Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2002ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
507

EBAZPENA, 2002ko urtarrilaren 16koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiteko dena.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian hutsik dago Kanpo Harremanetarako Teknikari Adituen lanpostu bat (kodea: 002634, eta dotazio zenbakia: 15). Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2 d) artikuluan xedatutakoaren arabera (1989ko uztailaren 28ko EHAAn) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, Lehendakaritzak ebazpen honen eraskinean jasotako lanpostua borondatezko izendapen bidez betetzeko deia egitea ebatzi du. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK:

Lehena.– Ebazpen honen bitartez deitutako lanpostua lanpostuari ezarri zaizkion baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eskatu ahalko dute. Ebazpen honen eranskinean jaso dira baldintza horiek.

Bigarrena.– Interesdunak eskaera Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko du eta eskaeran datu pertsonalak eta betetzen ari den lanpostua adierazi beharko ditu. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 egun balioduneko epea izango du, ebazpen hau Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Izangaiak eskaerarekin batera curriculuma igorri behar du eta bertan honako hauek adieraziko ditu:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan bete dituen lanpostuak.

c) Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezken bestelako merituak.

Horrez gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko ditu; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.

Laugarrena.– Deialdi hau Lehendakaritzako idazkari jaunak ebatziko du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da gehienez hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko urtarrilaren 16a.

Lehendakaritzaren idazkaria,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: Kanpo Harremanetarako Teknikari Aditua (kodea 002634; eta dotazio zenbakia: 15)

– Lantokia: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.

– Lantokiaren udalerria: Brusela.

– Kidegoa: A1/A2

– Lantokiko osagarriaren maila: 28

– Berariazko osagarria: 22.082,82 ¤ .

– Hizkuntz eskakizuna: 3, derrigortasunezko data 00/10.

Lanpostuaren betekizunak:

– Administrazioaren goi-mailako kidegoan edo goi-mailako teknikarien kidegoan karrerako funtzionarioa izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren karrerako funtzionarioa izatea eta zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeagatiko eszedentzian egotea.

– Era berean, parte har dezakete, zerbitzu aktibora itzuliz prozedura honen bidez, derrigorrezko lan utzialdian daudenak, beste administrazio publiko batzuetan ari direnak eta egitekotik baztertuak eta borondatezko lan utzialdian daudenak; beti ere, egoera horietan bete beharreko gutxieneko epea bete badute eta gorago aipatutako kidegoetakoak badira.

–4 urteko esperientzia kidegoko lanetan.

– Nazioarteko edo Europako elkarteko zuzenbide-arloko prestakuntza (masterra edo graduondoko titulua, gutxinez 180 ordu)

– Frantseseko edo ingeleseko ezagupenak, HEO-eko 4. maila edo baliokidea.


Azterketa dokumentala