Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 1994ko abenduaren 30a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
4827

ERABAKIA, 1994.eko abenduaren 16ekoa, Kultura sailburuordearena, euskaraz argitaraturiko liburuetarako laguntzen berri ematen duena.

Euskaraz argiraraturiko liburuetarako laguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren

1994ko ekainaren 20ko Aginduaren 12. atalak dioenari jarraiki (irailaren 1eko E.H.A.A., 166. zkia), interesatuek bidalitako eskaerak eta Kultura Ondarearen

Zuzendaritzaren proposamena ikusirik,

ERABAKI DUT:

Lehena.- I. Eraskinean jakinarazten diren laguntzak ematea.

Bigarrena.- II. Eraskinean aditzera ematen diren eskabideak baztertzea.

Hirugarrena.- Honako erabaki hau E.H.A.A.n argitara dezatela.

Administrazio bidea itxita uzten ez duen ebazpen honen aurka, errekurtso arrunta aurkez daiteke Kultura sailburuaren aurrean, dagokion jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, interesatuak egoki iritzitako beste edozein errekurtsobide ere erabil dezakeelarik.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko abenduak 16.

Kultura sailburuordea,

MIKEL ETXEBARRIA ETXEITA.


Azterketa dokumentala