Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
657

EBAZPENA, 2006ko urtarrilaren 16koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, "Productos Zalduendo" ENSaren desegitea eta deuseztapena Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela argitara ematekoa.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen urriaren 11ko 290/2005 Dekretuaren bidez Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitu zitzaizkion eginkizunak betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua kontuan hartuz.

Eta eraldaketarako nekazaritza-sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan, bereziki 13. eta 14. artikuluetan, eta aplikatzekoak diren gainontzeko arauetan finkatutakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Argitara ematea egoitza soziala Zalduondon (Araba) daukan "Productos Zalduendo" eraldaketarako nekazaritza-sozietatearen (zk.: 3) desegitea eta deuseztapena 2006ko urtarrilaren 9an inskribatu dela Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan. Argitalpen hau, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroko Inskripzio Liburuaren ondorioa da.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 16a.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.


Azterketa dokumentala