Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
658

EBAZPENA, 2006ko urtarrilaren 16koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2005eko apirilaren 22ko Aginduaren onuradunen zerrenda argitaratzekoa. Agindu horren bidez, txerri-ekoizleak "Euskadiko txerri-aziendaren konpentsazio-fondoa" (Focogapo) izeneko gizarte-emendioetarako borondatezko erakundean integratzeko laguntzetarako 2005eko ekitaldiko deialdia egin zen. Laguntza horiek uztailaren 29ko 197/2003 Dekretuan daude aurreikusita.

Nekazaritza-ekoizleak nekazaritza, abeltzaintza edo basozaintzako ekoizpenen prezioak konpentsatzea helburu duten erakundeetan integratzea sustatzeko uztailaren 29ko 197/2003 Dekretua garatuz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 2005eko apirilaren 22ko Agindua eman zuen. Agindu horren bidez, txerri-ekoizleak "Euskadiko txerri-aziendaren konpentsazio-fondoa" (Focogapo) izeneko gizarte-emendioetarako borondatezko erakundean integratzeko laguntzetarako 2005eko ekitaldiko deialdia egin zen.

Aipatutako uztailaren 29ko 197/2003 Dekretuaren 6.4 artikuluak xedatzen duena betez, eta ebazpenak banan-banan jakinarazi behar badira ere, laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2005eko apirilaren 22ko Aginduaren onuradunen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, txerri-ekoizleak "Euskadiko txerri-aziendaren konpentsazio-fondoa" (Focogapo) izeneko gizarte-emendioetarako borondatezko erakundean integratzeko laguntzetarako 2005eko ekitaldiko deialdia egin zen. Aipatutako zerrenda ebazpen honen eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 16a.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.

ERANSKINA/ANEXO
Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2005eko apirilaren 22ko Aginduaren onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez,
txerri-ekoizleak "Euskadiko txerri-aziendaren konpentsazio-fondoa" (Focogapo) izeneko gizarte-emendioetarako
borondatezko erakundean integratzeko laguntzetarako 2005eko ekitaldiko deialdia egin zen. / Relación de beneficiarios de la 0rden de 22 de octubre de 2003, del Consejero de Agricultura y Pesca, por la que se convocan, para el ejercicio 2005, las ayudas para el fomento de la integración de los productores de porcino en la Entidad de Previsión Social Voluntaria denominada "Fondo de Compensación de la Ganadería Porcina de Euskadi" (FOCOGAPO).

Onuradunak / Beneficiarios	Diru-laguntza, eurotan / Subvención en euros

Artxa, S. Coop. Ltda.	8.471,28	

Belaunzaran Armendariz, Lesmes	2.663,84	

Bidrioke, S. L.	3.229,30	

Gamiz Mugica, S. C.	2.403,20	

Gil Fernández de Roitegi, S. C.	1.111,48	

Granja Eguiluce, SAT	14.261,93	

Larrañeta, S. C.	645,86	

Odriozola Peñagaricano, Manuela	495,66	

Orondo, S. C.	961,28	


Azterketa dokumentala