Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 1999ko abuztuaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3614

IRAGARPENA, 36/99 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea igortzeko eta interesatu direnei epea jartzeko dena.

Interesatu den orori hau jakinarazten zaio: Bilbaoko Administrazioarekiko Auzitarako 3 zenbakiko Epaitegian, Oscar Gómez Cid jaunak 36/99 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen, irakaskuntza ertainetan, ile-apainketako praktiketan, ordezkapenak egiteko hautagaien behin betiko zerrendaren aurka jarritako errekurtso arrunta administrazioaren ixilbidez ustez ezetsi izanaren aurka. Zerrenda hori 1998ko uztailaren 28an argitaratu zen, Hezkuntzako lurralde ordezkaritzetako iragarkien taulan.

Horiek horrela, interesatuei bederatzi eguneko epea ematen zaie aipatu epaitegian aurkez daitezen, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Lege Arautzaileko 49.1 artikuluan agindutakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko uztailaren 20a.

Sailburuaren Kabinete zuzendaria,

CLAUDIO SAIZAR BENGOETXEA.


Azterketa dokumentala