Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2001eko abuztuaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
4801

EBAZPENA, 2001eko uztailaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, "Matematika Aplikatua" jakintza-arlorako unibertsitateko irakasle titularraren plaza hutsik geratu dela adierazteko dena. Plaza horretarako deia 2000ko irailaren 5eko Erabakiaren bidez egin zen (irailaren 21eko Estatuko Buletin Ofiziala).

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak, 2000ko irailaren 5eko Erabakiaren bidez (irailaren 21eko Estatuko Buletin Ofiziala), deia egin zuen unibertsitateko irakasle titularraren plaza betetzeko (agindu-zk.: 75). Ezaugarriak honakoak ziren: jakintza-arloa: "Matematika Aplikatua"; Saila: Matematika Aplikatua eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa; Plaza lortzen zuenak egin beharko jarduerak: Matematika I eta II; Elebiduna: gaztelera-euskara.

Lehiaketara aurkeztu zen lehiakide bakarrak ez zituenez lortu plaza eskuratzeko behar diren gutxieneko hiru botoak, Errektorego honek honakoa erabaki du: prozesua bukatu dela eta goian aipatutako unibertsitateko irakasle titular plaza hutsik geratu dela adieraztea.

Leioa, 2001eko uztailaren 13a.

Errektorea,
E. E. (00/06/14ko Erabakia, 2000ko uztailaren
10eko "Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkaria").
VÍCTOR URRUTIA ABAIGAR.

Azterketa dokumentala