Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2004ko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3864

EBAZPENA, 2004ko uztailaren 5ekoa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko erdi mailako Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen kidegoan sartzeko hautaproba espezifiko eta mugatuetako lehiaketa-faseko behin betiko puntuazioak argitara ematen dituena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko ekainaren 1eko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko erdi mailako Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen kidegoan sartzeko hautaproba espezifiko eta mugatuak deitu ziren.

Agindu horrek 7.1.4. oinarrian xedatutakoaren arabera, izangaiek erakutsitako merezimenduak baloratu ondoren, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzak argitara emango du lehiaketa-fasean lortu duten puntuazioa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Horregatik, lehiaketa-faseko merezimenduak baloratu ondoren,

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko erdi mailako Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen kidegoan sartzeko hautaproba espezifiko eta mugatuetako izangaiek lehiaketa-fasean lortutako behin betiko puntuazioak.

AZKEN XEDAPENA

Puntuazio horien aurka interesdunek Administrazio eta Zerbitzuetarako sailburuordeari gorako helegitea jarri ahal izango diote hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 5a.

Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,

ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERDI MAILAKO MUSIKA ETA ARTE ESZENIKOKO IRAKASLEEN KIDEGOAN

SARTZEKO HAUTAPROBA ESPEZIFIKO ETA MUGATUAK
PRUEBAS SELECTIVAS ESPECÍFICAS Y RESTRINGIDAS PARA EL INGRESO EN EL CUERPO DE PROFESORES DE
MÚSICA Y ARTES ESCÉNICAS DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

IZEN-ABIZENAK	 ESPEZ.	I.1	I.2	I.3	I.4	I. Atala	II.1	II.2.1	II.2.2	II.2	II.3	II. Atala	II. Atala	Guztira

NOMBRE Y APELLIDOS	ESPEC.					Aptdo			 			Aptdo	Aptdo	Total

	

COMA ALABERT, AGUSTI	BIBOLINA	16,64	-	-	-	5	1,50	 -	-	2	2,00	3,5	2	10,5

	VIOLIN	

DEGLER-JABLONSKI 	BIOLONTXELO	14,98	-	-	-	5	1,00	 -	-	0	-	1	2	8

TREDER, ROMAN	VIOLONCELLO

RIBELLES MORAGUES, 	TUBA	17,30	-	-	-	5	1,00	-	 -	0	-	1	2	8

JUAN CARLOS

SAN SEBASTIAN 	KLARINETEA	16,63	-	-	-	5	1,00	-	 -	1	1,00	2	2	9

LARRAÑAGA, LUIS	CLARINETE	


Azterketa dokumentala