Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2002ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
525

IRAGARKIA, 2001eko abenduaren 13koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen dira, Vitoria-Gasteizko udalerriko Ibaiondoko 13,2 kV-ko lurpeko linea elektrikoaren eta 630 kVA-ko transformazio zentroari buruzko argibideak.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko (argindarra garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta argindarreko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen dekretua. 2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta testu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen dugu ondorengo instalazio hau, eskatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. izanik.

Erref.: 67/16546-ATH01.133-ATD01.88

Kokagunea: Urederra ibaia kalea, Vitoria-Gasteizko udalerrian.

Aurrekontua: 10.623.413 pezeta (63.848 euro).

Xedea: eraikuntza berriko etxebizitzak argindarrez hornitzea.

Ezaugarriak:

Lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna.

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: aluminiozkoak, 240 mm2-koak, HEPRZ1 18/30 kV-ko isolamenduarekin, plastikozko tutuan bideratuak.

Luzera: 635 +717 m.

Abiaburua: Ibaiobras I izeneko transformazio zentroa.

Amaiera: Ehariko TEA-Abetxuko lineako 20. euskarria.

Ibaiobras II izeneko transformazio zentroa

Mota: hormigoizko aurrefabrikatua.

Transformadorea: 630 kVA.

Transformazio-erlazioa: 13.200 / 420 - 242 V.

Instalazio horretarako Administrazio baimena eskatu da.

Eta hori guztia argitara ematen da, lurralde bulego honetan (Samaniego kalea, 2. Gasteiz) proiektua aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko aukera ematearren. Erreklamazioa egin nahi izanez gero, erreklamazioaren bi kopia aurkeztu behar dira, eta horretarako epea hogei egunekoa da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 13a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala