Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2393

AGINDUA, 2001eko martxoaren 14koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, luzaro langabezian daudenentzat, herriko eremuan Enplegu eta Prestakuntzarako Egitaraua arautu zuen martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuan jasotako laguntzak eskatzeko aurtengo epea ezartzeko dena.

Martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuak luzaro langabezian daudenentzako Enplegu eta Prestakuntzarako Egitaraua arautu zuen (1996ko martxoaren 26ko EHAA, 61 zk.). Agindu horren helburua, bestalde, Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, eman ditzakeen laguntzak arautzea da. Laguntza horien bitartez, luzaro langabezian daudenen enplegu-aukerak hobetu nahi dira. Arazoari tratamendu integrala ematen zaio, lehenik, enpleguari buruzko informazio, argibide eta motibazioa ematen da, gero, lanbidezko prestakuntza eta lan esperientzia lantzen da eta azkenik, lana bilatzeko teknikak erakusten dira eta laneratzeko laguntzak ematen dira.

Dekretu hori otsailaren 3ko 13/1998 Dekretuak aldatu zuen, Euskal Herriko Herriogasuntzaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1997 Legegintza Dekretuak ekarritako berrikuntzetara egokitzeko.

Halaber, martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuaren 8.1 c) artikuluan aurreikusitako diru-laguntzaren zenbatekoa egokitu egin zen 1998 urterako, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1998ko otsailaren 4ko aginduaren bidez. Izan ere, agindu horrek martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuaren babesean emandako diru-laguntzen zenbatekoak eguneratu zituen eta eta dekretu horretan ezarritako laguntzak eskatzeko urte horretako epea ezarri zuen.

Bestalde, martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuan Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari egiten zaizkion aipamenak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari egiten zaizkiola ulertu behar da, lehendakariaren urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuan agindutakoaren arabera. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zietuen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen.

Martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuaren 12. artikuluan agindutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan propio ezarritako aurrekontu-izendapenetatik aterako dira dekretu honen helburua betetzeko behar diren diru-baliabideak.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen, eta 49.5. artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia-ekitaldi bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean diru-laguntzak emateko arauak eguneratu nahiz berrikusiko dira, edo, behar izanez gero, arau berriak ezarriko dira, eta, orobat, zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien diru-laguntzak iragarriko dira.

Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak, bestalde, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bategina onartu zuen, eta 128 b) artikuluan jartzen duenez, aurrekontuak luzapen-aldian daudela Jaurlaritzak eragiketa arruntetarako nahiz kapital-eragiketetarako diru-laguntzak eman ahal izango ditu, baldin eta indarrean dauden xedapenek eta hitzarmenek horretarako bide ematen badute. Xedapen eta hitzarmen horietan daude ezarrita, hain zuzen ere, eman daitezkeen zenbatekoak eta bete beharreko baldintzak.

Martxoaren 12ko 50/1996 Dekretua indarrean dago, eta dekretuko 9.2 artikuluaren arabera, Justizia, Lane eta Gizarte Segurantza Sailak, agindu baten bidez, dekretu horretan aurreikusitako diru-laguntzak eskatzeko epea argitaratuko du urtero. Adierazitakoagatik, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskatzako aurtengo epea hilabetekoa izango da agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Dekretu horrek, bestalde, luzaro langabezian daudenentzat, herriko eremuan Enplegu eta Prestakuntzarako Egitaraua arautu zuen.

Bigarrena.– Martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuaren helburua lortzeko, guztira 629.300.000 PTA (3.782.169,17 euro) erabiliko dira. Horietarik 259.300.000 PTA (1.558.424.39 euro), 2001eko ekitaldiko ordainketa-kreditu baterako eta 370.000.000 PTA (2.223.744,79 euro), 2002ko ekitaldiko konpromiso-kreditu baterako.

Hirugarrena.– Laguntza horiek jaso eta emateko baldintzak dekretu horretan aipatutakoak izango dira.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Administrazio-prozedurari dagokionez urriaren 1eko 232/1996 Dekretuan Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Dekretuari egiten zaizkion aipamenak urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak lege hari emandako idazkeraz ulertu beharko dira (4/1999 Legeak azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Hala agintzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1 a) eta 46.1 artikuluetan.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 14a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala