Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
656

EBAZPENA, 2005eko abenduaren 30ekoa, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearena, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2005eko apirilaren 4ko Aginduan jasotako baliabide ekonomikoen zenbateko berria argitara ematen duena. Agindu horren bidez, azaroaren 30eko 243/2004 Dekretuan aurreikusitako laguntza hauen 2005eko deialdia egin zen: nekazari gazteek ustiategiak jartzeko Estatuaren laguntza osagarria; ingurumena babesteko, paisaia eta nekazaritzako nahiz basoko ekonomia kontserbatzeko, eta abereen ongizatea hobetzeko laguntza; eta hondamendi naturalen ondorioz kaltetutako nekazaritzaren ekoizpen-ahalmena lehengoratzeko eta prebentzio-neurri egokiak ezartzeko laguntza.

Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2005eko apirilaren 4ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ustiategietarako, landa-eremuen garapen eta egokitzapenerako, eta basogintzarako laguntzak arautzen dituen azaroaren 30eko 243/2004 Dekretuan (EHAA, 239. zk., 2004ko abenduaren 16koa) aurreikusitako laguntza hauen 2005eko deialdia egin zen: nekazari gazteek ustiategiak jartzeko Estatuaren laguntza osagarria; ingurumena babesteko, paisaia eta nekazaritzako nahiz basoko ekonomia kontserbatzeko, eta abereen ongizatea hobetzeko laguntza; eta hondamendi naturalen ondorioz kaltetutako nekazaritzaren ekoizpen-ahalmena lehengoratzeko eta prebentzio-neurri egokiak ezartzeko laguntza. Bada agindu horretako lehenengo ebazpen-zatiaren 2. paragrafoak ezartzen du agindu horri jarraituz EAEko Aurrekontu Orokorren kontura joango diren laguntzen zenbateko osoa ez dela bertan finkatutako zenbatekotik gorakoa izango, eta hori gorabehera, zenbateko hori eguneratu egingo dela indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketarik egitea onesten bada. Halakorik gertatuz gero, aldaketa horietatik datorren aurrekontuko diru-izendapena argitaratu beharko da, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Eskumen hori erabiliz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen urriaren 22ko 290/2005 Dekretuaren 8. artikuluak ematen dizkion ahalmenen indarrez eta egin beharreko izapideak egin ondoren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko Sailburuordetzak erabaki du 80.000 euro gehitzea nekazari gazteek ustiategiak jartzeko laguntza osagarrirako funts propioei. Ondorioz, EAEren aurrekontu orokorren kontura finantzatuko den laguntzaren zenbateko osoa ez da 980.000 euro baino gehiagokoa izango.

Aurretik esandakoari jarraiki, eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Idazkera Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aipatutako gehitze hori argitaratzea.

Horiek horrela, hauxe

EBATZI DUT:

Argitara ematea Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2005eko apirilaren 4ko Aginduan jasotako baliabide ekonomikoen zenbateko berria. Agindu horren bidez, azaroaren 30eko 243/2004 Dekretuan aurreikusitako laguntza hauen 2005eko deialdia egin zen: nekazari gazteek ustiategiak jartzeko Estatuaren laguntza osagarria; ingurumena babesteko, paisaia eta nekazaritzako nahiz basoko ekonomia kontserbatzeko, eta abereen ongizatea hobetzeko laguntza; eta hondamendi naturalen ondorioz kaltetutako nekazaritzaren ekoizpen-ahalmena lehengoratzeko eta prebentzio-neurri egokiak ezartzeko laguntza.

Zentzu horretan, egindako kreditu-aldaketaren ondoren, 980.000 eurokoa da lehenengo ebazpen-zatiaren 2. paragrafoko zenbateko berria. Zenbateko hori Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura doazen funts propioetatik dator.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko abenduaren 30a.

Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordea,

LUIS MIGUEL MACÍAS PEREDA.


Azterketa dokumentala