Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
2397

AGINDUA, 2001eko apirilaren 4koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, zeinaren bitartez beste agindu bat egokitu baita 2001eko ekitaldian aplikatzeko; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan esnegintzari borondatez uzteko 2000. urterako egitaraua ezarri zuen agindua.

Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren IX. Tituluak ezarri duenaren babesean, abenduaren 26ko 275/2000 Dekretua argitaratu zen. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta dirulaguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa da, eta, haren indarrez, 2000ko ekitaldian eragiketa arruntetarako nahiz kapital-eragiketarako dirulaguntzen gastuak babestu dituzten arau eta xedapenen indarraldia 2001 urterako luzatzen da. Horretarako, horietatik sortzen diren espedienteei, Jaurlaritzak eta sail eta erakunde autonomo guztiek hasiera eta bukaera ematerik izango dute.

Dekretu horren arabera, sail eta erakunde autonomo guztien organo eskudunei ahalmena ematen zaie, adierazi diren xedapen eta arauak 2001 urtean aplikatzeko beharrezkoak diren epeak, baldintzak eta betebeharrak ezarri eta egokitzeko.

2000ko ekitaldian, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2000ko azaroaren 23ko Agindua argitaratu zen, eta agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan esnegintzari borondatez uzteko egitaraua ezarri zen.

Esandako laguntza-lerrorako deialdia egiteko interesari erantzunez, aipatu 275/2000 Dekretuaren arabera, bidezko da agindu hori 2001eko ekitaldian aplikatzeko epeak eta baldintzak egokitzea.

Horiek horrela, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Eskabideak aurkezteko epea.

2000ko azaroaren 23ko aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan esnegintzari borondatez uzteko egitaraua ezarri zen. Bada, 2001eko ekitaldian, agindu horrek ezarritako laguntza-deialdira biltzeko eskabideak aurkezteko epea honako hau izango da: hilabete, agindu hau indarrean sartu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Baliabide ekonomikoak.

1.– 2001eko ekitaldian, agindu honetan aurreikusitako laguntzak ordaintzeko baliabide ekonomikoek 250.000.000 PTA (1.502.530,26 euro) joko dute, eta horretarako ezarri den kontusailaren kargura emango dira. Horietatik 18.750.000 PTA (112.689,77 euro) 2001. urteko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emango dira, eta 231.250.000 PTA (1.389.840,50 euro) 2002. urteko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura.

2.– Artikulu honetan ezarritako guztizko kopuru hori alda liteke, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan hartuta, Nekazaritza eta Arrantza Saileko beste laguntza-programa batzuk gauzatzetik atera daitezkeen aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera, eta laguntzei buruzko ebazpena hartu baino lehen. Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen batek emango du horren berri.

Hirugarrena.– Kalte-ordainaren kopurua.

1.– Agindu hau indarrean jartzean erabilgarri den erreferentzi kopuru indibidual propioagatik emango da kalte-ordaina. Kalte-ordainaren zenbatekoa 24 PTA (0,14 euro) izango da esne-kilogramo bakoitzeko.

2.– Kalte-ordaina bi alditan ordainduko da:

a) 3 PTA (0,018 euro) Euskal Autonomia Erkidegoaren 2001eko aurrekontu orokorren kontura.

b) 21 PTA (0,126 euro) Euskal Autonomia Erkidegoaren 2002ko

aurrekontu orokorren kontura.

3.– Ez da kalte-ordainik emango jasotako erreferentzi kopuru osagarriengatik.

Laugarrena.– Kalte-ordainaren osagarritasuna.

1.– Foru aldundiek emandako beste laguntza batzuekin osatu ahal izango dira egitarau honen bitartez ezarritako kalte-ordainak. Edonola ere, gehienez 40 pezeta jaso daitezke behi-esnearen erreferentzi kopuru edo kuotaren kilogramo bakoitzeko.

2.– Esnegintzari borondatez eta behin betiko uzteagatik jasotako kalte-ordainak foru aldundien beste laguntza batzuekin osatu ahal izateko, Nekazaritza zuzendariak ziurtagiri bat egingo du, non emandako kalte-ordainak jasoko baitira. Ziurtagiri hori, jarraian, arlo honetan eskudunak diren foru organoei igorriko die, laguntza eman ahal izateko beharrezkoa den dokumentazioarekin batera.

Bosgarrena.– Kalte-ordainaren ordainketa.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoaren 2001eko aurrekontu orokorren kontura finantzatutako 3 pezetak ordaintzeko epea, gehienez ere, zortzi hilabetekoa izango da, honako agiri hauek aurkezten direnetik:

a) Zentralari saltzeko erreferentzi kopurua duten ekoizleen kasuan (esnegintzari uzteko kalte-ordaina eman bazaie): eroslearen edo erosleen ziurtagiria, abeltzainak esnea entregatzeari utzi diola adierazteaz gain, esnea entregatzeari utzi arte egindako entrega guztien berri emango duena.

Esnea entregatzeari uzteko epea, gehienez ere, bost hilabetekoa izango da, esnegintzari uzteko kalte-ordaina eman zaiolako jakinarazpenetik aurrera.

b) Zuzenean saltzeko erreferentzi kopurua duten ekoizleen kasuan (esnegintzari uzteko kalte-ordaina eman bazaie): abeltzainaren zinpeko aitorpena, abeltzainak zuzeneko salmentari utzi diola adierazteaz gain, entregatzeari utzi arte egindako salmenten berri emango duena.

Esnea saltzeari uzteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da, esnegintzari uzteko kalte-ordaina eman zaiolako jakinarazpenetik aurrera.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoaren 2002ko aurrekontu orokorren kontura finantzatutako 21 pezetak ordaintzeko epea, gehienez ere, hiru hilabetekoa izango da, honako agiri hauek aurkezten direnetik:

a) Edozein kasutan, Foru Aldundiko Abereen Erregistroko bajaren ziurtagiria, zeinak adieraziko baitu esne-behiei baja eman zaiela; eman ere, esnegintzari uzteko kalte-ordaina esleitu zaiolako jakinarazpena jaso eta sei hilabeteko gehienezko epearen barruan.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Guztiek jakin dezaten, eta interesatuei erraztasunak ematearren, agindu honen eranskin gisa jarri da 2001eko ekitaldirako xedaturikoak eta 2000ko azaroaren 23ko Aginduak ezarritako araubide orokorra bateratzetik atera den testua.

Bigarrena.– Foru aldundiek emandako beste laguntza batzuekin osatu ahal izango dira Agindu honek arautzen duen Borondatez uzteko Egitarauak ezarritako kalte-ordainak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen aurka, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Hirugarrena.– Agindu honek arautzen ez dituenetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da; hain zuzen ere, azaroaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 4a.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

IÑAKI GERENABARRENA MARTINEZ DE LAHIDALGA.

ERANSKINA

Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2000ko azaroaren 23ko Aginduaren testu egokitua, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan esnegintzari borondatez uzteko egitaraua ezartzen duena.

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Agindu honen xedea hau da: esnegintzari borondatez eta behin betiko uzteko 2001 urterako egitaraua ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan kokatutako ustiategientzat, Europako Batasuneko xedapenekin eta aplika daitezkeen gainerakoekin bat etorriaz.

2. artikulua.– Esnegintzari uzteko egitarau honetaz baliatzeko eskabideak egiteko, agindu honen eranskinean ezarritako eredua erabiliko da. Eskabideak ustiategiaren kokalekuari dagokion Eskualdeko Nekazaritza-Bulegoan aurkeztuko dira —azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu ondorengo 4/1999 Legearen 38.4. artikuluan xedatutakoa baztertu gabe—, agindu hau indarrean jarri eta hilabeteko epean.

3. artikulua.– Esnegintzari uzteko egitarauaz baliatu, eta kalte-ordaina jasotzeko, abeltzain eskatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:

– Behi-esnearen erreferentzi kopurua esleiturik izatea.

– Hurrengo konpromisoa hartuko dute: Agindu honek ezarritako epean utziko diotela bere ustiategian behi-esnea ekoizteari, guztiz eta behin betiko utzi ere.

– Hurrengo konpromisoa hartuko dute: Agindu honek ezarritako epean baja emango dietela esne-behiei Foru Aldundiko Abereen Erregistroan.

4. artikulua.– Eskabidearekin batera, abeltzainek agiri hauek aurkeztuko dituzte:

a) Kasu guztietan, erreferentzi kopuruaren titularraren NANaren fotokopia.

b) Ingurugiroa, abere-saneamendua edo titularraren osasuna dela eta arazorik balego, arazo hauek behar bezala frogatzen dituzten agiri ofizialak.

c) Kasu guztietan, eskatzailearen izenean dagoen kontu-zenbakiari dagokion finantza-erakundearen ziurtagiria: Hirugarrenaren alta.

8. artikulua.– 1.– Aurrekontuetan esleitutako kreditua agortu arte emango dira kalte-ordainak.

2.– Aurreko lerroaldean ezarritakoa urratu gabe, jarraian adieraziko den lehentasun-ordenaren arabera eta ekoizleen arteko lehentasun-irizpide hauen arabera emango dira kalte-ordainak, ekoizleak, esleitu zaien erreferentzi kopurua kontuan harturik (txikienetik handienera), talde bakoitzean ordenatu ondoren.

a) Ingurugiroarekin zerikusia duen eta ustiategia ixtera behartzen duen arrazoirik egotea, horretarako ebazpen administratiboa eman bada.

b) Ustiategiko esne-behien %50 baino gehiago hil beharra eragin duten abereen saneamenduarekin loturiko arrazoiak egotea.

c) Titularraren osasun-arazo larriak, esne-ustiategian lan egitea galarazten diotenak.

d) 55 urte baino gehiago dituzten ekoizleak.

e) Gainerakoak.

9. artikulua.– 1.– Kalte-ordaina eman ala ukatzeko ebazpenean arrazoiak azaldu behar dira. Horrez gain, kalte-ordainaren zenbatekoa zehaztuko da ebazpenean, eta utzi behar den erreferentzi kopurua adieraziko da. Nekazaritza-zuzendariak emango du ebazpen hori, eskabideak aurkezteko epea agortu eta hiru hilabeteko epearen barruan, eta ebazpena epe horren barruan jakinarazi beharko da. Berariazko erabakirik eman gabe igarotzen bada aipaturiko epe hori, harako eskabidea atzera bota dela ulertuko da.

2.– Esnegintzari uzteko kalte-ordainak emateko, agindu honen 7. artikuluan xedatutakoa hartuko da kontuan. Eman ere, ezarritako kreditua agortu arte emango dira kalte-ordainak.

3.– Nekazaritza-zuzendariak emango du kalte-ordaina eman ala ukatzeko ebazpena, eta haren aurka gorako errekurtsoa jar dakioke —Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen— Nekazaritza sailburuordeari, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epearen barruan.

10. artikulua.– 1.– Nekazaritza Zuzendaritzak —foru organo eskudunekin elkarlanean—, Euskal Autonomia Erkidegoko barne kontrol ekonomikorako organoek eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak behar diren kontrol, jarraipen eta ikuskapen neurriak hartu ahal izango dituzte une oro.

2.– Aipaturiko erakundeek, behar bezalako kontrol eta ikuskapena egin ahal izateko, kalte-ordainen onuradunei dokumentaziorik eskatuz gero, kalte-ordainen onuradunek erakundeon eskura jarriko dute dokumentazio hori.

11. artikulua.– Eskabide aizuna eginez gero, edota agindu honetan ezarritako baldintzak edo hartutako konpromisoak urratuz gero, edo Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko 53. artikuluan jasotakoen arteko edozein gertatuz gero, onuradunek kalte-ordaina jasotzeko eskubidea galduko dute, eta bidegabe jasotako kopuruak itzuli beharko dituzte legearen arabera dagozkien korrituekin batera. Beraz, halakorik gertatuz gero, Nekazaritzako Zuzendaritzak beharrezko prozedurari ekingo dio, aipatu laguntza itzul diezaioten, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz.

ESNEGINTZARI BEHIN BETIKO

UZTEKO EGITARAUA

2001

Nekazaritza eta Arrantza Saila PROGRAMA DE ABANDONO DEFINITIVO Sarrera erregistroa

Dpto. de Agricultura y Pesca DE LA PRODUCCIÓN LÁCTEA 2001Registro de entrada

TITULARRA ETA ERREFERENTZI KOPURUA / TITULAR Y CANTIDAD DE REFERENCIA

NANa / D.N.I.:

Izen-deiturak / Nombre y apellidos: .

_________________________________________________________________________________________

1.– EROSLEEI SALTZEKO ERREFERENTZI KOPURUA / CANTIDAD DE REFERENCIA DE VENTA A COMPRADORES:

GUZTIRA / TOTAL: kg. PROPIOA / PROPIA: . kg.

2.– ZUZENEAN SALTZEKO ERREFERENTZI KOPURUA / CANTIDAD DE REFERENCIA DE VENTA DIRECTA :

GUZTIRA / TOTAL: kg. PROPIOA / PROPIA: kg.

_________________________________________________________________________________________

ABELTZAINTZA-USTIATEGIAREN IDENTIFIKAZIOA / IDENTIFICACIÓN DE LA EXPLOTACIÓN GANADERA:

Ustiategien Erregistroko kodea / Código Registro de la Explotación:

Kokalekua / Ubicación:

Helbidea / Dirección:

Udalerria / Municipio <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n n n :

Lurralde Historikoa / Territorio Histórico <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n n :

ESKATZAILEA TITULARRA EZ BADA / SOLICITANTE DIFERENTE AL TITULAR:

NANa / D.N.I.: .

Izen-deiturak / Nombre y apellidos: .

Titularrarekiko harremana / Relación con el titular:

Eskatzailea titularra ez izatearen arrazoiak / Causas de que el solicitante no sea el titular:

_________________________________________________________________________________________

onartuko ditudala, eta herri-erakunde eskudunen batek datu edo agiririk eskatuz gero, datu eta agiriok emango ditudala.

................. (e)n, 2001eko ............

Sinadura
D./Dña.

En .............................. a ...... de

Firma
KONPROMISOAK

Eta onetsia izanez gero, ondoko KONPROMISO hauek hartuko ditut:

– Kalte-ordaina emanez gero, horren berri ematen duen erabakiaren jakinarazpena jaso eta hiru hilabeteko epearen barruan esnegintzari guztiz eta behin betiko utziko diot, eta horren berri ematen duen ziurtagiria aurkeztuko dut.

– Foru aldundiko Abereen Erregistroan baja emango diet esne-behiei, esnegintzari uzteagatiko kalte-ordaina eman didatelako jakinarazpena jaso eta hiru hilabete baino lehen, eta horren berri ematen duen ziurtagiria aurkeztuko dut.

ESKABIDEARI ERANTSITAKO AGIRIAK

Titularraren eta/edo bestelako eskatzailearen NANaren fotokopia.

Finantza erakunde baten ziurtagiria (eskatzailearen izenean dagoen kontu zenbaki baten berri emango du). Datuen alta/Hirugarren interesatua.

Esnegintzan jarraitzeko zailtasun berezien ziurtagiria (halakorik egonez gero).

Eskatzailea titularra ez bada, horri buruzko frogagiriak.

Bestelakoak.

BESTELAKO AGIRIAK

Esnea entregatzeari utzi zaiola eta noiz utzi zaion adierazteaz gain, esnea entregatzeari utzi arte egindako entrega guztien berri ematen duen ziurtagiria.

Abeltzainak zuzeneko salmentari utzi diola adierazten duen eta artean egindako salmenta guztien berri ematen duen zinpeko aitorpena.

Foru Aldundiko Abereen Erregistroko bajaren ziurtagiria.

.................... (e)n, 2001eko

SINADURA

COMPROMISOS

Me COMPROMETO en caso de aprobación a:

– Abandonar la producción de leche de vaca en la explotación total y definitivamente, en el plazo de 5 meses desde la notificación de la resolución de concesión de la indemnización, y a presentar el correspondiente certificado.

– Dar de baja en el Registro Pecuario de la Diputación Foral correspondiente a las vacas de produccón lechera antes de tres meses desde la notificacion del abandono, y a presentar el correspondiente certificado.

DOCUMENTOS QUE SE ADJUNTAN CON LA
SOLICITUD

Fotocopia del D.N.I. del titular y/o otro solicitante.

Certificado de una entidad financiera correspondiente a un número de cuenta a nombre del solicitante:Alta de datos/Tercero interesado.

Certificado de dificultades específicas para continuar en la producción láctea.

Documentos justificativos cuando el solicitante no es el titular.

Otros.

OTROS DOCUMENTOS

Certificado en el que se hace constar que se ha dejado de entregar leche, así como las entregas realizadas hasta la fecha en que ha dejado de entregar.

Declaración jurada en la que se hace constar el cese de las ventas directas, así como las ventas realizadas hasta la fecha en que ha dejado de entregar.

Certificado de baja en el Registro Pecuario de la Diputación Foral correspondiente.

En ....................... a .. ... de .................... de 2001.
FIRMA

Azterketa dokumentala