Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 1996ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
1080

IRAGARPENA, Osasun Sailaren Kontratazio Mahaiarena, O.T.I. (Osasun Txartel Indibiduala) ezartzeko plastikozko txartelak eskuratzeko dena. Esp: C.P. 8/96-S.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

Kontratuaren xedea: O.T.I. ezartzeko plastikozko txartelak eskuratzea.

Lizitaziorako aurrekontua, gehienez: 8.800.000 PTA.

Aldaerak: bai, beharrezkoa bada.

Entregatzeko epea: berariazko betekizun teknikoetan adierazitakoa.

Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen plegua, betekizun teknikoena eta lehiatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Osasun Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan daude eskuragarri (Wellingtongo dukea, 2, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Behin-behineko fidantza: horniduraren aurrekontuaren %2a.

Behin-betiko fidantza: horniduraren aurrekontuaren %4a.

Aurkezteko epea eta lekua: Osasun Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan (Wellingtongo dukea, 2, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz) aurkeztu beharko dira eskaintzak, 1996ko martxoaren 13ko 17:00ak baino lehen.

Jendaurreko agertarazpena: 1996ko martxoaren 14ko 11:00etan irekiko dira eskaintzak Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko behe-solairuko bilera gelan.

Estatuaren Kontratuetarako Arautegiaren 100. atalean adierazitako jardunbidearen araberako eskaintzarik jasotzen bada, agertarazpena 1996ko martxoaren 25eko 11:00etan egingo da.

Presazko deklarazioa: kontratazio prozedura hau lehenbeilehen izapidatu beharrekotzat jo du Osasun Saileko Zerbitzu zuzendariak, 1996ko otsailaren 14ko erabaki baten bidez.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko otsailaren 15a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

EUSEBIO MELERO BEASKOETXEA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala