Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2001eko abuztuaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
4807

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Interneteko bi lotunetarako aukera handiko eta karga oreka sistema bat erosteko, jartzeko eta konfiguratzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Araba kalea, 45, E. 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76. Faxa: 945 00 62 03.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Erakunde Zentrala. Erregimen Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 170/20/0/0516/O001/072001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Interneteko bi lotunetarako aukera handiko eta karga oreka sistema bat erostea, jartzea eta konfiguratzea.

b) Loteak: Ez.

c) Gauzatzeko lekua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentrala.

d) Gauzatzeko epea: 6 aste.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 11.000.000 PTA (66.111,33 euro).

5.– Behin-behineko fidantza: ez da beharrezkoa.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea:

a) Entitatea, b) helbidea, c) herria eta posta kodea, d) telefonoa, e) telefaxa: ikusi 1. puntua, f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ondokoak aurkeztu beharko dira (ikusi oinarriak).

EKONOMIA ETA FINANTZA ARLOKO KAUDIMENA:

– Azken hiru urteetan egindako negozio guztien zenbatekoaren (guztira) eta eskainitako zerbitzuen edo egindako lanen aitorpena.

KAUDIMEN TEKNIKOA:

– Azken hiru urteetan eskainitako zerbitzuen edo egindako lanen zerrenda. Zerrenda horretan zenbatekoak, datak, onuradunak (publikoak zein pribatuak), jasoko dira.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko irailaren 11ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: 1. puntuan adierazitako helbidean.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 20 egun eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: bai.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak, d) Eguna: 2001eko irailaren 14a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada), e) Ordua: 12:30.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunen kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko uztailaren 23a.

Kontratazio Mahaiko lehendakariaren ordezkoa,

CARLOS AGUIRREBEITIA MOMEÑE.


Azterketa dokumentala