Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2004ko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3854

2884/2004 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Milagros López de Aberasturi Ortiz andreak Bizkaiko Osasun Barrutiko San Eloy Ospitaleko Giza Baliabideetako zuzendari izateari uzten diola aditzera ematen duena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 177/01 Ebazpenaren bidez, Milagros Lopez de Aberasturi Ortiz andrea izendatu zen Bizkaiko Osasun Barrutiko San Eloy Ospitaleko Giza Baliabideetako zuzendari.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehena.– Milagros López de Aberasturi Ortiz andrea Bizkaiko Osasun Barrutiko San Eloy Ospitaleko Giza Baliabideetako zuzendari lanpostutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek, interesatuari jakinarazten zaionetik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesatuari eta San Eloy Ospitaleari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 2a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala