Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2004ko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3868

EBAZPENA, 2004ko maiatzaren 21ekoa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena, intentsitateko eta tentsioko transformadore elektrikoak —Electrotécnica Arteche Hermanos, SA markakoak eta mota eta eredua ondoren adieraziko direnak— jarri eta erabiltzeko eredua baimentzeko eskabideari buruzkoa.

AURREKARIAK:

Lehenengoa.– Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariak, 2003ko otsailaren 3ko Ebazpenez, intentsitateko eta tentsioko transformadore elektrikoak —Electrotécnica Arteche Hermanos, SA markakoak eta mota eta eredua ondoren adieraziko direnak— jarri eta erabiltzeko eredua behin-behingoz baimendu zen.

Segundo.– Mikel Fernández de Gamboa Irarragorrik, Electrotécnica Arteche Hermanos, SAren ordez eta izenean (helbidea: Derio Bidea, 28, 48100 Mungia, Bizkaia), ondoren aipatzen diren intentsitateko eta tentsioko transformadore elektrikoak jarri eta erabiltzeko ereduaren baimen-eskabidea aurkeztu du:

INTENTSITATEKO TRANSFORMADOREAK/BARNE ZERBITZUA

IFP-0, IFX-0, IFX-1, IFX-2, ACD-24, ACF-24, ACJ-24, ACM-24, ACA-36, ACF-36, ACH-36, ACM-36, ACK-52 eta ACK-72.

TENTSIOKO TRANSFORMADOREAK/BARNE
ZERBITZUA

UCL-24, VCL-24, UXJ-24, UXL-24, UXN-24, UXS-24, UXN-36, UXS-36, UXS-52 eta UXS-72.

INTENTSITATEKO TRANSFORMADOREAK/KANPO ZERBITZUA

CXD-24, CXE-36, CXE-52, CXG-52, CXH-52, CA-52, CXG-72, CXH-72, CH-72, CA-72, CH-145, CA-145, CA-245 eta CA-420.

TENTSIOKO TRANSFORMADOREAK/KANPO
ZERBITZUA

VZK-24, UZK-24, VZK-36, UZK-36, UTB-52, UTB-72, UTE-145, UTF-245 eta UTF-420.

Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu du:

– Transformadoreen memoria eta dokumentazio teknikoa, 2003ko maiatzaren 12ko 1686 zenbakiarekin Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak bisatutakoa, non kalkulu prozedura, deskripzioa, funtzionalitatea, datu teknikoak eta transformadore guztiei egindako saiakuntza-moten prozedurak jasotzen baitira.

– Isolamendu tentsioaren araberako saiakuntza motak I. eranskineko taulan ageri dira; eta transformadore mota bakoitzari eta laborategiei egindako saiakuntza txostenak II. eranskineko taulan.

– Lloyd`s Register Quality Assurance Limited-ek (KEN 07/EC/SC/006/97 zk.), UNE EN ISO 9001:2000 Arauarekin bat etorriz, 2003ko urtarrilaren 22an emandako onespen ziurtagiria, Electrotécnica Arteche Hermanos, SAren Kalitatearen Kudeaketa sistemari dagokiona. Honako hauek aplikatuko zaizkie: zenbait transformadore mota diseinatu eta fabrikatu, hots, neurtzekoak eta babestekoak, intentsitatekoak, tentsiokoak (induktiboak eta kapazitiboak) eta konbinatuak, behe tentsiokoak, ertainekoak, goikoak eta oso goikoak; eta, halaber, goi tentsioko akoplamendu kondentsadoreak. Erreleak diseinatu eta fabrikatu.

Espediente honen ebazpenean beharrezkoa da honako hauek aintzakotzat hartzea:

ZUZENBIDE OINARRIAK:

1.– Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak du ebazpen hau emateko eskumena, hala agintzen baitu Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuaren 9. artikuluak.

2.– Abenduaren 26ko 2018/1997 Errege Dekretua, zeina aldatu baitzen apirilaren 26ko 385/2002 Errege Dekretuz eta abenduaren 27ko 1433/2002 Erre Dekretuz, honen bidez, energia elektrikoaren kontsumoen eta iraganbideen neurtze-puntuen Arautegia onartu eta Sistema Elektriko Nazionalaren neurri sistemaren, osatzen duten ekipoen eta bere ezaugarrien jarduera baldintzak arautu ziren.

Transformadoreak, zeinetarako erabilpen baimena eskatzen den, intentsitatekoak eta tentsiokoak dira, barnekoak eta kanpokoak. Neurtze puntuen Arautegiko 8. artikuluan zehazten deneantxe, eredua onartzea eskatzen zaie sarean erabili eta jartzeko, ez baita ezarri horietarako eredua onartzea arautzen duen Arautegi metrologiko berezirik.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

1.– Electrotécnica Arteche Hermanos, SAk fabrikatutako transformadore elektriko intentsitatekoak eta tentsiokoak —horiei dagozkien motak honen aurrean adierazi direnak— jarri eta erabiltzeko eredua baimentzea. Honako hauek dira balore elektrikoak:

Tentsioa	Intentsitatea	Frekuentzia

Tensión	Intensidad	Frecuencia

0,72<FONT FACE="Symbol" &#8719; 420 kV&#9;2,5A <FONT FACE="Symbol" &#8719; 4000A&#9;50 Hz

2.– Abenduaren 26ko 2018/1997 Errege Dekretuko —abenduaren 27ko 1433/2002 Errege Dekretuz aldatutako— 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, Estatu osoan izango du baliotasuna baimen horrek.

3.– Ematen den baimenari, honako baldintza hauek ezartzea:

a) Baimen honek bost urterako balio du; hala ere, eskatuz gero, epe bereko luzamenduak izan ditzake.

b) Merkatura atera daitezen ekipoak guztiz bat etorriko dira baimen hori lortzeko aurkeztutako dokumentazioan agindutakoarekin. Transformadoreen diseinuan aldaketarik balego, nahitaezkoa izango litzateke —merkaturatu eta instalatu ahal izateko— baimen berezi berri bat lortzea aldatutako eredurako, eta indarrean dauden arauekin bat etorriz aplikagarriak diren saiakuntzak egitea.

c) Baimen honetan aipatzen diren transformadore guztiek gainditu beharko dute arauzko iturburu-egiaztapena.

d) Erabilpen baimen horri dagozkion neurtze tresnak ezaugarri plaka bat izango dute, honako inskripzio hauek jasoko dituena:

– Izena eta fabrikatzailearen marka.

– Mota edo eredua.

– Serie zenbakia eta fabrikazio urtea.

– Primarioen eta sekundarioen tentsioa eta intentsitatea.

– Doitasun mota.

– Frekuentzia

– Isolamendu maila.

– Transformazio erlazioa.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa ere aurkez liteke hilabeteko epean, honako ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio eta Plangintza sailburuordeari zuzenduta, halaxe ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 21a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala