Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Instrukzioko 4 Zenbakiko eta Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegia
660

EDIKTUA, mehatxuengatik burututako eta berehala epaitzeko 83/05 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Enrique Sierra Martínezek, Barakaldoko (Bizkaia) Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE EMAN ETA LEKUKOTZA HAU EGITEN DUT:

83/05 falta-judizioan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

"Begoña López Anguitak, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu berehalako hitzezko falta-judizioaren autoak (83/05), mehatxuak direla-eta bideratu direnak. Hona hemen alderdiak: Amparo Muñiz Fraile salatzaile gisa eta Jose Miguel Casero Diez salatu gisa".

"Jose Miguel Casero Diez mehatxu falta egiteagatik 5 egunez uneoro non dagoen jakinaraztera kondenatzen dut.

Prozedura honetako kostuak demandatuak ordainduko ditu".

Epaia jasota geratzeko, Jose Miguel Casero Diezi jakinarazteko —non dagoen ez dakigunez gero— eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta seiko urtarrilaren hamaikan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala