Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2391

EBAZPENA, 2001eko apirilaren 3koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, Intek-Lankidetza aplikazioa onartzen duena.

Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 45.4 artikuluak dio eskumena duen organoak aldez aurretik eman behar duela ontzat zein programa eta aplikazio elektroniko, informatiko eta telematiko erabiliko dituzten herri-administrazioek beren ahalez baliatzeko. Horrez gain, jakitera eman behar ditu programen eta aplikazioen ezaugarriak.

Horren haritik, esan behar da 2001eko ekitaldian telematika bidez egingo dela uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuko (Intek-Lankidetza Programa) 8. artikuluko 4. eta 5. paragrafoetan jasota dauden proiektu bateratu eta lankidetza-proiektuen ekintza osagarri eta lagungarriak burutzeko laguntzen izapidetza. Baina horretarako, aldez aurretik onartu egin behar dira, honako jarduera hauei buruzko izapidetza era telematikoan egin ahal izateko, erabiliko den aplikazio informatikoaren ezaugarri teknikoak: eskabideak eta dokumentazio osagarria aurkeztea, informazioa, dokumentazio osagarria eskatzea edo akats zuzenketa egitea, laguntza ematea edo ukatzea, errekurtsoak aurkeztea, eta halakorik aurkeztuko balitz, errekurtso horiek ebaztea.

Aplikazio informatiko hori sail jakin bateko proiektu bati dagokio; izan ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskumen-arloko eginkizunekin lotuta dago, eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariari dagokio aplikazioaren kudeaketa, zuzendaritza, exekuzioa eta mantenimenduari buruzko eskumenak erabiltzea, hala dagoelako aurreikusita otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuan eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuan. Bestalde, 35/1997 Dekretuak informazio eta telekomunikazio sistemen egitekoak eta kudeaketa modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen ditu.

Hori guztiagatik, honakoa

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Intek-Lankidetza aplikazioaren ezaugarri teknikoak onartzea.

Intek-Lankidetza aplikazioa uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuko (Intek-Lankidetza Programa) 8. artikuluko 4. eta 5. paragrafoetan jasota dauden proiektu bateratu eta lankidetza-proiektuen ekintza osagarri eta lagungarriak burutzeko laguntzak izapidetzeko erabiltzeaz gain, honako jarduera hauek burutzeko ere erabiliko da: eskabideak eta dokumentazio osagarria aurkezteko, informazioa eta dokumentazio osagarria eskatzeko edo akats zuzenketa egiteko, laguntza emateko edo ukatzeko, errekurtsoak aurkezteko, eta halakorik aurkeztuko balitz, errekurtso horiek ebazteko.

Aplikazioa html, servlets eta JSP orrialdeetan dago oinarrituta, eta honako softwaredun solaris zerbitzariak erabiltzen dira:

– Web Netscape Enterprise Server 3.6 zerbitzaria.

– Weblogic 4.5.1 java aplikazioen zerbitzaria

Windows NT zerbitzarian babestutako BD SQL Server 7-an biltzen dira datuak.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea onartutako aplikazioa.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 3a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE


Azterketa dokumentala