Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
652

EBAZPENA, 2006ko urtarrilaren 11koa, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, 2004ko ekitaldirako erakundeei bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko emandako diru-laguntzak aldatzen dituena.

Abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuak (abenduaren 30eko EHAA), bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautzen ditu.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko apirilaren 27ko Aginduak (maiatzaren 14ko EHAA) aipatutako dekretuak jasotzen dituen diruz lagundutako jarduerei buruzko proiektuak aurkezteko epeak eta baldintzak argitaratu zituen 2004ko ekitaldirako.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2004ko urriaren 19ko Ebazpenaren bidez (2004ko azaroaren 8ko EHAA) erakundeei bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko 1.501.530,00 euro emateko erabakia hartu zen. Ebazpenaren I. eranskinean diru-laguntza jasoko duten entitateak eta dagozkien zenbatekoak jasoko dira.

Halaber, aurretik aipatutako abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuaren 17. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehen ordainketa, emandako diru-laguntza osoaren % 70, diru-laguntza onartu ondoren egingo da; eta bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 30, 2004ko urriaren 19ko Ebazpenean jasotako jarduera guztiak amaitzen direnean eta azken txostena aurkeztutakoan. Azken txosten horrek gauzatutako proiektuaren deskribapena eta jarduerak benetan egin direla frogatzen duten agiriak jaso behar ditu.

"Asociación CEAR – Euzkadi", "Asociación de ayuda a excluidos sociales Goiztiri de Barakaldo", "Fondo Formación Euskadi, S.L.L.", "Mancomunidad de la Merindad de Durango" eta "Agencia del desarrollo del Bidasoa-Bidasoako Garapenerako Ajentzia, S.A." erakundeek aurkeztutako azken txostenak eta egindako gastuen justifikazioak aztertu ondoren, kasu batzuetan 2004ko urriaren 19ko Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntzaren % 100 ez dutela justifikatu ikusi da eta beste kasu batzuetan aurretik aipatutako Dekretuaren 6. artikuluak aurreikusten ez dituen gastuen justifikazio-agiriak aurkeztu dituztela. Ondorioz,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2004ko urriaren 19ko Ebazpena aldatzea. Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren erakundeei emandako diru-laguntzen kopuruak gutxitu eta bertan adierazten diren diru-kopuruak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako saiburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 11.

Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako

sailburuordea,

IÑAKI MUJIKA AIZPURUA.

ERAKUNDEA	HASIERAKO 	AMAIERAKO 	GUTXIPENA

	DIRU-LAGUNTZA 	DIRU-LAGUNTZA	MINORACIÓN

ENTIDAD	SUBVENCIÓN 	SUBVENCIÓN 	

	INICIAL	FINAL

	(2004ko urriaren 	(2006ko urtarrilaren

	19ko Ebazpena	11ko Ebazpena

	Resolución de 19 de octubre 	Resolución de 11

	de 2004)	de enero de 2006)

	Euroak/Euros	Euroak/Euros	 Euroak/Euros

Asociación Cear-Euzkadi	29.014,00 	26.029,09 	2.984, 91	

Asociación excluidos sociales Goiztiri	57.659,00 	 56.976,48 	682,52	

Fondo Formación Euskadi, S.L.L.	170.000,00 	165.997,40 	4.002,60	

Mancomunidad de la Merindad de Durango	40.000,00 	 39.081,20 	918,80	

Agencia de desarrollo del Bidasoa – .	70.000,00 	 58.775,41	11.224,59

Bidasoako Garapenerako Ajentzia, S.A


Azterketa dokumentala