Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
654

AGINDUA, 2006ko urtarrilaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, Aiako (Gipuzkoa) Gorostiola baserria, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioaren 148.1.16. eta Estatutuaren 10.19. artikuluen babesean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondarearen gaiari dagokionez. Aipatutako eskumen horretan oinarrituz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2005eko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez Aiako (Gipuzkoa) Gorostiola baserriak aurkezten zuen balio kulturala eta indarrean dagoen legedia ikusirik, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian Sartzeko espedienteari hasiera eman zitzaion. Ebazpen hau 2005eko urriaren 20ko EHAAren 200. zenbakian argitaratua izan zen.

Aipatutako espedientearen administrazio-tramitazioak espedientea jendaurrean jartzera eta interesdunei entzutera behartu zuen, aipatutako 7/1990 Legeko 17. eta 11.3. artikuluetan eta artikulu horiekin erlazionatutako beste xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Legeak agintzen duen izapideak bete ondoren, ez da alegaziorik aurkeztu.

Hori guztia dela eta, aipaturiko Legearen 17. artikuluan oinarrituz, Euskal Kultura Ondarearen Zerbitzu Teknikoek egindako txostena aztertu ondoren, eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen proposamena aintzat hartuz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Aiako (Gipuzkoa) Gorostiola baserria Kultura Ondasun gisa, Monumentu izandapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzea.

Bigarrena.– Euskal Kultura Ondarearen Legeak aurreikusten dituen ondorioetarako, aipatu ondasunaren deskribapen formala egitea, agindu honen II. eranskinean agertzen den bezala eta I. eranskinean azaltzen den mugaketarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. artikuluan aurreikusten diren ondorioetarako Jabego Erregistroari Agindu honen berri ematea.

Laugarrena.– Aiako Udalari bere hirigintza-araudia ondasun horrentzat egokitu dezan eskatzea Euskal Kultura Ondarearen Legeak xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Espedienteko interesdunei, Aiako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari Agindu hau jakinaraztea.

Seigarrena.– Ondasuna Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzen duen Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Inskribatzeko den agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik izango du ondorioak.

Bigarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Kultura sailburuari hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko-auzietarako Slan bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratzen edo jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 10a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

I. ERANSKINA
Mugatzea

a) Mugatzearen deskribapena.

Mugen barne sartuko dira, alde batetik, eraikina bera eta, bestetik, honen inguruko lurrak. Horrenbestez, eremu horrek honako muga hauek izango ditu: Iparraldean, baserriaren fatxadatik 30 m-ra paraleloan doan lerro bat; Hegoaldean, baserriaren fatxadatik 40 m-ra paraleloan doan lerro bat; Ekialdean, baserriaren fatxadatik 25 m-ra paraleloan doan lerro bat; eta Mendebaldean, baserriaren fatxadatik 25 m-ra paraleloan doan lerro bat.

b) Mugatzearen justifikazioa.

Proposatutako muga horiek, zona isolatu batean dagoen Gorostiola baserriaren ingurumen eta ikusmeneko balioak babesteko premiak justifikatzen ditu. Ingurunea derrigorrez mugatu behar da ondasuna behar bezala babestu eta baloratzeko. Horrenbestez, baserriaren inguruko lurrek eta eraikinerako sarrerak okupatutako espazioak babestu behar dira, baserriaren berezko izaera gordetzeko. Horregatik, mugatze honen barne, baserriaren eraikinaz gain, bere ingurua ere hartzen dugu.

II. ERANSKINA

Deskribapena

Oinplano karratuko baserri barrokoa da, 17 m x 17 m, harri-hormazko 0,80 lodierako horma perimetralak ditu, harlanduzko eskantzuekin; bi solairu eta ganbara ditu, eta lau isurkiko estalkia. Aia Goiko erdigunearen Iparraldean dago, aldapa handiko kordal baten goialdean.

Hegoalderantz begira dagoen fatxada nagusiaren erdiko ardatzean atalondoa aurkituko dugu. Bertara sartzeko, dobela motzeko puntu-erdiko arku bat igaroko dugu. Bi aldeetara, harlanduz inguratutako bi leiho-bao daude. Ganbaran, estalkipean, hiru leiho txiki daude. Lurra aldapatsua denez, fatxada hau txikia da, eta bertan armarria nabarmentzen da. Armarri hori, arkuaren, honen eskuinean dagoen harlanduz inguratutako leiho baten, eta leiho horren ezkerrean dauden bi leiho-baoren gainean dago. Leiho-bao horiek etxebizitzaren zatian daude. Lehen solairuan, harlanduz inguratutako hiru leiho-bao daude, eta ganbaran, beste hiru leiho, hauek ere harlanduz inguratuak. Leiho hauek, baserriaren hormetan baserria eraiki ondoren egindako leiho bakarrak dira. Mendebaldeko fatxadan oso bao gutxi daude. Bertan aurkituko ditugu bi orriko atea duen sarrera dintelatua eta irteera. Bere ezkerrean, itsututa dagoen harlanduz inguratutako beste ate dintelatua dago. Lehen solairuan, harlanduz inguratutako leiho bakarra dago; eta ganbaran, estalkipean, leiho txiki bat. Horiek dira fatxada honen bao bakarrak. Iparraldeko fatxadaren beheko solairuan, harlanduz inguratutako hiru gezileiho daude. Lehen solairuan berriz, harlanduz inguratutako hiru leiho, eta ganbaran lau leiho, hauek ere harlanduz inguratuak.

Beheko solairuaren barruan, korridore ireki bat, Ekialdeko sarreratik Mendebaldekoraino doana. Solairu honetan, harrizko oinarriak dituzten pieza bakarreko lau zutabe daude. Bertan, solairuaren soliboak ikus daitezke. Solairu horretan sartzean, Ekialdean gelak eta logelak daude. Bertan ere, lehen solairuko soliboak simetrikoak dira. Ganbarak egitura erabat simetrikoa du, pieza bakarreko lau zutabetan oinarritua; bertan, estalkia eusten duten habe eta besoak, enarabuztanekin eta aho-zirikako mihiztadurekin lotzen dira. Egiturak, arotzeria-markak ditu.


Azterketa dokumentala