Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2002ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
530

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, ondoren azaltzen den espedienteari buruzkoa.

Jesús Monreal Zia, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak emandako

EDIKTUA

Beherago aipatzen den itzulketa-espedientea hasteko jakinarazpena ezin izan zaionez aditzera eman espresuki, espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako, eskatzaileak helbidea aldatu egin duelako jakinarazpenak egiteari dagokionez aldaketa horren berri eman gabe, edo beste arrazoiren bat dela medio, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikulua eta horrekin batera aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko asmoarekin. Eta interesatuari jakinarazten zaio itzulketa espedientea martxan jartzeko probidentzia eman dela kontratazio mugagabeak egiteagatik eman daitezkeen laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 20ko 2/1998 Dekretuaren arabera emandako subentzioaren itzulketa bidezkoa ala bidegabea ote den erabakitzeko, ez baitira ekarri agiri hauek: langilearen soldaten ordainagirien kopiak, diruz lagundutako jarduera egin zen hilabetekoa eta, handik kontatzen hasita, hamabigarren hilabetekoa, eta enpresa Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin dituen obligazioetan egunera dagoela frogatzen duten ziurtagiri eguneratuen bina ale. Dokumentazio hori aurkeztu beharra dago, hala ezarrita baitago ebazpenean, Dekretu arautzailearen 18. artikuluan agindu bezala, eta beharrezkoa da, hain zuzen ere, Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Horrela, bada, 15 eguneko epea ematen zaio interesatuari egoki iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzaren aurrean, Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz, bai zuzenean edo baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz, ohartaraziz ezen ez bada horrela egiten prozedura ebazpen baten bidez amaituko dela. Ez-betetze bat gertatu dela ikusten bada, ebazpen baten bidez erabaki ahal izango da ez bakarrik ordaintzeko dagoen zenbatekoa jasotzeko eskubidea galtzen dela, baita lehenengo ordainketa bezala jasotakoa itzultzeko obligazioa ere.

ESPEDIENTE-ZK.	 ENPRESA

G-0148-0576-98CI	Miguel Joaquin Olaetxea Pascual

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 21a.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala