bere jarduerak uzteagatik baimena iraungitzea bere kabuz aldarrikatu-ko du

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, interesdunarekin hitz egin ondoren, MUSIKA-ESKOLAK benetan utzi baditu bere jarduerak.

2.- Baimena iraungitzea Musika-eskolako titularrak eskatuta ere erabaki daiteke.

3.- Nolanahi ere, baimena irangitzearen ondorioak burrengo ikasturtearen hasieran izango dute indarra. 38. atala.- 1.- Baimena ezeztatzea hezkuntza-administrazioak onartuko du bere kabuz edo interesdunek eskatuta, dagokion espedientea aurretik eginda. Bidezkoa izango da bere kabuz ezeztapena egitea,

Musika-eskolari baimena emateko baldintzak galtzen dituenean edo urtebete baino gehiagoz jarduten ez badu edo Dekretu honetako 40.2 atalean ohartemandako kasuan.

2.- Nolanahi ere, aurreko azpiatalean ezarritakoa titularrari jakinaraziko zaio hutsak zuzendu ditzan; eman dakion epean egiten ez badu, dagokion espedienteari hasiera emango zaio. Aipatutako epearen iraupena, zuzendu beharreko hutsaren araberakoa izango da.

3.- Ikastetxeen Zuzendaritzak hasiko du ezeztapen-espedientea.

Espedientea izapidetu ondoren, ikastetxeko titularrarekin bildu eta hitz egingo da. izapide hau bete ondoren, eta burututako eginbideak eta aurkeztutako aldezpenak ikusi ondoren, erabaki-proposamena aurkeztuko zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari.

39. atala.- 1.- Musika-eskolaren jarduerak uzteko baimena eman dezan aginduan eta Musika-Eskola ireki eta jardunean jartzeko baimena ezeztatzeko akordioa azaldu dezan aginduan, beroien ondorioak pausoka eman daitezela onartu ahal izango da, ikasleek euren prestakuntza-bidean aldaketarik izan ez dezaten.

2.- Aurreko azpiatalean aipatzen diren aginduen ondorioz,

Musika-eskolen Erroldan baja emango da.

40. atala.- 1.- Irakaskuntza jaurbideko arauak betetzen ez badira, interesdunari jakinaraziko zaio hutsok zuzendu ditzan.

2.- MUSIKA-ESKOLAK duen baimenaren arabera dagozkion irakaskuntzak eman gabe uztea bada delako arauak ez betetzea, interesdunari jakinaraziko zaio hutsok zuzendu ditzan. Jarri dakion epean egingo ez balu, baimena ezeztatzeko jardunbideari ekingo litzaioke. Guzti hori, Dekretu honetako 38.2. atalean xedatuta-koaren arabera.

41. atala.- Bai MUSIKA-ESKOLAK jardunean jartzeko baimena eta bai beroiek ezeztatzeko erabakia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduz egingo dira, premia bada interesdunarekin bildu eta bitz egin ondoren.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lehenengoa.- Berez Musika-eskolenak diren helburuez gain, Dekretu honetako 10. atalean jasotako moduan kultura edo hezkuntzako helburuetarako erabiltzen bada eraikin bera, honako baldintza hauek bete beharko dira:

1.- Jarduera mota bietarako ordutegia berdina bada, erakunde bakoitzaren eremuak guztiz bananduta egon behar dute, toki desberdinetan; erakunde bakoitzak, berak ematen dituen irakaskuntzetarako indarrean dauden arauek eska ditzaten gutxiengoak bete beharko ditu.

Denek batera erabil ditzaketen eremuak izan daitezke bakarrik berdinak bi jarduera mota horietarako, hala nola, entzun-gela, entseiu-aretoa, liburutegi-fonoteka, etxezaintzako eta erreprografia gela, idazkaritza eta, agian, komunak eta garbigelak.

Nolanahi ere ordutegian finkatuko da erakunde bakoitzak noiz erabiliko dituen guztientzako diren irakasteremuak.

2.- Jarduera mota bakoitzaren ordutegia une batean ere besteenarekin bat ez badator, bakoitzak bere orduetan erabil ditzake eremu horiek, txarto jarduteko arazorik sortzen ez bada behintzat.

3.- Balizko bi kasu horietan, erakunde bakoitzak bereak eta bereziak izango ditu ekonomia, langilegoa eta pedagogiaren kudeaketak.

Bigarrena.- Dekretu honetako 8. atalean ohartemandako gutxiengo baldintzak betetzen ez dituzten MUSIKA-ESKOLAK sortzeko baimena eman dezake hezkuntza-administrazioak, bakoitza bere aldetik Musikaeskola bat prestatzera iritsi ezin daitezkeen giza-talde txikietan sakabanatuta dauden biztanlego eremuen kasua denean.

Kasu honetan, sakabanatutako irakaskuntza-eredua era daiteke, biztanle-gune bakoitzean gelak jarriaz; irakasleak izango dira toki batetik bestera ibiliko direnak.

Hala ere, denen artean, Dekretu honetako baldintza guztiak eta beste hauek bete beharko dituzte:

- Astean behin gutxienez, taldekako jarduerak egitea, ematen diren adar eta espezialitateetako ikasle guztiekin; - Baimena eskatzeko agirietan agertu beharko da jarduera hori, asteko zein egun eta ordutan egingo den adieraziz, baita horren ardura hartuko duen irakaslea nor izango den eta zein herritan emango den ere.

Ikastetxe hauen espedienteak Lurralde Ordezkaritza bakoitzaren aldezko txostena jaso beharko du, arrazoiak emanez eta beti ere salbuezpen egoera hori kontuan hartuta.

Hirugarrena.- Dekretu honetako 14. atalean ohartemandako gutxiengo baldintzak betetzen ez dituzten MUSIKA-ESKOLAK sortzeko baimena eman dezake hezkuntza-administrazioak, honako egoera hauen aurrean aurkituez gero:

- Bizilagun gutxiko eremuak direnean; - Geografiaren eraginez isolatuta egon edo garraio zerbitzu urriak dituztenean, eta horrek ikasleak inguruko ikastetxeetara joateko zailtasunak sortzen baditu.

Eskola hauek gutxienez bi adar eman beharko dituzte, baina ez dira behartuko horietako bata musikatresna sinfonikoko musika izateko.

Ikastetxe hauen espedienteak Lurralde Ordezkaritza bakoitzaren aldezko txostena jaso beharko du, arrazoiak emanez eta beti ere salbuezpen egoera hori kontuan hartuta.

Laugarrena.- Berez eta eurak bakarrik nahiko nortasun lor ez dezaten biztanle-gune urrunduetan edo ga-rraio-zerbitzu zailetakoetan sail batzuk jardunean jartzeko baimena eman ahal izango die

Musika-Eskolei hezkuntza-administrazioak; honako baldintzak bete beharko dituzte:

- Astean behin gutxienez, taldekako jarduerak egoitza nagusian egitea. Baimena eskatzeko agirietan agertu beharko da jarduera hori, asteko zein egun eta ordutan egingo den adieraziz, baita horren ardura hartuko duen irakaslea nor izango den ere; - Sail horietarako irakasteremuak egokitzen direnean, bete behar duten irakaskuntzarako eginkizunetara egokitu beharko dira; - Bakoitzaren Lurralde Ordezkaritzak, azaldutako salbuezpeneko baldintzei buruzko aldezko txostena aurkeztu beharko du, arrazoiak emanez.

Bostgarrena.- Musika-eskolaren baten matrikula kopurua handitzen delako, irakasteremuak gehitzeko premia sortzen bada, herri horretan sakabanatuta dauden geletan eman ahal izango dira irakaskuntzak, hezkuntza-administrazioak horretarako baimena eman eta honako baldintzak betetzen baditu:

- Sakabanatutako gela horiek bat etor daitezela Dekretu honetako 8. atalean edo laugarren Gehigarriakzo erabakiko hirugarren idazatian eskatzen denarekin; - Ikasle hauek taldeka egin beharreko jarduerak Musika-eskolako ikastetxe nagusian egin daitezela, asteanbehin gutxienez, eskabidean bertan azalduz jarduera horretarako ordutegia eta irakaslegoa.

Seigarrena.- Musika-eskolako 1. edo Harrerako maila emateko baimena, maila hori batez ere bateratua delako, orokorrean emango da eta ez adar independienteetan bananduta.

Eskabidean bananduta agertu behar dira irakasleak, alde batetik, soil-soilik bateratua den aldiko 4-5 edo 4-6 urteko haurrak jasoko dituzten irakasleak eta, bestetik, 5-6 urteko haurrei musikatresna berezi batekin eta mu-sika-mintzairarekin hasierako harremanak erraztuko dizkien irakasleak, pedagogiaren ikuspegitik maila horretarako egokituta daudela ziurtatzeko egiaztagiriak aurkeztuz.

Zazpigarrena.- Organoko klaseak musikatresna hori dagoen tokian bertan emango dira.

Horretarako, espezialitate hau emateko baimena eskatzen denean, musikatresna horren titularrak organoa erabiltzeko emandako baimena aurkeztu beharko da. ALDlBATERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa.- Araututako musika-irakaskuntzarako oraingo ikastetxeak,

Kontserbatorioak zein Ofizialak edo Baimenduak ez diren Onartutako

Ikastetxeak direla, Musika-Eskola bihurtu daitezke honako jardunbi-deari jarraituz:

1.- Oinarrizko Mailako Ikastetxeak:

a) oraingo egitura fisikoari euts diezaiokete, Dekretu honetako 8. atalean ezarritako gutxiengoetara egokitu beharrik izan gabe.

b) honako maila hauek eman ditzakete: 2.a edo hasierakoa;

3.a edo gotortzekoa;

c) egoera batetik bestera bihurtzeko garaian ematen ari diren adarrak eta adarrik osatzen ez duten espezialitateak irakasteko baimena izango dute berez eta besterik gabe.

2.- Erdi mailako Ikastetxeak:

a) Oraingo egitura fsikoari euts diezaiokete, Dekretu honetako 8. atalean ezarritako gutxiengoetara egokitu beharrik izan gabe;

b) Honako maila hauek eman ditzakete: 2.a edo hasierakoa;

3.a edo gotortzekoa;

4.a edo lehentasunezko jarduerakoa;

c) egoera batetik bestera bihurtzeko garaian ematen ari diren adarrak eta adarrik osatzen ez duten espezialitateak irakasteko baimena izango dute berez eta besterik gabe.

Bigarrena.- Araututako musika-irakaskuntzarako oraingo ikastetxeak,

Kontserbatorioak zein Ofizialak edo Baimenduak ez diren Onartutako

Ikastetxeak direla, Musika-Eskola bihurtzeko, honako agiri hauek aurkeztuko dituzte bakoitzak bere Lurralde Ordezkaritzaren bidez,

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari zuzenduta:

1.- eskabidea; adarrak eta adarrik osatzen ez duten espezialitateak aipatuko dira berton, araututako irakas-kuntzenjaurbidean baimenduta zituzten irakaskuntzen arabera, horientzat berez eta besterik gabe beste egoerara biburtzea eskatuz;

2.- eta beste agiri hauek:

Dekretu honetako 27. ataleko a) hizkikoak;

Dekretu honetako 29. ataleko c) d) eta e) hizkietakoak.

Hirugarrena.- Musika-Eskola bihur daitezen oraingo Kontserbatorioek zein Ofizialak edo Baimenduak ez diren Onartutako Ikastetxeek berez eta besterik gabe baimentzen ez diren adar, maila edo adarrik osatzen ez duten espezialitate batzuetako irakaskuntzak eman ditzakete,

Dekretu honetako II. idazpuruko IV. atalburuan ezarritako jardunbidearen arabera eskatzen baldin badute. - 1. edo harrerako mailarako baimena eskatzen bada, irakasteremuak eta gauzazko baliabideak maila horretarako egokituta daudela egiazta dezaten agiriak gehituko dira, baita irakasle egokiak dituztela ere,

Dekretu honetako 23.1. atalean ohartemandako moduan.

Laugarrena.- Musika-Eskola bihur daitezen oraingo Kontserbatorioek zein Ofizialak edo Baimenduak ez diren Onartutako Ikastetxeek 1966ko

Dekretuaren arabera araututako irakaskuntzak ere ematen jarraitzeko aldibaterako baimena izango dute; bestalde, ikastetxe ofizialek ikasle libreen azterketak egiten jarrai dezakete, irakaskuntza mota horretako ikasleekin hartutako erantzukizuna bete ahal izateko.

Aldibaterako denbora horrek ekainaren 25eko EBOn argitaratu zen ekainaren 14ko 986/1991 Errege Dekretuan ezarritako mugak izango ditu.

Musika-Eskola bihurtzeko eskabidea, araututako irakaskuntzaren baimena iraungitzeko espedientea haste-ko eskabidearekin batera izapidetuko da, araututako irakaskuntzen jarduera uzten dela arrazoitzat hartuta; bainajarduera uzte hori orokorra izan behar da, aurreko puntuan ohartemanko moduan.

Bostgarrena.- Musika-Eskola soil-soilik izatera iragan dadinerako, egitura pedagogikoko gutxiengo baldintzak bete beharko ditu ikastetxeak: Dekretu honetan ezartzen diren adar, espezialitate eta mailak izatea.

Seigarrena.- Kontserbatorioetan edo Erdi mailako Ikastetxe EZ-OFIZIAL

Aitortuetan 1966ko Ikasketa Egita-muko Erdi mailako irakasle legez ari direla Hezkuntza Sailean agertzen diren 1966ko Egitamuko Irakasle

Tituludunek, euren ikastetxea Musika-Eskola bihurtzen bada, gotortzeko ikasleei 4. maila eman ahal izango diete honako baldintza hauetan:

- 1966ko Egitamuko Erdi mailarako baimendu zitzaien espezialitatea emango dute; - Baimena ikastetxe batean irakasteko jaso zutenez, bertan irakatsi dezaten artean; - Musikatresnari edo musikatresna-familiari dagokion goimailako tituludunak bertan jarraitzen baldin badu, ikastetxeari maila ertaineko jakintzagaiak emateko baimena eman zitzaionen jarritako baldintzak betetzen jarraituez gero.

Zazpigarrena.- hezkuntza-sistema Antolatzeari buruzko urriaren 3ko

1/1990 Lege Organikoan ohartemandako lanbiderako tituluek

Musika-eskoletako 1., 2. eta 3. mailetako irakaskuntza emateko gaitasuna eskaintzen dute, aurrez pedagogia orokor eta berezituko prestakuntza aldi bat igaro eta gero. Prestakuntza aldiko pedagogia berezituko alorrak berariazkoa izan behar du 1. mailarako edo 2. eta

3. mailetarako, pedagogia orokorreko alorra bietarako beldina delarik.

Zortzigarrena.- Zenbait musikatresna irakasteko tituludunik ez dagoenez, arautu gabeko musikairakaskuntzabatzuk daudelako horietarako tituludunik ere ez dagoenez eta, bestalde, musika-jole eta maisu bikainak badirenez nahiz eta titulurik ez izan, Musika-eskoletako irakasle berezi legez gaitzeko bide hauek sortzen dira:

1.- Atzerriko titulua duten irakasleek euren espezialitateari dagokion irakaskuntza eman ahal izango dute, Espainiako tituludunei

Dekretu honen bidez baimen-dutako maila berberetan, euren titulu homologagarria den neurrian;

2.- Araututako irakaskuntzan ematen ez diren espezialitateetako profesionalak, horietarako titulu ofizialik ez dagoelako;

3.- Araututako espezialitateetako titulurik gabeko profesionalak. musikaren irakaskuntzan edo musika-jardueretan merezimendu nabariak egiaztatzen badituzte;

4.- Unibertsitateko diploma edo lizentziatura duten tituludunak, edozein musika-espezialitate egoki dakitela eta irakatsi dutela egiaztatzen badute, edo Musikako tituludunak, euren titulukoak ez diren beste espezialitate batzuetarako.

Bederatzigarrena.- Bederatzigarren Aldibaterako Erabakian jasotako kasuak egokitzeko honako jardunbidea bete behar da:

1.- Atzerriko tituludunak: Espainiako tituluen artean ustez antzerakoa denarekin euren titulua homologatzeko eskabidea aurkeztuko dute; irakaskuntza hori emateko izango da.

Horrekin batera euren tituluaren, ikasketa-espe-dientearen eta curriculum vitaeren kopia eta legeztatutako itzulpena aurkeztuko dute;

2.- Arautu gabeko espezialitateetakoek honakoak aurkeztuko dituzte:

- Eskabidea; Musika-eskolako zein jakintzagai eta maila edo mailetarako gaitasuna eskatzen duten azaldu behar dute; - Araututako beste ikasketa batzuk burutu dituztela frogatzeko egiaztagiri akademikoak, musikadoak izan zein ez izan; - Gaitasuna eskatzen duen ikasgaietan irakasle eta/edo profesional legez izan duten jardueraren egiaztagiriak; - Egindako ikastaroei buruzko egiaztagiriak, espezialitatekoak izan zein ez izan; - Curriculum vitae;

3.- Aldibaterako zortzigarren Erabakiko 3 eta 4 puntuetan aipatutakoek honakoak aurkeztuko dituzte:

- Eskabidea; Musika-eskolako zein jakintzagai, eta maila edo mailetarako gaitasuna eskatzen duten azaldu behar dute; - Curriculum vitae; - Eskabidea indartzeko balio dezaten agiri guztiak: jaso edo emandako ikastaroei buruzko egiaztagiriak, irakaskuntzan izandako aztura, parte hartu duen kontzertuetako egitarauak, jasotako kritikak,..; guzti hori gaitasuna eskatzen duten ikasgaietan irakasle izateko; euren ustez eskabidea irdatzeko balio dezan beste edozein agiri. hezkuntza-administrazioak, aurkeztutako agiriak ikusi eta Musika

Irakaskuntzetarako Aholku Batzordeari entzun ondoren, Euskal

Autonomi Elkarteko eremuko Musika-eskoletako irakasle berezi izateko gaituko du eskabide-egilea edo ukapena emango dio edo, kasua bada, gaitasun hori lortzeko, eskabide-egileak bete behar duen prestakuntza osagarria zehaztuko du. Balizko kasu hauetan, esbakide-egileari bidalitako jakineraz-penean honako hauek zehaztuko zaizkio:

- Beharretsitako prestakuntza osagarria ea gaitasuna eman aurretik egin beharko den; - Ea Behin-behineko eta aldibaterako gaitasuna ematen zaion, denbora horretan nahitaez prestakuntza hori egiteko.

4.- Homologazioa eman eta hurrengo ikasturtean izango du eragina.

Dekretu hau argitaratzen den egunean 2618/66 Dekretuak arautzen duen

IKASKETA-PLANAK araupetutako irakaskuntzan aritzen diren atzerritar tituludunek ezin izango dute homologazioa eskatu.

Hamargarrena.- hezkuntza-administrazioak Musika-eskoletako irakasle izateko gaitasun-saio bereziak antola ditzake, araututako musika-ikasketetan oharteman gabeko espezialitateetarako.

Saio hauetara aurkezteko ezinbesteko baldintza izango da bere garaian zehaztu daitezen pedagogia orokor eta berezirako prestakuntza ikastaro edo aldiak aurrez gainditzea.

Hamaikagarrena.- Musika-eskolen sarea martxan jartzeari begira,

Musika-Eskola berrien edo araututako ira-kaskuntza-ikastetxe bat birmoldatzetik sortuen baime-nek, horietako eskabideak 1993ko maiatzaren 1a baino lehen izapidetzen badira, 1992-1993 ikasturterako atze-ra-indarrezko eragina izan dezakete, doakienek hala eskatzen badute.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuari baimena ematen zaio Dekretu hau ezarri, interpretatu eta garatzeko beharrezko erabakiak har ditzan.

Bigarrena.- Dekretu honek 1992/93 ikasturtean izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko urriak 27. Lehen Lehendakariordea eta Ekonomi Gaietarako Lehendakariordea, JON IMANOL AZUA MENDIA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.


Azterketa dokumentala