Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2004ko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
3884

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko iragarkiarena: Iragarkia, aholkularitza- eta laguntza-kontratua esleitzekoa. Bilbo eta Gasteizko metropoli-areak hornitzeko hainbat aukera aztertuko dituen enpresa espezializatu baten zerbitzuak kontratatzea da lehiaketa honen helburua (47A/04 esp.).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

2004ko uztailaren 5ean, 126 zenbakidun Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Bilbo eta Gasteizko metropoli-areak hornitzeko hainbat aukera aztertuko dituen enpresa espezializatu baten zerbitzuak kontratatzeko aholkularitza- eta laguntza-kontratua esleitzeko lehiaketa (47A/04 espedientea) eta, aipatu bezalako akatsak aurkitu direnez bertan, zuzendu egiten dira jarraian:

– 8 a) puntuan, 13183. orrialdean, honakoa dioenean:

"a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko ekainaren 21a, 12:00ak arte".

honako hau esan behar du:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko uztailaren 21a, 12:00ak arte".


Azterketa dokumentala