Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
645

AGINDUA, 2005eko abenduaren 30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, euskal lankidearentzako 2005eko Saria emateko egiten dena.

Euskal Lankidea izeneko saria sortzen duen azaroaren 19ko 627/1991 Dekretuan eta euskal lankidearentzako sariaren 2005eko deia egiten duen 2005eko maiatzaren 18ko Aginduan ezarritakoari jarraiki, eta Epaimahai Kalifikatzaileak 2005eko abenduaren 2ko bileraren aktaren arabera egindako proposamena kontuan izanik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Gurutze Irizar Intxausti andreari euskal lankidearentzako 2005eko saria ematea. Sariaren zenbateko gordina 15.500 eurokoa da, sariaren deia egiten duen Aginduaren lehenengo oinarria aplikatuz.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko abenduaren 30a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala