Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
650

EBAZPENA, 2006ko urtarrilaren 16koa, Gizarte Ongizateko zuzendariarena, 2005ean ikastaroak eta mintegiak antolatzeko emandako laguntza bati uko egiten zaiola argitaratzen duena.

Ikastaroak eta mintegiak antolatzeko emandako laguntza bati uko egin zaio. Laguntza hori Gizarte Ongizateko zuzendariaren 2005eko uztailaren 20ko Ebazpen bidez eman zen eta ekainaren 11ko 133/2002 De-

kretuak eta 2005eko otsailaren 15eko Aginduak arautzen dute. Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hezkide Eskolak "Nola lagundu nerabeei beraien heldutasun bilakaeran" izeneko ikastaroa antolatzeko emandako laguntzari uko egin dio. Uko egite hori onartzen da eta, beraz, bigarren ordainketa baliogabeturik geratzen da; zenbatekoa: 600 euro eta elkarteak jasotako hainbeste euroko lehenengo zatia itzuli beharko du.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Gizarte Gaietako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea dago, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2006eko urtarrilaren 16a.

Gizarte Ongizateko zuzendaria,

CARMEN VICIOSO ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala