Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2004ko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3869

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: Ebazpena, 2004ko maiatzaren 17koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Asociación Ciudadana Lucha contra SIDA y Autoapoyo entre los Afectados T-4 elkarteak "Intervención Salud Sexual/Reproductiva en Trabajadoras Sexuales, Prevención ITS/SIDA, Lima, Perú" proiektuaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskaera onartzekoa. Proiektua Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren 2002. urteko deialdiaren barruan aurkeztu zen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

2004ko ekainaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 109 zenbakikoan, argitaratu zen Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2004ko maiatzaren 17ko Ebazpena, Asociación Ciudadana Lucha contra SIDA y Autoapoyo entre los Afectados T-4 elkarteak "Intervención Salud Sexual/Reproductiva en Trabajadoras Sexuales, Prevención ITS/SIDA, Lima, Perú" proiektuaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskaera onartzekoa. Proiektua Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren 2002. urteko deialdiaren barruan aurkeztu zen. Aipatu bezalako akatsak antzeman direnez ebazpen horretan, zuzendu egiten dira jarraian:

Azalpen-zatiaren bosgarren paragrafoan, 11342. orrialdean, honakoa dioenean:

"… Gutxitzea hirugarren ordainketan gauzatuko da: hasieran eman behar ziren 17.455,04 euroen ordez 9.095,84 emango dira."

honako hau esan behar du:

"… Gutxitzea hirugarren ordainketan gauzatuko da: hasieran eman behar ziren 17.455,04 euroen ordez 9.059,84 emango dira."


Azterketa dokumentala