Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
651

AGINDUA, 2006ko urtarrilaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Haur Hezkuntzako lehen zikloan jarduteko behar den titulazioa ez duten profesionalak gaitzeko 2005eko ikastaroa gainditu dutenen zerrenda argitara emateko dena.

1994ko urriaren 11ko Aginduak (urriaren 19ko BOE) ondokoak arautu ditu: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuetako irakasleek izan behar dituzten gutxieneko titulazioak. Erregulazio hori, gerora, toki-erakunderen bat titular duten herri-ikastetxeetara ere zabaldu da.

Beste alde batetik, 1996ko urtarrilaren 11ko Aginduak (urtarrilaren 23ko BOE) ondokoak homologatu ditu: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko irakasleentzako espezializazio-ikastaroak; eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko irakasleentzako egokitze- edo gaikuntza-ikastaroak. Agindu beraren zazpigarren xedapenak, halaber, ondokoa ezarri du: hezkuntzaren alorrean eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek euren aldizkari ofizialetan argitaratu behar dutela ikastaro horiek aldeko ebaluazioarekin gainditu dituzten pertsonen zerrenda.

Hezkuntza sailburuordearen 2004ko abenduaren 13ko Ebazpenak (abenduaren 28ko EHAA) deialdia egin zuen 2005. urtean ikastaro hori egin zedin.

2004ko abenduaren 13ko Ebazpenak (abenduaren 28ko EHAA) xedatu duenaren arabera, eta 1996ko urtarrilaren 11ko Aginduak (urtarrilaren 23ko BOE) xedatu duenarekin bat etorriz, bidezko da argitara ematea dagozkion akta akademikoen arabera ikastaro hori gainditu duten pertsonen zerrenda.

Horiek horrela, eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak proposatuta, hauxe

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Argitara ematea zerrenda bat, Haur Hezkuntzako lehen zikloan jarduteko behar den titulazioa ez duten profesionalak gaitzeko 2005eko ikastaroa gainditu duten parte hartzaileak jasotzen dituena, Agindu honi datxekion eranskinaren arabera.

2. artikulua.– Ondokoak aintzat hartuta: ikastaro horien deialdia; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta ikastaroak ematen dituzten unibertsitate-erakundeek izenpetu dituzten hitzarmenak; eta 1996ko urtarrilaren 11ko Agindua (urtarrilaren 23ko BOE), besteak beste Haur Hezkuntzako lehen zikloko irakasleentzako egokitze- edo gaikuntza-ikastaroa homologatu duena. Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, ikastaro horietarako deialdia egin duenez, ziurtagiri bana emango die I. eranskinean ageri diren pertsonei, Haur Hezkuntzako lehen zikloa emateko gai direla egiaztatzeko. Aurrez ikusitako ondorio profesionalak izango ditu ziurtagiri horrek, Haur Hezkuntzako ziklo horretan dagozkion lanpostuetan jardun ahal izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA / ANEXO I
HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOAN IRAKASTEKO GAIKUNTZA IKASTAROA
CURSO DE HABILITACIÓN PARA LA IMPARTICIÓN DEL PRIMER CICLO DE EDUCACIÓN INFANTIL

Deialdia: 2004ko abenduaren 13ko Ebazpena (abenduaren 28ko EHAA), Hezkuntza sailburuordearena.

Convocatoria: Resolución de 13 de diciembre de 2004, del Viceconsejero de Educación, Universidades e Investigación (BOPV de 28 de diciembre).

Unibertsitateko Irakasle Eskola hau izan da ikastaroaren antolatzaile: Eskoriatzako Irakasle Eskola.

Impartidos por la Escuela Universitaria de Magisterio de Eskoriatza.

NAN	Abizenak eta izena	Gaindituta	

DNI	Apellidos y nombre	Apto	

			

72466208	Gereñu Barriola, Jaione	Gai/Apto	

44138242	Rodriguez Garcia, Jaione	Gai/Apto	

44134150	Galdos Perales, Nerea	Gai/Apto	

72471424	Bilbao Arteche, Aitziber	Gai/Apto	

44159411	Tome Paquico, Eva	Gai/Apto		

72463453	Altuna Arregui, Idoia	Gai/Apto	

44165275	Franco Olmos, Ainhoa	Gai/Apto		

15986884	Errondosoro Otaegi, Gema	Gai/Apto	 	

44131939	Alustiza Otaegui, Arantzazu	Gai/Apto 		

72451597	Arizmendi Garcia, Ana	Gai/Apto		

72440056	Martin Urmeneta, M. Teresa	Gai/Apto	 	

15973934	Yuste Anabitarte, M. Carmen	Gai/Apto 		

78874756	Ibañez Biain, Itziar	Gai/Apto		

15160516	Beristain Iturralde, M. Pilar	Gai/Apto 		

15949995	Arregi Olaizola, Olatz	Gai/Apto		

44144695	Gonzalez Mira, Koral	Gai/Apto		


Azterketa dokumentala