Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 1996ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
1072

AGINDUA, 1995eko abuztuaren 9koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, EB1-552/93-EE espedientean aurkeztutako errekurtso arrunta ebazten duena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>M.ª Isabel Escudero Jiménez andreak EB1-552/93-EE espedientean aurkeztutako errekurtso arrunta erabakitzen duen Agindua eman da gaur.

Vitoria-Gasteizen dagoen 96 gizarte-etxebizitzako taldea esleitzeko espedientea ikusi da.

Administrazio prozedura aipatutako espedientearen babesean hasi zen, arauzko baldintzak ondoen betetzen zituzten eskegileei etxebizitza horiek esleitzeko helburua zela, eta merezimenduak oinarri hartuta emandako erabakiari beharrezko publizitatea eman zitzaion.

1995eko maiatzaren 22an Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Arabako lurralde ordezkariak hartutako erabakiaz, aipatutako prozeduran onartu eta baztertu zirenen zerrendak onetsi ziren.

1995eko uztailaren 4an M.ª Isabel Escudero Jiménez andreak errekurtso arrunta aurkeztu zuen lehen aipatutako erabakiaren aurka eta bertan erabakiarekin bat ez datorrela adierazten du. Horrekin batera I.N.E.M.eko egiaztagiria aurkezten du, 1993. urtean 755.966 PTAko diru-zenbatekoa jaso zuela adierazten da.

Eusko Jaurlaritzako 176/1995 eta 356/1985 Dekretuetan xedatzen denez, Sail honetako sailburua da aztergai den errekurtsoa erabakitzeko aginpidea duen organua. Bestalde, errekurtsoa azaroaren 26ko 30/1992 Legean finkatuako itxurazko eskakizunei atxikiz aurkeztu da. Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzkoa da Lege hori.

Etxebizitza sozialen finantza neurri eta erregimen juridikoa arautzen dituen apirilaren 20ko 109/1993 Dekretuan eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabetzapeko etxebizitza sozialak esleitzeari buruzko 1994ko apirilaren 29ko Aginduan adierazitakoa da, hain zuzen ere, oraingoan erabili beharreko lege araubidea.

Apirilaren 20ko 109/1993 Dekretuaren 28. atalak dioenez, urteko diru-sarrera ponderatuak ez dira izango, inolaz ere, lanbide arteko gutxienezko soldata baino 1,8 aldiz txikiagoak baldin eta etxebizitzen jabetza, erabilpena edo azalera-eskubidea uzten bada. Orain errekurtsogile dena, izan ere, aukeratutakoen zerrendatik kanpo gelditu zen, finkatutako gutxienezkotik beherako diru-sarrerak agertu baizituen, hau da, indarrean dagoen gutxienezko lanbide arteko soldata 1,8 aldiz baino txikiagoa.

Eskabidearekin batera aurkeztutako agiriei darienez, errekurtsogilearen bizikide unitateak ez zuen diru-sarrerarik agertu 1993. urtean; beraz, aurreko idazatian zehaztutako gutxienezkora heltzen ez denez, bidezko da zerrendatik kanpo jarraitzea. I.N.E.M.ek langabeziagatiko egiaztagiria erabat epez kanpo aurkeztu da, eske-idazkiarekin batera aurkezteko bide bazegoen ere, orduan egin ez baitzen.

Aurrekoa dena dela ere, epez kanpo aurkeztutako egiaztagirian jasotzen diren diru-sarrerak (755.966 PTA) behin ponderatu ondoren, lanbide arteko gutxienezko lansaria 0,55 aldiz ateratzen da; beraz, arrazoi horregatik ere ezin da sartu errekurtsogilea aurkeratutakoen zerrendan.

Aipatutako xedapenak eta horien kideko eta osagarri diren xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du eta bere aurka administrazio auzi errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Sailean. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko abuztuak 9.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala