Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
643

EBAZPENA, 2006ko urtarrilaren 16koa, Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako zuzendariarena, Erandioko Udalaren idazkariorde lanpostua, toki administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetakoa, kentzeko dena.

Erandioko Udalak 2004ko irailaren 30ean izandako osoko bilkuran gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako idazkariorde lanpostua amortizatzeko erabakia hartu zuen. Lanpostua, idazkari azpieskalakoa eta sarrera kategoriakoa dena, bete gabe geratu zen aurreko titularrak Erandioko Udalaren idazkari lanpostua eskuratu zuenean.

Toki-Jaurbidearen alorrean indarrean dauden lege-xedapenen Testu Bateratuaren (Testu hori apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa da) 159. artikuluaren arabera, toki administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak sortu, kendu, eta sailkatzeko gaietan exekuzio eskumena Autonomia Erkidegoari dagokio eta Lehendakariaren urriaren 16ko 28/2001 Dekretuaren (dekretu hori Jaurlaritzako Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duena da) 10.f artikuluarekin bat etorriz, Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako Zuzendaritza hau da, hain zuzen, eskumena hori duena.

Horren ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Erandioko Udalaren idazkariorde lanpostua, toki administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetakoa eta idazkari aspieskalakoa eta sarrera kategoriakoa dena, kentzea.

2.– Erabaki honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Erakunde Politikarako eta Autonomiaren Garapenerako idazkari nagusiari, hura jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epearen barruan, aipatutako 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) 114. eta 115. artikuluen arabera, urriaren 16ko 28/2001 Dekretuaren 2.1.b artikuluari dagokionez, lehen ere aipatutakoa, beti ere zuzenbidean onar daitekeen honen aurka egiteko beste moduren bat erabiltzeko aukerarik ukatu gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 16a.

Erakunde Politikarako eta

Toki Administraziorako zuzendaria,

JOSÉ M.ª ENDEMAÑO ARÓSTEGUI.


Azterketa dokumentala