Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
646

EBAZPENA, 2005eko irailaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-1231/04-LC espedientean Raúl González Pájaro jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2005eko apirilaren 15eko Aginduaren bitartez, EB3-1231/04-LC espedientearen babespean, hasiera eman zitzaion Errenteria Udalerriko Larzabal-Arragua (1., 2., 3., 4. eta 5.) aldean babes ofizialeko 120 etxebizitza esleitzeko administrazio-prozedurari. Agindu hori 2005eko maiatzaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Etxebizitzok arauzko baldintzak ondoen betetzen zituzten eskatzaileei emango zitzaizkien.

2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak, 2004ko ekainaren 22an emandako Ebazpenaren bidez, prozedura horretan onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu zituen.

3.– 2005eko uztailaren 4an, Raúl González Pájaro jaunak ebazpen horren aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, bere desadostasuna adierazteko, eta bertan zera alegatu zuen: ez zuela inolako gutunik jaso. 2003ko maiatzaren 16an bitartean Errenterian erroldatua egotearen ziurtagiria aurkezten du. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtsoa ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatzen du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandakoaren ondorioetarako, eta errekurtsoa lege horren 114. eta 115. artikuluetan finkatutako epean eta moduan aurkeztu da. Artikulu horiek urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zituen.

3.– Honakoak dira erabili beharreko arauak: abenduaren 30eko 315/2002 Dekretua babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa; 2002ko ekainaren 14ko Agindua (Etxebizitza eta Gizarte gaietako sailburuaren 2003ko abenduaren 16ko Aginduaz aldatua), babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duena; 2005eko apirilaren 15eko Agindua, Errenteria Udalerriko Larzabal-Arragua (1., 2., 3., 4. eta 5.) aldean babes ofizialeko 120 etxebizitza esleitzeko zehaztapenak finkatzen dituena; eta arau osagarriak eta bat datozen arauak.

4.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 76. artikuluan xedatzen denez, interesdunek berek bete beharreko izapideak direnean, egintza jakinarazten zaienetik hamar eguneko epea izango dute beroiek gauzatzeko. Hirugarren paragrafoak, gainera, aurreko paragrafoetan jasotakoa betetzen ez duten interesdunek izapidea betetzeko eskubidea galdu dutela jo daitekeela ezartzen du. Bestalde, epea igarotzat jotzen duen agindua jakinarazten den egunean edo lehenago egiten bada, onartu egingo da interesatuaren jarduketa eta bere ondorio legezkoekin.

5.– Babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duen 2002ko ekainaren 14ko Aginduaren 7 artikuluak, eskaerak zuzentzeari buruz hauxe dio 2. paragrafoan: aurkeztutako eskaerak aztertu ondoren, dagokion lurralde ordezkaritzako iragarki-taulan jarriko da jendaurrean zuzenketaren bat behar duten eskaeren zerrenda. Bertan adieraziko dira osatu beharreko atalak edo gehitu beharreko agiriak. 10 laneguneko epea izango da adierazitako zuzenketak egin ahal izateko. Iragarki taulan argitaratzea lurralde historikoan gehien saltzen den egunkarian iragarriko da.

Kasu honetan, espedientea aztertu da eta hauxe ikusi da: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako iragarki-oholaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri baten erroldatua egotearen ziurtagiria (antzinatasun-data zuena) aurkezteko eskatu zitzaion. Esandako hori aurkeztu ezean, 2004ko uztailaren 10ean, Instituto Nacional de Estadística-k emandako informazioa sartuko da espedientean; eta horren ondorioz, baliteke ez betetzea erroldatu egoteko baldintza eta 2005. urtean Etxebidek zozketatzen dituen sustapenetatik kanpo uztea.

Baldintza hori ez zen bete legezko epearen barruan, eta nahiz eta errekurtso-bidez erroldatze-ziurtagiria aurkeztu, agiri hori ezin da onartu, izan ere, sasoiz kabokoa baita aipatu 76. artikuluaren arabera; beraz, ebazpena zuzena da eta berretsi egin behar da.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

2005eko ekainaren 22an, saileko Gipuzkoako Lurralde ordezkariak EB3-1231/04-LC espedientean hartutako Ebazpenaren aurka Raúl González Pájaro jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea eta ebazpen hori berrestea, zuzenbidearekin bat baitator; ebazpen horren bitartez, Errenteria Udalerriko Larzabal-Arragua (1., 2., 3., 4. eta 5.) aldeko babes ofizialeko 120 etxebizitzaren —azalera eskubidedunen— sustapeneko esleipen-prozeduran onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrenda onartu zen.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Horretarako epea ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala