Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
641

EDIKTUA, merkataritzagune handiak ezarri, aldatu eta handitzeko martxoaren 27ko 58/2001 Dekretuaren aurka jarritako 1155/01 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Ezagutzera ematen da, Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 27ko 58/2001 Dekretuaren aurka —58/2001 Dekretua, martxoaren 27koa, merkataritza-gune handiak ezarri, aldatu eta handitzekoa—, Asociación Nacional de Medianas y Grandes Empresas de Distribución (ANED) elkartearen izenean eta ordez, Gonzalo Aróstegui Gómez prokuradoreak jarritako 1155/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 2002-07-01ean eman zen epaia Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak, 2005eko urriaren 11ko epaiaren bidez, baieztatu egin duela eta irmoa dela. Hona hemen epaitzan erabaki dena:

11.1 artikuluaren ondoko idatz-zatia zuzenbidearekin bat ez datorrela deklaratzea: "Era berean, lizentziak ezeztatu egingo dira lizentzia emateko arrazoia desagertu egin bada, edo lizentzia eman zenean sortuz gero, lizentzia ezeztatzeko moduko arrazoia izan balitz". Beraz, deuseztatu egiten dugu.

Eta denek jakin dezaten ematen da esandakoaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2005eko abenduaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala