Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia
659

EDIKTUA, 2415/05 zenbakiko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – 2. Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 2415/05, prozedura arruntaren autoak.

Errekurtsogilea: Raul Rama Garcia jauna.

Abokatua: M.ª Eugenia Suarez Alba andrea.

Prokuradorea: Aranzazu Urchegui Astiazaran andrea.

Alderdi errekurritua: Maaf Seguros, S.A. eta Arabel Comunicaciones, S.L. merkataritza-sozietatea.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako errekurtsoaren gainean epaia eman da 2006ko urtarrilaren 9an. Hau dio xedapen-zatiak:

"2005eko abenduaren 9an emandako epaia argitzea, soil-soilik honako honi dagokionez: demandatuek batera eta modu solidarioan ordaindu beharreko zenbatekoa berrehun eta hirurogeita hamazortzi mila seiehun eta berrogeita hamabi euro eta laurogei zentimokoa da (278.652,80 euro); epaiaren gainerako ebazpenak daudenean geratzen dira. Auto hau irmoa denean, autoaren erreferentzia bat jarri epaian, epaien-liburuan sartzeko. Jardueretan, bestalde, ebazpen honen ziurtagiria utzi."

Demandatuak, Carlos Angulo Duque jaunak, helbidea egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoa betez (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Donostia-San Sebastián, 2006ko urtarrilaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala